- AGINDUA, 2010eko urriaren 4koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbenako (Bizkaia) «Abanto» Musika Eskola Pribatuari musika espezialitateak gehitzeko baimena emateko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2010eko urriaren 4koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbenako (Bizkaia) «Abanto» Musika Eskola Pribatuari musika espezialitateak gehitzeko baimena emateko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 231
- Hurrenkera-zk.: 5767
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/10/04
- Argitaratze-data: 2010/12/01
Gaikako eremua
- Gaia: Hezkuntza
- Azpigaia: ---
Testu legala
Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbenako (Bizkaia) «Abanto» Musika Eskola Pribatuaren entitate titularraren ordezkariak espedientea hasi du, musika espezialitateak gehitzeko eskatuz. Espediente hori aztertu egin da.
Espediente horri Bizkaiko Hezkuntza Ordezkaritzak egin dizkio izapideak, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta eskumena duten erakundeek egin diote txostena.
Euskal Autonomia Erkidegoan musika-irakaskuntza espezifikoa, arautu gabea, ematen duten ikastegien musika-eskolak sorrera eta jarduna arautzen duen urriaren 27ko 289/1992 Dekretuaren II. Kapituluko III. Tituluan ezartzen da irakasleei musika-eskoletan irakatsi ahal izateko eskatzen zaien titulazioa (1993ko urtarrilaren 4ko EHAA).
Indarrean dauden legeak ikusi ondoren eta arauz eskatzen diren baldintza guztiak betetzen direla kontuan harturik, hau
Ikastetxe horretan irakaskuntza hauek emango dira: mailak: 1, 2 eta 3.
Adarra:
Instrumentu sinfonikoak: klarinetea, saxofoia, tronpeta, perkusioa eta biola.
Instrumentu polifonikoak: pianoa eta gitarra.
Bertakoak: Txistua, txalaparta, txirula, panderoa, alboka eta trikitixa.
Zenbait joera: baxu elektrikoa eta gitarra elektrikoa.
Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko urriaren 4a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,
MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.


