- AGINDUA, 2010eko irailaren 17koa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, zeinen bidez onartu eta inskribatu egiten baita «Fundación European Virtual Engineering Fundazioa ¿ Fundación European Virtual Engineering» delakoaren estatutuetako 5. artikuluaren (sozietatearen egoitza) aldaketa. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2010eko irailaren 17koa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, zeinen bidez onartu eta inskribatu egiten baita «Fundación European Virtual Engineering Fundazioa ¿ Fundación European Virtual Engineering» delakoaren estatutuetako 5. artikuluaren (sozietatearen egoitza) aldaketa.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Justizia eta Herri Administrazio Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 227
- Hurrenkera-zk.: 5591
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/09/17
- Argitaratze-data: 2010/11/25
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Ekonomia
Testu legala
«Fundación European Virtual Engineering Fundazioa-Fundación European Virtual Engineering» delakoaren estatutuen egindako aldaketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko egindako eskabidearen espedientea ikusi eta aztertu da, honakoak kontuan izanik,
Lehenengoa. 2010eko irailaren 10ean, Justizia eta Herri Administrazio Saileko Erregistroan, Gasteizko Rueda Notaritzak aurkeztutako idazkia jaso zen; izan ere, «European Virtual Engineering Fundazioa-Fundación European Virtual Engineering» delakoaren mandatari hitzezkoa baita notaritza hori.
Estatutuak aldatzeari eta egoitza soziala lekuz aldatzeari buruzko eskritura publikoaren bi kopia baimendu aurkeztu ziren, eskabidearekin batera; eskritura hori Javier Montaña Herrera jaunak eman zuen, 2010eko uztailaren 14an, Gasteizko Manuel María Rueda Diaz de Rábago notarioaren aurrean, protokolo-zenbakia: 1.400.
Aipatu eskriturarekin batera honako ziurtagiri hauxe aurkezten da: Vitoria-Gasteizen eta 2010eko ekainaren 30ean, Javier Montaña Herrera patronatuko idazkariak emana, Heliodoro Ruipérez lehendakariaren oniritziarekin, eta Patronatuak 2010-05-30ean egindako batzarraren aktari buruzkoa dena; batzar horretan, besteak beste, egoitza sozialari dagokionez estatutuetako 5. artikulua aldatzea erabaki zen.
Ziurtagirian, fundazio-estatutuetako 5. artikulu osoaren idazketa berri bat jasotzen da.
Bigarrena. Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistro, Aholkularitza eta Kontrol Unitateko Zerbitzu Teknikoek aztertu dute espedientea eta, ondoren, ebazpen-proposamena egin dute.
Lehenengoa. Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari dagokio fundazioaren estatutuen aldaketa inskribatzeko espedientea agindu bidez ebaztea. Hala ezarrita dago ondokoetan: Euskal Autonomia Erkidego Fundazioei buruzko Legearen 40. artikuluan; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 3. artikuluan; eta, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzeko Lehendakariaren 2009ko maiatzaren 8ko 4/2009 Dekretuaren 9.1.e) artikuluan.
Bigarrena. Estatutuen aldaketa onartzeko eta aldaketa hori Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko espedienteari funtsezko iritzitako datu eta agiriak erantsi zaizkio, eta bereziki, hauek: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 31. artikuluan eskatutakoak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamenduaren 44. artikuluan eskatutakoak. Azken erregelamendu hori ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren bidez onartu zen.
Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legeko 31. artikuluan ezarritako araudian jasotakoa betez, estatutuen aldaketak ez baditu fundazioaren helburuak aldatzen eta fundatzaileak ez badu beren-beregi debekurik jartzen, fundazioaren helburuei eutsi egiten zaiela ulertuko da, Babeslaritzaren Aholkularitza Batzorde Teknikoak 2009ko irailaren 10eko bilkuran ezarritako irizpide berriekin bat, eta aipatu artikuluko 4. zenbakian adierazten den Babeslaritzaren aldez aurretiko onarpenik ez da behar izango. Hori horrela da ezen, uste baita, debekurik ez egotea segurtasun eta argitasun juridikoko arrazoiengatik baino ezin dela ezarri fundazioaren negozioa gauzatzerakoan.
Aipatutako artikuluak eta aplikagarriak diren gainerako arauak ikusi dira.
Eta Justizia eta Herri Administrazioko sailburuak hau
Lehenengoa. «Fundación European Virtual Engineering Fundazioa-Fundación European Virtual Engineering» delakoaren estatutuetako 5. artikuluaren (egoitza) aldaketa onartzea.
Bigarrena. Fundazioaren estatutuak aldatzeko inskripzioa egiteko agintzea -agindu honen eguna aintzat hartuz-, estatutuak aldatzeari eta egoitza soziala lekuz aldatzeari buruzko eskritura publikoan ezarritakoarekin bat etorriz. Eskritura hori Vitoria-Gasteizko «Fundación European Virtual Engineering Fundazioa-Fundación European Virtual Engineering» delakoaren izenean Javier Montaña Herrera fundazio horren patronatuko idazkariak eman zuen, 2010eko uztailaren 14an, Gasteizko notario Manuel María Rueda Díaz de Rábagoren aurrean (protokolo-zenbakia: 1400).
Inskripzio horretan, helbideak Vitoria-Gasteizen jarraituko du, baina Arabako Teknologia Elkartegiko Albert Einstein kalean.
Hirugarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.
Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du; beraz, bere aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazten den egunaren biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazten den egunaren biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko irailaren 17a.
Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,
IDOIA MENDIA CUEVA.


