- AGINDUA, 2010eko irailaren 29koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena. Agindu horren bidez, 2009-2010 ikasturtean Hasierako Lanbide Prestakuntzako Programen Prestakuntza Praktikoaren Fasea (PPF) egin izanagatiko laguntzak emateko deia egiten da. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2010eko irailaren 29koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena. Agindu horren bidez, 2009-2010 ikasturtean Hasierako Lanbide Prestakuntzako Programen Prestakuntza Praktikoaren Fasea (PPF) egin izanagatiko laguntzak emateko deia egiten da.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 203
- Hurrenkera-zk.: 4835
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/09/29
- Argitaratze-data: 2010/10/21
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Hezkuntza
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Ekonomia
Testu legala
Urriaren 16ko 175/2007 Dekretuaren bidez, Oinarrizko Hezkuntzaren curriculuma arautu eta hura Euskal Autonomia Erkidegoan ezarri zen. Dekretu horretan, bidenabar, Hasierako Lanbide Prestakuntzako Programen oinarrizko alderdiak azaldu dira.
2008ko ekainaren 10eko Aginduak, berriz, Hasierako Lanbide Prestakuntzako Programak arautzen ditu Euskal Autonomia Erkidegoan. Horrez gain, Hasierako Lanbide Prestakuntzako Programetan parte hartzen dutenek Lantokiko Prestakuntzako modulua, hau da, enpresatan praktikak nahitaez egin beharra ezartzen du aipatu Aginduak.
Agindu horretako 12. artikuluko bigarren paragrafoan ezarritakoa betetze aldera, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak Hasierako Lanbide Prestakuntzako Programak ematea baimenduko du, bai eta programen modalitateen arabera ikastetxeek edo erakundeek jaso ditzaketen diru-laguntzak ere.
Praktiken fasea gauzatzeko, eta horien jarraipena eta ebaluazioa egitearen ondorioz, kostu ekonomiko gehigarriak sortuko zaizkie ikasleei eta enpresa laguntzaileei; enpresari, haren eraikinak eta langileak erabiliko direlako, eta ikasleei enpresaraino joan behar dutelako.
Lantokian trebatzeko modulu hori ikastetxetik kanpo egiten denez, hura garatzen duten eragileek diru-laguntzak jaso ditzakete. Praktikak ikastetxetik kanpoko lantoki (hau da, enpresa edo lantegi) batean egiteak, bestetik, bata eta bestearen arteko koordinazioa etenik gabekoa izatea eragiten du. Prestakuntza Fase hau, alabaina, ez da lan-eskuaren hornikuntza edo ordezkapentzat joko, nahiz eta ikasleak ikasitakoa bertan aplikatu eta bere trebetasunak benetako lantokian garatu.
Diru-laguntzak eman ahal izateko, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak mintzagai dugun proiektuari dagokion kontusaila jarri du bere Aurrekontu Orokorretan. Kontusail hori, esan bezala, lantokian trebatzeko modulua diruz laguntzeko sortu da.
Horregatik, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategineko VI. tituluaren arabera azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onetsitakoa eta EAEko Herri Administrazioaren diru-laguntzak arautzen dituen titulu horren arabera, honakoa
Agindu honetan aipatutako laguntzak, itzuli beharrik gabeko diru-laguntzatzat hartuko dira juridikoki, eta Hasierako Lanbide Prestakuntzako Programetako Lantokian Trebatzeko modulua finantzatzeko erabiliko dira. Mintzagai ditugun diru-laguntza hauek, hortaz, enpresa eta lantegietan egiten den Prestakuntza Praktikoaren Fasean parte hartzen duten erakunde edo eragileei emango zaizkie.
Ikasleek 2009ko irailaren 1etik hasi eta 2010eko uztailaren 31 bitartean egindako praktikentzat izango da diru-laguntza.
Ikasleek baldintzak bete dituztela egiaztatu ondoren emango dira diru-laguntzak.
Guztira, 450.000 euro emango dira diru-laguntza horietan. Zenbateko hori, alabaina, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren beste laguntza-programa batzuk gauzatzean agortu gabe geratu diren aurrekontu-baliabideen arabera aldatu ahal izango da, aurrekontu-baliabideak ebatzi baino lehen. Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen ebazpenaren bidez emango da egoera horren berri.
Aurrekontuko funtsak agortzen badira, xede horretarako gordetako gehienezko kantitatea eskatzaileen artean hainbanatuko da.
2010eko ekitaldiari egotziko zaizkio laguntzak; nolanahi ere, ekitaldiko aurrekontuaren itxierari aplikatu beharreko arauak bete beharko dira.
Ikasleak izango dira Agindu honetan araututako diru-laguntzen onuradun, bai eta Hasierako Lanbide Prestakuntzako Programen barruko Lantokian Trebatzeko Moduluan parte hartzen duten enpresak eta lantegiak ere.
Zigor administratibo edo penala ezartzearen ondorioz diru-laguntza publikoak lortzerik ez dutenak ezin dira diru-laguntza honen onuradun izan, ez eta onuradun izateko gaitasuna kentzen duen legezko debekua ezarria dutenak ere. Azken multzo horren barruan izango dira Emakume eta Gizonen Berdintasunerako 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, betez, sexu bereizketagatik ezarritako ezgaitzeak.
Laguntza horiek ezin batera daitezke beste edozein Herri Administraziok xede berdinarekin emandako laguntzekin. Laguntza hauek bateraezinak dira, baita ere, irakasle publikoen zerbitzuagatik ematen diren kalte-ordainekin.
Enpresa zein lantegi eta ikasleek Agindu honetan argitaratutako ereduak bete beharko dituzte laguntzak eskatzeko (III. eta IV. eranskinak). Eskabide-orriak, beraz, ikastetxean aurkeztu beharko dira, praktikak amaitu ondotik hamar eguneko epean.
Erakunde laguntzaileek hau da, toki-erakundeek, irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuek, eta ikastetxe publiko nahiz pribatuek Agindu honetan aipatutako laguntzak jasotzeko asmoz ikasleek, enpresek, edo lantegiek aurkeztutako eskabideak eta eskabide-orriak bidali beharko dituzte. I. eranskina.
Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzetara edo Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritzara eraman daitezke, zuzenean, Agindu honetako I. eranskinean adierazitako laguntzak eskatzeko orriak. Horrez gain, azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 38.4. artikuluan aurreikusitako moduetako batean aurkez daitezke eskabide-orriak. Orriok aurkezteko, bidenabar, egutegiko 30 eguneko epea izango da, Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.
Eskabide-orriaz gain, ondoko agiri hauek bidali behar dira:
Ikasleek trebakuntza praktikoaren fasea enpresan egin dutela erakusten duen ziurtagiria (V. eranskina).
Enpresak zein ikasleek zinpeko adierazpena egin behar dute, diru-laguntza publikoak lortzea galarazten dien zigor administratibo edo penalik eta onuradun izateko gaitasuna kentzen dien legezko debekurik ez dutela erakusten duena. Azken multzo horren barruan sartuko dira Emakume eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legea betez, hots, sexu bereizketagatik sortutako ezgaitzeak. Agiri honetako III. eta IV. eranskinetan jaso da adierazpen hori.
Eskabideak baldintza guztiak betetzen ez baditu edo eskatutako agiriak berekin ez baditu, interesdunari hamar eguneko epean hutsa zuzen dezan edo nahitaezkoak diren dokumentuak eraman ditzan eskatuko zaio; eta adieraziko zaio, hala egin ezean bere eskaera bertan behera utziko eta espedientea beste izapiderik gabe artxibatu egingo dela, 30/1992 Legearen 42.1 artikuluan emandako ebazpenaren arabera.
Datu pertsonalak babesteko abenduaren 13ko 25/1999 Lege Organikoan eta Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa Sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legean xedatutakoaren arabera, ikasle eta enpresek eskabidea betetze hutsarekin, eskatzaileak baimena ematen du eskabide-orrian jarritako datuak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko fitxategi informatizatuetan sartzeko. Legeak jasotzen dituen datuak ikusteko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubideak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzan erabil daitezke (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).
Diru-laguntzen zenbatekoa honela kalkulatuko da:
Ikasleak:
Diru-laguntzak emateko, ikaslea enpresara joandako egunak hartuko dira kontuan. Praktikak, gehienez, 60 egun eta 350 ordukoak izango dira. Ikaslea enpresara joandako egun bakoitzeko, berriz, 1,75 euro emango dira.
Urritu fisiko nahiz buru-urrituak izan eta lekualdatzeko baldintza bereziak behar dituzten ikasleek goian aipatutako baremoan adierazitakoa baino 2,5 aldiz gehiagoko laguntza jasoko dute. Horretarako, aitortutako minusbaliotasun-ziurtagiria aurkeztu beharko dute ikasleok. Minusbaliotasun hori, bidenabar, ezin izango da % 33 baino txikiagoa izan.
Enpresak:
Diru-laguntzaren zenbatekoa kalkulatzeko, kontuan hartuko dira, batetik, Hezkuntza Zikloetako lantokian trebatzeko moduluaren iraupen finkoa eta, bestetik, Lantokian Trebatzeko Modulua egin duten ikasleen kopurua.
Hortaz, ikaslea enpresan egon den trebakuntza-ordu bakoitzarengatik 0,50 euroko laguntza emango da. 50 ordutik beherako praktikengatik eta Hezkuntza Ziklo bakoitzean ezarritako ordu-kopurutik gorakoengatik ez da diru-laguntzarik emango.
Administrazio publikoek, instituzio eta erakunde publiko zein ofizialek, eta kapitalaren % 50 edo gehiago publikoa duten enpresek ez dute mintzagai dugun laguntzarik jasoko.
Bestetik, gutxienez % 33ko minusbaliotasuna aitortua duten urritu fisiko nahiz buru-urrituak praktiketarako hartzen dituzten enpresei eman ohi zaien diru laguntza % 25 handituko da ikasle horiek hartzeagatik.
Agindu honetan araututako laguntzen programa kudeatze aldera, Hasierako Lanbide Prestakuntzako Programak eskaintzen dituzten eta ikasleek Lantokian Trebatzeko modulua egiten duten ikastetxe publiko nahiz pribatuak, tokiko erakundeak, eta irabazi-asmorik gabekoak erakunde laguntzailetzat hartuko dira.
Hasierako Lanbide Prestakuntzako Programak eskaintzen dituzten eta ikasleek Lantokian Trebatzeko modulua egiten duten ikastetxe publiko nahiz pribatuek, tokiko erakundeek, eta irabazi-asmorik gabeko erakundeek agiri honen II. eranskin moduan gehitu den hitzarmena sinatzeko konpromisoa hartuko dute. Hura sinatuta, erakunde laguntzaile bihurtuko dira horiek guztiak. Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako sailburuordeak hitzarmena sinatu ondoren, haren kopia bat bidaliko zaio ikastetxe bakoitzari. Ebazpen honetan araututako laguntzak kudeatzeko, bidenabar, hitzarmen hori sinatzea derrigorrezkoa da.
Arau honek erakunde laguntzaileei ezartzen dizkien betebeharrak gorabehera, horiek oinarrizko betekizun hauek izango dituzte:
Ikasleek eta enpresek aurkeztutako diru-laguntza eskabideak Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritzara bidaltzea, 4.3. artikuluan ezarritako moduan eta epean.
Laguntzak emateko funtsezko baldintzak betetzen direla eta eraginkorrak direla egiaztatzea.
Izapidetutako eskabideen ebazpena jakinaraziko dute eta emandako diru-laguntzak banatuko dituzte.
Erakunde emaileari justifikatu behar diote diru-laguntza emateko ebazpenean ezarritako baldintzetan ordaindu zaiela dirulaguntza onuradunei.
Laguntza eman duen organoak laguntzen kudeaketari buruz egiten dituen egiaztapenak onartzea, bai eta Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak egiten dituenak ere.
Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritzak du Agindu honetan araututako laguntzak kudeatzeko eskumena.
Etengabeko Ikaskuntzako zuzendariaren ebazpen bidez emango edo ukatuko dira laguntza horiek. Laguntzak ebatzi eta jakinaraziko dira, gehienez ere, deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta 6 hilabete igaro aurretik. Epe hori amaitutakoan ebazpenaren berri eman ez bada, eskabideak ezetsitzat joko dira, 30/1992 Legearen 44.1 artikuluan xedatutakoaren arabera (4/1999 Legeak emandako idazkera aintzat hartuta).
Ebazpen horren aurka, edo ebazpenik eman gabe epea amaitu baldin bada, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez dezakete Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako sailburuordearen aurrean 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluen arabera (4/1999 Legean jasotako baldintzetan).
Onuradunei diru-laguntza eman zaiela jakinarazteko, erakunde laguntzaileen iragarki-oholetan horri buruzko oharrak jarriko dira. Erakunde horiek, beren aldetik, onuradunen zerrendak bidaliko dituzte Lurralde Ordezkaritzara, iragarki-oholean jarriz berria jendarteratu dezan.
Ikastetxeak egiaztatu ondotik ikasleak praktikak egin dituela, kolpe bakar batean ordainduko da diru-laguntza, oso-osorik.
EAEko Administrazio Orokorrak eta bere erakunde autonomoek emandako diru-laguntzen edo izaera berekoa den beste edozein laguntzaren inguruan itzulketa- edo zehapen-espediente bati hasiera eman bazaio, eta espediente horren izapideak bukatu gabe badaude, hura amaitu arte ez zaizkie onuradunei diru-laguntzak eman edo, hala badagokio, ordainduko.
Krisialdia dela-eta, gerta liteke ikasle guztientzako enpresarik ez aurkitzea eta, ondorioz, ikasleek Hasierako Lanbide Prestakuntzako Programak egin dituzten ikastetxean bertan egin behar izatea praktikak. Hala bada, ikasketa horiek eman dituzten ikastetxeek enpresa horiei zegokien partea jasoko dute.
Lehenengoa. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren aurrean agindu honen aurkako aukerako berraztertze-errekurtsoa jar dezake interesdunak. Hilabeteko epea izango du horretarako, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian agindu hau argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita. Bestela ere, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezake, zuzenean, Auzitegi Nagusian (dagokion epaimahaiaren aurrean), bi hilabeteko epearen barruan.
Bigarrena. Agindu honetan azaltzen ez den guztian, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeak xedatutakoa aplikatuko da urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak emandako idazkera aintzat hartuta baita Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko azaroaren 11ko Legea eta abenduaren 26ko 253/2007 Dekretuan xedatutakoa ere.
Hirugarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den hurrengo egunean sartuko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko irailaren 29a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,
MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.
Hasierako lanbide prestakuntzako programen lantokiko bertako prestakuntza modulua egin izanagatiko diru laguntzarako eskabideen aurkezpena.
Presentación de solicitudes de subvención por la realización del módulo de formación en centro de trabajo en Programas de Cualificación Profesional Inicial.
ENTITATE LAGUNTZAILEAREN DATUAK / DATOS LA ENTIDAD COLABORADORA:
Ikastetxeko Izena / Nombre del centro:
Ikastetxearen zuzendaria edo entitatearen legezko ordezkariaren izena/ Nombre del Director o Directora del centro educativo o representante legal de la entidad:
Praktiken arduraduna / Responsable de prácticas:
Helbidea/Dirección:
Herria PK / Población CP:
Telefonoa/Teléfono:
Posta elektronikoa / Correo electrónico:
AURKEZTEN DU / PRESENTA:
Lantokiko bertako prestakuntzako modulua egitetik sortutako gastuei dagokien diru-laguntza onartzea, honekin batera doazen eranskinetan zerrendatutako ikasle eta enpresentzat. Eskatutako diru-laguntzako kopurua honako hau da:
El formulario resumen de las solicitudes presentadas por los beneficiarios por la realización de la fase de formación en centro de trabajo para los alumnos y alumnas y empresas que se relacionan en anexos adjuntos. El total de las subvenciones solicitadas asciende a:
Ikasleek eskatutako diru-laguntza osoa.
Subvención total solicitada por el alumnado.
Enpresa eta tailerrek eskatutako diru-laguntza osoa.
Subvención total solicitada por las empresas y talleres.
Eskatutako diru-laguntza osoa.
Subvención total solicitada.
2010eko aren a.
En , a de de 2010.
Hasierako lanbide prestakuntzako programak ematen dituen
ikastetxearen, tokiko erakundeen, irabazi-asmorik gabeko erakundeen, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren arteko elkarlanerako hitzarmena.
Vitoria-Gasteizen, (e)ko (a)ren (e)(a)n
Alde batetik , jauna/andrea.
erakundearen
edo ikastetxe pribatuaren ordezkari gisa.
Eta, bestetik, . . jauna/andrea,
Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako sailburuordea.
PARTE HARTU DUTE:
Bietatik lehenengoa,
erakunde edo ikastetxe pribatuaren izenean.
Bigarrena, aldiz, Hezkuntza, Unibertsitate eta ikerketa Sailaren izenean.
AZALDU DUTE:
Hitzarmen honen goiburuan aipatutako erakunde edo ikastetxe pribatuak ............................ ikasturtean Lanbide Prestakuntzako Programak eta Etengabeko Ikaskuntza emateko baimena duela.
Lantokiko prestakuntza-modulua Hasierako Lanbide Prestakuntzako Programen barrukoa enpresa zein lantegietan ematearen ondorioz, zenbait gastu sortuko zaizkie ikasle zein enpresei. Beraz, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak kostu hori finantzatu nahi du, diru-laguntzak arautzen dituen urteko Aginduan argitaratutako baremoak oinarri harturik.
KLAUSULAK
Lehenengoa. Hitzarmenaren helburua.
Hasierako Lanbide Prestakuntzako Programen barruan, Lantokiko Prestakuntza modulua enpresa edo lantegietan egitea arautu zen ............../.............. Aginduaren bidez. Beraz, hitzarmen hau izenpetu duen erakunde edo ikastetxe pribatua erakunde kolaboratzaile moduan onartzea da hitzarmen honen helburua. Horrela, Lantokiko Prestakuntza moduluan parte hartzen duten ikasle zein enpresa edo lantegientzako diru-laguntzen ordainketa egoki kudeatuko da.
Bigarrena. Bi aldeen betebeharrak.
Hitzarmen hau sinatzen duen erakunde kolaboratzaileak ondoko konpromiso hauek hartzen ditu:
Eskabideak jasotzea, jaso diren eguna adierazita beti, eta jaso ahalako hurrenkera errespetatuz.
Diru-laguntzak emateko baldintzarik erabakigarrienak betetzen direla eta eraginkorrak direla egiaztatzea.
Agiriak gainbegiratzea eta, behar izanez gero, zuzentzeko eskatzea.
Laguntzen eskatzaile eta onuradunek emandako datuen konfidentzialtasuna bermatzea eta diru-laguntzarako bakarrik erabiltzea, datu pertsonalak babesteko araudiak ezarritakoa betez.
Ikasleek eta enpresek aurkeztutako diru-laguntza eskabideak Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritzara bidaltzea, deialdian ezarritako moduan eta epean.
Tramitatutako eskabideen ebazpena ezartzen den moduan jakinaraztea eta emandako diru-laguntzak banatzea.
Erakunde emaileari justifikatzea onuradunei diru-laguntza ordaindu zaiela, diru-laguntza emateko ebazpenean ezarritako baldintzetan.
Likidazioren bat egitea ez bada posible, hura Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzultzea.
Onuradunak diru-laguntza jaso duen unetik zenbatzen hasita, idazkariak, administratzaileak, edo horretarako izendatu den pertsonak hiru hilabeteko epea izango du Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritzan txosten ekonomikoa aurkezteko. Txosten horretan, ebazpenean zehaztutakoarekin bat etorriz diru-laguntzak banatu diren adierazi beharra dago. Hala izan ez bada, oker edo aldaketa horren zioak zehaztu beharko dira, baita ikasle edo enpresek itzulitako diru-kopuruak banakatu ere. Azken kasu horretan, beraz, Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari transferentzia bidez itzulitako diru-kopuruaren ordainagiriaren kopia entregatu beharko da txostenarekin batera.
Administrazioak ezartzen dituen jarraibideak eta arauak betetzea, laguntzen kudeaketa egokia eta erabilera onak bermatzeko.
Laguntza eman duen erakundeak laguntzen kudeaketari buruz egiten dituen egiaztapenak onartzea, bai eta Kontrol Ekonomikoko Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak egindakoak ere.
Era berean, deialdien aginduetan finkatzen diren betekizun zehatzak betetzea.
Bestetik, Hasierako Lanbide Prestakuntzako programen barruan, Lantokiko Prestakuntza modulua emateko baimena izango du ikastetxeak ............................ ikasturtean. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak, beraz, modulu hori emateagatik ikasle zein enpresa eta lantegiei sortu zaizkion gastuak finantzatzeko konpromisoa hartzen du, diru-laguntzak arautzen dituen urteko Aginduan ezarritako baremoen arabera, betiere.
Hirugarrena. Hitzarmena suntsitzeko arrazoiak.
Aldeek ez badituzte betetzen agiri honen 2. klausulan bildutako betebeharrak hitzarmen hau suntsituko da. Hori gertatzen bada, erakunde edo ikastetxe pribatua ez dira aurrerantzean erakunde kolaboratzailetzat hartuko eta, horrenbestez, jaso duten dirua bueltan eman beharko dute, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duenaren 53. artikuluan ezarritakoa betez.
Laugarrena. Indarraldia.
Diru-laguntzen programa hau ............................ ikasturtean izango da indarrean eta, urtean urtero, automatikoki luzatuko da, betiere, aurrekontuek horretarako aukera ematen badute eta aldeetako batek hitzarmenaren amaiera iragarri ez badu.
Hitzarmen honetan jasotakoarekin bat datozela agertzeko, bi aldeek hitzarmen honen bi laginak sinatu dituzte, goiburuan adierazitako lekuan eta egunean.
Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako sailburuordea
jauna/andrea
Erakunde edo ikastetxe pribatuaren legezko ordezkaria
jauna/andrea
enpresa edo lantegiaren laguntza-eskabidea
jauna/andreak,
NAN duenak,
enpresaren edo lantegiaren legezko ordezkari gisa,
IFK/IFZ duena,
ko
kaleko zenbakian egoitza duena,
Posta-kodea Telefonoa Kontu-zenbakia:
Bankua Bulegoa
K.D. K/K
Aurreko ikasturteko diru-laguntzetarako deialdian parte hartu zuen: Bai ______ Ez ______
Hasierako Lanbide Prestakuntzako programen baitan, enpresetan edo lantegietan lantokiko prestakuntza egiteko modulua gauzatzeko diru-laguntzak emateko deia egiten duen ............................................................... Agindua betez, ............................................................... euroko diru-laguntza eskatzen dut, ondoko ikasle hauek hartu izanagatik:
Ikasleak Hasierako Lanbide Prestakuntzako Programa Ordu-kopurua Eskatutako zenbatekoa
jauna/andreak,
enpresa
edo lantegiko ordezkari naizen aldetik, zinpean aitortzen dut ez dudala diru-laguntza publikoak eskuratzeko aukera ukatzen didan zigor administratibo edo penalik, eta ez dudala diru-laguntzak jasotzeko legezko debekurik nire gain -Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legean zigortutako sexugatiko bereizketak barne-.
Zin egiten dut, baita ere, ez dudala beste Administrazio batetik diru-laguntzarik jasotzen deialdi honen xede beragatik.
Era berean, zinpean aitortzen dut deialdi honetara biltzeko aurkeztu ditudan datuak egiazkoak direla.
Abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak datu pertsonalak babesteari buruzkoak eta otsailaren 25eko 2/2004 Legeak titularitate publikoko datu pertsonalen fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Agentzia Sortzeari buruzkoak xedatutakoa betetzeko, eskabide-orria betetze hutsarekin interesatuak baimena ematen du bertan jasotako datuak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren fitxategi informatizatuetan sartzeko. Legeak jasotzen dituen datuak ikusteko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubideak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzan erabil daitezke (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).
Eta hala jasota gera dadin,
Agiri hau sinatzen dut ........................................en, 20.........(e)ko ..............................(a)ren ......... (e)(a)n
Sinadura
Erakundearen ordezkariaren oniritzia
Ikastetxeko zuzendariaren oniritzia eta zigilua
ikaslearentzako diru-laguntza,
NAN: , Ikastetxea:
Helbidea (kalea, zenbakia, posta-kodea, herria):
Bankuko datuak:
Kontuaren titularraren izena:
Bankua Bulegoa
K.D. K/K
Hasierako Lanbide Prestakuntzako programen baitan, lantokiko prestakuntza egiteko modulua gauzatzeko diru-laguntzak emateko deia egiten duen ............................................................... Agindua betez, ...............................................................euroko diru-laguntza eskatzen dut, ...............................................................n (herria) kokatutako lantokirako joan-etorriek sortutako gastuengatik.
Lantokira joandako egunen kopurua Eskatutako zenbatekoa
jauna/andrea,
ikastetxeko ikaslea
zinpean aitortzen dut ez dudala diru-laguntza publikoak eskuratzeko aukera ukatzen didan zigor administratibo edo penalik, eta ez dudala diru-laguntzak jasotzeko legezko debekurik nire gain Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen bidez zigortutako sexugatiko bereizketak barne.
Zin egiten dut, baita ere, ez dudala beste Administrazio batetik diru-laguntzarik jasotzen deialdi honen xede beragatik.
Era berean, zinpean aitortzen dut deialdi honetara biltzeko aurkeztu ditudan datuak egiazkoak direla.
Datu pertsonalak babesteko abenduaren 3ko 25/1999 Lege Organikoan eta Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa Sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legean xedatutakoaren arabera, ikasleak, enpresak, eta tutoreek laguntza-eskabidea betetze hutsarekin, interesatuak baimena ematen du bere datuak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko fitxategi informatizatuetan sartzeko. Legeak jasotzen dituen datuak ikusteko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta horien aurka egiteko eskubideak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzan erabil daitezke (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).
Eta hala jasota gera dadin,
Agiri hau sinatzen dut .....................................................en, 20.........(e)ko ............................(a)ren ............. (e)(a)n
Ikaslearen, gurasoaren, edo legezko tutorearen sinadura:
Erakundearen ordezkariaren oniritzia
Ikastetxeko zuzendariaren oniritzia eta zigilua
Ziurtagiria/Certificado:
Lantokiko bertako prestakuntza modulua egin izanaren ziurtagiria
Certificado de realización del módulo de formación en centro de trabajo
Ikastetxearen izena / Nombre del Centro:
Zuzendaria / Director o Directora:
Ziurtatzen du / Certifica:
Honekin batera doazen eranskinetan zehaztutako ikasleak izendatu zaizkien enpresetara joan direla adierazitako egunetan, eta, ondorioz, adierazitako orduak bete dituztela enpresetan.
Que los alumnos y alumnas que figuran en los anexos adjuntos se han desplazado a las empresas que se les asignan durante los días que se señalan y que, consiguientemente, las empresas les han acogido durante el número de horas que se expresan.
........................, 2010eko ........................aren ............a.
En .........................................., a ............ de .............................. de 2010.
Zuzendariaren sinadura eta zentroaren zigilua.
Firma del Director o Directora y sello del centro.


