- AGINDUA, 2010eko irailaren 28koa, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuarena, Garapen Lankidetza Sustatzeko Fondoaren kontura 2010. urteko egitarauei diru-laguntzak ematen dizkiena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2010eko irailaren 28koa, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuarena, Garapen Lankidetza Sustatzeko Fondoaren kontura 2010. urteko egitarauei diru-laguntzak ematen dizkiena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 214
- Hurrenkera-zk.: 5223
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/09/28
- Argitaratze-data: 2010/11/08
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Instituzional
Testu legala
Apirilaren 3ko 57/2007 Dekretuaren bidez, Garapen Lankidetza sustatzeko fondoaren kontura egitarauei eman beharreko laguntzak arautu ziren. Dekretu horrek xedatutakoaren arabera eta laguntza horiek emateko 2010. ekitaldirako deialdia egiten duen Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2010eko apirilaren 14ko Aginduaren lehenengo oinarriak ezarritakoari jarraituz, eta Garapena eta Lankidetza Sustatzeko Fondoaren Kudeaketa Batzordearen proposamenez, hala jasota baitago 2010eko uztailaren 21eko bilkuraren aktan,
Lehenengoa. Apirilaren 3ko 57/2007 Dekretuak arautu eta 2010eko apirilaren 14ko Aginduak deitutako laguntzak agindu honen I. eranskinean jasotzen diren erakundeei esleitzea; eranskin horretan jasotzen dira bakoitzari dagokion zenbatekoa eta diru-laguntzen xedea.
Bigarrena. Agindu honen aurka berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuari, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko irailaren 28a.
Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburua,
MARÍA GEMMA ARÁNZAZU ZABALETA ARETA.
Espedientea
Expediente Erakunde eskatzailea
Entidad solicitante Proposamen titulua
Título propuesta Eskatutako diru-laguntza (euroak)
Subvención solicitada (euros) Herrialdea
País
PGM-2010BA/0002 Asociación HEGOA Instituto de Estudios sobre Desarrollo y Cooperación Internacional Propuestas económicas transformadoras en la región andina: vinculaciones entre Desarrollo Económico Local y economía social y solidaria. 1.199.042,00 Ecuador- Perú
PGM-2010BA/0004 Fundación Mundukide Aumento de capacidades locales para el desarrollo socioeconómico de hombres y mujeres vinculados al MST en la región de Cantuquiriguaçu (Paraná-Brasil) 1.199.635,00 Brasil
PGM-2010BA/0005 Asociación Medicus Mundi Guipuzkoa La promoción de los Derechos Sexuales y Derechos Reproductivos y el empoderamiento de las mujeres como componente del desarrollo Sur-Norte. 1.118.661,25 Perú
PGM-2010BA/0006 Fundación Intermon Oxfam Mujeres Nicaragüenses fortalecidas para el ejercicio de su ciudadanía 1.180.966,13 Nicaragua
Guztira
Total 4.698.304,38


