Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2010eko irailaren 6koa, Herrizaingoko sailburuarena, Ertzaintzako funtzionarioen ordezkari sindikalak aukeratzeko hauteskundeen deialdia egiten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2010eko irailaren 6koa, Herrizaingoko sailburuarena, Ertzaintzako funtzionarioen ordezkari sindikalak aukeratzeko hauteskundeen deialdia egiten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Herrizaingo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 175
  • Hurrenkera-zk.: 4164
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/09/06
  • Argitaratze-data: 2010/09/10

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Segurtasuna eta justizia
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Herrizaingoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Ertzaintzaren barrutian adierazgarria den erakunde sindikal jakin batek luzatu duen proposamena jaso ondoren, Euskal Herriko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 Legean (abuztuaren 11ko EHAA, 155. zk.) aurreikusitakoarekin bat etorriz (abenduaren 1eko 6/2006 Legeak aldatu zuen lege hori; abenduaren 15eko EHAA, 238. zk.), eta Ertzaintzako langile funtzionarioen ordezkari sindikalak aukeratzeko hauteskundeak eta erakunde sindikalei dagozkien delegatuak bereizteko prozedurak arautzen dituen martxoaren 16ko 50/1993 Dekretuko 3. artikuluan (martxoaren 18ko EHAA, 53. zk.), urriaren 11ko 392/1994 Dekretuak (urriaren 25eko EHAA, 201. zk.) aldatutakoan, xedatutakoaren babespean, honako hau

Lehenengoa. Ertzaintzako langile funtzionarioen ordezkari sindikaletarako hauteskundeen deialdia egitea. Euskal Herriko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 Legearen III. tituluko VIII. Kapituluan (abuztuaren 11ko EHAA, 155. zk.) aurreikusitako erregimenean (abenduaren 1eko 6/2006 Legeak aldatu zuen lege hori; abenduaren 15eko EHAA, 238. zk.), Ertzaintzako langile funtzionarioen ordezkari sindikaletarako hauteskundeak, Ertzaintzako Kontseiluaren eraketa eta erakunde sindikalei dagozkien delegatuak bereizteko prozedurak arautzen dituen martxoaren 16ko 50/1993 Dekretuan (martxoaren 18ko EHAA, 53. zk.), urriaren 11ko 392/1994 Dekretuak (urriaren 25eko EHAA, 203. zk.) aldatutakoan, eta honako agindu honetan oinarrituz egingo dira hauteskundeak.

Bigarrena. Honako deialdi honen bidez iragarritako hauteskundeak 2010eko urriaren 28an egingo dira.

Hirugarrena. Hauteskunde barrutiak hauteskunde atal eta mahaietan antolatu dira eta honako agindu honen eranskinean adierazi da zein eratan geratu diren finkatuta.

Laugarrena. Aipatu den martxoaren 16ko 50/1993 Dekretu horren 3.2 artikuluan aurreikusitakoak betetze aldera, errolda orokorra, hauteskunde barrutien arabera, jarraian adierazitako eran finkatu da:

Hauteskunde barrutia Errolda

Araba 1.629

Bizkaia 3.998

Gipuzkoa 2.044

Erkidego Autonomoan guztira 7.671

Bosgarrena. Hauteskunde barruti horietako bakoitzean hautatu beharreko ordezkarien kopurua, Euskal Herriko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 Legearen 99. artikuluan eta martxoaren 16ko 50/1993 Dekretuaren 2.2 artikuluan aurreikusitakoen arabera, jarraian adierazitakoa izango da:

Hauteskunde barrutia Ordezkari kopurua

Araba 17

Bizkaia 23

Gipuzkoa 20

Seigarrena. Hauteskunde kanpaina 2010eko urriaren 12an hasi eta urriaren 26an bukatuko da.

Zazpigarrena. Emandako zerbitzuengatiko kalte ordainei buruzko otsailaren 2ko 16/1993 Dekretuan aurreikusitako kalte ordainak jasoko dituzte Hauteskunde Administrazioko partaideek, dagozkien bilkuretara bertaratzeagatik.

Zortzigarrena.1. Herrizaingo Sailak bermatu egingo du hauteskundeetako dokumentazioa kopuruz behar adina prestatzeaz eta ziurtatu egingo du, halaber, dokumentazio hori Hauteskunde Batzordeari eman egingo zaiola, ondoren, hauteskunde mahaietara bidali dadin.

  1. Herrizaingo Sailak Hauteskunde Administrazioaren organoen eskuetan hautestontziak, kabinak eta hauteskunde prozesua burutzeko beharrezkoak diren gainerako bitarteko materialak eta giza balibaideak jarriko ditu.

  2. Herrizaingo Sailak dokumentazioa kopuruz behar adina jarriko du hautagaitzat iragarri diren organizazio, federazio nahiz konfiderazio sindikalen esku, hala, hauteskunde prozeduraren baitan bakoitzari dagozkion eginkizunak eta erantzukizunak betetzeko modua izan dezaten.

  3. Ertzaintzako Kontseiluak instituzio mailako kanpaina burutuko du hauteskunde aldiak iraun bitartean, hautesleen artean informazioa zabaltzera eta ordezkarietarako hauteskundeetan parte hartzea sustatzera bideratuta, botoaren norabidean eragina izateko asmorik gabe.

    Bederatzigarrena. Hauteskunde Batzordearen egoitza Giza Baliabideetarako Zuzendaritzan dago (Larrauri Mendotxe bidea, 18; Erandio).

    Hamargarrena. Honako aginduak amaiera eman dio administrazio bideari. Honen aurrean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango du interesa duenak EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzietako salan, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman den eguneko bihuramunetik aurrera, bi hilebeteko epean.

    Hamaikagarrena. Honako aginduaren indarraldia EHAAn argitara eman den egunean hasiko da.

    Vitoria-Gasteiz, 2010eko irailaren 6a.

    Herrizaingoko sailburua,

    RODOLFO ARES TABOADA.

Araba

Hauteskunde atala Hauteskunde mahaia Kokapena Unitateak

Vitoria-Gasteiz 1 Arkaute Babes U.

Eskolta Sekzioa

Esku-hartzerako U.

Eraikinen Segurtasun. U.

Ertzainor Unitatea

Irakasleak

Herritarren Segurtas. eta Ekintz. Baliabide Alorra

Vitoria-Gasteiz 2 Iradier eraikina Arabako Trafiko U.

Miñoien Sekzioa

Disziplina

Planifikazioa

Zerbitzuak

Ikerketa

Informazioa

Eikintzetarako euskarria

eta Euskarri Teknikoren U.

Koordinazioa

Iker. Kriminala eta PJU.

Zerbitzu Zentralen U.

Vitoria-Gasteiz 3 Ertzainetxea Arabako Lurralde Burutza

Araba Lurraldeko AKZ

Joku eta Ikuskizunak

Laudio Bakarra Ertzainetxea Ertzainetxea

Biasteri Bakarra Ertzainetxea Ertzainetxea

Bizkaia

Hauteskunde atala Hauteskunde mahaia Kokapena Unitateak

Bilbao Bakarra Ertzainetxea Ertzainetxea

Bizkaiko Lurralde Burutza

Joku eta Ikuskizunak

Balmaseda Bakarra Ertzainetxea Ertzainetxea

Basauri Bakarra Ertzainetxea Ertzainetxea

Durango Bakarra Ertzainetxea Ertzainetxea

Erandio 1 Polizia Eraikuntza NagusiaK Krimen Gaietarako Polizi

Alorraren Burutza

Policía Zerbitzu Zentrala

Segurtasun Pribatua

Informazioa eta Analisia

Ikerk. Kriminala eta P.J.

Polizia Zientifikoa

Joku eta Ikuskizunak

Ikuskapen eta Administr. Alorraren Burutza

Diziplinaria

Planifikazioa

Administrazioa

Zerbitzuak

Herritarren Segurtasun. eta Ekintz. Baliabide Alorraren Burutza

Herritar. Segurtasunerako Burutza

AKZ Nagusia

Bizkaiko Lurraldeko AKZ

Eraikinen Segurt. Burutza

Terrorismoaren Aurkako eta Informazioko Alor. Burutza

Ikerketa

Informazioa

Ekintzetarako euskarriaren eta Euskarri Teknikoren U.

Koordinazioa

Erandio 2 Ertzainetxea Ertzainetxea

Trafiko Alorreko Burutza

Bizkaiko Trafiko U.

Galdakao Bakarra Ertzainetxea Ertzainetxea

Gernika Bakarra Ertzainetxea Ertzainetxea

Getxo Bakarra Ertzainetxea Ertzainetxea

Muskiz Bakarra Ertzainetxea Ertzainetxea

Ondarroa Bakarra Ertzainetxea Ertzainetxea

Sestao Bakarra Ertzainetxea Ertzainetxea

Iurreta Bakarra Ertzainetxea Babeserako eta EEBB Burutza

Herrit. Segurtasunerako Sekzioa

Brigada Mugikorra

Helikopteroak

Lehergailuak indarg. U.

Gipuzkoa

Hauteskunde atala Hauteskunde mahaia Kokapena Unitateak

Oiartzun Bakarra Lurraldeko egoitza Gipuzkoako Lurralde Burutza

Lurraldeko AKZ

Gipuzkoako Trafiko U.

Mikeleteen Sekzioa

Diziplinaria

Planifikazioa

Zerbitzu Zentrala.

Ikerk. Kriminala eta P.J.

Ikerketa

Informazioa

Koordinazioa

Donostia-San Sebastián Bakarra Ertzainetxea Ertzainetxea Joku eta Ikuskizunak

Azkoitia Bakarra Ertzainetxea Ertzainetxea

Beasain Bakarra Ertzainetxea Ertzainetxea

Bergara Bakarra Ertzainetxea Ertzainetxea

Eibar Bakarra Ertzainetxea Ertzainetxea

Hernani Bakarra Ertzainetxea Ertzainetxea

Irun Bakarra Ertzainetxea Ertzainetxea

Renteria Bakarra Ertzainetxea Ertzainetxea

Tolosa Bakarra Ertzainetxea Ertzainetxea

Zarautz Bakarra Ertzainetxea Ertzainetxea

Zumarraga Bakarra Ertzainetxea Ertzainetxea

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik