Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2010eko irailaren 14koa, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuarena, Eibarko UAR-19 Ardantza eremuan 65 etxebizitza esleitzeko prozeduratik bereizitako 4 etxebizitza sozial esleitzeko prozedura zehazten duena, etxebizitza horiek ez baitute izan hasieran izendatutako erabilera. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2010eko irailaren 14koa, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuarena, Eibarko UAR-19 Ardantza eremuan 65 etxebizitza esleitzeko prozeduratik bereizitako 4 etxebizitza sozial esleitzeko prozedura zehazten duena, etxebizitza horiek ez baitute izan hasieran izendatutako erabilera.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 201
  • Hurrenkera-zk.: 4785
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/09/14
  • Argitaratze-data: 2010/10/19

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Herri Administrazioa; Hirigintza eta etxebizita; EAEko udalak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Lehenengoa. Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2003ko otsailaren 10eko Aginduaren bidez, 65 etxebizitza sozial esleitzeko prozedurari hasiera eman zitzaion. Sustapen hori Eibarko UAR-19 Ardantza eremuan kokatuta zegoen, Eusko Jaurlaritza zen sustatzailea, eta 2003ko otsailaren 4an, behin-behineko kalifikazioa eman zitzaion, EB3-0382/03-EE espediente-zenbakiarekin.

Bigarrena. Honako hauek daude hautaketa-prozedurei hasiera emateko aginduek nahitaez bildu beharreko puntuen artean:

  1. Esleitu beharreko etxebizitzen kopuru zehatza finkatzea, eta, behar izanez gero, bereizi beharreko etxebizitzen kopurua ere bai; bereizitako etxebizitza horiek izango dira, hain zuzen ere, etxebizitza-arloko premia espezifikoetarako, birkokatzeetarako edo beste edozein premiatarako, betiere, indarreko araudia betez.

  2. Kupoak eta horien arteko lehentasun-ordena, aldi berean kupo batean baino gehiagotan parte hartzeko baldintzak biltzen dituzten eskatzaileak dauden kasuetarako.

    Hirugarrena. 2003ko otsailaren 10eko Aginduan aurreikusitako moduan hautatuko pertsonei etxebizitzak esleitu ondoren, prozedurari amaiera eman zitzaion.

    Laugarrena. Dena den, agindu horretan bereizitako etxebizitza guztiek ez dute izan hasieran izendatutako erabilera. Horrenbestez, etxebizitza horiek esleitu behar zaizkie, bere garaian esleitzeko prozeduran onartuak izan arren, etxebizitza bat baliatu ez zuten eskatzaileei, sustapenaren itxaron-zerrendan jarraitzen baitute. Horrela emango zaio amaiera prozedurari.

Organo hau eskuduna da prozedura hau finkatzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Sailak sortu, kendu eta aldatzeari, eta sail horien eginkizunak eta jardun-arloak finkatzeari buruzko maiatzaren 8ko 4/2009 Dekretuaren 10. artikuluan xedaturikoaren arabera, betiere Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen azaroaren 24ko 607/2009 Dekretuaren 4. artikuluari eta babes ofizialeko etxebizitzen esleipen prozedurei buruzko Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2008ko apirilaren 16ko Aginduari dagokienez.

Adierazitako legezko manuak eta horiekin bat datozen eta orohar erabilgarri direnak ikusita, hauxe

Lehenengoa. Gipuzkoako Etxebizitzako Lurralde ordezkariari baimena ematea, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2003ko otsailaren 10eko Aginduan premia espezifikoetarako bereizitako 4 etxebizitza esleitzeko. Agindu horren bidez, Eibarko UAR-19 Ardantza eremuan 65 etxebizitza sozial esleitzeko hautapen-prozedurari hasiera eman eta hainbat zehaztasun finkatu ziren. Bi etxebizitza esleituko dira 35 urtez azpiko pertsonez osatutako bizikidetza-unitateentzako kupoaren itxaron-zerrendan dauden eskabideen artean; eta beste bi etxebizitza esleituko dira adingabeak euren kargura dituzten emakume eta guraso bakarreko unitateentzako kupoaren itxaron-zerrendako eskabideeen artean.

Bigarrena. Babes ofizialeko etxebizitzen esleipen-prozedurei buruzko 2008ko apirilaren 16ko Aginduan aurreikusitako prozedurei jarraituz egingo da esleipena.

Hirugarrena. Etxebizitza horien esleipendun izateko, kontratua ontzat ematen den unean indarrean dagoen araudian ezarritako baldintzak bete beharko dira.

Ebazpen honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko irailaren 14a.

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik