- AGINDUA, 2010eko irailaren 1ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Lanbide Heziketako heziketa-zikloak ematen dituzten ikastetxe pribatuek eta udal korporazioen titulartasuneko ikastetxe publikoek 2010-2011 ikasturtean jarduerak garatzeko diru-laguntzetarako deia egiten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2010eko irailaren 1ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Lanbide Heziketako heziketa-zikloak ematen dituzten ikastetxe pribatuek eta udal korporazioen titulartasuneko ikastetxe publikoek 2010-2011 ikasturtean jarduerak garatzeko diru-laguntzetarako deia egiten duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 180
- Hurrenkera-zk.: 4301
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/09/01
- Argitaratze-data: 2010/09/17
Gaikako eremua
- Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Industria; Herri Administrazioa; Merkataritza eta turismoa
Testu legala
Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoak lanbide-heziketa, kualifikazio eta egiaztatzeen sistema integrala arautu du, hain zuzen ere, eskaera sozial eta ekonomikoei eraginkortasunez eta gardentasunez erantzungo dien sistema.
Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren V. Kapituluak Lanbide Heziketari buruz dihardu (maiatzaren 4ko BOE), eta bertan hezkuntza-sistemaren barruan dagoen Hasierako Lanbide Heziketa arautu eta bere printzipio nagusiak ezartzen dira. Hasierako Lanbide Heziketa Erdi Mailako eta Goi Mailako Heziketa Zikloen bidez dago antolatuta, eta ziklo horiek titulartasun publiko zein pribatuko ikastetxeetan ematen dira.
Baina oraindik ere asko dira Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrerako Lege Organikoa 1990eko urriaren 3koa garatuz arautu eta ezarritako heziketa-zikloak. Aldi iragankor honetan, bi legeetatik eratorritako tituluak eman dira, eta horregatik, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren hamaikagarren xedapen iragankorra aplikatu behar da. Xedapen iragankor horren arabera, zenbait gai arautzeko, legeak gerora emango diren erregelamenduzko xedapenetara bidaltzen du, baina xedapen horiek ematen ez diren bitartean, legea indarrean sartzerakoan zeuden arauak aplikatuko dira, betiere, bertan ezarritakoaren aurka egiten ez badute.
Heziketa-zikloen eskaintza planifikatzeko lanak gidatu dituzten arauak oso lotuta daude ikastetxeen inguruko produkzioko beharrei, giza baliabideei eta materialei, eta ikasleen eskariei.
Heziketa-zikloak ezartzeko, ahalegin handia egin behar da irakasleak eguneratzen, baita edukiak, teknologia aplikatuak, irakaskuntza-ikaskuntzako prozesuak eta ikastetxeen kudeaketa bera berriztatzen ere.
Jarduera horiek diruz lagundu ahal izateko, nahikoa kreditu prestatu da Euskal Autonomia Erkidegoko 2010eko ekitaldiko Aurrekontu Orokorretan, hainbat aurrekontu-sailetan banatuta. Aurrekontu horiek abenduaren 23ko 2/2009 Legearen bitartez onartu ziren.
Ondoko xedapenak kontuan hartu dira: azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartu zuen Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Testu Bateginaren VI. Titulua, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren esparruan diru-laguntzak emateko moduari buruzkoa, eta Euskal Autonomia Erkidegoko 2010. urteko Aurrekontu Orokorrak onartu zituen abenduaren 23ko 2/2009 Legea.
Horregatik, hauxe
Indarrean dagoen araudiak erregulatzen dituen Lanbide Heziketako lanbide-arloei dagokien prestakuntza emateko beharrezkoak diren jardueretarako diru-laguntzen deialdia egiten da. Jarduera horiek 2010-2011 ikasturtean zehar burutuko dira.
Diru-laguntza hauek jaso ahal izango dituzte 2009-2010 ikasturtean itundu edo hitzartutako Lanbide Heziketako heziketa-zikloak ematen dituzten ikastetxe pribatuek eta udal korporazioen titulartasuneko ikastetxe publikoek.
Ondoko arlo hauetan jaso ahal izango da diru-laguntza:
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarekin 2010-2011 ikasturtean hau da, 2010eko irailaren 1etik 2011ko abuztuaren 31ra berrikuntza-proiektuak garatzeko jarduerak.
Lanbide Heziketan kudeaketa berritu eta hobetzeko jarduerak, 2010-2011 ikasturtean burutzekoak 2010eko irailaren 1etik 2011ko abuztuaren 31ra arte:
Ikastetxeko informatika-sareko administratzaileak.
Informazioaren eta komunikazioaren teknologia berrien (IKTB) dinamizatzaileak.
Irakatsi eta ikasteko sistema berritzeko jarduerak.
Kultura ekintzailea sustatzea.
Teknologia-berrikuntza.
Kudeaketa-sistemen ziurtagiriak.
Paragrafo honetan adierazitako jarduerak ikastetxearen proiektuei dagozkienak izango dira, eta jarduera horiek burutuko dituzten pertsonek irakasjardun osoa edo zati bat emango dute jarduera horietan.
Agindu honetan aipatzen diren diru-laguntzetarako, bi milioi hirurogeita hamazazpi mila seiehun eta hirurogeita bost (2.077.665) euro bideratuko dira guztira, eta EAEko Aurrekontu Orokorretan horretarako ezarrita dauden aurrekontu-sailetatik hartuko dira.
Zenbateko hori guztia honako kopuru hauetan banatuko da, diruz lagundu daitezkeen bi lanbide-arloen arabera (aurreko artikuluan adierazitako bi arloak):
Hirurehun eta hirurogeita hamabi mila eta laurehun (372.400) euro, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarekin berrikuntza-proiektuak egiteko; agindu honen 5. eta 6. artikuluetan adierazitakoaren araberako proiektuak izango dira.
Milioi bat zazpiehun eta bost mila berrehun eta hirurogeita bost (1.705.265) euro, Lanbide Heziketaren kudeaketa berritu eta hobetzeko jarduerak egiteko.
Artikulu honen 1.a) eta 1.b) paragrafoetako diru-laguntzetatik, 727.183 euro ordainduko dira 2010eko ekitaldian (lehenengo ordainketa), eta gainerakoa, 1.350.482 euro, 2011ko ekitaldian ordainduko da (bigarren ordainketa), betiere, agindu honetako 14. artikulua betez.
Artikulu honetan adierazten den edozein arlotan, alegia, diruz lagundu daitekeen edozein arlotan aurkeztutako eskabideei dagozkien diru-laguntzak Agindu honetan zehaztutako irizpideei jarraiki kalkulatu ostean, ondorioztatzen bada eskabide horiei esleitutako diru-horniduran soberakina dagoela, soberakin hori erabili ahal izango da, hain zuzen ere, beste arloari esleitutako kopuruak handitzeko. Balorazio-batzordeak 11. artikuluak araututakoari jarraituz egingo duen ebazpen-proposamenak arrazoitu egin beharko du zergatik handitu diren esleitutako kopuruak.
Artikulu honetan esleitutako zenbateko orokorra handitu ahal izango da, guztira eskatutako laguntzen zenbatekoa kontuan hartuta, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren beste laguntza-programak gauzatu ondoren agortu gabe gerta litezkeen aurrekontuen arabera, eta betiere, laguntza horiek ebatzi aurretik. Horren berri eman beharko da, Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako sailburuordearen ebazpenaren bidez.
Diru-laguntzak jasotzeko, ikastetxe eskatzaileek betekizun hauek bete beharko dituzte:
Diru-laguntza publikoak eskuratu ahal izateko zigor penal edo administratiboren baten edo horretarako ezgaitzen dituen lege-debekuren baten eraginpean ez egotea, ezta sexu-bazterkeriagatik zigortuta ere, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenean xedatutakoaren arabera.
Gizarte Segurantzako betebeharrak eta zergak ordainduta edukitzea. Irailaren 8ko 293/1987 Dekretuaren hirugarren xedapen iragankorrean eta Ogasun eta Herri Administrazio Sailak horretarako bereziki ezarritako araudian ezarritakoaren arabera egiaztatu beharko dute hori (293/1987 Dekretua, hezkuntza-itunen erregelamendua onartzekoa).
Diru-laguntzak eta laguntzak esleitzeko eta, hala behar bada, ordaintzeko, ezinbestekoa izango da amaituta egotea itzulketa edo zehapen prozedura oro, zehazki, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo bere erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntza edo diru-laguntzengatik hasitakoak eta artean izapidetzen ari direnak.
Hauek dira agindu honetako 2. artikuluko 1. arloari dagozkion proiektuak diru-laguntzak jaso ditzaketenak, gehienez hauta daitekeen ikastetxe-kopurua eta, proiektu-motari erreparatuta, II. eranskinetik bete beharko diren baldintza espezifikoak:
Onartutako proiektu motak Ikastetxe kopurua, gehienez II. Eranskin mota
Saiakuntza ez-suntsitzaileak 1 II-1 Eranskina
Haizeenergia eta aerosorgailuak - Mekanizazioa 1 II-2 Eranskina
Haizeenergia eta aerosorgailuak Erregulazioa. 1 II-3 Eranskina
Sistema automatizatuetan kontrola eta egiaztapena egiteko aplikazio teknikoak. 1 II-4 Eranskina
Plasma-arkuaren eta proiekzio termikoaren bidezko soldadura 1 II-5 Eranskina
Kontrol elektronikoko unitateen (ECU) diagnosia eta konponketa Automozioa 1 II-6 Eranskina
Lotzeko tresneria mekanizazioan 2 II-7 Eranskina
Energia elektrikoa neurtzeko eta kudeatzeko sistema automatiko berriak ezartzea eta kudeatzea 2 II-8 Eranskina
Teknologia berriak telebistan: 3D eta bereizmen handia 1 II-9 Eranskina
Energia-eraginkortasuna aire konprimituko instalazioetan 2 II-10 Eranskina
Mantentze integrala eta iragarpenezko mantentzea kudeatzea 1 II-11 Eranskina
LHn berritzaileak diren ikaskuntza-esparru berrien dinamizatzailea 1 II-12 Eranskina
LHn berritzaileak diren ikaskuntza-esparru berriak «Sareko sistema informatikoen administrazioan». 1 II-13 Eranskina
LHn berritzaileak diren ikaskuntza-esparru berriak «Admninistrazio Kudeaketan» 1 II-14 Eranskina
Lanbide Heziketan berritzaileak diren ikaskuntza-esparru berriak, Mahararen esperientzia. 1 II-15 Eranskina
Teknika bioteknologikoen garapena. 1 II-16 Eranskina
Aurreko paragrafoan adierazitako proiektuetatik, gehienez ere, bina proiektutarako aukeratuko dira ikastetxeak eta, gainera, 4. artikuluak araututako baldintzak eta II. eranskinean araututakoak -proiektu bakoitzari dagozkionak- bete beharko dituzte. Hori dela eta, eskatutako proiektu guztietan ikastetxearentzat proiektu bakoitzak duen lehentasuna adierazi beharko dute III. eranskinean.
II. eranskinean dagokionean zehaztutako berariazko baldintzez gain, ikastetxeek honakoak ere bete beharko dituzte:
Ikastetxeak konpromisoa hartuko du proiektuak arduradun berbera izango duela harik eta amaitzen den arte. Justifikatutako zioak direla-eta, proiektuaren arduradunak ezin badu jarraitu, ikastetxeak Lanbide Heziketako zuzendariari eskatuko dio hura ordezkatzeko baimena; edonola ere, proiektuaz arduratuko denari buruzko datuak adierazi beharko ditu. Ordezko horrek berekin izan beharko du 6.1.b) paragrafoko balorazio objektiboa, betiere ordeztuko duenarena baino txikiagoa izango ez dena.
Proiektuetariko bakoitzean aukeratutako ikastetxeek, irakas-ordutegirik gabe utzi beharko dute proiektuaren arduraduna, 2010-2011 ikasturtean zehar, zehazki, dagokion eranskinean adierazitako egunetan, proiektua Tknikan garatu ahal izateko. Nolanahi ere, salbuespen izango dira ondoko proiektuak: 8.a (Energia elektrikoa neurtzeko eta kudeatzeko sistema automatiko berriak ezartzea eta kudeatzea) eta 15.a (Lanbide Heziketan berritzaileak diren ikaskuntza-esparru berriak, Mahararen esperientzia); izan ere, proiektu horien arduradunek asteartea izango dute irakas-jarduerarik gabeko eguna. Eta hori guztia jaso beharko da Hezkuntza Jardueren Dokumentuan (EJD).
1. 5.1 artikuluan adierazitako proiektuetan parte har dezaketen ikastetxeen aukeraketa egiteko, ondoko irizpideen arabera puntu gehien jaso dituzten ikastetxeak hartuko dira kontuan:
Ikastetxea baloratzeko irizpideak:
Proiektu bakoitzerako II. eranskinean adierazten diren heziketa-zikloetan 2009-2010 ikasturtean matrikulatutako ikasle-kopurua. Gehienez ere 6 puntu emango dira. II. eranskinean heziketa-ziklorik adierazten ez bada, ikastetxeak ematen dituen Lanbide Heziketako heziketa-ziklo guztiak hartuko dira kontuan.
eranskinean dagokionean zehaztutako ziklo ezberdinetatik, ikastetxeak zenbat ziklo eman dituen. Gehienez ere, 4 puntu emango zaizkio.
a paragrafoa baloratzeko, ikastetxeek ez dute agiririk aurkeztu beharko.
Proiektuaren arduraduna baloratzeko irizpideak:
Euskara-eskakizuna: irakaskuntzako 2. hizkuntza-eskakizuna edo horren baliokidea izanez gero, puntu 1 emango da, eta irakaskuntzako 1. hizkuntza-eskakizuna badu, 0,3 puntu.
0,3 puntu emango dira II. eranskinean dagokionean adierazitako heziketa-zikloetan irakasten emandako urte bakoitzeko. Gehienez, puntu bat emango da. II. eranskinean ez badago zehazturik heziketa-ziklorik, ez da kontuan hartuko atal hau.
0,3 puntu emango dira lanean egindako urte bakoitzeko, baldin eta lan hori II. eranskinean dagokionean adierazitako berariazko irizpideetan aipatutako teknologien arloan egindakoa izan bada. Gehienez, puntu 1 emango da.
eranskinean dagokionean adierazitako berariazko irizpideetan aipatutako teknologien arloko prestakuntza ematen bada, 0,20 puntu emango dira emandako 10 prestakuntza-orduko. Prestakuntza hori bera, eman beharrean, jasoa izan bada, 0,10 puntu emango dira, jasotako 30 prestakuntza-orduko. Emandako nahiz jasotako ikastaroengatik ezingo da puntu bat baino gehiago eman.
Puntu batez baloratuko da ikastetxeak proiektu-arduradun izendatutako pertsona kontratu mugagabeduna izatea edo ikastetxeko bazkidea izatea.
b) paragrafoa baloratzeko, ikastetxeek bakarrik ziurtatu beharko dute enpresetan edo, behar izanez gero, proiektuetan duten lan-esperientzia eta adierazitako teknologietan proiektuaren arduradunak eman edo jaso duen prestakuntza (II. eranskina, dagokiona). Gainerako balorazioen egiaztapenak Hezkuntzako Ikuskaritzak egingo ditu.
Pertsona bera aurkez daiteke proiektu batera baino gehiagora, baina proiektu bakarrerako hautatu ahal izango da. Urte bat baino gehiagorako proiektuen kasuan, hautatutako pertsonak ezingo du parte hartu beste proiektu batean, harik eta bere proiektua amaitzen duen arte.
Justifikatutako zioak direla-eta, proiektuaren arduradunak ezin badu jarraitu, ikastetxeak Lanbide Heziketako zuzendariari eskatuko dio hura ordezkatzeko baimena; edonola ere, proiektuaz arduratuko denari buruzko datuak adierazi beharko ditu. Ordezko horrek berekin izan beharko du 1.b) paragrafoko balorazio objektiboa, betiere ordeztuko duenarena baino txikiagoa izango ez dena.
Aurreko urtean Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarekin berrikuntza-proiektuak garatzeko diru-laguntza eskatu zuten ikastetxeen urte bat baino gehiagorako proiektuei dagokienez, deialdi honetan ere proiektu bera garatzea eskatzen badute, proiektu horri buruz aurreko urtean aurkeztutako agiririk ez dute erantsi beharko.
Artikulu honetako 1.a paragrafoan, azpiataletan puntu gehien lortzen dituen ikastetxeari gehienezko balorazioa egokituko zaio, eta gainontzekoa baloratzeko, proportzio sinple bat erabiliko da.
Aurkeztutako proiektu bakoitzaren balorazioa egiteko, aurreko paragrafoan egindako balorazioa batuko zaio artikulu honen 1.b) paragrafoan lortutako puntuazioari.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarekin lan egiteko hautatzen diren ikastetxeek, gehienez ere, 21.000 euroko diru-laguntza jasoko dute 5.1 artikuluko proiektu bakoitzeko (2. artikuluko 1. arloari dagozkion proiektuak). Nolanahi ere, salbuespen izango dira 8. eta 15. proiektuak, 14.000 euro eta 8.400 euro jasoko baitituzte, hurrenez hurren (8. proiektua: Energia elektrikoa neurtzeko eta kudeatzeko sistema automatiko berriak ezartzea eta kudeatzea; 15. proiektua: Lanbide Heziketan berritzaileak diren ikaskuntza-esparru berriak, Mahararen esperientzia).
2. artikuluko 2. arloari dagozkion diru-laguntzak kalkulatzeko, ondoko irizpideak hartuko dira kontuan:
2009-2010 ikasturtean itundu/hitzartutako eta emandako heziketa-ziklo ezberdinen kopurua: % 30eko ponderazioa.
Ikastetxe bakoitzak lortutako puntuazioa zein den jakiteko, ematen dituen heziketa-ziklo ezberdinak batuko dira, hain zuzen ere, aurreko idatz-zatikoa betetzen dutenak.
2009-2010 ikasturtean ematen hasi diren heziketa-zikloak eta ordezkatuak diren heziketa-zikloak, tituluak ezarri eta horien gutxieneko irakaskuntza zehazten duten Errege Dekretuak betez, heziketa-ziklo bakarra osatuko balute bezala hartuko dira kontuan, heziketa-ziklo ezberdinak kalkulatzerakoan.
Ziklo-kopuru handiena lortzen duen ikastetxeari egingo zaio adierazitako baloraziorik handiena, eta gainerakoak, proportzio sinple baten bidez baloratuko dira.
2009-2010 ikasturtean, artikulu honen 2.a) paragrafoan adierazitako heziketa-zikloetan matrikulatutako pertsona kopurua: % 40ko ponderazioa.
Pertsona matrikulatu gehien lortzen dituen ikastetxeari egingo zaio adierazitako baloraziorik handiena, eta gainerakoak, proportzio sinple baten bidez baloratuko dira.
Kudeaketa-sistemen ziurtagiriak. Balorazio hori egiteko, ondokoa hartuko da kontuan:
Kalitatearen kudeaketari buruzko ziurtagiria, ISO 9001-en arabera: % 5eko ponderazioa.
Bikaintasunaren EFQM zigilu-ziurtagiria.
Europar bikaintasunaren 500+ zigilu-ziurtagiria, edo EFQM ereduaren araberako 500 puntu edo gehiago izatea honela baloratuko da: % 4ko ponderazioa.
Aurreko idatz-zatian sartu ez arren, europar bikaintasunaren 400+ zigilua duten, edo EFQM ereduaren araberako 400 puntu edo gehiago dituzten ikastetxeak honela baloratuko dira: % 2ko ponderazioa.
Ingurumen-kudeaketako ziurtagiria, ISO14001-aren araberakoa: % 5eko ponderazioa. Ikastetxeak aurreko ziurtagiririk eduki ez arren, Ekoscan ziurtagiria baldin badauka Ekoscan ziurtagiria duten erakundeen erregistroan sartutako enpresa batek emandakoa: % 3ko ponderazioa.
Ikastetxeak laneko osasun- eta segurtasunaren kudeaketaren ziurtagiria OHSAS 18001-ren araberakoa baldin badauka: % 4ko ponderazioa.
Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako Sailburuordetzak bultzatutako jardueretan parte hartzea, 2007-2008, 2008-2009 eta 2009-2010 ikasturteetan:
Ikastetxeak Gaitasuna Ebaluatu eta Aitortzeko Sisteman parte hartzea: %4ko ponderazioa.
Balorazio hori egiteko, ikastetxeek ez dute inolako dokumentaziorik aurkeztu behar, ofizioz eskatuko baitzaio Lanbide Heziketaren Kalitatea eta Gaitasuna Ebaluatzeko Euskal Agentziari horretan parte hartzea.
Proiektu ekintzaileetan parte hartzea: Urratsbat enpresak sortzeko programa edo Empresa Joven Europea (EJE) programa ezartzea: % 4ko ponderazioa.
Lanbide Heziketarako Berrikuntza Zentroaren bidez (Tknika) bi programa mota horietako batean parte hartu duten ikastetxeek, ez dute dokumentaziorik aurkeztu behar balorazioa egin ahal izateko.
Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako Sailburuordetzarekin berrikuntza-proiektuetan parte hartzea, Tknika, Lanbide Heziketako Berrikuntza Zentroaren bitartez: % 4ko ponderazioa.
Balorazio hori egiteko, ikastetxeek ez dute inolako dokumentaziorik aurkeztu behar, ofizioz eskatuko baitzaio Tknika, Lanbide Heziketako Berrikuntza Zentroari horretan parte hartzea.
Aurkeztutako eskabideak aipatutako irizpideei jarraiki ebaluatu eta bakoitzari dagokion puntuazioa zehaztu ondoren, eta 2. artikuluko 1. eta 2. arloetako puntuak esleituta, eman beharreko diru-laguntza kalkulatuko da. Horretarako, diruz lagundu beharreko arloari eman behar zaion kopurua proportzionalki banatuko da, lortutako puntuazioaren arabera, eta esleitutako kopuru hori inolaz ere ezingo da eskatzaileak eskatutakoa baino handiagoa izan.
Interesatuta dauden ikastetxeek behar bezala bete beharko dituzte eskabideak, I. eranskinaren arabera, eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren Lanbide Heziketako zuzendariari aurkeztu beharko diote.
Eskabide horiek zentro bakoitzaren lurralde historikoan dagoen Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzan aurkeztuko dira, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan jasotako edozein organotan, hilabeteko epean, agindu hau EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.
Eskabidearekin batera, honako hauek aurkeztu behar dira:
Eskatzailearen NANaren fotokopia.
Zuzenbidean baliozkoa den dokumentazioa (fotokopia, administrazioak konpultsatuta), eskabidea sinatzen duenak laguntza eskatzeko nahikoa ahal duela jasotzen duena.
Ogasuneko eta Gizarte Segurantzako ordainketak egunean dituela egiaztatzen duen agiria.
Ikastetxeak ez duela diru-laguntzak edo bestelako laguntza publikoak lortzeko debekurik eta ez dagoela Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 50.5 artikuluan zehaztutako arrazoiren baten eraginpean (Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeak aldatu zuen artikulu hori). Horrez gain, aitorpen horretan adierazi behar du ez duela diru-laguntza publikoak jasotzeko bestelako lege-debekurik.
Zinpeko aitorpena: ikastetxeak egiaztatu beharko du diru-laguntza eskatu dien ala ez helburu bera duten beste erakunde publiko edo pribatu batzuei, eta eskatu badie, adierazi beharko du zein den laguntzaren zenbatekoa, betiere, agindu honen 17. artikuluan ezarritakoari jarraituz.
Agindu honetako 2. artikuluko 1. paragrafoan adierazitako berrikuntza-proiektuetarako diru-laguntzarik eskatuz gero, ikastetxeek proiektuko eskaera bat egin beharko dute, III. eranskinaren arabera.
2. artikuluko 2. paragrafoan adierazitako jardueretarako diru-laguntza eskatzen duten ikastetxeek azalpen-memoria bat aurkeztu beharko dute jarduera bakoitzeko, IV. eranskinaren arabera.
Lortutako ziurtagiriei buruzko egiaztagiriak 7.2.c) artikuluko balorazioa egiteko, baldin eta proiektu ekintzaileetan ez bada parte hartu Tknikaren bidez.
Artikulu honetako 3.a) eta 3.b) paragrafoetan eskatutako agiriei dagokienez, Lanbide Heziketako Zuzendaritzak dituen dokumentuak baliozkotzat joko dira, baldin eta ikastetxea bi deialdietako batera aurkeztu bazen (2009. urteko hornikuntza eta obretarako diru-laguntzetarako deialdia eta 2009-2010 ikasturtean jarduerak garatzeko diru-laguntzetarako deialdia, Lanbide Heziketako ikastetxe integralen sareko ikastetxe pribatuentzat, eta, udal korporazioen titulartasuneko ikastetxe publiko izanik, heziketa-zikloak ematen dituztenentzat; 2009ko irailaren 22ko EHAA), edo lanbide Heziketako zentroen sarekoak ez diren heziketa-zikloak ematen dituzten zentro pribatuetarako ekipamendurako deialdira aurkeztu bazen (2009ko martxoaren 16ko EHAA) eta bere legezko ordezkariak berbera izaten jarraitzen badu, zehazki, eskabidea aurkeztu zenetik deialdi honetara aurkezteko egunera bitartean.
Eskabideak ez baditu betetzen artikulu honen aurreko paragrafoetan edo aplikagarri diren berariazko legerian eskatzen diren betekizunak, ikastetxeak 10 eguneko epea izango du akatsa zuzendu edota aurkeztu ez dituen nahitaezko agiriak aurkezteko, eta ohartaraziko zaio, horrela egiten ez badu, eskaeran atzera egin duela ulertuko dela, ebazteko eskumena duen organoak horretarako ebazpena eman ondoren.
Batzorde bat arduratuko da aurkeztutako eskaerak aztertzeaz, sailkatzeaz eta baloratzeaz, bai eta diru-laguntzen zenbateko zehatza ezartzeaz ere, 2. artikuluan adierazitako bi arloetarako. Batzorde horrek kide hauek izango ditu:
Lanbide Heziketako zuzendaria; lehendakaria izango da.
Lanbide Heziketako Zuzendaritzako Lanbide Heziketako arduraduna.
Lurralde Ordezkaritza bakoitzeko Lanbide Heziketako teknikaria.
Lanbide Heziketako Zuzendaritzako teknikari bat, Lanbide Heziketako zuzendariak izendatuta. Idazkari izango da; iritzia emango du, baina botorik ez.
5. artikuluan adierazitako proiektu-mota bakoitzeko hezkuntza-adituen laguntza izan dezake balorazio-batzordeak. Aditu horien lana txostenak egitea izango da, hain zuzen ere, ikastetxeek proiektu-mota horietako bakoitzarekin lotuta aurkezten dituzten eredu-proiektuei buruzkoak.
Halaber, balorazio-batzordeak txosten bat eska diezaioke Hezkuntza Ikuskaritzari, egiazta dezan 2. artikuluko 1. paragrafoko jarduerak, diru-laguntzaren eskaeraren xede direnak, benetan egin diren ala ez, edo 6. artikuluko 1.b) paragrafoa balora dezan.
Balorazio Batzordeak ebazpen-proposamena igorriko dio Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako sailburuordeari. Proposamen horretan esango da zeintzuk diren ikastetxe onuradunak eta, 3. artikuluan ezarritako gehienezko mugen barruan, bakoitzari zenbateko diru-laguntza eman zaion, 2. artikuluan adierazitako bi arloetarako.
Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako sailburuordeak ebatziko du deialdia, eta ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz jakinaraziko zaie ikastetxe interesdunei; bertan, erakunde onuradunak, diruz lagundutako proiektua edo jarduera eta jasoko duten diru-kopurua zehaztuko dira. Horiez gain, eta, halakorik balego, ezetsitako eskaerak adieraziko ditu ebazpenak, horren arrazoia adieraziz.
Agindu honen babesean aurkeztutako eskaerei buruzko ebazpena emateko eta jakinarazteko, gehienez ere sei hilabete izango dira, hura argitaratu ondorengo egunetik hasita. Epe horretan berariazko ebazpenik eman eta jakinarazi ez bada, eskabidea ezetsitzat jo daiteke, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 44.1 artikuluan araututakoaren arabera, nahiz eta Administrazioak berariaz ebazteko betebeharra izan.
Agindu honen 2. artikuluan adierazitako jarduerei eta proiektuei dagozkien diru-laguntzak justifikatzeko, jarduera eta proiektu horiek egiten ari den pertsona bakoitzak daukan nominaren kopia, Administrazioak konpultsatua, erabiliko da irakasleen dedidazioa eta joan-etorriak adierazita; jarduera eta proiektu horiek 2010eko irailaren 1etik 2011ko abuztuaren 31ra bitartekoak izango dira, 2. artikuluan ezarritakoa betez. Halaber, diruz lagundutako jarduerak egiteak eragindako gastuen fakturak ere erabiliko dira diru-laguntzak justifikatzeko.
Diru-laguntzak zatituta ordainduko dira, zehazki, bi ordainketa eginez. Honela egingo dira ordainketak:
Lehen ordainketa ehuneko honetan egingo zaie onuradunei, eragiketa hau egin eta gero: 727.183 euro zati atal horietako zenbateko osoa, alegia, 2.077.665 euro, betiere, 17.1 artikuluan adierazitako epea igaro bada diru-laguntzari uko egin gabe.
Bigarren ordainketan gainontzeko zenbatekoa ordainduko da, eta diruz lagundutako jarduerak garatzerakoan egindako gastuak agiri bidez justifikatu ostean gauzatuko da, betiere 13. artikuluarekin bat etorriaz; dena dela, V. eranskinean zehaztutakoaren arabera, agiriok 2011ko urriaren 8a baino lehenago aurkeztu beharko dira.
Artikulu honetan aipatutako lehenengo ordainketei edo aurreratutako ordainketei dagokienez, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan aurreikusitako bermeak aurkeztu beharko dira (1992ko otsailaren 7ko EHAA, 26. zk.).
Laguntzak ezeztatu egingo dira baldin eta ikastetxe onuradunek bete gabe uzten badituzte agindu honetan ezarritako baldintzak eta betekizunak, eta laguntzak ez badituzte erabiltzen aurkeztutako proiektuan zehaztutako helburuetarako.
Hori dela eta, diru-laguntzak benetan zertara bideratu diren egiaztatzeko eskumena izango du Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak.
Diru-laguntza emateko baldintzaren bat ez dela bete egiaztatzen bada, jasotako diru-kopuruak eta legezko interesak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusira itzuli beharko dira, arau bi hauen arabera: Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legea azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren bidez onartutako testu bategina eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretua.
Diru-laguntza emateko kontuan hartutako baldintzaren bat aldatuz gero, beste Administrazio edo entitate publiko edo pribatu batek, aldi berean, beste laguntza edo diru-laguntzaren bat ematen badu, edo helburu bererako beste diru-sarrera edo baliabideren bat baldin badago, diru-laguntza emateko ebazpena aldatu ahal izango da, betiere, Aginduan laguntzaren onuradun izateko ezarritako gutxieneko baldintzak mantentzen badira.
Deialdi honetan aurreikusitako diru-laguntzak bateragarriak dira beste instituzio publiko edo pribaturen batek helburu bererako ematen dituenekin, baldin eta gainfinantzaketarik gertatzen ez bada. Gainfinantzaketarik izanez gero, diru-laguntza dagokion gehienezko mugaraino murriztuko da.
Agindu honetan araututako diru-laguntzen onuradunek betebehar hauek izango dituzte:
Emandako diru-laguntza onartu beharko dute. Izan ere, diru-laguntza eman zaiela jakinarazteko agiria jaso eta 15 eguneko epean, entitate onuradunek, beren-beregi eta idatziz, laguntzari uko egiten ez badiote, diru-laguntza onartu dutela ulertuko da.
Laguntza zertarako eman den, horretarako erabili beharko dute, ez beste ezertarako.
Lanbide Heziketako Zuzendaritzak, Kontrol Ekonomikoko Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak beren jardunean eskatutako informazioa, deialdi honen kargura jasotako diru-laguntzen ingurukoa, ematea.
Beste edozein administrazio, erakunde publiko edo pribaturengandik, helburu bererako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabiderik eskuratuz gero, horren berri ematea Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Lanbide Heziketako Zuzendaritzari.
Laguntza ematerakoan kontuan izandako egoera objektibo nahiz subjektiboak aldatzen badira, horren berri ematea Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Lanbide Heziketako Zuzendaritzari.
Inprimakian jasotako datu pertsonalak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak duen datu-fitxategian sartuko dira, lege hauek ezarritakoarekin bat: 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzkoa, eta 2/2004 Legea, otsailaren 25ekoa, Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa Sortzeari buruzkoa.
Eskabidea sinatzen duten pertsona fisikoak ez diren hirugarren pertsonen datu pertsonalak fitxategi automatizatu berean sartuko dira. Hori dela eta, eskabidea sinatzen duten pertsonak behartuta daude hirugarren pertsonei horren berri ematera, haien datuak eskabidean sartu aurretik.
Datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuak ezerezteko edo datuen aurka egiteko eskubideak, eta indarreko legeek pertsona fisiko interesdunei aitortzen dizkieten gainerakoak, Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako Sailburuordetzaren aurrean gauzatu ahal izango dira (Donostia kalea, 1, 01010, Gasteiz).
Lehenengoa. Administrazio-bidea amaitzen duen agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, bi hilabeteko epean.
Bigarrena. Agindu honetan prozedurari buruz arautu gabe geratu diren alderdiei Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritakoa aplikatuko zaie.
Hirugarrena. Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko irailaren 1a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,
MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.
Jauna / andrea: jaunak/andreak, ...............................
zenbakiko NAN duenak, ..............................zenbakiko IFK duen ikastetxearen titularra/legezko ordezkaria naizen aldetik (ezabatu ez dagokiona), notario aurrean ........an emandako ordezkaritza-ahalordea izanik, eta ahalorde hori oraindik indarrean dagoela, honako eskaera hau onar dezazuela eskatzen dizuet, agindu hau oinarri hartuta: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren Agindua, Lanbide Heziketako heziketa-zikloak ematen dituzten ikastetxe pribatuek eta udal korporazioen titulartasuneko ikastetxe publikoek 2010-2011 ikasturtean jarduerak garatzeko diru-laguntzetarako deia egiten duena.
0 1
Ikastetxearen izena................................................................................................Kodea:................................
Aurkezten den dokumentazioa: Bai Ez
Eskatzailearen NANaren fotokopia (Administrazioak konpultsatutako fotokopia, baldin eta Lanbide Heziketako Zuzendaritzak hori ez badauka).. n n
Ordezkaritza-ahalordea, eskatzailearen alde emana (Administrazioak konpultsatutako fotokopia, baldin eta Lanbide Heziketako Zuzendaritzak hori ez badauka) n n
Foru Ogasuneko ziurtagiria, zerga-betekizunak beteta dituela erakusten duena.. n n
Gizarte Segurantzako kuotak ordaindu izanaren ziurtagiria.. n n
Zinpeko aitorpena, honakoa adierazten duena: diru-laguntzak jaso ahal izateko administrazio-zehapenik edo zehapen penalik ez duela jaso, edo ez dagoela Agindu honen 4.2 artikuluan ezarritako kausaren baten baitan. n n
Zinpeko aitorpena, honako hau adierazten duena: ikastetxeak beste erakunde publiko edo pribatu batzuei xede bererako diru-laguntzarik eskatu dien edo ez dien (behar ez dena ezabatu). Hala badagokio, zenbatekoa eta eragindako fakturen zerrenda zehaztuko dira aginduaren 17. artikuluarekin bat n n
Berrikuntza-proiektuak garatzeko behar diren jardueretarako diru-laguntzaren eskakizunak betetzen direla egiaztatzeko dokumentuak, 5. artikuluan adierazitakoa betez eta II. eranskinean adierazitakoarekin bat etorriz (5. artikuluko proiektu-motari dagokion II. eranskin-mota aukeratu).. n n
Berrikuntza-proiektuak garatzeko behar diren jardueretarako diru-laguntzaren eskaera, 2. artikuluko 1. paragrafoan adierazitakoa betez, eta III. eranskinean adierazitakoarekin bat etorriz . n n
Lanbide Heziketan garatu beharreko jardueren azalpen-memoria, 2. artikuluko 2. paragrafoan adierazitakoa betez eta IV. eranskinean adierazitakoarekin bat etorriz n n
Kalitate-ziurtagiriak, 7. artikuluaren 2.c paragrafoan aipatutakoak. n n
Proiektu ekintzaileetan partu hartu izana ziurtatzen duten agiriak: Urratsbat edo Eje, 7. artikuluko 2.d) paragrafoan adierazitakoarekin bat etorriz.. n n
Ikastetxeak parte hartu du 7.2d artikuluan aipatzen den Gaitasuna Ebaluatu eta Aitortzeko Sisteman n n
Ikastetxeak parte hartu du 7.2d artikuluan aipatzen diren berrikuntza-proiektuetan. n n
Proiektuetako jardueretarako eskatutako diru-laguntzaren batura, 2.1 artikuluan araututakoa betez..
2 artikuluan adierazitako jardueretako eskatutako diru-laguntzaren batura
Aurkeztutako proiektu bakoitzaren zenbakia eta izena, eta arduradunaren izena; lehentasunaren hurrenkera emanda.
Proiektua: Zk-...Arduraduna:NAN:.
Proiektua: Zk-...Arduraduna:NAN:
Proiektua: Zk-...Arduraduna:NAN:
Datu Pertsonalak babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa Sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legean ezarritakoaren arabera, inprimakian agertzen diren izaera pertsonaleko datuak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren izaera pertsonaleko datuen fitxategi automatizatuan txertatuko dira.
Eskabidea sinatzen duten pertsona fisikoak ez diren hirugarren pertsonen datu pertsonalak fitxategi automatizatu berean sartuko dira. Hori dela eta, eskabidea sinatzen duten pertsonak behartuta daude hirugarren pertsonei horren berri ematera, haien datuak eskabidean sartu aurretik.
Datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuak ezerezteko edo datuen aurka egiteko eskubideak, eta indarreko legeek pertsona fisiko interesdunei aitortzen dizkieten gainerakoak, Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako Sailburuordetzaren aurrean baliatu ahal izango dira (Donostia kalea, 1, 01010, Gasteiz).
.(e)n, 2010eko ...............(a)ren ... a.
Izp.:
(Ikastetxearen legezko ordezkaria .....................................)
LANBIDE HEZIKETAKO ZUZENDARIA
HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA.
II-1 ERANSKINA
Saiakuntza ez-suntsitzaileak
PROIEKTU-MOTA (5. artikulukoa): saiakuntza ez-suntsitzaileak
DESKRIBAPENA: proiektu honen helburua da soldaduraren arloan saiakuntza ez-suntsitzaileak sartzea, prestakuntza-zikloetan aplikatzeko. UNE EN 473 araua (ISO 9712).
Lortu nahi diren helburuak:
Saiakuntza ez-suntsitzaileak egiteko teknika berriak sartzea, UNE EN 473 arauarekin bat etorriz (ISO 9712).
Soldaduretan produktuen osotasuna zalantzatan jarri ahal duten zirrikituak eta akatsak antzematen ikastea.
Soldadurak kontrolatzeko teknika berriak ezagutzea, esaterako, ultrasoinuak edo puntu bidezko soldadurak kontrolatzeko sistemak.
Ikasgai hau LHko modulu batean emateko ibilbide didaktikoa definitzea eta garatzea.
Teknologia horiek egokitzeko eta irakaskuntzako prestakuntza-programetan sartzeko jarduerak dinamizatzea.
Teknologia-aurrerakuntzei buruzko jakintza lanbide-arlo honetako ikastetxeetara zabaltzea.
PROIEKTUA AMAITZEKO DATA:
2011ko abuztuaren 31.
BETE BEHARREKO BALDINTZA ESPEZIFIKOAK:
1. IKASTETXEAK BI ZIKLO HAUETAKOREN BAT EMAN BEHAR DU:
Soldadura eta galdaragintza
Metal-eraikuntzak
Proiektu-arduradunak gutxienez hiru urteko esperientzia egiaztatu beharko du eranskin honetan adierazitako bi heziketa-zikloetakoren bat ematen.
Proiektua taldean garatzeko egokiera izan dezan, arduradunak ez du irakastordurik izango astelehen eta astearteetan, eta hala jasoko da EJDn.
IKASTETXEAK BEHAR DUEN EKIPAMENDUA:
Ultrasoinuen ekipoa: Teknika konbentzionalerako aukera; Phased Array eta TOFD; encoder sarrerak; A-scan, B-scan, C-scan adierazpideak; DAC, TCG eta DGS kurbak; irteera analogikoak; VGA irteera eta USB atakak.
EREDU-PROIEKTU HONETARAKO GEHIENEZ ONARTUKO DEN IKASTETXE-KOPURUA: BAT
Teknologien zerrenda, 6. artikuluko 1.b paragrafoan adierazitako lan-esperientzia edo ikastaroetan emandako nahiz jasotako prestakuntza baloratzeko.
Bat ere ez.
2009-2010 ikasturtean onartutako ikastetxeek, ikastetxeak proiektu horretarako proposatutako pertsona bera proposatu beharko dute, eta kasu horretan, aurreko urtean aurkeztutako dokumentazioa ez dute berriro aurkeztu beharrik izango.
Eskaera egiterakoan, ikastetxeek eduki egin beharko dute aipatutako ekipamendua.
II-2 ERANSKINA
Haize-energia eta aerosorgailuak Mekanizazioa
PROIEKTU-MOTA (5. artikulukoa): haize-energiako eta aerosorgailuetako ekipoak muntatzea eta mantentzea. Mekanizazioa.
DESKRIBAPENA: proiektu honen helburua haize-energia eta aerosorgailuak kontrolatzeko sistema bat osatzea da. Taldea lau lagunek osatuko dute: mantentze eta muntaia mekanikoko batek, mekanizazio bidezko produkzioko beste batek, ekipo eta instalazio elektroteknikoetako beste batek eta, azkenik, erregulazio- eta kontrol-sistema automatikoko beste batek. Mekanizazio bidezko produkzioko arduradunari dagokio proiektu hau.
Lortu nahi diren helburuak:
Haize-energiatik abiatuta energia elektrikoa nola sortu eta mantentzen den jakitea.
Haize-energia elektriko bihurtzeko mekanizazio-, transmisio- eta erregulazio-sistemak eta urrutiko kontroleko sistemak ezagutzea.
Ikasgai hauek LHko moduluren batean emateko, ibilbide didaktikoa definitzea eta garatzea.
Teknologia horiek egokitzeko eta irakaskuntzako prestakuntza-programetan sartzeko jarduerak dinamizatzea.
Teknologia-aurrerakuntzei buruzko jakintza lanbide-arlo honetako ikastetxeetara zabaltzea.
PROIEKTUA AMAITZEKO DATA:
2011ko abuztuaren 31.
BETE BEHARREKO BALDINTZA ESPEZIFIKOAK:
1. IKASTETXEAK PRESTAKUNTZA-ZIKLO HAUETAKOREN BAT EMAN BEHAR DU:
Mekanizazio bidezko produkzioa edo Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa.
Proiektu-arduradunak gutxienez bi urteko esperientzia egiaztatu beharko du aipatutako heziketa-zikloa ematen.
Proiektua taldean garatzeko egokiera izan dezan, arduradunak ez du irakastordurik izango astearte eta ostegunetan, eta hala jasoko da EJDn.
EREDU-PROIEKTU HONETARAKO GEHIENEZ ONARTUKO DEN IKASTETXE-KOPURUA: BAT
Teknologien zerrenda, 6. artikuluko 1.b paragrafoan adierazitako lan-esperientzia edo ikastaroetan emandako nahiz jasotako prestakuntza baloratzeko.
Bat ere ez.
2009-2010 ikasturtean onartutako ikastetxeek, ikastetxeak proiektu horretarako proposatutako pertsona bera proposatu beharko dute, eta kasu horretan, aurreko urtean aurkeztutako dokumentazioa ez dute berriro aurkeztu beharrik izango.
II-3 ERANSKINA
Haize-energia eta aerosorgailuak - Erregulazioa
PROIEKTU-MOTA (5. artikulukoa): haize-energiako eta aerosorgailuetako ekipoak muntatzea eta mantentzea. Erregulazioa.
DESKRIBAPENA: proiektu honen helburua haize-energia eta aerosorgailuak kontrolatzeko sistema bat osatzea da. Taldea lau lagunek osatuko dute: mantentze eta muntaia mekanikoko batek, mekanizazio bidezko produkzioko beste batek, ekipo eta instalazio elektroteknikoetako beste batek eta, azkenik, erregulazio- eta kontrol-sistema automatikoko beste batek. Erregulazio- eta kontrol-sistema automatikoko arduradunari dagokio proiektu hau.
Lortu nahi diren helburuak:
Haize-energiatik abiatuta energia elektrikoa nola sortu eta mantentzen den jakitea.
Haize-energia elektriko bihurtzeko mekanizazio-, transmisio- eta erregulazio-sistemak eta urrutiko kontroleko sistemak ezagutzea.
Ikasgai hauek LHko moduluren batean emateko, ibilbide didaktikoa definitzea eta garatzea.
Teknologia horiek egokitzeko eta irakaskuntzako prestakuntza-programetan sartzeko jarduerak dinamizatzea.
Teknologia-aurrerakuntzei buruzko jakintza lanbide-arlo honetako ikastetxeetara zabaltzea.
PROIEKTUA AMAITZEKO DATA:
2011ko abuztuaren 31.
BETE BEHARREKO BALDINTZA ESPEZIFIKOAK:
1. IKASTETXEAK HEZIKETA-ZIKLO HAU EMAN BEHAR DU:
Erregulazio- eta kontrol-sistema automatikoak
Proiektu-arduradunak gutxienez bi urteko esperientzia egiaztatu beharko du aipatutako heziketa-zikloa ematen.
Proiektuaren arduradunak, bestalde, Etengabeko Ikaskuntzako ikastaro bat edo gehiago eman dituela ere egiaztatu beharko du. Ikastaroak gutxienez 60 ordukoa izan beharko du, eta eranskin honen amaieran aipatzen den teknologietako bati buruzkoa.
Proiektua taldean garatzeko egokiera izan dezan, arduradunak ez du irakastordurik izango astearte eta ostegunetan, eta hala jasoko da EJDn.
EREDU-PROIEKTU HONETARAKO GEHIENEZ ONARTUKO DEN IKASTETXE-KOPURUA: BAT
Teknologien zerrenda, 6. artikuluko 1.b paragrafoan adierazitako lan-esperientzia edo ikastaroetan emandako nahiz jasotako prestakuntza baloratzeko.
Energia berriztagarriak, fotovoltaikoa, eolikoa,...
2009-2010 ikasturtean onartutako ikastetxeek, ikastetxeak proiektu horretarako proposatutako pertsona bera proposatu beharko dute, eta kasu horretan, aurreko urtean aurkeztutako dokumentazioa ez dute berriro aurkeztu beharrik izango.
II-4 ERANSKINA
Sistema automatizatuetan kontrola eta egiaztapena egiteko aplikazio teknikoak
PROIEKTU-MOTA (5. artikulukoa): fabrikazio-sistema automatikoetan egiaztapena eta azken kontrola egiteko aplikazio teknikoak.
DESKRIBAPENA: proiektu honen helburua egiaztapena eta azken kontrola egiteko aplikazioak ezagutaraztea da, esaterako: ikuspen artifiziala, ultrasoinuak eta laser lineala.
Lortu nahi diren helburuak:
Egiaztapenak, azken kontrolak eta industria-prozesuetan erabilitako teknikak aztertzea.
Prozesuen egiaztapena eta azken kontrola egiteko teknika nagusiak aztertzea.
Egiaztapena eta kontrola egiteko praktikak garatzea.
Teknologia horiek egokitzeko eta irakaskuntzako prestakuntza-programetan sartzeko jarduerak dinamizatzea.
Teknologia-aurrerakuntzei buruzko jakintza lanbide-arlo hauetako ikastetxeetara zabaltzea.
PROIEKTUA AMAITZEKO DATA:
2011ko abuztuaren 31.
BETE BEHARREKO BALDINTZA ESPEZIFIKOAK:
1. IKASTETXEAK HEZIKETA-ZIKLO HAU EMAN BEHAR DU:
Erregulazio- eta kontrol-sistema automatikoak.
Proiektu-arduradunak gutxienez bi urteko esperientzia egiaztatu beharko du aipatutako heziketa-zikloa ematen.
Proiektua taldean garatzeko egokiera izan dezan, arduradunak ez du irakastordurik izango astearte eta ostegunetan, eta hala jasoko da EJDn.
IKASTETXEAK BEHAR DUEN EKIPAMENDUA:
Ikuspen artifizialeko kamera, Cognex Insigh 5100 modukoa edo antzekoa.
Laser bidezko neurgailua, kortina-prozedurakoa.
Laser bidezko distantzia neurgailua
EREDU-PROIEKTU HONETARAKO GEHIENEZ ONARTUKO DEN IKASTETXE-KOPURUA: BAT
Teknologien zerrenda, 6. artikuluko 1.b paragrafoan adierazitako lan-esperientzia edo ikastaroetan emandako nahiz jasotako prestakuntza baloratzeko.
Bat ere ez.
2009-2010 ikasturtean onartutako ikastetxeek, ikastetxeak proiektu horretarako proposatutako pertsona bera proposatu beharko dute, eta kasu horretan, aurreko urtean aurkeztutako dokumentazioa ez dute berriro aurkeztu beharrik izango.
II-5 ERANSKINA
Plasma-arkuaren eta proiekzio termikoaren bidezko soldadura
PROIEKTU-MOTA (5. artikulukoa): plasma-arkuaren eta proiekzio termikoaren bidezko soldadura.
DESKRIBAPENA: proiektu honen bidez, plasma-arkuaren eta proiekzio termikoaren bidezko soldaduraren teknologiak Lanbide Heziketako irakaste- eta ikaste-prozesuetan sartu nahi dira.
Lortu nahi diren helburuak:
Plasma-arkuaren bidezko soldaduraren teknologia (PAW) eta proiekzio termikoarena ezagutzea material plastiko, metaliko eta zeramiko berrietan.
Teknologia bakoitzean egin beharreko probak eta praktikak planifikatzea.
Saiakuntza ez-suntsitzaileen bidez egindako proben emaitzak baliozkotzat jotzea.
Teknologia horiek egokitzeko eta irakaskuntzako prestakuntza-programetan sartzeko jarduerak dinamizatzea.
Teknologia-aurrerakuntzei buruzko jakintza lanbide-arlo hauetako ikastetxeetara zabaltzea.
PROIEKTUA AMAITZEKO DATA:
2011ko abuztuaren 31.
BETE BEHARREKO BALDINTZA ESPEZIFIKOAK:
1. IKASTETXEAK HEZIKETA-ZIKLO HAUETAKOREN BAT EMAN BEHAR DU:
Soldadura eta galdaragintza
Metal-eraikuntzak
Proiektu-arduradunak gutxienez bi urteko esperientzia egiaztatu beharko du lehen aipatutako bi heziketa-zikloetakoren bat ematen.
Proiektua taldean garatzeko egokiera izan dezan, arduradunak ez du irakastordurik izango astearte eta ostegunetan, eta hala jasoko da EJDn.
IKASTETXEAK BEHAR DUEN EKIPAMENDUA:
Proiekzio termikoko kabina soinugabetua, oxigas eta arku bidezko prozesuetarako prestatua, kea xurgatzeko ekipoa eta posizionatzeko mahaia dituena.
Arku-proiekzio termikoko makina, Sulcer Metco Flexiarc modukoa edo antzekoa.
Lodiera-neurgailua, substratu magnetikoaren gainean proiektatutako txapa ez magnetikoetarako.
Soldadura-roboterako antortxa, robotean barneratzekoa.
EREDU-PROIEKTU HONETARAKO GEHIENEZ ONARTUKO DEN IKASTETXE-KOPURUA: BAT
Teknologien zerrenda, 6. artikuluko 1.b paragrafoan adierazitako lan-esperientzia edo ikastaroetan emandako nahiz jasotako prestakuntza baloratzeko.
Bat ere ez.
2009-2010 ikasturtean onartutako ikastetxeek, ikastetxeak proiektu horretarako proposatutako pertsona bera proposatu beharko dute, eta kasu horretan, aurreko urtean aurkeztutako dokumentazioa ez dute berriro aurkeztu beharrik izango.
II-6 ERANSKINA
Kontrol elektronikoko unitateen (ECU) diagnosia eta konponketa Automozioa
PROIEKTU-MOTA (5. artikulukoa): kontrol elektronikoko unitateen (ECU) diagnosia eta konponketa Automozioan
DESKRIBAPENA: proiektu honen bidez ECUen barne-eraketa ezagutarazi nahi zaie ikasleei, eta, aldi berean, automobiletan ECUen diagnostikoa, konponketa eta birprogramazioa egiteko gaitu nahi dira. Jakintza hori Lanbide Heziketako ikastetxeetan irakaste- eta ikaste-prozesuetan sar dadin lan egingo da.
Lortu nahi diren helburuak:
Kontrol elektronikoko unitateen (ECU) barne-eraketa ezagutaraztea.
ECUak behar den moduan dabiltzala egiaztatzeko bitarteko teknikoak eta ezagutzak aztertzea.
ECUen oinarrizko diagnosia egiteko behar diren bitarteko teknikoak eskuratzea.
ECUen diagnostikoa, konponketa eta birprogramazioa egiteko behar diren teknikak ezagutzea.
Teknologia horiek egokitzeko eta irakaskuntzako prestakuntza-programetan sartzeko jarduerak dinamizatzea.
Teknologia-aurrerakuntzei buruzko jakintza lanbide-arlo hauetako ikastetxeetara zabaltzea.
PROIEKTUA AMAITZEKO DATA:
2012ko abuztuaren 31.
BETE BEHARREKO BALDINTZA ESPEZIFIKOAK:
1. IKASTETXEAK HEZIKETA-ZIKLO HAU EMAN BEHAR DU:
Produktu elektronikoen garapena.
Proiektu-arduradunak gutxienez bi urteko esperientzia egiaztatu beharko du aipatutako heziketa-zikloa ematen.
Proiektua taldean garatzeko egokiera izan dezan, arduradunak ez du irakastordurik izango astearte eta ostegunetan, eta hala jasoko da EJDn.
EREDU-PROIEKTU HONETARAKO GEHIENEZ ONARTUKO DEN IKASTETXE-KOPURUA: BAT
Teknologien zerrenda, 6. artikuluko 1.b paragrafoan adierazitako lan-esperientzia edo ikastaroetan emandako nahiz jasotako prestakuntza baloratzeko.
Bat ere ez.
II-7 ERANSKINA
Lotzeko tresneria mekanizazioan
PROIEKTU-MOTA (5. artikulukoa): lotzeko tresneria mekanizazioan
DESKRIBAPENA: proiektu honen bitartez fabrikazio mekanikoan erabiltzen diren lotzeko sistemei buruzko prestakuntza bideratu nahi da. Horretarako, lotzeko tresnen sail bat diseinatuko da, eta ikasgelan aplikatu ahal izateko praktika-multzo bat prestatuko.
Lortu nahi diren helburuak:
Era bateko eta besteko pieza geometrikoei eusteko erabiltzen diren sistemak ulertzea, aztertzea eta ezagutzea.
Oinarrizko piezen sail bat hautatu, eta haietatik planoak ateratzea.
Lotzeko sistemak egokitzea, mekanizazio-prozesuetan egin beharreko eragiketa-kopurua gutxitzeko.
Beharrezkoak eta baliagarriak diren lotzeko elementuen zerrenda bat egitea, eta elementuok biltegiratzeko ontzi bat egokitzea.
Teknologia horiek egokitzeko eta irakaskuntzako prestakuntza-programetan sartzeko jarduerak dinamizatzea.
Teknologia-aurrerakuntzei buruzko jakintza lanbide-arlo hauetako ikastetxeetara zabaltzea.
PROIEKTUA AMAITZEKO DATA:
2012ko abuztuaren 31.
BETE BEHARREKO BALDINTZA ESPEZIFIKOAK:
1. IKASTETXEAK HEZIKETA-ZIKLO HAUETAKOREN BAT EMAN BEHAR DU:
Mekanizazioa.
Fabrikazio mekanikoko diseinua edo Proiektu mekanikoen garapena.
Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa edo Mekanizazio bidezko produkzioa.
Proiektu-arduradunak gutxienez bi urteko esperientzia egiaztatu beharko du lehen aipatutako hiru heziketa-zikloetakoren bat ematen.
Proiektua taldean garatzeko egokiera izan dezan, arduradunak ez du irakastordurik izango astearte eta ostegunetan, eta hala jasoko da EJDn.
EREDU-PROIEKTU HONETARAKO GEHIENEZ ONARTUKO DEN IKASTETXE-KOPURUA: BI
Teknologien zerrenda, 6. artikuluko 1.b paragrafoan adierazitako lan-esperientzia edo ikastaroetan emandako nahiz jasotako prestakuntza baloratzeko.
Bat ere ez.
II-8 ERANSKINA
Energia elektrikoa neurtzeko eta kudeatzeko sistema automatiko berriak ezartzea eta kudeatzea
PROIEKTU-MOTA (5. artikulukoa): energia elektrikoa neurtzeko eta kudeatzeko sistema automatiko berriak ezartzea eta kudeatzea.
DESKRIBAPENA: proiektu honen bidez baliabide didaktikoak sortu nahi dira, sare eletrikoen egungo egoeraren berri eman eta sare adimendun bilakatzen nola ari diren ezagutarazteko. Aldaketaren lehen kate-maila izango dugu aztergai: azken erabiltzailearen kontagailu elektronikoak. Baliabide didaktiko horiek Lanbide Heziketako ikastetxeetako irakaste- eta ikaste-prozesuetan sartzea da helburua.
Lortu nahi diren helburuak:
Sare eletrikoen egungo egoeraren berri izatea eta sare adimendun bilakatzen nola ari diren jakitea.
Energia kontrolatzeko dauden sistemak aztertzea, etekina hobeto ateratzen ikasteko.
Material didaktikoak garatzea, kontagailu elektroniko berriak ezartzeko eta mantetzeko, eta ekipamendu egokiak proposatzeko.
Teknologia horiek egokitzeko eta irakaskuntzako prestakuntza-programetan sartzeko jarduerak dinamizatzea.
Teknologia-aurrerakuntzei buruzko jakintza lanbide-arlo hauetako ikastetxeetara zabaltzea.
PROIEKTUA AMAITZEKO DATA:
2011ko abuztuaren 31.
BETE BEHARREKO BALDINTZA ESPEZIFIKOAK:
1. IKASTETXEAK HEZIKETA-ZIKLO HAUETAKOREN BAT EMAN BEHAR DU:
Energia-eraginkortasuna eta eguzki-energia termikoa.
Instalazio elektrikoak eta automatikoak edo Ekipamendu eta instalazio elektroteknikoak.
Instalazio elektroteknikoak.
Erregulazio- eta kontrol-sistema automatikoak
Proiektu-arduradunak gutxienez bi urteko esperientzia egiaztatu beharko du lehen aipatutako lau heziketa-zikloetakoren bat ematen.
Proiektua taldean garatzeko egokiera izan dezan, arduradunak ez du irakastordurik izango astearteetan, eta hala jasoko da EJDn.
EREDU-PROIEKTU HONETARAKO GEHIENEZ ONARTUKO DEN IKASTETXE-KOPURUA: BI
Teknologien zerrenda, 6. artikuluko 1.b paragrafoan adierazitako lan-esperientzia edo ikastaroetan emandako nahiz jasotako prestakuntza baloratzeko.
Bat ere ez.
II-9 ERANSKINA
Teknologia berriak telebistan: 3D eta bereizmen handia
PROIEKTU-MOTA (5. artikulukoa): : teknologia berriak telebistan: 3D eta bereizmen handia
DESKRIBAPENA: proiektu honen helburua hiru dimentsioko eta bereizmen handiko teknologia ezagutaraztea da, eta Lanbide Heziketako ikastetxeetako irakaste- eta ikaste-prozesuetan sartzea.
Lortu nahi diren helburuak:
Berrikuntza sustatzea 3D eta bereizmen handiko instalazioen teknologietako prestakuntzan.
Teknologia horiei lotutako ikasgaiak irakasteko, ibilbide didaktikoa definitzea eta garatzea.
Materialak garatzea, 3D eta bereizmen handiko telebistako teknologia irakaste- eta ikaste-prozesuetan sartzeko.
3D eta bereizmen handiko transmisio eta harreraren azterketa garatzea.
Teknologia horiek egokitzeko eta irakaskuntzako prestakuntza-programetan sartzeko jarduerak dinamizatzea.
PROIEKTUA AMAITZEKO DATA:
2012ko abuztuaren 31.
BETE BEHARREKO BALDINTZA ESPEZIFIKOAK:
1. IKASTETXEAK HEZIKETA-ZIKLO HAU EMAN BEHAR DU:
Telekomunikazio- eta informatika-sistemak.
Proiektu-arduradunak gutxienez bi urteko esperientzia egiaztatu beharko du lehen aipatutako heziketa-zikloa ematen.
Proiektua taldean garatzeko egokiera izan dezan, arduradunak ez du irakastordurik izango astearte eta ostegunetan, eta hala jasoko da EJDn.
EREDU-PROIEKTU HONETARAKO GEHIENEZ ONARTUKO DEN IKASTETXE-KOPURUA: BAT
Teknologien zerrenda, 6. artikuluko 1.b paragrafoan adierazitako lan-esperientzia edo ikastaroetan emandako nahiz jasotako prestakuntza baloratzeko.
Bat ere ez.
II-10 ERANSKINA
Energia-eraginkortasuna aire konprimituko instalazioetan
PROIEKTU-MOTA (5. artikulukoa): : energia-eraginkortasuna aire konprimituko instalazioetan.
DESKRIBAPENA: proiektu honen helburua aire konprimituko instalazioen eraginkortasuna diagnostikatzea da, eta aplikatu daitezkeen hobekuntzak eta hobekuntzok helarazteko epeak ezagutaraztea. Hobekuntzak ikastetxeetan bertan ezarriko dira, inguruko enpresei zerbitzua eskainiko zaie, eta jakintza hori baliabide didaktiko bihurtuko da, horretarako ekipamendu didaktiko eramangarri bat diseinatuta.
Lortu nahi diren helburuak:
Aire konprimituko instalazioetan energia aurrezteko moduak zeintzuk diren ezagutaraztea.
Aire konprimituko instalazioetan energia aurrezteari dagozkion auditoriak garatzea eta egitea.
Aire konprimituko instalazioetan energia aurrezteari dagozkion balorazioen emaitzak interpretatzen jakitea.
Ikasgai hauek Lanbide Heziketako moduluren batean emateko ibilbide didaktikoa definitzea eta garatzea.
Teknologia horiek egokitzeko eta irakaskuntzako prestakuntza-programetan sartzeko jarduerak dinamizatzea.
PROIEKTUA AMAITZEKO DATA:
2012ko abuztuaren 31.
BETE BEHARREKO BALDINTZA ESPEZIFIKOAK:
1. IKASTETXEAK LANBIDE-ARLO HAUETAKO HEZIKETA-ZIKLOREN BAT EMAN BEHAR DU:
Produkzioko mantentzea eta zerbitzuak
Elektrizitatea-Elektronika.
Fabrikazio mekanikoa
Ibilgailu autopropultsatuen mantentzea edo Garraioa eta ibilgailuen mantentzea.
Proiektu-arduradunak gutxienez bi urteko esperientzia egiaztatu beharko du lehen aipatutako lanbide-arloetakoren bateko heziketa-zikloren bat ematen.
Proiektua taldean garatzeko egokiera izan dezan, arduradunak ez du irakastordurik izango astearte eta ostegunetan, eta hala jasoko da EJDn.
EREDU-PROIEKTU HONETARAKO GEHIENEZ ONARTUKO DEN IKASTETXE-KOPURUA: BI
Teknologien zerrenda, 6. artikuluko 1.b paragrafoan adierazitako lan-esperientzia edo ikastaroetan emandako nahiz jasotako prestakuntza baloratzeko.
Bat ere ez.
II-11 ERANSKINA
Mantentze integrala eta iragarpenezko mantentzea kudeatzea
PROIEKTU-MOTA (5. artikulukoa): mantentze integrala eta iragarpenezko mantentzea kudeatzea.
DESKRIBAPENA: proiektu honen bidez makineriaren iragarpenezko mantentzea egiteko teknikak garatu nahi dira. Hartara, teknika horiek menderatzera iritsiko da ikaslea; teknika horiek baliabide didaktiko bihurtuko dira, eta Lanbide Heziketako ikastetxeetan irakaste- eta ikaste-prozesuetan sartuko dira.
Lortu nahi diren helburuak:
Iragarpenezko mantentzea egiteko teknikak identifikatzea, eta horiek menderatzea (Bibrazioak, termografia, ultrasoinuak, estroboskopioa, olioen analisia).
6 esperientzia egitea; horretarako, iragarpenezko mantentzea egiteko teknikak erabiliz enpresei zerbitzua emango zaie.
Material didaktikoak sortzea, eduki horiek hasierako lanbide-heziketan, etengabeko lanbide-prestakuntzan, eta lanerako prestakuntzan irakasteko.
Garatu den jakintza Produkzioko mantentzea eta zerbitzuak irakasten duten Lanbide Heziketako ikastetxeetara zabaltzea.
Ikasgai hauek Lanbide Heziketako moduluren batean irakasteko, ibilbide didaktikoa definitzea eta garatzea.
Teknologia horiek egokitzeko eta irakaskuntzako prestakuntza-programetan sartzeko jarduerak dinamizatzea.
PROIEKTUA AMAITZEKO DATA:
2012ko abuztuaren 31.
BETE BEHARREKO BALDINTZA ESPEZIFIKOAK:
1. IKASTETXEAK HEZIKETA-ZIKLO HAUETAKOREN BAT EMAN BEHAR DU:
Makineria eta linea-eroanbideen instalazio eta mantentze elektromekanikoa.
Industria-ekipoaren mantentzea.
Proiektu-arduradunak gutxienez bi urteko esperientzia egiaztatu beharko du lehen aipatutako bi heziketa-zikloetakoren bat ematen.
Proiektua taldean garatzeko egokiera izan dezan, arduradunak ez du irakastordurik izango astearte eta ostegunetan, eta hala jasoko da EJDn.
EREDU-PROIEKTU HONETARAKO GEHIENEZ ONARTUKO DEN IKASTETXE-KOPURUA: BAT
Teknologien zerrenda, 6. artikuluko 1.b paragrafoan adierazitako lan-esperientzia edo ikastaroetan emandako nahiz jasotako prestakuntza baloratzeko.
Bat ere ez.
II-12 ERANSKINA
Lanbide Heziketan berritzaileak diren ikaskuntza-esparru berrien dinamizatzailea
PROIEKTU-MOTA (5. artikulukoa): Lanbide Heziketan berritzaileak diren ikaskuntza-esparru berrien dinamizatzailea
DESKRIBAPENA: proiektu honen helburu orokorra LHko ikasleen ikaskuntza esanguratsua bermatuko duen egoera-multzo bat bat koordinatzea, diseinatzea eta esperimentatzea da.
Lortu nahi diren helburuak:
Lanbide Heziketan berritzaileak diren ikaskuntza-esparru berrien inguruko lanak koordinatzea.
Gizarte- eta enpresa-inguruneak duen gaitasun-eskaria eta metodologiarik egokienak identifikatzea.
Gaitasun giltzarrien mapa egitea, bai zeharkako gaitasunei dagokienez eta bai jarrerazko gaitasunei dagokienez.
Ahalmenak eta metodologiarik egokienak erlazionatzea.
Ikaskuntza-esparru berriei erantzuteko, tresnarik egokienak identifikatzea eta erabilera-ereduak ezartzea.
Baliabideak eta tresnak aplikatu beharreko metodologiekin erlazionatzea.
Ikastetxeei aholku ematea, eta ikasgai hauek LHko moduluren batean irakasteko ibilbide didaktikoa definitzea eta garatzea.
Teknologia horiek egokitzeko eta irakaskuntzako prestakuntza-programetan sartzeko jarduerak dinamizatzea.
PROIEKTUA AMAITZEKO DATA:
2012ko abuztuaren 31.
BETE BEHARREKO BALDINTZA ESPEZIFIKOAK:
Proiektu-arduradunak gutxienez lau urteko esperientzia egiaztatu beharko du Lanbide Heziketako PBL ereduak ezartzen; horretaz gain, hiru urteko esperientzia beharko du gai honetako irakasleen irakasle-lanean.
Proiektua taldean garatzeko egokiera izan dezan, arduradunak ez du irakastordurik izango astearte eta ostegunetan, eta horrela jasoko da EJDn.
EREDU-PROIEKTU HONETARAKO GEHIENEZ ONARTUKO DEN IKASTETXE-KOPURUA: BAT
Teknologien zerrenda, 6. artikuluko 1.b paragrafoan adierazitako lan-esperientzia edo ikastaroetan emandako nahiz jasotako prestakuntza baloratzeko.
Bat ere ez.
II-13 ERANSKINA
Lanbide Heziketan berritzaileak diren ikaskuntza-esparru berriak «Sareko sistema informatikoen administrazioan»
PROIEKTU-MOTA (5. artikulukoa): Lanbide Heziketan berritzaileak diren ikaskuntza-esparru berriak «Sareko sistema informatikoen administrazioan».
DESKRIBAPENA: proiektu honen helburu orokorra LHko ikasleen ikaskuntza esanguratsua bermatuko duen egoera-multzo bat koordinatzea, diseinatzea eta esperimentatzea da.
Lortu nahi diren helburuak:
Proiektuaren koordinaziopean, Sareko Sistema Informatikoen Administrazioko Goi Mailako Teknikariaren zikloan gutxienez irakastorduen % 75 emateko metodologiarik egokiena diseinatzea eta aplikatzea.
Gizarte- eta enpresa-inguruneak duen gaitasun-eskaria eta metodologiarik egokienak identifikatzea.
Gaitasun giltzarrien mapa egitea, bai zeharkako gaitasunei dagokienez eta bai jarrerazko gaitasunei dagokienez.
Ahalmenak eta metodologiarik egokienak erlazionatzea.
Ikaskuntza-esparru berriei erantzuteko, tresnarik egokienak identifikatzea eta erabilera-ereduak ezartzea.
Baliabideak eta tresnak aplikatu beharreko metodologiekin erlazionatzea.
Ikasgai hauek LHko moduluren batean irakasteko, ibilbide didaktikoa definitzea eta garatzea.
Teknologia horiek egokitzeko eta irakaskuntzako prestakuntza-programetan sartzeko jarduerak dinamizatzea.
PROIEKTUA AMAITZEKO DATA:
2012ko abuztuaren 31.
BETE BEHARREKO BALDINTZA ESPEZIFIKOAK:
1. IKASTETXEAK HEZIKETA-ZIKLO HAUETAKOREN BAT EMAN BEHAR DU:
Sareko Sistema Informatikoen Administrazioa edo Sistema Informatikoen Administrazioa.
Proiektu-arduradunak gutxienez bi urteko esperientzia egiaztatu beharko du aipatutako heziketa-zikloa ematen.
Ikastetxeak zikloaren plangintza horrela egiteko konpromisoa hartuko du: zikloa osatzen duten irakastorduen gutxienez % 75 bost irakaslek edo gutxiagoagok hartuko dute beren gain. Ikastetxeak eta irakasleek konpromiso hau hartuko dute: proiektuan proposatutako metodologiak garatuko dituzte irakasten dituzten moduluetan, eta gainerakoekin koordinatuta. Esperientzia froga pilotu dela joko da.
Proiektua taldean garatzeko egokiera izan dezan, arduradunak ez du irakastordurik izango astearteetan eta asteko beste egunen batean, eta hala jasoko da EJDn.
EREDU-PROIEKTU HONETARAKO GEHIENEZ ONARTUKO DEN IKASTETXE-KOPURUA: BAT
Teknologien zerrenda, 6. artikuluko 1.b paragrafoan adierazitako lan-esperientzia edo ikastaroetan emandako nahiz jasotako prestakuntza baloratzeko.
Bat ere ez.
II-14 ERANSKINA
Lanbide Heziketan berritzaileak diren ikaskuntza-esparru berriak «Administrazio Kudeaketan»
PROIEKTU-MOTA (5. artikulukoa): Lanbide Heziketan berritzaileak diren ikaskuntza-esparruak Administrazio Kudeaketan
DESKRIBAPENA: proiektu honen helburu orokorra LHko Administrazio Kudeaketako zikloko ikasleen ikaskuntza esanguratsua bermatuko duen egoera-multzo bat koordinatzea, diseinatzea eta esperimentatzea da.
Lortu nahi diren helburuak:
Proiektuaren koordinaziopean, Administrazioko Kudeaketaren zikloan gutxienez irakastorduen % 75 emateko metodologiarik egokiena diseinatzea eta aplikatzea
Gizarte- eta enpresa-inguruneak duen gaitasun-eskaria eta metodologiarik egokienak identifikatzea.
Gaitasun giltzarrien mapa egitea, bai zeharkako gaitasunei dagokienez eta bai jarrerazko gaitasunei dagokienez.
Ahalmenak eta metodologiarik egokienak erlazionatzea.
Ikaskuntza-esparru berriei erantzuteko, tresnarik egokienak identifikatzea eta erabilera-ereduak ezartzea.
Baliabideak eta tresnak aplikatu beharreko metodologiekin erlazionatzea.
Ikasgai hauek LHko moduluren batean irakasteko, ibilbide didaktikoa definitzea eta garatzea.
Teknologia horiek egokitzeko eta irakaskuntzako prestakuntza-programetan sartzeko jarduerak dinamizatzea.
PROIEKTUA AMAITZEKO DATA:
2012ko abuztuaren 31.
BETE BEHARREKO BALDINTZA ESPEZIFIKOAK:
1. IKASTETXEAK HEZIKETA-ZIKLO HAU EMAN BEHAR DU:
Administrazio Kudeaketa
Proiektu-arduradunak gutxienez bi urteko esperientzia egiaztatu beharko du aipatutako heziketa-zikloa ematen.
Proiektua taldean garatzeko egokiera izan dezan, arduradunak ez du irakastordurik izango astearteetan eta asteko beste egunen batean, eta hala jasoko da EJDn.
Ikastetxeak zikloaren plangintza horrela egiteko konpromisoa hartuko du: zikloa osatzen duten irakastorduen gutxienez % 75 bost irakaslek edo gutxiagoagok hartuko dute beren gain. Ikastetxeak eta irakasleek konpromiso hau hartuko dute: proiektuan proposatutako metodologiak garatuko dituzte irakasten dituzten moduluetan, eta gainerakoekin koordinatuta. Esperientzia froga pilotu dela joko da.
EREDU-PROIEKTU HONETARAKO GEHIENEZ ONARTUKO DEN IKASTETXE-KOPURUA: BAT
Teknologien zerrenda, 6. artikuluko 1.b paragrafoan adierazitako lan-esperientzia edo ikastaroetan emandako nahiz jasotako prestakuntza baloratzeko.
Bat ere ez.
II-15 ERANSKINA
Lanbide Heziketan berritzaileak diren ikaskuntza-esparru berriak, Mahararen esperientzia
PROIEKTU-MOTA (5. artikulukoa):Lanbide Heziketan berritzaileak diren ikaskuntza-esparruak, Mahararen esperientzia.
DESKRIBAPENA: proiektu honen helburu orokorra LHko ikasleen ikaskuntza esanguratsua bermatuko duen egoera-multzo bat koordinatzea, diseinatzea eta esperimentatzea da.
Lortu nahi diren helburuak:
Modulu bat irakasterakoan, Mahara portfolio gisa esperimentatzea eta ebaluatzea.
Moodle eta Mahararen arteko bateragarritasuna aztertzea, eta bata bestearen osagarri nola izan daitezkeen ikertzea.
Esperientzia eta ondorioak baliabide didaktiko bihurtu eta Lanbide Heziketako gainerako ikastetxeetan zabaltzea.
PROIEKTUA AMAITZEKO DATA:
2011ko abuztuaren 31.
BETE BEHARREKO BALDINTZA ESPEZIFIKOAK:
Proiektu-arduradunak gutxienez hiru urteko esperientzia egiaztatu beharko du Moodle Lanbide Heziketako heziketa-zikloak irakasteko euskarri moduan erabiltzen.
Proiektua taldean garatzeko egokiera izan dezan, arduradunak ez du irakastordurik izango astearteetan, eta hala jasoko da EJDn.
EREDU-PROIEKTU HONETARAKO GEHIENEZ ONARTUKO DEN IKASTETXE-KOPURUA: BAT
Teknologien zerrenda, 6. artikuluko 1.b paragrafoan adierazitako lan-esperientzia edo ikastaroetan emandako nahiz jasotako prestakuntza baloratzeko.
Bat ere ez.
II-16 ERANSKINA
Teknika bioteknologikoen garapena
PROIEKTU-MOTA (5. artikulukoa): teknika bioteknologikoen garapena.
DESKRIBAPENA: proiektu honen bitartez prestakuntza bideratu nahi da, «Analisiko eta kalitate-kontroleko laborategia» heziketa-zikloko «Saiakuntza bioteknologiko» en modulu berria irakatsi behar duten irakasleek jakintza eta tresneria izan dezaten.
Lortu nahi diren helburuak:
Bioteknologian erabiltzen diren teknikak identifikatzea.
Teknika horiek esperimentatzeko, saiakuntzak eta praktikak diseinatzea.
Material didaktikoak sortzea, bai prestakuntza arautuan eta bai aratu gabekoan eduki hauek irakasteko.
Garatutako jakintza Kimikaren eta Osasungintzaren lanbide-arloetako Lanbide Heziketako ikastetxeetara zabaltzea.
Ikasgai hauek iraskasteko, ibilbide didaktikoa zehaztea eta garatzea.
Teknologia horiek egokitzeko eta irakaskuntzako prestakuntza-programetan sartzeko jarduerak dinamizatzea.
PROIEKTUA AMAITZEKO DATA:
2012ko abuztuaren 31.
BETE BEHARREKO BALDINTZA ESPEZIFIKOAK:
1. IKASTETXEAK HEZIKETA-ZIKLO HAU EMAN BEHAR DU:
Analisiko eta kalitate-kontroleko laborategia edo Analisia eta kontrola.
Proiektu-arduradunak gutxienez urtebeteko esperientzia egiaztatu beharko du lehen aipatutako heziketa-zikloa ematen.
Proiektua taldean garatzeko egokiera izan dezan, arduradunak ez du irakastordurik izango astearte eta ostegunetan, eta horrela jasoko da EJDn.
EREDU-PROIEKTU HONETARAKO GEHIENEZ ONARTUKO DEN IKASTETXE-KOPURUA: BAT
Teknologien zerrenda, 6. artikuluko 1.b paragrafoan adierazitako lan-esperientzia edo ikastaroetan emandako nahiz jasotako prestakuntza baloratzeko.
Bat ere ez.
(Eskaera bat egin behar da proiektuko)
BERRIKUNTZA PROIEKTUAK GARATZEKO JARDUERETARAKO DIRU-LAGUNTZA BEHAR DUEN PROIEKTUA (2. artikuluko 1. paragrafoa)
IKASTETXEAREN IZENA:
PROIEKTUAREN ZK.: PROIEKTUAREN IZENA:
PROIEKTUAREN LEHENTASUNA (1. lehentasun handiena):
Emandako heziketa-zikloaren edo zikloen izena (adierazitakoena, hala badagokio):
PROIEKTU-ARDURADUNARI DAGOZKION DATUAK:
Proiektu-arduradun izango den irakaslearen izena eta NAN zenbakia:
Lan-hitzarmeneko ordu-kopurua, edo urteko ordu-kopurua: Proiektuan eman beharreko ordu-kopurua:
Arduradunak kontratu finkoa du edo enpresako bazkidea da. Bai Ez
Arduradunak ematen duen heziketa-zikloaren edo zikloen en izena (II. eranskinean adierazitakoena): Urte-kopurua:
Arduradunaren euskara-mailari dagokion hizkuntza-eskakizuna: 1.HE 2. HE
Bai Ez Bai Ez
eranskineko dagokion atalean adierazitako teknologiak erabiltzen dituzten enpresetan duen lan-esperientzia (6. artikulua, 1.b paragrafoa): Urte-kopurua:
eranskineko dagokion atalean adierazitako teknologiekin zerikusia duten ikastaroak, arduradunak emandakoak (6. artikulua, 1.b paragrafoa): Ordu-kopurua
eranskineko dagokion atalean adierazitako teknologiekin zerikusia duten ikastaroak, arduradunak jasotakoak (6. artikulua, 1.b paragrafoa): Ordu-kopurua
Proiektuaren arduradunak Lanbide Heziketako Zuzendaritzari eta ikastetxeko zuzendaritzari baimena ematen die proiektu hau garatzeko bere datu pertsonalak erabil ditzaten.
Nik,........................................................................................................................................... jaunak/andreak, ................................................... ikastetxearen legezko ordezkaria naizen aldetik, adierazten dut ikastetxeak bete egiten dituela II. eranskinean (dagokion atala zehaztu) adierazitako baldintza espezifikoak, eta bete egiten dituela, halaber, arduradunari eskatzen zaizkion baldintzak. Horrekin batera, II. eranskin horretan adierazitako ekipamendu guztia erosteko konpromisoa hartzen dut eta prest nago eranskin horretan proposatutako helburuak lortzeko, baldin eta ikastetxea Hezkuntza, Unibertsitate eta Hezkuntza Sailarekin lankidetzan aritzeko hautatua bada eta dagokion diru-laguntza lortzeko proposatua bada.
...................................................(e)n, 2010eko..................................(a)ren ................. a.
Izp.:
(................................................... proiektuaren arduraduna)
Izp.:
(Ikastetxearen legezko ordezkaria .....................................)
LANBIDE HEZIKETAKO ZUZENDARIA
HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA
2. ARTIKULUKO 2. PARAGRAFOAN ADIERAZITAKO JARDUEREN ZERRENDA
IKASTETXEAREN IZENA:
JARDUERAREN IZENA:
(IV. eranskin bat bete behar da jarduera bakoitzeko)
JARDUERAREN DESKRIBAPENA:
JARDUERAN HONETAN PARTE HARTUKO DUTEN PERTSONEN IZENA ETA NAN ZENBAKIA:
NAN IZENA Lan-hitzarmeneko ordu-kopurua, edo urteko ordu-kopurua: Jarduera hau egiteko, urtean erabili beharreko ordu-kopurua Ordutegi osoaren ehunekoa, jarduera hau egiteko erabili beharrekoa 2010-2011 ikasturterako aurreikusitako kostu osoa
GUZTIZKO PARTZIALA:
JARDUERA GARATZEARI DAGOZKION FAKTUREN AURREKONTUA, BANAKATUTA Prezioa guztira+BEZ
GUZTIRA
..................................(e)n, 2010eko .................................(a)ren ................. a.
Izp.:
(Ikastetxearen legezko ordezkaria .....................................)
LANBIDE HEZIKETAKO ZUZENDARIA
HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA
(2011ko urriaren 8a baino lehenago)
AURKEZTU DIREN ETA DIRU-LAGUNTZA JASO DUTEN PROIEKTUAK GARATZEKO BEHARREZKO JARDUERAK: (2.1 artikulua)
Diru-laguntza jasota esleitu den proiektuaren zenbakia eta izena:
Arduradunaren izena Hileko soldata gordina Gizarte Segurantza edo hileko kooperatiba-kuota Urteko soldata gordina Urteko ordu-kopurua Proiektuan eman beharreko ordu-kopurua: Orduko kostua Kostu egozgarria
Diru-laguntza jasota esleitu den proiektuaren zenbakia eta izena:
Arduradunaren izena Hileko soldata gordina Gizarte Segurantza edo hileko kooperatiba-kuota Urteko soldata gordina Urteko ordu-kopurua Proiektuan eman beharreko ordu-kopurua Orduko kostua Kostu egozgarria
GUZTIZKO PARTZIALA
BEHARREZKO JARDUERAK, DIRUZ LAGUNDUTAKOAK: (2.2 artikulua) Nominak.
Diruz lagundutako jarduera: Ikastetxeko informatika-sareko administratzaileak.
Arduradunaren izena Hileko soldata gordina Gizarte Segurantza edo hileko kooperatiba-kuota Urteko soldata gordina Urteko ordu-kopurua Proiektuan eman beharreko ordu-kopurua Orduko kostua Kostu egozgarria
Diruz lagundutako jarduera: Informazioaren eta komunikazioaren teknologia berrien dinamizatzaileak.
Arduradunaren izena Hileko soldata gordina Gizarte Segurantza edo hileko kooperatiba-kuota Urteko soldata gordina Urteko ordu-kopurua Proiektuan eman beharreko ordu-kopurua Orduko kostua Kostu egozgarria
Diruz lagundutako jarduera: Irakaskuntza-ikaskuntza sistema berritzeko jarduerak.
Arduradunaren izena Hileko soldata gordina Gizarte Segurantza edo hileko kooperatiba-kuota Urteko soldata gordina Urteko ordu-kopurua Proiektuan eman beharreko ordu-kopurua Orduko kostua Kostu egozgarria
Diruz lagundutako jarduera. Kultura ekintzailea sustatzea.
Arduradunaren izena Hileko soldata gordina Gizarte Segurantza edo hileko kooperatiba-kuota Urteko soldata gordina Urteko ordu-kopurua Proiektuan eman beharreko ordu-kopurua Orduko kostua Kostu egozgarria
Diruz lagundutako jarduera. Teknologia-berrikuntza.
Arduradunaren izena Hileko soldata gordina Gizarte Segurantza edo hileko kooperatiba-kuota Urteko soldata gordina Urteko ordu-kopurua Proiektuan eman beharreko ordu-kopurua Orduko kostua Kostu egozgarria
Diruz lagundutako jarduera: Kudeaketa-sistemen ziurtagiriak.
Arduradunaren izena Hileko soldata gordina Gizarte Segurantza edo hileko kooperatiba-kuota Urteko soldata gordina Urteko ordu-kopurua Proiektuan eman beharreko ordu-kopurua Orduko kostua Kostua
GUZTIZKO PARTZIALA
BEHARREZKO JARDUERAK, DIRUZ LAGUNDUTAKOAK: (2.2 artikulua- Fakturak.
Diruz lagundutako jarduera: Faktura zk. Eguna Gastuaren deskribapena Kostua
GUZTIZKO PARTZIALA
GUZTIRA
...................................................(e)n, 2011ko ..................................(a)ren ... a.
Izp.:
(Ikastetxearen legezko ordezkaria .....................................)
LANBIDE HEZIKETAKO ZUZENDARIA
HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA


