- AGINDUA, 2010eko irailaren 10ekoa, Kulturako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoan liburua sustatu eta zabaltzeko kongresuak, hitzaldiak eta kultur ekintzak antolatzeko diru-laguntzak arautu eta horretarako deia egiten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2010eko irailaren 10ekoa, Kulturako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoan liburua sustatu eta zabaltzeko kongresuak, hitzaldiak eta kultur ekintzak antolatzeko diru-laguntzak arautu eta horretarako deia egiten duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 178
- Hurrenkera-zk.: 4248
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/09/10
- Argitaratze-data: 2010/09/15
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Ekonomi Jarduerak
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Informazio etak komunikazioak; Merkataritza eta turismoa
Testu legala
Arte eta kultura mailako jarduerak eta horien hedapena Kultura Sailaren eskumenak dira, maiatzaren 8ko 4/2009 Dekretuari jarraiki; dekretu horrek Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren sailak sortu, ezabatu eta aldatzen ditu eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen ditu. Zeregin horiek Kultura Sailaren baitan ezartzen dira eta sail horren egitura organikoa finkatzen duen otsailaren 14ko 25/2006 Dekretuaren bitartez, Kultura Sustatzeko Zuzendaritzari esleitzen zaizkio.
Kultura Sailak, kontuan hartuz liburua kultura zabaltzeko funtsezko bitarteko dela, bere laguntza eskaintzen du liburua herritarrei hurbiltzeko gertaerak antolatzeko, besteak beste, kongresuak eta liburua zabaltzeko bestelako jarduerak.
Eusko Jaurlaritzak bere laguntza eta lankidetza eman nahi die entitate eta elkarte profesionalei dirulaguntzen bidez. Dirulaguntzok, aipatutako kongresuak eta liburua sustatzeko kultur jarduerak antolatzeak dakartzan diru-gastuei aurre egiteko izango dira eta fondo publikoak ematerakoan bete behar izaten diren hiru printzipio hauen arabera araupetuko dira: publizitatea, lehiakortasuna eta objektibotasuna.
Halaber, interesatuta dauden pertsonei eta erakundeei laguntza-programa honen izapideak modu telematikoan egiteko aukera eman nahi diegu, eta horretarako prozedura bat ezarriko da, zerbitzu publikoak egiteko bitarteko elektronikoa, informatikoak eta telematikoak erabiltzea arautzen duen abenduaren 18ko 232/2007 Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz.
Hori dena aintzakotzat hartuta,
Agindu honek, 2010eko jardunaldian Euskal Autonomia Erkidegoan kongresuak, hitzaldi-zikloak eta liburua sustatu eta zabaltzeko jarduerak antolatzeko diru-laguntzak emateko deia egin eta dirulaguntzok emateko modua arautzen du.
Jarduerek 2010eko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean gauzatuak izan beharko dute.
Agindu honen bidez araututako dirulaguntzen gehienezko kopurua 60.000 eurokoa izango da, eta Euskal Autonomia Erkidegoak indarrean dituen Aurrekontu Orokorretan horretarako berariaz ezarrita dagoen diru-ataletik aterako dira.
Agindu honetan zehaztutako diru-laguntzak liburu-arloarekin lotura zuzena izan eta beren jarduerak Europar Batasuna edo Europako Esparru Ekonomikoko estatu kide batean garatu eta egoitza ere bertan duten pertsona juridiko pribatuek, eskatu ahal izango dituzte. Ez dira lagunduko nagusiki kapital ekarpen publikoa duten entitate pribatuen eskabideak.
Ezin dute deialdi honetan parte hartu diru-laguntza edo laguntza publikoak jasotzeko aukera galtzearekin administratiboki edo penalki zigortutako erakunde eskatzaileek, ezta horretarako gaitasuna kentzen duen legezko debekurik dutenek, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legezko azken xedapenetako seigarrena urratuz sexu-diskriminazioa egiteagatik debeku horrekin zigortuta daudenak barne.
Interesatua itzultzeko edo zehatzeko prozesu baten barruan badago, ez zaio diru-laguntzarik emango edo, hala badagokio, ordainduko, harik eta prozesu hori amaitu arte, betiere, prozesua Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta horren erakunde autonomiadunek emandako antzeko laguntzen edo diru-laguntzen esparruaren barruan hasi eta oraindik izapidetzen ari bada.
Hauek dira diru-laguntza jaso dezaketen jarduerak:
Liburuaren arloko talde profesionalen gai berezien inguruko kongresu, topaketa, hitzaldi-ziklo eta mahainguruak antolatzea.
Liburua sustatu eta zabaltzeko kultur ekintzak.
Deialdi honetatik kanpo geratzen dira bai literatur sariak bai aldizkarien edizioak. Edizioei dagokienez, onartu egingo dira literatura eta liburua sustatzeko jarduera orokorraren baitan lagungarri gisa sortutako argitalpenak.
Diru-laguntzak lehiaketa bidez ebatziko dira, horretarako modalitate bakoitzean ezartzen diren irizpideak aplikatuta, ekingo zaio eskabideak baloratzeari eta laguntzak banatzeari, deialdi honen 10. artikuluak aurreikusten duen moduan.
Laguntza hauen izapideetan baliabide elektronikoak erabiltzeko modua ondoko bi dekretu hauetan arautu da: 232/2007 Dekretua, abenduaren 18koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren prozeduretan bitarteko elektroniko, informatiko eta telematikoen erabilera arautzen duena; 72/2008 Dekretua, apirilaren 29koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomiadunen erregistroen sorrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzkoa.
Laguntza hauen izapideetan bitarteko elektronikoak erabiltzeko jarraibideak kulturaren alorreko eskumena daukan organoak euskadi.net atarian daukan egoitza elektronikoan argitaratuko dira.
Eskabidean bitarteko elektroniko, informatiko eta telematikoak erabiltzeak ez du esan nahi hurrengo izapideetan ere nahitaez bitarteko horiek erabili beharko dituztenik. Era berean, jakinarazpenak bitarteko telematikoz egiteko emandako oniritzia baliogabetu ahal izango du interesdunak; horretarako, organo eskudunari horren berri eman eta jakinarazpenak jasotzeko beste leku bat adierazi beharko du, administrazio-prozeduretan bitarteko elektroniko, informatiko eta telematikoen erabilera arautzen duen 232/2007 Dekretuko, abenduaren 18koa, 4.4 eta 21.2 artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz.
Jakinarazpena egitea aurrez aurreko edo tramitazio telematikoan. Aurrez aurreko tramitazioaren jakinarazpena egin dela ulertuko da, baimendutako entitateak, edo legezko ordezkariak edo baimendutako pertsonak, hala bada, Posta jasotze-agiria sinatutakoan. Ezarritako epea, kasu bakoitzean, jakinarazpenaren biharamunetik zenbatzen hasiko da. Tramitazio telematikoaren kasuan, alderantziz, administrazio-prozeduretan bitarteko elektroniko, informatiko eta telematikoen erabilera arautzen duen 232/2007 Dekretuko, abenduaren 18koa, 21.1 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, egin dela ulertuko da, pertsona interesdunak, edo horrela badagokio, legezko ordezkariak edo baimendutako pertsonak, jakinarazpena elektronikoki sinatzen duen unean. Hala ere, jakinarazitako egintza 23. artikuluan adierazten den helbide elektronikoan interesdunaren esku jartzen denetik hamar egun natural igaro badira interesdunak edukia ikusi gabe, jakinarazpena ukatutzat joko da. Horrela, izapidea egindakotzat joko da eta prozedurak aurrera egingo du, salbu eta ofizioz edo hartzaileak jakinarazita, jakinarazpena ikustea teknikoki edo materialki ezinezkoa izan dela egiaztatzen bada.
Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, Agindu hau EHAAn argitaratzen den hurrengo egunetik hasita.
Eskabideak herritarren arretarako bulegoetara eta Eusko Jaurlaritzaren lurralde ordezkaritzetara joanda utz daitezke, bai eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38.4 artikuluetan ezarritako organoetara joanda ere. Eskaera-orri normalizatua aurkeztu behar da, atal guztiak behar bezala beteta dituela.
Horrez gainera, baliabide elektronikoak ere erabil daitezke laguntza eskabidea eta haiekin batera doan dokumentazioa aurkezteko.
Eskabideak agindu honen I. eranskinean argitaratutako ereduari lotu behar zaizkio. Eskabideak eta beraien dokumentazio osagarria Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeari bidali behar zaizkio.
Pertsona eta erakunde eskatzaileek nahi duten hizkuntza ofizialean aurkez ditzakete laguntza eskabideak eta beharrezko dokumentazioa. Orobat, laguntza eskabidearen aurkezpenaren ondoriozko jarduketetan, eta prozedura osoan, pertsona edo erakunde eskatzaileak hautatutako hizkuntza erabiliko da, Euskararen erabilera normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legeko 5.2.a) eta 6.1 artikuluetan ezarri den bezala.
Betekizunak bete direla frogatzeko modua kulturaren alorreko eskumena daukan organoak euskadi.net atarian daukan egoitza elektronikoan argitaratuko diren jarraibideetan zehaztuko da.
Eskabideko atal batean laguntzaren eskatzaileak baimena eman dezake agiri batzuk laguntzak kudeatzen dituen organoak eskuratzeko edo egiaztatzeko. Baimen horrek ez ditu ezertan eragotziko Administrazio Publikoaren egiaztatzeko, kontrolatzeko eta ikuskatzeko ahalmenak.
I. eranskinean dagoen eskabideak zehazten du zein frogagiriren ordez egiten duen eskatzaileak erantzukizunpeko adierazpena. Halako kasuetan eskatzaileak agiri bat sinatzen du adierazteko indarreko araudian diru-laguntza jasotzeko ezarritako betekizun guztiak betetzen dituela, eta badauzkala hori frogatzen duten agiriak, eta diru-laguntza gozatzen duen aldi osoan betetzeko konpromisoa onartzen duela, bai eta adierazitako guztiaren erantzukizuna ere. Erantzukizunpeko adierazpenean argi eta zehatz azaldu behar dira betekizunak. Erantzukizunpeko adierazpen bati eransten zaion datu, azalpen edo dokumenturen bat zuzena ez bada, edo faltsua bada, edo haietako bat falta bada, prozedura etengo da horren berri jakin bezain laster, eta baliteke erantzukizunak gertatzea ere (penala, zibila edo administratiboa). Gainera, aurrean azaldutakoa adierazteko ematen duen ebazpenean Administrazio Publikok ezarri ahal izango du interesdunak diru-laguntza itzuli behar duela, bidezkoa izanez gero.
Kultura Sustatzeko Zuzendaritzari dagokio Agindu honen bidez araututako deialdi honetan aurreikusitako laguntzak kudeatzeko egin beharrekoak egitea.
Kultura Sustatzeko Zuzendaritzak eskabidea egin duenak aurkeztutako dokumentazioa aztertuko du eta, osatu gabea edo akastuna dela ikusiz gero, interesatuari horren berri emango dio, hutsunea edo akatsa zuzen dezan eta horretako hamar eguneko epea, baliodunak aurrez aurreko tramitazioan eta naturalak telematikoan, emanez. Epe hori bukatuta ez bada dokumentazioa behar bezala zuzentzen, interesatuak laguntzari uko egin diola ulertuko da, aldez aurretik horretarako emandako ebazpenaren bidez, edo dagokion izapidea egiteko eskubidea galduko duela.
Batzorde Kalifikatzaileari dagokio aurkeztutako eskabideak aztertu eta ebaluatzea, Agindu honen 11. artikuluan ezarritako jarraibideak aintzat hartuta. Era berean, batzorde horrek osatuko du dagokion Ebazpen Proposamena eta, ondoren, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeari igorriko dio. Bertan azalduko dira, hala badagokio, entitate onuradun bakoitzari egokitutako diru kopurua eta emandako diru-laguntzak modu egokian erabiliko direla ziurtatzeko ongi iritzitako baldintza guztiak.
Epaimahaia osatzeko orduan, otsailaren 18ko 4/2005 Legeak, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoak, bere 3.7 artikuluan dioena beteko da, eta epaimahaikideak honako hauek izango dira:
Kultura Sustatzeko zuzendaria edo bera ordezten duen pertsona. Batzordeburu izango da eta kalitate botoa izango du, boto-berdinketa gertatuz gero azken erabakia emateko.
Kultura Sustatzeko zuzendaritzako bi teknikari, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeak izendatuak. Horietako bat batzordeko idazkaria izango da.
Batzordearen osaera Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearen ebazpen baten bitartez.
Diru-laguntzak zehazterakoan, aukeraketa baremo eta irizpide gisa, honako hauek hartuko dira kontuan:
Garatuko den kongresu edo jardueraren inguruan liburua eta irakurmena sustatzeko gauzatutako jarduerak. Gehienez: % 30.
Gauzatuko den edo parte hartuko den kongresu edo jardueraren egitaraua. Gehienez: % 30.
Eskaera egin duen entitatearen kultur bilakaera eta literatura eta liburua sustatzeko jardueretan emandako laguntza, eta generoaren ikuspegia integratuta izatea. Gehienez: % 20.
Kongresuaren edo kultur jardueraren antzinatasuna eta aurretik izandako ekitaldietan izandako gizarte mailako eragina. Gehienez: % 20.
Balorazio-baremoko puntuen % 50 lortzea ez duten proiektuak baztertu egingo dira eta ezin izango dira sartu aukeratutako proiektuen artean.
Diru-laguntzen kopurua zehazteko irizpide proportzionala erabiliko da. Modalitate bakoitzaren baliabide ekonomikoak banatuko dira aurreko atalean ezartzen diren puntuazio minimoa lortzen dituzten proiektuen artean, betiere lortzen duten puntuazioaren arabera.
Edozein kasutan, laguntzak ez du sekula eskatutako kopurua gaindituko, eta ezarritako gehieneko muga portzentualak eta kuantitatiboak errespetatuko ditu.
Eskabidearen xede diren jarduerak burutzeko onartutako gastu-aurrekontuaren % 70era ere irits daiteke diru-laguntza.
Diru-laguntzaren ordainketa bi zatitan egingo da:
Lehenengoan diru-laguntzaren % 60 ordainduko da, 13. artikuluan zehazten den epetik aurrera kontatzen hasita hilabeteren barruan, aldez aurretik diru-laguntzari uko egin ez bazaio.
Bigarrenean diru-laguntzaren % 40, agindu honen 15. artikuluan kasu bakoitzerako ezarritako justifikatzeko dokumentazioa jaso eta egiaztatu ondoren.
Diru-laguntza hauek eta beste entitate publiko nahiz pribatuk helburu berberaz emandakoak bateragarriak izango dira, baina ezingo da, inondik inora ere, gain-finantzaketarik onartuko. Gain-finantzaketarik gertatuz gero, deialdi honen babesean emandako laguntzari soberakina kenduko zaio.
Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeari dagokio, Batzorde Kalifikatzaileak egindako Ebazpen Proposamena ikusita, aurkeztutako eskabideak ebaztea. Ebazpena jakinarazi egin beharko da eskabideak aurkezteko epea bukatzen denetik kontatzen hasita hiru hilabeteko epean. Epe hori bukatuta, ebazpenaren jakinarazpena jaso ez bada, interesatuak eskabidea ezetsitzat jo ahal izango du, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 44. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako.
Dena den, aurreko paragrafoan esanak esanda ere, Agindu honen 9. artikuluan adierazitakoa gertatuz gero, ebazpena hartzeko epea etenda geratuko da izapideak behar duen denboran, jakinarazpen egunaren eta erantzuteko epearen arabera.
Baliabide elektronikoen bidezko jakinarazpena: jakinarazpena baliabide elektronikoak erabiliz egiteko, beharrezkoa izango da pertsona interesdunak bide hori aukeratu izatea, edo espresuki bere erabilera baimendu izatea.
Ebazpen hori esleipendunei jakinaraziko zaie, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da denek jakin dezaten.
Agindu honetan ezarritakoaren arabera araututako diru-laguntzak jasotzen dituzten entitateek honako betebehar hauek izango dituzte:
Emandako diru-laguntza onartzea. Horrela, diru-laguntza ematen zaiela jakinarazteko gutuna jaso eta hamabost eguneko epean ez badiote diru-laguntzari espresuki eta idatziz uko egiten, onartu dutela ulertuko da.
Ogasun eta Herri Administrazio Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari deialdi honen bidez jasotako dirulaguntzei buruzko informazioa ematea, eskatuz gero.
Diru-laguntza agindutako helburu zehatzerako erabiltzea.
Diru-laguntza hauetaz baliatuz egiten diren ekintza eta dokumentazio guztietan, bai eta horien publizitatean ere, Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko laguntza jaso dela agertzea.
Onuradunak honako hau egiaztatzen duten agiriak aurkeztu beharko ditu: zerga obligazioak, ordainduta dituela eta horrez gain Gizarte Segurantzarekiko obligazioak ere beteta dituela.
Justifikazioak, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeari bidali behar zaizkio, eta herritarren arretarako bulegoetara eta Eusko Jaurlaritzaren lurralde ordezkaritzetara joanda utziko dira, bai eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38.4 artikuluetan ezarritako organoetara joanda ere. Eskaera-orri normalizatua aurkeztu behar da, atal guztiak behar bezala beteta dituela.
Diru-laguntza justifikatzeko dokumentazioa 2011ko otsailaren 15a baino lehen bidali beharko da. Justifikazioa egiterakoan honako dokumentazio hau aurkeztu beharko da:
Diru-laguntzaren bidez burutu diren jarduerei buruzko txostena.
Sarrera-gastuen balantzea eta egindako gastuen jatorrizko fakturak.
Aipatutako fakturetan zehazten diren gastuak azaltzen dituen zerrenda zehatza.
Diru-laguntzaren bat jaso izanaren berri Agindu honetako 6. artikuluan aipatzen den epea amaitu ondoren eduki bada, laguntza horien zerrenda.
Diru-laguntza emateko kontuan hartutako baldintzak aldatuz gero (betiere, helburua bete dela iritziz gero) edo beste edozein erakunde publiko zein pribatutik ere diru-laguntzaren bat jasoz gero, diru-laguntzak esleitzeko emandako ebazpena aldatu egin ahal izango da. Horrelakoetan, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeak likidazio-ebazpena emango du, diru-laguntzen zenbatekoak doitzeko.
Bete beharrekoak bete gabe geratu direla ulertuko da ondorengo kasuetan:
Diru-laguntza aipatutako helburuetarako erabili beharrean beste zerbaitetarako erabiltzen bada.
Diruz lagundutako jarduerei dagozkien gastuen jatorrizko justifikanteak aurkezten ez badira.
Diru-laguntzaren likidazioa egin ondoren dirua itzuli behar izanez gero, itzuli beharreko diru kopurua itzultzen ez bada.
Agindu honetan ezarritako betebeharrak edo, kasuan kasu, diru-laguntza emateko ebazpenetan ezarritako baldintzak betetzen ez badira.
Xedapen orokorretan nahitaez bete beharrekotzat jotako beste edozer ez betetzea.
Ez betetzeren bat gertatuz gero, jasotako zenbatekoak eta legezko interesak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzuli beharko zaizkio betiere, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuan, hots, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu Bategina onartzen duenean, eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan horretarako ezarrita dagoen prozeduraren arabera.
Lehenengoa. Eskatutako diru-laguntzen zenbateko osoa kontuan hartuta, 2. artikuluan ezarritako zenbateko globala aldatu ahal izango da, baldin eta beste programa batzuk gauzatu ondoren Kultura Sustatzeko Zuzendaritzaren aurrekontuetako izakinak agortu ez badira. Aldaketa hori eskabideei buruzko erabakia hartu aurretik egin beharko da eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearen ebazpen baten bitartez.
Bigarrena. Laguntza-programa honek ez du Europako Batzordearen baimena behar, honelaxe xedatuta dago-eta Batzordearen 2006ko abenduaren 15eko 1998/2006 araudian (araudi hori Tratatuko 107. eta 108. artikuluak «minimis» laguntzei aplikatzeari buruzkoa da). Izan ere, enpresa jakin bati emandako laguntza osoa ezin da izan 200.000 eurotik gorakoa edozein alditako hiru ekitaldi fiskaletan.
Lehenengoa. Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari. Bere aurka interesatuek aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal diote Kulturako sailburuari hilabeteko epean, argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, edo bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko jurisdikzio horretako salan bi hilabeteko epean, argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Bigarrena. Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango du eragina.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko irailaren 10a.
Kulturako sailburua,
MARÍA BLANCA URGELL LÁZARO.
Erakundearen izena:
IFK:
Helbidea:
Posta-kodea: Herria: Probintzia:
Tel.: Sakelakoa: Faxa:
Posta elektronikoa (e-maila):
Web-orria:
ERAKUNDE ESKATZAILEAREN LEGEZKO ORDEZKARITZAN ARI DENAREN IDENTIFIKAZIO DATUAK
Pertsona fisikoa:
Izen-abizenak: NAN:
Pertsona juridikoa:
Erakundearen izena:
IFK:
Datu komunak:
Tel.: Sakelakoa: Faxa:
Posta elektronikoa (e-maila):
JAKINARAZPEN MODUA (markatu hautatua)
n Telematikoa n Posta bidez
Jakinarazpen telematikorako datuak:
Abisuaren datuak:
Posta elektronikoa(k) [; erabili bereizteko]:
Telefono-mezuak [; erabili bereizteko]:
Postaz zein telematikoki jakinarazteko:
Helbidea:
Posta-kodea: Herria: Probintzia:
JAKINARAZPENAREN HIZKUNTZA (markatu hautatua)
n Euskara n Gaztelania
BANKU-DATUAK
Bankua edo aurrezki-erakundea: n n n n
Agentzia: n n n n
KD (Kontrol digitua): n n
Kontuaren zk.: n n n n n n n n n n
Titularra:
ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENAK (markatu x batez behar dena)
Orokorrak:
n Eskatzaileak ordezkatzen duen erakundeak ez du jaso diru-laguntza eta laguntza publikoak eskuratzea eragozten dion zehapenik, ez zigor arlokorik, ez administrazio bidekorik, eta ez dauka legez debekatuta halakorik eskuratzea (Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legean sexuaren ziozko bereizkeria zehatzeko ezarritako zigor eta debekuak ere kontuan hartuta).
n EskatzaileaK ordezkatzen duen erakundea ez dago sartuta gisa bereko diru-laguntza bat itzultzeko edo hargatik zehapena ezartzeko prozedura batean, hain zuzen ere Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta beraren erakunde autonomoek ematen dituzten laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den halako prozedura batean.
n Eskatzaileak ordezkatzen duen erakundeak egunean dauzka indarreko xedapenek ezartzen dituzten zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, arauz zehaztu den bezala.
n Eskatzailea, edo haren legezko ordezkaria, naizen aldetik, hauxe adierazten dut: eskabideko datuak eta hari erantsitako agirietakoak egiazkoak dira; indarreko araudian diru-laguntza jasotzeko ezarritako betekizun guztiak betetzen ditut, edo ordezkatzen dudan erakunde eskatzaileak betetzen ditu, eta badauzkat hori frogatzen duten agiriak; eta betekizun horiek diru-laguntzaren gozamenaldi osoan betetzeko konpromisoa onartzen dut.
n Eskatzaileak edo berak ordezkatzen duen erakundeak 2008, 2009 eta 2010eko zerga ekitaldietan . euro jaso ditu guztira «minimis» motako laguntzei esker (laguntzak eman dituzten administrazioak adierazi behar dira eta bakoitzaren zenbatekoa zehaztu).
.
Bereziak:
n Erakunde eskatzailearen legezko ordezkaria naizen aldetik, adierazten dut haren sortze-akta zein eraketa-eskritura eta estatutuak behar den erregistro publikoan inskribatuta daudela eskabidea aurkeztu den egunean.
n Erakunde eskatzailearen legezko ordezkaria naizen aldetik, eta azaroaren 26ko 30/1992 Legeko (HAAJAPE) 35.f) artikuluarekin bat etorriz, adierazten dut Aurkeztu beharreko agiriak ataleko 1. puntuan eskatzen diren agiriak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren esku daudela eta indarrean daudela eskabidea aurkeztu den egunean. Eskabidea .(e)(a)n (idatzi letraz) aurkeztu da .(e)(a)n (adierazi Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko zein organo edo bulegotan aurkeztu den, edo eman den).
n Erakunde eskatzailearen legezko ordezkaria naizen aldetik, adierazten dut ez oraingo ekitaldian ez aurreko bietan ez dudala jaso administrazio publiko zein erakunde pribatuen laguntzarik xede bererako.
DOKUMENTUEN BALIDAZIO BAIMENDUAK (markatu x batez behar dena)
Identifikazio datuak:
n Eskatzailea edo erakunde eskatzailearen legezko ordezkaria naizen aldetik, baimena eman diot deialdi hau kudeatzen duen organoari administrazio eskudunean beharrezko egiaztapen eta begiztapen lanak egiteko, baliabide telematikoen zein baliagarri dauden bestelako baliabideen bidez.
Zerga-betebeharren ordainketak egunean izatea:
n Erakunde eskatzailearen legezko ordezkaria naizen aldetik, baimena eman diot deialdi hau kudeatzen duen organoari administrazio eskudunean beharrezko egiaztapen eta begiztapen lanak egiteko, baliabide telematikoen zein baliagarri dauden bestelako baliabideen bidez.
Hirugarrenaren alta:
n Erakunde eskatzailearen legezko ordezkaria naizen aldetik, baimena eman diot deialdi hau kudeatzen duen organoari administrazio eskudunean beharrezko egiaztapen eta begiztapen lanak egiteko, baliabide telematikoen zein baliagarri dauden bestelako baliabideen bidez.
KONPROMISOAK
n Erakunde eskatzailearen legezko ordezkaria naizen aldetik, adierazten dut ordezkatzen dudan erakundeak konpromiso hau hartu duela: administrazio eta erakunde publiko zein pribatuek diru-laguntza honen xede bererako emandako diru-laguntza, laguntza, sarrera edo diru-kopuru guztien berri emango dio Kultura Saileko Kultura Sustatzeko Zuzendaritzari.
n Erakunde eskatzailearen legezko ordezkaria naizen aldetik, adierazten dut ordezkatzen dudan erakundeak konpromiso hau hartu duela: diru-laguntza aplikatzen den ekoizpenean edo jardueretan sortzen diren promozio-elementuetan eta testu edo dokumentuetan Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren babesa jaso duela aipatuko du (Konpromiso honek ez ditu lotzen diru-laguntzaren jakinarazpena programa edo jarduera egin ondoren jasotzen duten erakunde onuradunak).
AURKEZTUTAKO DOKUMENTAZIOA (markatu x batez behar diren laukiak)
ERAKUNDE ESKATZAILEAREN DOKUMENTAZIOA:
n 1. Sortze-eskrituraren eta estatutuen kopiak.
n 2. Legezko ordezkaritzaren frogagiria, kasu honetan soilik: aurkezteko modua gorabehera, eskabidearen sinatzailea (pertsona fisikoa zein juridikoa) ez bada erakunde eskatzailea. Frogagiri gisa ahalordetze-eskrituraren kopia aurkez daiteke, edo bestela bidezko erregistroak edo erakunde eskatzaileko idazkariak berariaz emandako ziurtagiria.
n 3. Erakundearen legezko ordezkaritza daukan pertsona fisikoaren nortasun agiri nazionalaren kopia, kasu honetan soilik: eskabidearen sinatzailea pertsona fisikoa bada, eskabidea eskura aurkezten bada eta ez badio eman baimena Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari datuak balidatzeko indarrean dauden sistema elkarreragileen bitartez.
n 4. Erakundearen identifikazio fiskaleko zenbakiaren txartelaren kopia, kasu honetan soilik: erakundeak (zerga egoitza Nafarroako Foru Komunitatean dutenak ez beste guztiak) edo, bestela, eskabidearen sinatzaileak (aurkezteko modua gorabehera) ez badio eman baimena Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari erakunde eskatzailearen zerga-betebeharren ordainketaren inguruko datuak balidatzeko indarrean dauden sistema elkarreragileen bitartez.
n 5. Erakundeak zerga-betebeharren ordainketak egunean dituela frogatzen duen ziurtagiria, kasu honetan soilik: erakundeak (zerga egoitza Nafarroako Foru Komunitatean dutenak ez beste guztiak) edo, bestela, eskabidearen sinatzaileak (aurkezteko modua gorabehera) ez badio eman baimena Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari erakunde eskatzailearen zerga-betebeharren ordainketaren inguruko datuak balidatzeko indarrean dauden sistema elkarreragileen bitartez.
n 6. Erakundeak Gizarte Segurantzari egin beharreko ordainketak egunean dituela frogatzen duen ziurtagiria (eskabidea aurkezteko modua gorabehera).
AURKEZTUTAKO PROIEKTUAREN INGURUKO DOKUMENTAZIOA
n 7. Kolektibo profesional hauen gai berezien inguruan egindako biltzar, topaketa, hitzaldi ziklo, mahai inguru eta bestelako kultura-jardueren garapena azaltzen duen proiektua, aurreikusten den egutegia adierazita.
n 8. Jarduerak aurreko urteetan gizartean izan duen eragina adierazten duten agiriak (bisitarien kopurua, antolatutako sariketak, txostenak, komunikabideetan azaldutako berriak).
n 9. Programaren edo jardueraren aurrekontu zehatza eta xehatua, zeinak, hala badagokio, programak edo jarduerak burutzeari zuzen eta estu loturiko funtzionamendu-gastuak bere baitan hartuko dituena. Aurrez aurreko tramitazioan, erakunde eskatzailearen legezko ordezkariak sinatutako jatorrizko aurrekontua aurkeztu beharko da. Eta era telematikoan, erakunde eskatzailearen legezko ordezkariak elektronikoki sinatutako kopia digitala edo entitatearen txartelaren bidez sinatutakoa. Aurrekontuak orekatua beharko du izan, hots, gastuak berdin diru-sarrerak, eta diru-sarreren atalean honako datu hauek zehaztu beharko dira:
Eusko Jaurlaritzaren Kultura Saila kanpoan utzita, xede berberaz diru-laguntza(k) eskatu zai(zki)en edo, hala badagokio, eskatu asmo zai(zki)en nazio mailako zein nazioarteko herri administrazioen edo entitate publiko zein pribatuen zerrenda zehatza.
Aurreko paragrafoan aipaturiko herri administrazioei edo entitateei eskatutako diru-kopurua edo, besterik ezean, kasuan kasu jasotzea espero dena.
Diru-laguntza guztien egoera (eskatzekoa, ebazpenaren zain, esleituta, ea.).
Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailari eskatutako diru-kopurua.
DATU PERTSONALAK BABESTEA
Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan (DBLO), Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko Kultura sustatzeko Zuzendaritzak jakinarazten dizu eskabide honetan adierazi dituzun datuak bere titulartasuneko Kultura sustatzeko Zuzendaritzaren diru-laguntzen kudeaketa izeneko fitxategian gordeko direla. Fitxategia laguntza espedienteak kudeatzeko erabiliko da, Datuak Babesteko Euskal Agentziari jakinarazi ondoren. Fitxategiak segurtasun-neurri egokiak dauzka datuen segurtasuna bermatzeko. Legezko kasuetan izan ezik, datuok ez zaizkie emango hirugarrenei. Datu pertsonalen babesari buruzko arautegiaren arabera, zeure datuak ikusteko, ezabatzeko, zuzentzeko eta haien aurka egiteko eskubideak erabil ditzakezu, berariaz onartuta baitago DBLOn, eta horretarako Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko Zerbitzu Zuzendaritzara jo behar duzu: Donostia kalea 1, Gasteiz 01010.
Gainera, banku-datuak eta posta komunikazioetarako datuak Kontrol Ekonomikoko Bulegoak ordainketak egiteko kudeatzen duen hirugarrenen erregistroan gordeko dira, eta Administrazio Publikoak laguntzak zuzen esleitzeko datuak erkatu eta beharrezko egiaztapenak egin ahal izango ditu.
ADOSTASUNA
Erakunde eskatzailearen legezko ordezkaria naizen aldetik, adierazten dut ikus-entzunezko edukiak euskarri berrietan sortzeko eta ekoizteko laguntzak emateko araubidea ezarri eta deialdia egiten duen Kultura Sailaren 2010eko irailaren 10eko Aginduaren I. eranskinean adierazitako datuak eta harekin batera aurkeztutako agiriak egiazkoak direla, erakunde eskatzaileak indarreko araudian diru-laguntza jasotzeko ezarritako betekizun guztiak betetzen dituela, badauzkala hori frogatzen duten agiriak, eta diru-laguntza gozatzen duen aldi osoan betetzeko konpromisoa onartzen dudala.
Lekua eta data Zigilua
...............................(e)n, 2010eko ......................aren ........(e)(a)n
Entitatea edo legezko ordezkariaren sinadura


