Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2010ko irailaren 7koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena. Honen bidez deialdia egiten da 2010-2011 ikasturterako diru-laguntzetarako, eta zero eta hiru urte arteko haur-eskolen titular diren toki-korporazioei deialdia egiten zaie Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren eta toki-korporazioen arteko lankidetza-hitzarmenak gauzatzeko. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2010ko irailaren 7koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena. Honen bidez deialdia egiten da 2010-2011 ikasturterako diru-laguntzetarako, eta zero eta hiru urte arteko haur-eskolen titular diren toki-korporazioei deialdia egiten zaie Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren eta toki-korporazioen arteko lankidetza-hitzarmenak gauzatzeko.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 189
  • Hurrenkera-zk.: 4517
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/09/07
  • Argitaratze-data: 2010/09/30

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Herri Administrazioa; Instituzional

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

2004ko azaroaren 19an argitaratu zen azaroaren 16ko 215/2004 Dekretua, 0 eta 3 urte bitarteko umeentzako haur-eskolek bete beharreko gutxieneko baldintzak ezarri, eta abenduaren 17ko 297/2002 Dekretuaren artikulu batzuk indarrean iraunarazten dituena; hain zuzen ere, 2., 3., 4., 5., 6. eta 11.a, eta lehen, bigarren, hirugarren, seigarren eta zazpigarren xedapen gehigarriak. Azken Dekretu horrek Euskal Autonomia Erkidegoko zero urtetik hiru urtera bitarteko umeen haur-eskolak arautu zituen 2002-2003 eta 2003-2004 ikasturteetan. Hain zuzen ere, abenduaren 17ko 297/2002 Dekretu horretan finkatzen diren lehentasun-irizpideen artean daude adin-tarte horretako eskaintza estaltzea eta titulartasun publikoko haur-eskolak sustatzea, gaur egungo eskaintza finkatzearren. Irizpide horiei jarraituz, ondokoa ematen da aditzera 297/2002 Dekretu horretako Bigarren Xedapen Gehigarrian: «Gaur egungo haurtzaindegi zein udal-titulartasuneko Haur Eskoletako eskaintza sendotu ahal izateko, Dekretu hau indarrean sartu baino lehen haur-eskolak edota haurtzaindegiak sortu dituzten Toki Korporazioekin hezkuntzako Administrazioak hitzarmenak egingo ditu».

Bigarren Xedapen Gehigarriak, era berean, ezartzen duenez, «xede horrekin, ikasturte bakoitzaren hasieran Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak deialdi bat egingo du 0-3 urte arteko haurrei arreta eskaintzen dieten Haur Eskoletako arduradunak diren Toki Korporazioekin lankidetza-hitzarmenak sinatzeko; bertan zehaztuko dira finantzaketaren kantitateak, horretarako aurreikusitako kontu-sailaren kontura izango direnak. Hitzarmen horien indarraldia ikasturte osoan luzatuko da eta urtero berrituko dira. Finantzaketa jasoko duten kantitateak zehazteko Haur Eskolan betetako plazak hartuko dira kontuan, bai eta ikasturtean izandako plazen bariazioa ere».

Xedapen horiek betetzeko, Agindu honen helburua izango da Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren eta haurtzaindegien eta/edo haur-eskolen titular diren Euskal Autonomia Erkidegoko Udalen artean lankidetza-hitzarmenak garatzea, kostuak murriztu eta, bestalde, zero eta hiru urte arteko haurrentzako udal-titulartasuneko haur-eskolen gaur egungo eskaintza 2010-2011 ikasturtean finkatzeko.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak hitzarmena sinatzen duen udal bakoitzari egingo dizkion ekarpen ekonomikoak udal-titulartasuneko haur-eskolan okupatutako postuen arabera finkatuko dira. Okupatutako plaza bakoitzarengatik emango den kantitatea zehaztutako moduluaren balioaren % 60 izango da 0-1 eta 1-2 tarteen kasuan, eta % 100, berriz, 2-3 tartearen kasuan, 2010eko irail-abenduari, biak barne, dagokion ekitaldian eta 2011ko urtarril-uztailari, biak barne, dagokion ekitaldian.

Horrenbestez, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategineko IV. tituluan xedatutakoaren arabera Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren eremuko diru-laguntzak arautzeari buruzkoa baita, eta abenduaren 23ko 2/2009 Legean xedatutakoaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko 2010eko Aurrekontu Orokorrak onetsi baititu, eta Hezkuntzako sailburuordearen proposamenez, ondokoa.

Deialdi honen helburua da 0 eta 3 urte arteko haurrentzako haur-eskolen titular diren Euskal Autonomia Erkidegoko Udalak diruz laguntzea. 0-3 urte bitarteko haurrentzako haur-eskolen titular diren Euskal Autonomia Erkidegoko Udalen artean guztira 7.534.005,19 euro banatuko dira deialdiaren bitartez.

Artikulu honetan jarritako diru-zenbateko osoa aldatu egin daiteke, jasotzaileen guztirako diru-laguntzen zenbatekoa kontuan hartuz, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren beste diru-laguntza programa batzuetatik sortutako aurrekontu-baliabide ez agortuen arabera, betiere laguntza horiei dagozkien ebazpenak hartu aurretik. Aldaketa honen berri, Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen Ebazpenaren bidez emango da.

Aurreko paragrafoan aipatutako aurrekontu-baliabideak agortuz gero, laguntzen onuradunen arteko hainbanaketa egingo da.

Agindu honi dagozkion diru-laguntzak zero eta hiru urte arteko haurrentzako udal-titulartasuneko haur-eskolen mantentze-kostuak finantzatzeko laguntza gisa emango dira.

  1. Haurtzaindegi eta/edo haur-eskolen titular diren Euskal Autonomia Erkidegoko Udalek hartu ahal izango dute parte deialdi honetan, betiere Euskal Autonomia Erkidegoko zero urtetik hiru urtera bitarteko umeen Haur Eskolak arautu dituen abenduaren 17ko 297/2002 Dekretua indarrean jarri aurretik sortutako haurtzaindegiak eta/edo haur-eskolak badira. Bere garaian Gizarte Laguntzako Institutu Nazionalak eskualdatutako haurtzaindegien titular diren udalek ere parte hartu ahal izango dute, baldin eta eskariak aurkezteko epea hasten denerako Haurreskolak Partzuergora bildu ez badira.

  2. Laguntzarik eman edo ordaintzeko, amaituta egon beharko da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Nagusiak emandako izaera bereko laguntzak edo diru-laguntzak direla-eta hasi eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra eta haren erakunde autonomiadunak oraindik izapidetzen ari diren edozein itzultze- edo zigor-prozedura.

  3. Agindu honen bidez araututako laguntzetan ezingo dute parte hartu zigor-arloko zehapena edo administrazio-zehapena dela-eta diru-laguntzak edo laguntza publikoak jasotzeko aukera galdu duten pertsona edo erakundeek, ezta horretarako ezgaitzen duten legezko debekuen eraginpean daudenek ere, sexu-diskriminazioagatik zigortutakoak barne, beti ere otsailaren 18ko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunaren 4/2005 Legearen arabera.

Okupatuta dagoen postu bakoitzeko zenbatekoa Agindu honetako 6. artikuluan ezarritako moduluaren % 60 izango da 0-1 eta 1-2 tarteen kasuan, eta % 100, berriz, 2-3 tartearen kasuan, 2010eko irail-abenduari, biak barne, dagokion ekitaldian eta 2011ko urtarril-uztailari, biak barne, dagokion ekitaldian; betiere, deialdi honetan ezarritako salbuespen eta baldintzen arabera.

  1. Haur-eskolan okupatutako postuen kopurua zehaztean, 2010eko irailetik abendura bitarteko aldirako, biak barne, 2010eko irailaren 15ean inskribatuta dauden haurren kopurua hartuko da aintzat. 2011ko urtarriletik uztailera bitarteko aldirako, berriz, 2011ko urtarrilaren 8an aurreinskribatuta dauden haurren kopurua hartuko da aintzat. Hori dela-eta, Udalak data horietan inskribatuta dauden haurren zerrenda zehatza igorriko du, jaiotza-urtea adieraziz, eta horretarako Udalaren edo organo eskumendunaren idazkariak ziurtagiria igorriko du. Dena den, Hezkuntza Ikuskapenak bidezko egiaztapenak egin ahal izango ditu.

  2. 2011ko urtarrilaren 8an haur-eskolan izena emandako haur-kopurua aldatu bada, plaza gehiago direlako edo gutxiago direlako, kontuan hartuko da 2011ko urtarrila-uztaila aldiari, biak barne, dagokion kopurua ordaintzerakoan; gainera, jasotako kantitateak doitzeko ahalmena izango du Administrazioak, haur-kopurua baieztatu eta gero.

Ondokoak dira 2010 eta 2011 urteetarako moduluak haur bakoitzeko eta adin-tarte bakoitzeko:

Adin-tartea 2010 2011

0 urte 7.482,79 7.482,79

Urte 1 4.604,80 4.604,80

2 urte 3.325,68 3.325,68

Udaletako legezko ordezkariek aurkeztu egin beharko dituzte deialdi honetarako eskabideak, Agindu honetako eranskinen arabera, dagokien Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren Ikastetxeen Zuzendaritzan edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan adierazten diren egoitzetan, 4/1999 Legeak aurreikusitako aldaketak kontuan hartuz. Eskabidearekin batera agiri hauek aurkeztu beharko dira:

  1. Zero eta hiru urte arteko haur-eskola zerbitzua udal-titulartasunekoa dela frogatzen duen dokumentua.

  2. Zinpeko aitorpena, ondokoa egiaztatuz: 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50. artikulu 5. paragrafoak, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 4/2005 Legeak aldatuak, ezarritako arrazoiren baten eraginpean ez daudela (III. eranskina).

  3. Haur-kopuruaren laburpena, adinaren arabera: 0-urtebete artekoak; 1-2 urte artekoak eta 2-3 urte artekoak zenbat diren 2010eko irailaren 15ean, eta 2011ko urtarrilaren 8rako prebisioak, eta hori udaletxeko edo eskumena duen organoko idazkariak egiaztatuta, Agindu honen IV. eranskinaren arabera.

  4. Agindu honetako 5. artikuluan ezartzen diren datetan eta baldintzetan inskribatuta dauden haurren zerrenda zehatza, Agindu honetako V., VI. eta VII. eranskinen arabera.

  5. 2010-2011 ikasturtean eskatutako eta/edo jasotako laguntzen zerrenda, Agindu honen VIII. eranskinaren arabera.

  6. 2010-2011 ikasturtean zerbitzua garatu ahal izateko, Udalak haur-hezkuntzako eskolari esleitu dion aurrekontu-esleipena. Bereizi egin behar dira sarrerak (familiek jartzen dituzten kuotak barne) eta gastuak eta adierazi egin beharko da jardueraren ondorioz garatzen den defizita, Agindu honetako IX. eranskinaren arabera.

  7. Hezkuntza-langileen zerrenda (X. eranskina).

    Hezkuntza- eta laguntza-proiektua haur-eskolan gordeko da, eta Agindu honen 17. eta 18. artikuluetan ezarritako jarraipen-batzordearen esku geratuko da. Hezkuntza- eta laguntza-proiektu horrek ondokoak hartuko ditu bere baitan, besteak beste:

    1. Haurren kopurua, urteen arabera, taldekatzeko irizpideak, unitate-kopurua, adinaren eta hizkuntza-ereduaren arabera.

    2. Unitate bakoitzeko haur-hezitzaileen zerrenda, ondokoak jasoz: lan-egoera, titulazioa eta hizkuntza-gaitasuna. Laguntza-langileen zerrenda ere jasoko da.

      0-3 urterako haur-eskolaren egutegi-ordutegiak eta eskainitako zerbitzuak: jantokia, mediku- eta osasun-laguntza, laguntza psikologikoa, gurasoen eskola

      Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta Datu Pertsonalen Fitxategi Publikoei eta Datuak Babesteko Euskal Agentzia sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legean ezarritakoarekin bat etorriz, deialdiko parte-hartzaileek baimena ematen dute deialdi hau izapidetzean jasotako datu pertsonalak tratatu eta argitaratzeko. Datuok, bestalde, fitxategi batean sartuko dira, diru-laguntzen deialdi hau eta beronekin zerikusirik duen beste edozein prozedura edo administrazio-espediente kudeatzeko, bai eta deialdira biltzen direnei deialdiaren garapenaren berri emateko ere. Ikastetxeen Zuzendaritza da fitxategiaren arduraduna Datuak aurkatu, kontsultatu, zuzendu eta ezabatzeko eskubideak Ikastetxeen Zuzendaritza erabili ahal izango dira. Horretarako, Donostia kaleko 1. zenbakira (Vitoria-Gasteiz; PK: 01010) jo beharko da.

      Era berean, deialdi honetara biltzen diren lagunak baimena ematen dute fitxategian jasotako datu pertsonalak Euskal Autonomia Erkidegoko beste herri-administrazio batzuei emateko, deialdiaren xedearekin bat datozen helburuetarako. Halaber, baimena ematen diote Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Ikastetxeen Zuzendaritzari, beste erakunde publiko batzuetan egiaztatu dezan aurkeztutako dokumentuek diotena.

  1. Ikastetxeen Zuzendaritzak eramango du aurrera prozedura.

  2. Deialdi honi heltzeko, eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu, eta biharamunetik aurrera.

  3. Ikastetxeen Zuzendaritzak eskabidean hutsik edo akatsik antzematen badu, eskatzaileari jakinaraziko dio, eta 10 eguneko epea emango huts edo akats horiek zuzentzeko. Hamar egunen buruan zuzentzen ez baditu, eskatzaileak eskaerari uko egin diola ulertuko da, 4/1999 Legearen 42. artikuluak aurreikusitako moduan idatzi beharreko Ebazpena eman ondoren.

Hauek dira balorazio-batzordeko kide:

Ikastetxeen zuzendaria, batzordeburu izango dena, edo bere ordez jarduten duen pertsona.

Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria edo bere ordez jartzen duen pertsona.

Hezkuntzako ikuskatzaile nagusia edo bere ordez jartzen duen pertsona.

Ikastetxeen Zuzendaritzako bi teknikari, hauetako bat idazkaria izango delarik.

Balorazio-batzordeak aurkeztutako dokumentazioa aztertuko du, eta haur-eskola bakoitzari laguntza emateko proposamena aurkeztuko dio Hezkuntza sailburuordeari, betiere Agindu honetako 4., 5. eta 6. artikuluetan eta xedapen gehigarrian ezarritako irizpideen arabera.

  1. Hezkuntza sailburuordeak emango du deialdi honen ebazpena, balorazio-batzordearen proposamenei jarraituz.

  2. Hezkuntzako sailburuordeak emango du deialdi honetan aurreikusitako diru-laguntzak emateko ebazpena, balorazio-batzordeak egindako proposamena aztertu eta gero. Ebazpen hori 6 hilabeteko epean emango du, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik aurrera. Ebazpen hori esleipendunei jakinaraziko zaie, eta denek jakiteko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

  3. Epea amaitu eta interesdunei ebazpenik jakinarazi ezean, eskabidea ezetsi egin dela ulertu ahal izango da.

    Ebazpen horren aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Onartutako eskabideak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren eta proiektuetan parte hartzen duten udalen arteko Hitzarmenaren bidez gauzatuko dira II. eranskinean jasotzen den ereduaren arabera, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik hilabeteko epean.

  1. Diru-laguntza hiru epetan ordainduko da. Lehen ordainketa lehen urtekoari (2010eko irailetik abendurako aldia) dagokiona izango da, eta 12. artikuluan aipatzen den Hitzarmena izenpetu ondoren ordainduko da. Bigarren ordainketa, bigarren urtekoaren % 50ari dagokiona, apirilean ordainduko da. Hirugarren zatia, bigarren urtekoaren beste % 50ari dagokiona alegia, diru-laguntzaren onuradunak 2010-2011 aldiko gastuen eta sarreren frogagiriak aurkeztu ostean ordainduko da, eta hori Udalaren idazkari edo kontu-hartzailearen egiaztagiriaren bidez frogatuko da.

  2. Frogagiriak aurkezteko epea 2011ko uztailaren 30ean amaituko da; hezkuntza-ordezkaritzetako Hezkuntzako Ikuskatzailetzako Lurraldeburutzan aurkeztu beharko dira frogagiri horiek.

  3. Administrazioak esleitutako kantitatea doitzeko eskubidea du, izena emandako pertsonen datuak aztertu ondoren.

  4. Ikastetxeek 2010-2011 ikasturtean egindako ekintzei buruzko txostena Jarraipena-Batzordearen eskura izango dute. Txosten honek atala hauek izango ditu gutxienez.

    1. 2010-2011 ikasturtean egindako ekintzen garapena.

    2. Hezkuntza Proiektuan adierazitako helburuak zein neurritan lortu dira.

    3. Emaitzen azterketak, programak nola egokitu edo aldatu behar den proposatuz.

  1. Deialdi honen bidez lortutako diru-laguntza bateragarria izango da hezkuntza-arloan eskumenik ez duten herri-administrazioen menpe dauden organoen edo entitate pribatuen bidez lortutako beste edozeinekin. Alabaina, diru-laguntza guztien batura ezin izango da gastuaren % 100 baino gehiagokoa izan. Halakorik gertatzen bada, egindako gastutik gora jasotzen den kopurua kenduko zaio deialdi honen arabera dagokion diru-laguntzari.

  2. Dena dela, diru-laguntza hartzen duen udalak nahitaez eman beharko dio xede bererako lortu duen beste edozein laguntzaren berri diru-laguntza eman dion administrazioari, horrela agintzen baitu Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuak (1998ko urtarrilaren 19ko EHAA) bere 50.2 artikuluan.

  1. Era berean, diru-laguntzaren onuradunak nahitaez lagundu beharko du administrazio emaileak egiten dituen egiaztapen-ekintzetan eta Administrazioaren Kontrol Ekonomikoko Bulegoak egindako kontrol-ekintzetan, hala agintzen baitu Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretu horretako 50.2 artikuluak.

  2. Udal onuradunak emandako diru-laguntza onartu beharko du, diru-laguntza ematen zaion jakinarazpena jaso eta hamabost eguneko epearen barnean, diru-laguntzari espresuki eta idatziz uko egiten zaionean izan ezik. Halakorik gertatzen ez bada, beraz, onartu egiten dela ulertuko da.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak eta kasuan kasuko udalak izenpetu behar duten eta 12. artikuluan aipatzen den Hitzarmena behar bezala gauzatzen dela bermatzeko, jarraipen-batzorde bat eratuko da. Honako kide hauek izango ditu batzordeak:

Hezkuntzako ikuskatzailea, balorazio-batzordeko kide dena.

Ikastetxeen Zuzendaritzako teknikari bat.

  1. Jarraipen-batzordeak, berak finkatutako prozeduraren arabera, Hitzarmena eta hezkuntza- eta laguntza-proiektua (haur-eskolak gordeko duena) noraino betetzen diren ikuskatu ahal izango du.

  2. Horretarako, jarraipen-batzordeak, 13.1 artikuluan aurreikusitako bigarren ordainketa egin baino lehen, udalek aurkeztutako datuak aztertu ahal izango ditu. Batzordeak, hala behar izanez gero, bere egitekoak betetzeko beharrezko deritzen dokumentuak eskatu ahal izango dizkie udalei. Dokumentu horien arabera egin ahal izango du bidezko txostena. Txosten hori Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzara bidaliko da, ados dagoela adieraziz gero, azken ordainketa egin dadin. Nolanahi ere, txosten hori udal bakoitzaren eskura egongo da.

Diru-laguntza emateko bide eman zuten baldintzetako bat ez dela betetzen egiaztatuz gero, Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzuli behar zaio jasotako diru-zenbatekoa eta horren legezko interesak, beti ere azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuan eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan ezarritakoarekin bat eta horri jarraiki. Eta batez ere kasu hauetan:

  1. Justifikatzeko obligazioa ez betetzea.

  2. Laguntza zertarako eman, horretarako ez erabiltzea.

  3. Behar diren baldintzak bete gabe lortzea laguntza.

  4. Agindu honen 10. artikuluan ezarritako obligazioetarikoren bat ez betetzea.

  5. Jardueraren kostua behar baino gehiago finantzatzea.

Lehenengoa. Agindu honek arautzen ez dituen prozedura-gaietarako, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritakoa aplikatuko da, 4/1999 Legeak (urtarrilaren 14ko BOE) aurreikusitako aldaketak kontuan hartuz.

Bigarrena. Agindu honek administrazio-bidea agortzen du. Bere aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa jar dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari; horretarako hilabeteko epea izango da, agindu hau EHAAn argitaratu eta biharamunetik hasita. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, Agindu hau EHAAn argitaratu eta biharamunetik hasita.

Hirugarrena. Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariari baimena ematen zaio Agindu hau betetzeko beharrezkoak diren jarraibide guztiak eman ditzan.

Laugarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean sartuko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko irailaren 7a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.

Udalei zuzendutako deialdian parte hartzeko eskabidea

(2010eko ............aren ............ (e)ko Agindua)

  1. Entitate eskatzailea.

    Pertsona juridikoen eta, oro har, entitateen identifikazio-kodearen zenbakia:

  2. Legezko Ordezkaria:

    Abizenak:

    Izena:

    Helbidea:

    honako hau ESKATZEN DUT: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2010eko ............aren ............ (e)ko Aginduan ezarritako laguntzetara biltzea; eta honako hau ADIERAZTEN DUT: eskaera honekin batera aurkezten diren datu eta agiri guztiak egiazkoak direla.

  3. Gaineratzen diren dokumentuen zerrenda:

  1. Zero eta hiru urte arteko haur-eskola zerbitzua udal-titulartasunekoa dela frogatzen duen dokumentua.

  2. Zinpeko aitorpena, ondokoa egiaztatuz: euskal Autonomia Erkidegoko Heriogasuntza nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateratuaren 50. artikuluko 5. paragrafoan, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeak aldatuak, ezarritako arrazoiren baten eraginpean ez daudela (III. eranskina).

  3. Haur-kopuruaren laburpena, adinaren arabera: 0-urtebete artekoak; 1-2 urte artekoak eta 2-3 urte artekoak zenbat diren 2010eko irailaren 15ean, eta 2011ko urtarrilaren 8an aurreinskribatuak, eta hori udaleko edo eskumena duen organoko idazkariak egiaztatuta (IV. eranskina).

  4. 2010eko irailaren 15ean inskribatuta eta 2011ko urtarrilaren 8an aurreinskribatuta dauden haurren zerrenda zehatza eta jaiotza-urtea, udaleko edo eskumena duen organoko idazkariaren egiaztagiri bidez (V., VI. eta VII. eranskinak).

  5. 2010-2011 ikasturtean eskatutako eta/edo jasotako laguntza guztien zerrenda (VIII. eranskina).

  6. 2010-2011 ikasturterako aurrekontu-baliabideak (IX. eranskina).

  7. Eskolako langileen zerrenda (X. eranskina).

    (jatorrizko zigilua eta sinadura)

    Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta Datu Pertsonalen Fitxategi Publikoei eta Datuak Babesteko Euskal Agentzia sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legean ezarritakoarekin bat etorriz, deialdiko parte-hartzaileek baimena ematen dute deialdi hau izapidetzean jasotako datu pertsonalak tratatu eta argitaratzeko. Datuok, bestalde, fitxategi batean sartuko dira, diru-laguntzen deialdi hau eta beronekin zerikusirik duen beste edozein prozedura edo administrazio-espediente kudeatzeko, bai eta deialdira biltzen direnei deialdiaren garapenaren berri emateko ere. Ikastetxeen Zuzendaritza da fitxategiaren arduraduna. Datuak aurkatu, kontsultatu, zuzendu eta ezabatzeko eskubideak Ikastetxeen Zuzendaritza erabili ahal izango dira. Horretarako, Donostia kaleko 1. zenbakira (Vitoria-Gasteiz; PK: 01010) jo beharko da.

    Era berean, deialdi honetara biltzen diren lagunak baimena ematen dute fitxategian jasotako datu pertsonalak Euskal Autonomia Erkidegoko beste herri-administrazio batzuei emateko, deialdiaren xedearekin bat datozen helburuetarako. Halaber, baimena ematen diote Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Ikastetxeen Zuzendaritzari, beste erakunde publiko batzuetan egiaztatu dezan aurkeztutako dokumentuek diotena.

Vitoria-Gasteizen, 2010eko -aren -(e)an

BILDUTA:

Batetik, María Isabel Celaá Diéguez , Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua.

Bestetik, .................................. jauna/andrea, .................ko Udaleko alkatea.

ADIERAZI DUTE:

Lehenik. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2010eko ............aren ............ (e)ko Aginduaren bidez (............aren ............ (e)ko EHAA), Euskal Autonomia Erkidegoko udalei dei egin zitzaien zero eta hiru urte arteko haurrentzako udal-titulartasuneko haur-eskoletan gaur egungo eskaintza finkatzeko laguntzetarako eskabideak aurkez zitzaten.

Hirugarren. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak, Agindu honetan xedatutakoari jarraituz eta 9. artikuluan xedatzen den batzordeak proposatuta, hitzarmen hau izenpetzen duen ............ (e)ko Udalak aurkeztutako eskabidea onartu du. Hona hemen Hitzarmen horren

KLAUSULAK

Lehenengoa. Lege-esparrua.

Agindua, 2010eko ............ren ............koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena. Honen bidez deialdia egiten da 2010-2011 ikasturterako diru-laguntzetarako, eta zero eta hiru urte arteko haur-eskolen titular diren toki-korporazioei deialdia egiten zaie Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren eta toki-korporazioen arteko lankidetza-hitzarmenak gauzatzeko.

Bigarrena. Helburua.

Hitzarmen honen helburu izango da Hitzarmen hau izenpetzen duen Udalaren titulartasuneko haur-eskolaren kalitatea mantentzen eta areagotzen laguntzea, betiere 2010eko irailaren 1etik 2011ko uztailaren 30era arte.

Hirugarrena. Egin beharreko hezkuntza eta laguntzako ekintzak.

Burutu beharreko ekintza horiek, hain zuzen, Udalak haur-eskolarako landu eta mantendu beharko duen hezkuntza- eta laguntza-proiektuan zehaztuko dira; proiektu hori, bestalde, Hitzarmenaren jarraipen-batzordearen esku egongo da.

Laugarrena. Hartzaileak.

Hitzarmen honen hartzaile zuzena Hitzarmen hau izenpetzen duen Udalaren titulartasuneko haur-eskola da eta, azken finean, haur-eskola horretan seme-alabak dituzten familiak.

Bosgarrena. Batzuen eta besteen ekarpenak.

Helburuak lortzeko eta proiektuetako ekintzak gauzatzeko, bi alde izenpetzaileak ados daude honako ekarpen eta konpromiso hauek betetzeko:

  1. Udal izenpetzaileak:

    1. Ekarpenak:

    Azaroaren 16ko 215/2004 Dekretuak, 0 eta 3 urte bitarteko umeentzako haur-eskolek bete beharreko gutxieneko baldintzak ezarri dituenak, zehaztu dituen jende eta gauza-baliabideak.

    Haur-eskolaren kontrola, antolakuntza, administrazio-lanak, garbiketa, mantentze-lanak eta beste zerbitzu batzuk egiteko eta bermatzeko behar beste langile egoki.

    Une oro hezkuntza-proiektua bermatzeko behar beste baliabide ekonomiko izatea, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak eman ditzakeen diru-laguntzen bitartez lor daitezkeen baliabide ekonomikoak gorabehera.

    2. Konpromisoak:

    Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailetik jasotako diru-laguntza udal-titulartasuneko haur-eskolari eusteko erabiltzea.

    Diru-laguntza jaso duen proiektuaren garapenari buruzko informazioa helaraztea jarraipen-batzordeari.

  2. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak:

    Ekarpen ekonomikoak.

    Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak Udal izenpetzaileari ............ euroko diru-laguntza emango dio 2010eko aurrekontuen kontura, ............aren ............ (e)ko Ebazpenaren bidez (............aren ............ (e)ko EHAA). Diru-laguntza horren bitartez udal izenpetzailearen titulartasuneko haur-eskolan 0 eta 3 urte arteko plazen kostua finantzatzeko laguntza bideratuko da 2010-2011 ikasturtean.

    Horretarako eratuko den jarraipen-batzordeak ikuskatuko du laguntzaren erabilera.

    Seigarrena. Diru-laguntza ordaintzeko epeak.

    Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak aurreko klausulan aipatutako diru-laguntza honako epe hauen barnean ordainduko du:

    1. ............ euro, Hezkuntza sailburuordearen Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ondoren, Hitzarmen honetako lehen klausulan aipatzen den 2010eko ............aren ............ (e)ko Aginduaren arabera.

    2. ............ euro, apirilean.

    3. ............ euro, 2010eko ............ren ............ko Aginduaren 13. artikuluan aipatzen diren egiaztagiriak aurkeztu eta gero.

      Zazpigarrena. Azken kitapena.

      Udal izenpetzaileak diru-laguntza eskatu eta eman zen helburuetarako erabiltzen ez badu, diru-laguntzaren bidez egin beharreko jarduera betetzen ez badu, hasierako helburuak lortzeko erabili izana egiaztatzen ez badu, edo, orokorrean, 2010eko ............aren ............ (e)ko Aginduan, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuko 53. artikuluan edo Hitzarmen honetan zehaztutako eginbeharrak betetzen ez baditu, jasotako diru guztia itzuli beharko du, dagozkion lege-interesekin batera. Horretarako, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan erabakitako prozedurari jarraituko zaio.

      Diru-kopuru horiek diru-sarrera publikotzat hartuko dira lege-ondorio guztietarako.

      Zortzigarrena. Hitzarmenaren indarraldia.

      Hitzarmen hau izenpetzen den egunean jarriko da indarrean eta 2011ko uztailaren 31ra arte egongo da indarrean.

      Bederatzigarrena. Hitzarmen honek administrazio-izaera du, eta kontuan hartuko da Hitzarmena betetzeko orduan gerta daitezkeen arazoak ebazteko.

      Interesdunak ados daude eta honelako bi kopia izenpetu dituzte, goiburukoan zehaztutako tokian eta egunean.

      Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuak,

      ............ko udaleko alkateak

      Izp.: M.ª Isabel Celaá Diéguez

      Izp.:

Nik, ..................................................... jaunak/andreak, ..........................ko Udaleko Legezko ordezkari naizenez, zinpeko adierazpen hau egiten dut: ....................... udala ez dagoela Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateratuaren 50. artikulu 5. paragrafoak, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeak aldatuak, ezarritako arrazoiren baten eraginpean.

........................, 2010eko ............aren .....a

(jatorrizko sinadura eta zigilua)

2010eko irailaren 15ean izango den 0-1, 1-2 eta 2-3 urteko haur kopuruaren laburpena, udaleko idazkariak edo organo eskudunak ziurtatua.

Adinak Kopurua

  1. 1 urtekoak

  2. 2 urtekoak

  3. 3 urtekoak

    aurreikuspenen arabera, 2010ko urtarrilaren 8an izango den 0-1, 1-2 eta 2-3 urteko haur-kopuruaren laburpena, udaleko idazkariak edo organo eskudunak ziurtatua.

    Adinak Kopurua

  1. 1 urtekoak

  2. 2 urtekoak

  3. 3 urtekoak

    (jatorrizko sinadura eta zigilua)

Zenbakia Izen-deiturak Jaiotza-data

2011KO URTARRILAREN 8AN IKASTETXEAN AURREMATRIKULATUTA DAUDEN 0-1 URTEKO HAURREN ALFABETO-ZERRENDA, UDALEKO IDAZKARIAK EDO ORGANO ESKUDUNAK ZIURTATUA

Zenbakia Izen-deiturak Jaiotza-data

Zenbakia Izen-deiturak Jaiotza-data

2011KO URTARRILAREN 8AN IKASTETXEAN AURREMATRIKULATUTA DAUDEN 1-2 URTEKO HAURREN ALFABETO-ZERRENDA, UDALEKO IDAZKARIAK EDO ORGANO ESKUDUNAK ZIURTATUA

Zenbakia Izen-deiturak Jaiotza-data

Zenbakia Izen-deiturak Jaiotza-data

2011KO URTARRILAREN 8AN IKASTETXEAN AURREMATRIKULATUTA DAUDEN 2-3 URTEKO HAURREN ALFABETO-ZERRENDA, UDALEKO IDAZKARIAK EDO ORGANO ESKUDUNAK ZIURTATUA

Zenbakia Izen-deiturak Jaiotza-data

Eskaera- data Erakundea Egoera Emandako zenbatekoa

Emanda Ukatua Tramitean

Diru-laguntzarik eskatu ez bada, jasota utzi beharko da hori:

Nik, .................................................. jaunak/andreak, .....................ko Udaleko ordezkari naizenez (1), Udal Haur-Eskolak 2010-2011 ikasturterako inongo diru-laguntzarik ez duela eskatu egiaztatzen du.

.....................(e)n, 2010eko ............aren ...(e)an.

(jatorrizko sinadura eta zigilua)

(1) alkatea, kontu-hartzaile, idazkaria.

Sarrerak

Kontzeptua Entitatea Zenbatekoa

2010-2011 ikasturterako jada emanda dauden

diru-laguntzenondoriozko sarrerak

Familiek jarritako kuoten ondoriozko sarrerak

Beste kontzeptu batzuk

Guztiko sarrerak

Gastuak

Kontzeptua Zenbatekoa

Pertsonal-gastuak

Funtzionamendu-gastuak

Haur Hezkuntzako ikastetxea eguneratzeko eta mantentzeko gastuak

Beste gastu batzuk

Guztiko gastuak

Defizita

Guztiko sarrerak

Guztiko gastuak

Defizita

Izena Titulazioa Lan-egoera Euskara-titulazioa

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik