- AGINDUA, 2010eko irailaren 8koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, sail honetan hutsik dagoen lanpostu bat aukerako izendapenez betetzeko deialdi publikoa iragartzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2010eko irailaren 8koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, sail honetan hutsik dagoen lanpostu bat aukerako izendapenez betetzeko deialdi publikoa iragartzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 190
- Hurrenkera-zk.: 4544
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/09/08
- Argitaratze-data: 2010/10/01
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Deskribapenak
Testu legala
Helburua Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Hezkuntza Ikuskaritzan ikuskari zentralaren lanpostua betetzea izanik, Sail honek, agindu honen eranskinean datorren lanpostua aukerako izendapenez betetzeko deialdia iragartzea erabaki du, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legeko 46.2.a) artikuluan xedatutakoaren arabera eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritzak aldeko txostena eman ondoren.
OINARRIAK
Lehenengoa. Eranskinean eskatzen diren baldintzak betetzen dituzten karrerako funtzionarioek eska dezakete agindu honen bidez iragartzen den lanpostua.
Bigarrena. Parte hartu nahi dutenek Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Langileriaren Kudeaketa Zuzendaritzara bidali beharko dituzte eskabideak, eta bertan euren datu pertsonalak eta gaur egun duten destinoa zehaztu beharko dute. Eskabideak aurkezteko epea hamabost egun baliodunekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hasita.
Hirugarrena. Lehiatzaileek, idazkiarekin batera, curriculum vitaea aurkeztu beharko dute, datu hauek jasoko dituena:
Titulu akademikoak.
Administrazioan eta, hala badagokio, enpresa pribatuan betetako lanpostuak.
Egindako ikasketen eta ikastaroen berri, dakizkien hizkuntzak eta izangaiaren ustez adierazgarri izan daitezkeen bestelako merituak.
Izangaiek, eskatzen diren betekizun eta aurkeztutako merezimenduei buruzko agiriak aurkeztu beharko dituzte eskariarekin batera. Halaber, argitalpenak, txostenak edota egokitzat jotako beste edozein agiri ere aurkeztu ahal izango dituzte.
Laugarrena. Deialdi honen ebazpena Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren aginduz izango da, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, gehienez ere hilabeteko epean, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.
Bosgarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean jarriko da indarrean.
Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, hilabeteko epean; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Administrazioarekiko Auzietarako Epaitegiren aurrean, bi hilabeteko epean. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hasiko da errekurtsoak aurkezteko epea.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko irailaren 8a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,
MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.
Deialdiko lanpostua:
Izena: Ikuskari Zentrala.
Lekua: Ikuskaritza Nagusia.
Lantokia: Vitoria-Gasteiz.
Titulazio taldea: A taldea.
Kidegoa:. Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntzako Ikuskatzaileak edo Hezkuntza Administrazioaren Zerbitzupeko Ikuskatzaileak.
Urteko Berariazko osagarria: 7.259,85 euro.
Hizkuntza eskakizuna: 2.a, derrigortasun-data gainditua duela.
Betetzeko baldintzak:
Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntzako Ikuskatzaileen Kidegoko edo Hezkuntza Administrazioaren Zerbitzupeko Ikuskatzaileen Kidegoko karrerako funtzionarioa izatea, eta lantokia Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko kudeaketa-arloan izatea.
Zerbitzu aktiboan edo zerbitzu berezietan jardutea edo, seme-alabak edo senideak zaintzeko, eszedentzia-egoeran egotea.
Halaber, lehen aipatutako kidegoetako karrerako funtzionarioek, prozedura honen bidez zerbitzu aktibora itzulita, deialdi honetan parte hartzeko aukera izango dute. Horretarako, ordea, derrigorrezko eszedentzian, beste administrazio publiko batzuen zerbitzuan, eginkizunez gabetuta edo borondatezko eszedentzian egon beharko dute, eta egoera horietarako ezarritako epea beteta.


