Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2010eko irailaren 3koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena, zeinen bidez 2010eko ekitaldian deialdia egiten baita Euskal Autonomia Erkidegoko patata hazi, biltegiratu eta merkaturatzeko laguntzak emateko. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2010eko irailaren 3koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena, zeinen bidez 2010eko ekitaldian deialdia egiten baita Euskal Autonomia Erkidegoko patata hazi, biltegiratu eta merkaturatzeko laguntzak emateko.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 212
  • Hurrenkera-zk.: 5158
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/09/03
  • Argitaratze-data: 2010/11/04

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Herri Administrazioa; Nekazaritza eta arrantza; Merkataritza eta turismoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Euskal Autonomia Erkidegoko patata hazi, biltegiratu eta merkaturatzeko laguntzei buruzko azaroaren 21eko 236/2006 Dekretuaren bidez (azaroaren 13ko 197/2007 Dekretuak aldatu zuen 236/2006 Dekretua), arautu egin nahi dira kalitatezko nahiz ekoizpen ekologikoko arauek edo zigiluek babestutako patataren hazkundea, biltegiratzea eta merkaturatzea hobetzera bideratutako jarduerak egiteko laguntzak emateko baldintzak, Euskal Autonomia Erkidegoan.

Dekretu horretako 8. artikuluan xedatutakoaren arabera, laguntzen deialdia urtero egingo da, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuaren agindu baten bitartez. Deialdi horretan, dagokion kanpainarako eskabideak aurkezteko epea ezarriko da, bai eta dagokion ekitaldirako dekretu horretan jasotako laguntzak finantzatzeko esleitutako aurrekontuaren zenbatekoa ere.

Bestetik, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontuen Araubideari buruz indarrean dauden lege-xedapenen Testu Bategina onetsi duen irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretuak eta Euskal Autonomia Erkidegoaren 2010eko Aurrekontu Orokorrak onetsi dituen abenduaren 23ko 2/2009 Legeak bide ematen dute aurtengo laguntzen deialdia egiteko.

Horren ondorioz, honako hau

Lehenengoa. Xedea.

Agindu honen bidez, 2010eko ekitaldirako deialdia egin nahi da Euskal Autonomia Erkidegoko patata hazi, biltegiratu eta merkaturatzeko laguntzei buruzko azaroaren 21eko 236/2006 Dekretuan ezarritako laguntzak emateko.

Bigarrena. Diru-laguntzen zenbateko osoa.

  1. Agindu honekin bat eta Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargura 2010eko ekitaldian eman beharreko laguntzen zenbatekoa, guztira, 1.350.000 eurokoa izango da. Horietatik 945.000 euro 2010eko ekitaldiaren kontura izango dira, eta 405.000 euro, berriz, 2011ko ekitaldiko kreditu-konpromiso gisa jasoko dira.

  2. Eskatutako laguntzen zenbateko osoa kontuan harturik, artikulu honetan adierazitako zenbatekoa aldatu egin ahal izango da, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailean agortu ez den aurrekonturik izanez gero, eta laguntzei buruzko ebazpena eman baino lehen. Nekazaritza eta Landa Garapeneko sailburuordearen ebazpen batek emango du horren berri.

    Hirugarrena. Epea.

    Laguntzak jasotzeko eskabideak aurkezteko hilabeteko epea egongo da, agindu hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Lehenengoa. Administrazio-bidea agortzen duen agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu dakioke Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuari, hilabeteko epean; edo, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.

Bigarrena. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean agindu hau.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko irailaren 3a.

Ingurumen, Lurralde Plangintza,

Nekazaritza eta Arrantzako sailburua,

MARÍA DEL PILAR UNZALU PÉREZ DE EULATE.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik