- AGINDUA, 2010eko irailaren 24koa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoan hutsik dauden notariotzak betetzeko lehiaketa arrunta ebatziz notarioak izendatzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2010eko irailaren 24koa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoan hutsik dauden notariotzak betetzeko lehiaketa arrunta ebatziz notarioak izendatzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Justizia eta Herri Administrazio Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 206
- Hurrenkera-zk.: 4923
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/09/24
- Argitaratze-data: 2010/10/26
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Deskribapenak
Testu legala
Hutsik dauden notariotzak betetzeko bideratutako espedientea ikusi da. Notariotza horiek, bestalde, 2010eko uztailaren 13ko Ebazbenaz (2010eko uztailaren 19ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) deitutako lehiaketa arruntean sartu ziren, eta Autonomia Estatutuaren 10.22 artikuluan agindutakoarekin bat eta Justizia eta Herri Administrazio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen abuztuaren 28ko 472/2009 Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, hau
Euskal Autonomia Erkidegoko notariotzak betetzeko, ondoren aipatzen diren notarioak izendatzea:
Barakaldoko notariotzarako (Juan de Dios Valenzuela García jauna lekuz aldatu delako), Álvaro Jesús Parres Navarro jauna, Praviako notarioa.
Gasteizko notariotzarako (aurreko lehiaketan emateke geratu baitzen Rodríguez Martín andrearen protokoloa), Luz María Sancho Rodríguez andrea, Ontinyenteko notarioa.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko irailaren 24a.
Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,
IDOIA MENDIA CUEVA.


