- AGINDUA, 2010eko irailaren 22koa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, barne sustapeneko txandaz Justizia Administrazioko Prozesu eta Administrazio Kudeaketako Kidegoan sartzeko hautaprobak gainditu dituztenei Euskal Autonomia Erkidegoan eskaintzen zaizkien plazen zerrenda argitaratzeko dena. Hautaproba horietarako deialdia azaroaren 10eko JUS/3338/2008 Aginduaz egin zen. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2010eko irailaren 22koa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, barne sustapeneko txandaz Justizia Administrazioko Prozesu eta Administrazio Kudeaketako Kidegoan sartzeko hautaprobak gainditu dituztenei Euskal Autonomia Erkidegoan eskaintzen zaizkien plazen zerrenda argitaratzeko dena. Hautaproba horietarako deialdia azaroaren 10eko JUS/3338/2008 Aginduaz egin zen.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Justizia eta Herri Administrazio Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 235
- Hurrenkera-zk.: 5968
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/09/22
- Argitaratze-data: 2010/12/09
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Deskribapenak
Testu legala
Justizia Administrazioaren zerbitzuko funtzionarioen kidego eta eskaletan sartzeko hautaketa-prozesuak arautuko dituzten oinarri komunak ezartzen dituen uztailaren 28ko JUS/2544/2006 Aginduko hamabosgarren oinarrian xedatutakoaren arabera (2006ko abuztuaren 3ko Estatuko Aldizkari Ofiziala), honakoa ebatzi da:
Lehenengoa. Prozesu eta Administrazio Kudeaketako Kidegoan barne-sustapeneko sistema orokorraren bidez sartzeko hautaketa prozesua gainditu duten hautagaiei Euskal Autonomia Erkidegoan eskaintzen zaizkien bete gabeko lanpostuen zerrenda (I. eranskina) argitara ematea. Prozesua azaroaren 10eko JUS/3338/2008 Aginduaren bidez deitu zen.
Bigarrena. Hautagaiek destino-eskabideak Bulego Judizial eta Fiskalaren zuzendariari bidali beharko dizkiote destino-eskabideak, eta Vitoria-Gasteizko, Donostia-San Sebastiángo edo Bilbaoko EATn entregatu beharko dira edota Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazio Saileko Erregistro Orokorrean (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz). Horretarako hamar egun natural izango dituzte, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera kontatzen hasita.
Hirugarrena. Eskabideak egiteko, agindu honetako II. eranskinean agertzen den eredua erabili beharko da, jarraibide hauen arabera:
Eskabide-ereduan gehienez 50 lanpostu aipatu ahal izango dira organoa, udalerria eta probintzia adierazi behar direlarik.
Modu horretan adierazitako lanpostuetako bakar bat ere egokitu ezean, interesdunek eskabide-orrian adierazten duten probintziaren araberako lehentasun-hurrenkerari jarraituko zaio.
Probintzia bakoitzaren barruan destinoak honako hurrenkerari jarraituz esleituko dira:
Justizia Auzitegi Nagusia.
Probintzia auzitegiak.
Fiskaltzak.
Auzitegiko Medikuntzako Euskal Erakundea.
Dekanotzak eta zerbitzu orokorrak.
Instrukzioko epaitegiak.
Zigor arloko epaitegiak.
Espetxeratuen zaintzako epaitegiak.
Emakumeen aurkako indarkeriaren arloko epaitegiak.
Lehen auzialdiko epaitegiak.
Merkataritza arloko epaitegiak.
Administrazioarekiko auzietako epaitegiak.
Lan arloko epaitegiak.
Lehen auzialdiko eta instrukzioko epaitegiak.
Adingabeen epaitegiak.
Bake epaitegiak.
Laugarrena. Hautaketa-ikastaroa eta praktikaldia amaitutakoan, puntuazio horiek oposizio-lehiaketakoari gehituko zaizkio eta, horren ondoren, hautaketa-prozesu osoan lortutakoaren arabera egingo da esleipena.
Bosgarrena. Eskabideak aurkezteko epea amaitu ondoren, hautagaiek ezingo dute eskabidea ezeztatu ezta aldatu ere.
Seigarrena. Hautagairen batek eskaera zehatzik egin ez badu edo eskatutakoa egokitzen ez bazaio, hutsik geratu den lanpostuetako bat esleituko zaio, nahitaez onartu beharrekoa.
Zazpigarrena. Destinoak nahitaez esleituko dira, Euskal Autonomia Erkidegoan egindako hautaprobetan lortutako puntuazioaren arabera.
Zortzigarrena. Esleitutako destinoek behin betiko izaera izango dute, lehiaketaz lortutakoen guztiz baliokidea izango dena, eta horretan ezin izango dute parte hartu bi urte igaro arte, agindu honen datatik zenbatzen hasita. Bi urte horiek zenbatzeko, Botere Judizialaren uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoko 529.3 artikuluko bigarren paragrafoan xedatutakoari jarraituko zaio.
Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari, hilabeteko epean; edo, bestela, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietako Salan, agindua Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera kontatzen hasita bi hileko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko irailaren 22a.
Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,
IDOIA MENDIA CUEVA,
Organoa Herria Probintzia Lanpostu hutsen kopurua
Erregistro eta Banaketa Zerbitzu Erkidea Vitoria-Gasteiz Araba 1
Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia Vitoria-Gasteiz Araba 1
Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegia Vitoria-Gasteiz Araba 1
Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia (Familia) Donostia-San Sebastián Gipuzkoa 1
Instrukzioko 2 zenbakiko Epaitegia Donostia-San Sebastián Gipuzkoa 1
Instrukzioko 3 zenbakiko Epaitegia Donostia-San Sebastián Gipuzkoa 1
Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Arloko 1 zenbakiko Epaitegia Donostia-San Sebastián Gipuzkoa 1
Bake Epaitegia (kudeatzaile/idazkaria) Errenteria Gipuzkoa 1
Bake Epaitegia (kudeatzaile/idazkaria) Zumarraga Gipuzkoa 1
Bake Epaitegia Errenteria Gipuzkoa 1
Bake epaitegia (Udal Elkartea) Deba Gipuzkoa 1
Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia Bilbao Bizkaia 1
Lehen Auzialdiko 7 zenbakiko Epaitegia Bilbao Bizkaia 1
Lehen Auzialdiko 14 zenbakiko Epaitegia Bilbao Bizkaia 2
Erregistro Zibil Bakarra Bilbao Bizkaia 2
Barakaldoko Zigor Arloko 5 zenbakiko Epaitegia Bilbao Bizkaia 1
Adingabeen 2 zenbakiko Epaitegia Bilbao Bizkaia 1
Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Arloko 1 zenbakiko Epaitegia Bilbao Bizkaia 1
Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia (ER) Barakaldo Bizkaia 2
Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia Barakaldo Bizkaia 1
Instrukzioko 3 zenbakiko Epaitegia Barakaldo Bizkaia 1
Instrukzioko 4 zenbakiko Epaitegia Barakaldo Bizkaia 1
Barakaldoko Zigor Arloko 2 zenbakiko Epaitegia Barakaldo Bizkaia 1
Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Arloko 1 zenbakiko Epaitegia Barakaldo Bizkaia 2
Lehenengo abizena:
Bigarren abizena:
Izena:
Zenbatgarrena hautaketa prozesuan Harremanetan jartzeko telefonoa:
Hautagaiak hautaketa probak zein lurraldetan egin zituen:
Destinoa lehentasunaren arabera (ikusi plazen deialdia).
Lantokia
Hurrenkera ordena Organoa Herria Probintzia
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
Hurrenkera ordena Organoa Herria Probintzia
30
31
32
33
34
35
36
37
38
39
40
41
42
43
44
45
46
47
48
49
50
Probintziak lehentasunaren arabera (ikusi plazen deialdia).
1 11 21
2 12 22
3 13 23
4 14 24
5 15 25
6 16 26
7 17 27
8 18 28
9 19 29
10 20 30
Vitoria-Gasteiz............................., 2010eko ............................ren .........a.
BULEGO JUDIZIAL ETA FISKALAREN ZUZENDARI ANDREA.
JUSTIZIA ETA HERRI ADMINISTRAZIO SAILA.
Donostia-San Sebastián 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.


