- AGINDUA, 2010ko abuztuaren 31koa, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailburuarena. Horren bitartez, baimendu egiten da, euskadiko lurzoruari eta hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 80.6 artikuluan eta lege hori garatzen duen ekainaren 3ko 105/2008 Dekretuak 26.1 artikuluan aurreikusitako prozeduraren arabera, babes ofizialeko etxebizitzak eraikitzeko gutxieneko estandarraren transferentzia Basauriko Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren Kalero Basozelai eta D/Cd Baskonia eremue - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2010ko abuztuaren 31koa, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailburuarena. Horren bitartez, baimendu egiten da, euskadiko lurzoruari eta hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 80.6 artikuluan eta lege hori garatzen duen ekainaren 3ko 105/2008 Dekretuak 26.1 artikuluan aurreikusitako prozeduraren arabera, babes ofizialeko etxebizitzak eraikitzeko gutxieneko estandarraren transferentzia Basauriko Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren Kalero Basozelai eta D/Cd Baskonia eremue
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 225
- Hurrenkera-zk.: 5540
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/08/31
- Argitaratze-data: 2010/11/23
Gaikako eremua
- Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; EAEko udalak
Testu legala
Aztertu da Basauriko Udalak egindako baimen-eskaera, udalerriko hainbat eremutan babes publikoko bizitegi erabilerako hirigintza eraikigarritasunari buruzko legezko aurreikuspena konpentsatzekoa. Izan ere, zenbait eremutan murriztutako estandarra beste eremu zehatz batzuetan sartutakoarekin osatzen da.
GERTAKARIAK
Basauriko Udalak aurkeztutako eskaera-orriari sarrera-erregistroa egin zitzaion 2010eko apirilaren 21ean. Horren bidez, Euskadiko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 80.6 artikuluan aurreikusitako baimena eskatu zen, hiri antolamendurako plan orokorraren baitan, babes publikoko etxebizitzen estandarra transferitzeko eremu ezberdinen artean.
Ezarritako prozedurarekin bat etorriz, Basauriko Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren Aldaketa zehatzaren espedienteak Euskal Herriko Lurralde Antolamendurako Batzordearen aldeko txostena jaso du 2010eko uztailaren 22an egindako 5/2010 bilkuran, Bizkaiko Hirigintza Plangintzarako Atalarena, behin-betiko onartua izan aurretik.
Sail hau eskuduna da aztertzen den espedientea ebazteko, Euskadiko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legeak 80.6 artikuluan, eta aipatutako legea garatzen duen premiazko neurriei buruzko ekainaren 3ko 105/2008 Dekretuak 25.3 artikuluan xedatutakoari jarraituz.
Aurkeztutako eskaerak babes publikoko etxebizitzetarako lurzoru estandarraren konpentsazioa planteatzen du udalerriaren b/Kalero Basozelai eta D/CD Baskonia eremuen baitan. Hala nola, b/Kalero Basozelai eremuari dagokion eraikigarritasunaren hazkundearen babesturiko zapaia D/CD Baskonia eremuak gainezka programatu duen babesturiko eraikigarritasunarekin konpentsatu ahal izatea.
Plan orokorraren aldaketa zehatzak, B-5 jarduketa ez-sistematikoan, B/Kalero Basozelai banaketa-arean, bizitoki-erabilera libreko hirigintza-eraikigarritasunaren hazkundea baimentzen du, 353,78 m²koa. Horiek izanik eraikigarritasun osoaren hazkundearen % 60, beste % 40, hots, 235,85 m², babesturiko eraikigarritasunari dagokio, hiri-lurzorua baita. Baina ezin da hori jarduketa berean gauzatu.
Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legea garatzen duten premiazko neurriei buruzko ekainaren 3ko 105/2008 Dekretuaren 25.3 artikuluan xedatua daogen legez, Basauriko udalak eskatu du D/CD Baskonia areara egitekoa den transferentzia. Eremu horietako etxebizitza libreen arteko balioen aldeari buruzko justifikazio-txostena aurkeztu du (1,05ekoa da). Horrela bada, transferituko den bizitegirako hirigintza-eraikigarritasuna gutxienez 1,05 bider sustatuko da eremu hartzailean.
Eremu hartzailean, D/CD Baskonia arean, legez dagokion erreserbaz gain, 247,64 m² (s) (235,85 m²(s) x 1,05) erreserba egingo da, babes publikoko etxebizitzetarako. Horietatik, 123,82 m²(s) erregimen orokorreko edo bereziko babes publikoko etxebizitzentzako izango da eta gainerako portzentajea, 247,64 m²(s) iritsi arte, erregimen tasatuko babes publikoko etxebizitzentzako.
Baskonia D/CD arean 136 BOE daude aurreikusita (arearen % 100), 13.031,40 m²(s)-ko eraikigarritasunari dagozkionak. Beraz, eremu horrek har ditzake Kalero Basozelai B Banaketa Arean defizitean dauden BPEko 247,64 m²(s).
2/2006 Legearen 80.6 artikuluaren arabera, ezinbestekoa izango da transferentzia hori baimentzeko transferentziaren xede diren eremuetako etxebizitza libreen arteko balioen aldearekiko proportziozkoa den babes publikoko etxebizitzen aldez aurreko edo aldi bereko egikaritzea bermatzea.
Transferentzia proposamenak errespetatu egiten ditu 105/2008 Dekretuak 25.2 artikuluan ezarritako gehiengoak. Honela dio artikulu horrek: banantze sozioespazialaren arriskuak saihestuko dituen erreserben kalifikazio orekatua bermatzeko, Sailaren baimena beharko da, 7.000 biztanletik gorako udalerrietan espedientearen ondoriozko bizitegi-eraikigarritasun babestu osoaren % 80 baino gehiago, eta gainerako udalerrietan % 60 baino gehiago antolamendu-eremu bakarrean edo antolamendu-eremu jarraituetan kokatzen denean.
Euskadiko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legea eta aipatutako Legea garatzen duten premiazko neurriei buruzko ekainaren 3ko 105/2008 Dekretua, baita Euskal Herriko Lurralde Antolaketa Batzordeak emandako aldeko txostena ere aztertuta,
Lehenengoa. Euskadiko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legea eta aipatutako legea garatzen duten premiazko neurriei buruzko ekainaren 3ko 105/2008 Dekretuarekin bat etorrita, aipatutako legearen 80.6 artikuluan eta aipatutako dekretuaren 26.1 artikuluan aurreikusitako transferentzia baimentzea, Basauriko Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren Kalero Basozelai Aldaketa Zehatzean.
Bigarrena. Baimen hori Basauriko Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren Aldaketa Zehatzaren testuari, espedientea bete izanaren justifikazioa eransteari baldintzatua geratuko da, 2/2006 Legearen 80. artikuluaren eta 105/2008 Dekretuaren 26. artikuluaren arabera.
Hirugarrena. Baimen hori aurreko ataletan ezarritako baldintzetan ematen da, eta ez du baliorik izango behin betiko onarpena babes publikoko etxebizitzen gutxieneko estandarrak betetzeari dagokionez eskumena duten esparruren batean (hartzaileak edo igorleak) aldaketarik eragiten duten beste baldintza batzuekin ematen bada.
Laugarrena- Basauriko Udalari agindu honen berri ematea.
Agindu hau behin betikoa da eta administrazio-bidea amaitzen du. Interesatuek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietako Salan, agindu hau argitaratu edo, hala badagokio, jakinarazten den egunaren biharamunetik hasi eta bi hilabeteko epean.
Halaber, nahi izanez gero eta administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri baino lehen, berraztertzeko errekurtsoa jar dakioke Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuari, agindu hau argitaratu edo, hala badagokio, jakinarazten den egunaren biharamunetik hasi eta hilabeteko epean. Kasu honetan ezin izango da administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri berraztertzeko errekurtsoa espresuki erabaki edo bere ustezko gaitzespena gertatu arte.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko abuztuaren 31.
Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburua,
IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.


