- AGINDUA, 2010eko irailaren 15ekoa, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuarena. Honen bitartez, babes ofizialeko etxebizitzak eraikitzeko gutxieneko estandarraren transferentzia baimentzen da Lezoko Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren AOU-13 Marrukene eta AOU-14 Algeposa eremuetan, Euskadiko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 80.6 artikuluan eta lege hori garatzen duten premiazko neurriei buruzko ekainaren 3ko 105/2008 Dekretuak 26.1 artikuluan xedatu - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2010eko irailaren 15ekoa, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuarena. Honen bitartez, babes ofizialeko etxebizitzak eraikitzeko gutxieneko estandarraren transferentzia baimentzen da Lezoko Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren AOU-13 Marrukene eta AOU-14 Algeposa eremuetan, Euskadiko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 80.6 artikuluan eta lege hori garatzen duten premiazko neurriei buruzko ekainaren 3ko 105/2008 Dekretuak 26.1 artikuluan xedatu
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 234
- Hurrenkera-zk.: 5933
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/09/15
- Argitaratze-data: 2010/12/07
Gaikako eremua
- Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; EAEko udalak
Testu legala
Aztertu da Lezoko Udalak egindako baimen-eskaera, udalerriko zenbait eremutan babes publikoko bizitegi erabilerako hirigintza eraikigarritasunari buruzko legezko aurreikuspena konpentsatzeko. Izan ere, eremu batean murriztutako estandarra beste eremu zehatz batean sartutakoarekin osatzen da.
GERTAKARIAK
Lezoko Udalak aurkeztutako eskaera-orriari sarrera-erregistroa egin zitzaion 2010eko irailaren 13an. Horren bidez, Euskadiko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 80.6 artikuluan aurreikusitako baimena eskatu zuen, Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren baitan, babes publikoko etxebizitzen estandarra transferitzeko eremu ezberdinen artean.
Ezarritako prozedurarekin bat etorriz, Lezoko Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren espedienteak Euskal Herriko Lurralde Antolamendurako Batzordearen aldeko txostena jaso du 2010eko irailaren 20an egindako 4/2010 Osoko Bilkuran, behin-betiko onartua izan aurretik.
Sail hau eskuduna da aztertzen den espedientea ebazteko, Euskadiko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legeak 80.6 artikuluan, eta aipatutako legea garatzen duten premiazko neurriei buruzko ekainaren 3ko 105/2008 Dekretuak 25.3 artikuluan xedatutakoari jarraituz.
Aurkeztutako eskaerak babes publikoko etxebizitzetarako lurzoru estandarraren konpentsazioa planteatzen du udalerriaren AOU-13 Marrukene eta AOU-14 Algeposa eremuetan. Hala nola, AOU-13 Marrukene eremuari dagokion eraikigarritasunaren hazkundearen babesturiko sabaiaren urritasuna AOU-14 Algeposa eremuak gainezka programatu duen babesturiko eraikigarritasunarekin konpentsatu ahal izatea.
Hiri Antolamendurako Plan Orokorrak, AOU-13 Marrukene eremuan bizitoki-erabilera libreko hirigintza eraikigarritasunaren hazkundea baimentzen du, 7.843,00 m²-koa. Kalkuluei dagozkien xedeetarako, eraikigarritasun libre horrek 4.354,58 m² behar du araubide orokorreko edo bereziko babes ofizialeko etxebizitzen eraikigarritasun; eta 3.196,60 m² behar du araubide tasatuko babes ofizialeko etxebizitzen eraikigarritasun. Nolanahi ere, ezin da eremuaren baitan 3.256 m²-ko eraikigarritasun babestua baino gehiago gauzatu, araubide bakoitzeko, eta araubide orokorreko edo bereziko babes ofizialeko etxebizitzen eraikigarritasunari buruz -1.098,58 m²-ko urritasuna sortu du.
Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legea garatzen duten premiazko neurriei buruzko ekainaren 3ko 105/2008 Dekretuaren 25.3 artikuluan xedatua dagoen legez, Lezoko Udalak transferentzia eskatu du AOU-14 Algeposa eremura. Konpentsazio nabaria gertatzen denaren txostena igorri du, hori guztia justifikatuz: araubide orokorreko edo bereziko babes ofizialeko etxebizitzen eraikigarritasunean gehiegizko 1.387,60 m² aurreikusten du aipatutako eremuan.
Beste eremuak beren baitan betetzen dituzte etengabe aipatu den 2/2006 Legearen 80. artikuluak ezartzen dituen gutxieneko estandarrak eta kopuruak.
2/2006 Legearen 80.6 artikuluaren arabera, ezinbestekoa izango da transferentzia hori baimentzeko transferentziaren xede diren eremuetako etxebizitza libreen arteko balioen aldearekiko proportziozkoa den babes publikoko etxebizitzen aldez aurreko edo aldi bereko egikaritzea bermatzea.
Transferentzia proposamenak errespetatu egiten ditu 105/2008 Dekretuak 25.2 artikuluan ezarritako gehiengoak. Honela dio artikulu horrek: banantze sozioespazialaren arriskuak saihestuko dituen erreserben kalifikazio orekatua bermatzeko, Sailaren baimena beharko da, 7.000 biztanletik gorako udalerrietan espedientearen ondoriozko bizitegi-eraikigarritasun babestu osoaren % 80 baino gehiago, eta gainerako udalerrietan % 60 baino gehiago antolamendu-eremu bakarrean edo antolamendu-eremu jarraituetan kokatzen denean.
Euskadiko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legea eta aipatutako Legea garatzen duten premiazko neurriei buruzko ekainaren 3ko 105/2008 Dekretua, baita Euskal Herriko Lurralde Antolaketa Batzordeak emandako aldeko txostena ere aztertuta,
Lehenengoa. Euskadiko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legea eta aipatutako legea garatzen duten premiazko neurriei buruzko ekainaren 3ko 105/2008 Dekretuarekin bat etorrita, aipatutako legearen 80.6 artikuluan eta aipatutako dekretuaren 26.1 artikuluan aurreikusitako transferentzia baimentzea, Lezoko Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren baitan.
Bigarrena. Baimen hori Lezoko Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren testuari, espedientea bete izanaren justifikazioa eransteari baldintzatua geratuko da, 2/2006 Legearen 80. artikuluaren eta 105/2008 Dekretuaren 26. artikuluaren arabera.
Hirugarrena. Baimen hori aurreko ataletan ezarritako baldintzetan ematen da, eta ez du baliorik izango behin betiko onarpena babes publikoko etxebizitzen gutxieneko estandarrak betetzeari dagokionez eskumena duten esparruren batean (hartzaileak edo igorleak) aldaketarik eragiten duten beste baldintza batzuekin ematen bada.
Laugarrena. Lezoko Udalari agindu honen berri ematea.
Agindu hau behin betikoa da eta administrazio-bidea amaitzen du. Interesatuek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietako Salan, agindu hau argitaratu edo, hala badagokio, jakinarazten den egunaren biharamunetik hasi eta bi hilabeteko epean.
Halaber, nahi izanez gero eta administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri baino lehen, berraztertzeko errekurtsoa jar dakioke Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuari, agindu hau argitaratu edo, hala badagokio, jakinarazten den egunaren biharamunetik hasi eta hilabeteko epean. Kasu honetan ezin izango da administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri berraztertzeko errekurtsoa espresuki erabaki edo bere ustezko gaitzespena gertatu arte.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko irailaren 15a.
Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburua,
IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.


