Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2010eko urriaren 5ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Lanbide Heziketako heziketa-zikloak ematen dituzten ikastetxe pribatuetan eta udal korporazioen titulartasuneko ikastetxe publikoetan obrak egiteko eta ekipamendua erosteko diru-laguntzetarako deia egiten duena (2010. urtea). - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2010eko urriaren 5ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Lanbide Heziketako heziketa-zikloak ematen dituzten ikastetxe pribatuetan eta udal korporazioen titulartasuneko ikastetxe publikoetan obrak egiteko eta ekipamendua erosteko diru-laguntzetarako deia egiten duena (2010. urtea).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 206
  • Hurrenkera-zk.: 4928
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/10/05
  • Argitaratze-data: 2010/10/26

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak; Hezkuntza; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Herri Administrazioa; Merkataritza eta turismoa

Testu legala

Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoak lanbide-heziketa, kualifikazio eta egiaztatzeen sistema integrala arautu du, hain zuzen ere, eskaera sozial eta ekonomikoei eraginkortasunez eta gardentasunez erantzungo dien sistema.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren V. Kapituluak Lanbide Heziketari buruz dihardu, eta bertan hezkuntza-sistemaren barruan dagoen Hasierako Lanbide Heziketa arautu eta bere printzipio nagusiak ezartzen dira. Hasierako Lanbide Heziketa Erdi Mailako eta Goi Mailako Heziketa Zikloen bidez dago antolatuta, eta ziklo horiek titulartasun publiko zein pribatuko ikastetxeetan ematen dira.

Baina oraindik ere asko dira Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrerako Lege Organikoa 1990eko urriaren 3koa garatuz arautu eta ezarritako heziketa-zikloak. Aldi iragankor honetan, bi legeetatik eratorritako tituluak eman dira, eta horregatik, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren hamaikagarren xedapen iragankorra aplikatu behar da. Xedapen iragankor horren arabera, zenbait gai arautzeko, legeak gerora emango diren erregelamenduzko xedapenetara bidaltzen du, baina xedapen horiek ematen ez diren bitartean, legea indarrean sartzerakoan zeuden arauak aplikatuko dira, betiere, bertan ezarritakoaren aurka egiten ez badute.

Heziketa-zikloen eskaintza planifikatzeko lanak gidatu dituzten arauak oso lotuta daude ikastetxeen inguruko produkzioko beharrei, giza baliabideei eta materialei, eta ikasleen eskariei.

Heziketa-zikloen tituluei buruzko Dekretuetan ezartzen dira eskumen profesional, pertsonal eta sozialak, eskumen profesionaletatik ateratako helburu nagusiak, bai eta ikasleak ziklo horien amaierarako bere egin behar dituen gaitasun eta lorpenak ere.

Heziketa-zikloak ezartzerakoan, ahalegin berezia egin behar da ekipamenduaren eta obren eguneraketan. Izan ere, ekipamendua eta obrak ezinbestekoak dira zikloei buruzko dekretuetan adierazitako helburuak betetzeko beharrezkoak diren gaitasun eta trebetasun teknikoak lortzeko.

Ekipamendu eta obra horiek diruz lagundu ahal izateko, nahikoa kreditu prestatu da Euskal Autonomia Erkidegoko 2010eko ekitaldiko Aurrekontu Orokorretan, hainbat aurrekontu-sailetan banatuta. Aurrekontu horiek abenduaren 23ko 2/2009 Legearen bitartez onartu ziren.

Kontuan hartu beharrekoak dira: batetik, Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren antolarauei buruzko Testu Bateginaren VI. tituluko xedapenak, Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioen esparruan diru-laguntzak emateko moduari buruzkoak baitira azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartu zuen testu hori; eta bestetik, abenduaren 23ko 2/2009 Legea, Euskal Autonomia Erkidegoko 2010eko Aurrekontu Orokorrak onartu baitzituen. Horretaz gain, Lanbide Heziketako zuzendariak proposamena egin du.

Hori dela-eta, hau

2010. urteko diru-laguntzetarako deia egiten zaie 2009-2010 ikasturtean itundu edo hitzartutako heziketa-zikloak dituzten ikastetxe pribatuei eta udal-korporazioen titulartasuneko ikastetxe publikoei, hain zuzen ere, LOE ziklo berrietarako instalazioak egokitzeko obrak egin ditzaten eta Lanbide Heziketako heziketa-zikloak emateko beharrezkoa den ekipamendua eros dezaten.

Ondoko arlo hauetan jaso ahal izango da diru-laguntza:

  1. Instalazioak heziketa-ziklo berrietara Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren ondoriozkoetara egokitzeko beharrezkoak diren obrak.

  2. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarekin lankidetzan egin behar diren berrikuntza-proiektuak aurrera eramateko ekipamendua.

  3. LOGSE eta LOEn sorburua duten Lanbide Heziketako heziketa-zikloak emateko beharrezkoa den ekipamendua.

    Agindu honetako diru-laguntzaren xede diren obra eta ekipamenduak 2010eko ekitaldian burutu behar dira; nolanahi ere, udal-korporazioen titulartasuneko zentroak badira, epea 2011ko ekainaren 31ra arte luzatzeko baimena eman ahal izango die Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak.

Agindu honetan aipatzen diren diru-laguntzetarako bi milioi berrehun eta hogeita sei mila (2.226.000) euro bideratuko dira 2010eko ekitaldian, eta EAEko Aurrekontu Orokorretan horretarako ezarrita dauden aurrekontu-sailetatik hartuko dira.

Zenbateko hori honela banatuta dago, diru-laguntza jaso dezaketen arlo hauen arabera:

  1. Instalazioak heziketa-ziklo berrietara Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren ondoriozkoetara egokitzeko beharrezkoak diren obrak: berrehun eta berrogeita hamar mila (250.000) euro.

  2. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarekin lankidetzan egin behar diren berrikuntza-proiektuak aurrera eramateko ekipamendua (2010. urtea), 2.2 artikuluan adierazitakoaren arabera: hirurogeita zortzi mila eta berrogeita hamar (68.050) euro.

  3. LOGSE eta LOEn sorburua duten Lanbide Heziketako heziketa-zikloak emateko beharrezkoa den ekipamendua: milioi bat bederatziehun eta zazpi mila bederatziehun eta berrogeita hamar (1.907.950) euro.

    1. Artikulu honetan adierazten den edozein arlotan, alegia, diruz lagundu daitekeen edozein arlotan aurkeztutako eskabideei dagozkien diru-laguntzak Agindu honetan zehaztutako irizpideei jarraiki kalkulatu ostean, ondorioztatzen bada eskabide horiei esleitutako diru-horniduran soberakina dagoela, soberakin hori erabili ahal izango da, hain zuzen ere, artikulu honen 1.c) paragrafoan esleitutako kopuruak handitzeko. Balorazio Batzordeak 10. artikuluak araututakoari jarraituz egingo duen ebazpen-proposamenak arrazoitu egin beharko du zergatik handitu diren esleitutako kopuruak.

    2. Artikulu honetan esleitutako zenbateko orokorra handitu ahal izango da, guztira eskatutako laguntzen zenbatekoa kontuan hartuta, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren beste laguntza-programak gauzatu ondoren agortu gabe gerta litezkeen aurrekontuen arabera, eta betiere, laguntza horiek ebatzi aurretik. Horren berri eman beharko da, Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako sailburuordearen ebazpenaren bidez.

Diru-laguntza hauek jasotzeko, ondoko baldintzak bete beharko dituzte Lanbide Heziketako heziketa-zikloak ematen dituzten ikastetxe pribatuek eta udal korporazioen titulartasuneko ikastetxe publikoek:

  1. Diru-laguntza publikoak eskuratu ahal izateko zigor penal edo administratiboren baten edo horretarako ezgaitzen dituen lege-debekuren baten eraginpean ez egotea, ezta sexu-bazterkeriagatik zigortuta ere, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenean xedatutakoaren arabera.

  2. Gizarte Segurantzako betebeharrak eta zergak ordainduta edukitzea. Irailaren 8ko 293/1987 Dekretuaren hirugarren xedapen iragankorrean eta Ogasun eta Herri Administrazio Sailak horretarako bereziki ezarritako araudian ezarritakoaren arabera egiaztatu beharko dute hori (293/1987 Dekretua, hezkuntza-itunen erregelamendua onartzekoa).

  3. Diru-laguntzak eta laguntzak esleitzeko eta, hala behar bada, ordaintzeko, ezinbestekoa izango da amaituta egotea itzulketa edo zehapen prozedura oro, zehazki, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo bere erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntza edo diru-laguntzengatik hasi eta artean izapidetzen ari direnak.

  1. Hona hemen 2.2 artikuluan aipatzen diren proiektuen zerrenda, baita proiektu bakoitzerako gehienez eman daitekeen diru-laguntza ere:

    Onartutako proiektu motak Eranskin mota Zenbatekoa, gehienez

  1. Sistema automatizatuetan kontrola eta egiaztapena egiteko aplikazio teknikoak. III-1 eranskina 15.000 euro

  2. Plasma-arkuaren eta proiekzio termikoaren bidezko soldadura. III-2 Eranskina 53.050 euro

  1. Ikastetxeek, 4. artikuluan adierazitako baldintza orokorrez gain, III. eranskinean proiektu bakoitzari dagokionean ezarritako baldintzak bete behar dituzte, eta horretaz gain, Lanbide Heziketako heziketa-zikloak ematen dituzten ikastetxe pribatuek eta udal korporazioen titulartasuneko ikastetxe publikoek 2010-2011 ikasturtean jarduerak garatzeko diru-laguntzetarako deia egiten duen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren Aginduan hautatutakoak izan behar dute (2010eko irailaren 17ko EHAA).

Diru-laguntzak esleitzeko, irizpide hauek aplikatuko dira:

  1. Lanbide Heziketa emateko beharrezkoak diren obrei dagozkien diru-laguntzak zehazteko (2.1 artikuluan aurreikusitako arloko diru-laguntzak), ondoko irizpideak hartuko dira kontuan, 3.1.a) artikuluan adierazitako zenbatekoaz eta 8.3 artikuluan adierazten den azalpen-memoriaz gain:

    1. 2009-2010 ikasturtean itundu/hitzartutako eta emandako heziketa-zikloak (2.1 artikulua), horietarako diru-laguntza eskatu baita: % 30eko ponderazioa.

      V. eranskinean adierazitako heziketa-zikloetan matrikulatutako ikasle-kopurua, heziketa-ziklo horietarako diru-laguntza eskatu baita: % 40ko ponderazioa.

    1. Kudeaketa sistemen ziurtagiriak: % 18ko ponderazioa.

    2. Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako Sailburuordetzak bultzatutako jardueretan parte hartzea, 2007-2008, 2008-2009 eta 2009-2010 ikasturteetan: % 12ko ponderazioa.

  2. 2010. urtean Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarekin lankidetzan egin behar diren berrikuntza-proiektuetarako ekipamendua lortzeko diru-laguntzen zenbatekoa zehazteko (2.2 artikulua) ondokoak hartuko dira kontuan: 8.4 artikuluan adierazten den eskabidea, 3.1.b) artikuluan adierazitako zenbatekoa, eta, azkenik, ekipamendua eskatzen duen proiekturako diru-laguntza jaso izana Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren agindu honetan: Lanbide Heziketako heziketa-zikloak ematen dituzten ikastetxe pribatuek eta udal korporazioen titulartasuneko ikastetxe publikoek 2010-2011 ikasturtean jarduerak garatzeko diru-laguntzetarako deia egiten duen agindua (2010eko irailaren 17ko EHAA).

  3. Lanbide Heziketa emateko beharrezkoa den ekipamenduari dagozkion diru-laguntzak zehazteko (2.3 artikuluan aurreikusitako arloko diru-laguntzak), ondoko irizpideak hartuko dira kontuan, 3.1.c) artikuluan adierazitako zenbatekoaz eta 8.5 artikuluan adierazten den azalpen-memoriaz gain:

    1. 2009-2010 ikasturtean itundu/hitzartutako eta emandako heziketa-zikloak (2.3 artikulua): % 30eko ponderazioa.

      2009-2010 ikasturtean ematen hasi diren heziketa-zikloak eta Hezkuntza Ministerioak garatutako dekretuen arabera ordezkatuak izan direnak, heziketa-ziklo bakarra osatuko balute bezala hartuko dira kontuan, heziketa-zikloak kalkulatzerakoan:

    2. Aurreko heziketa-zikloetan matrikulatutako ikasle-kopurua, ziklo horietarako diru-laguntza eskatu baita: % 40ko ponderazioa.

    3. Kudeaketa sistemen ziurtagiriak: % 18ko ponderazioa.

    4. Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako Sailburuordetzak bultzatutako jardueretan parte hartzea, 2007-2008, 2008-2009 eta 2009-2010 ikasturteetan: % 12ko ponderazioa.

  4. Artikulu honen 1.a) eta 3.a) irizpideei dagokien balorazioa egiteko (2009-2010 ikasturtean itundu/hitzartutako eta ikastetxeak emandako heziketa-zikloak), ondokoa hartuko da kontuan:

    1. Ikastetxeak 2009-2010 ikasturtean emandako heziketa-zikloari dagokion taldea (I. eranskina); talde bakoitzari ondoko koefizientea emango zaio:

      Heziketa-zikloari dagokion taldea Koefizientea

      A 1

      B 1,5

      C 2

      D 2,5

      E 3

    2. Ikastetxe bakoitzaren puntuazioa lortzeko, baloratu beharreko heziketa-zikloei dagozkien koefizienteak batuko dira, aurreko taularen arabera.

    3. Puntuaziorik handiena lortzen duen ikastetxeari egingo zaio adierazitako baloraziorik handiena, eta gainerakoak, proportzio sinple baten bidez baloratuko dira.

  5. Heziketa-zikloetan matrikulatutako ikasle-kopuruaren balorazioa egiteko (artikulu honen a.b) eta 3.b) irizpideak), ondokoa hartuko da kontuan:

    1. Heziketa-ziklo horietan matrikulatutako ikasleen batura egingo da.

    2. Ikasle-kopuru handiena lortzen duen ikastetxeari egingo zaio adierazitako baloraziorik handiena, eta gainerakoak, proportzio sinple baten bidez baloratuko dira.

  6. Kudeaketa-sistemen ziurtagiriak baloratzeko (artikulu honetako 1.c) eta 3.c) irizpideak), ondokoa hartuko da kontuan:

    1. Kalitatearen kudeaketari buruzko ziurtagiria, ISO 9001-en arabera: % 5eko ponderazioa.

    2. Bikaintasunaren EFQM zigilu-ziurtagiria.

      Europar bikaintasunaren 500+ zigilu-ziurtagiria, edo EFQM ereduaren araberako 500 puntu edo gehiago izatea honela baloratuko da: % 4ko ponderazioa.

      Aurreko idatz-zatian sartu ez arren, europar bikaintasunaren 400+ zigilua duten, edo EFQM ereduaren araberako 400 puntu edo gehiago dituzten ikastetxeak honela baloratuko dira: % 2ko ponderazioa.

    3. Ingurumen-kudeaketako ziurtagiria, ISO14001-aren araberakoa: % 5eko ponderazioa. Ikastetxeak aurreko ziurtagiririk eduki ez arren, Ekoscan ziurtagiria baldin badauka Ekoscan ziurtagiria duten erakundeen erregistroan sartutako enpresa batek emandakoa: % 3ko ponderazioa.

    4. Ikastetxeak laneko osasun- eta segurtasunaren kudeaketaren ziurtagiria OHSAS 18001-ren araberakoa baldin badauka: % 4ko ponderazioa.

  7. Artikulu honen 1.d) eta 3.d) irizpideei dagokien balorazioa egiteko (Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako Sailburuordetzak bultzatutako jardueretan parte hartzea, 2007-2008, 2008-2009 eta 2009-2010 ikasturteetan), ondokoa hartuko da kontuan:

    1. Ikastetxeak Gaitasuna Ebaluatu eta Aitortzeko Sisteman parte hartzea: % 4ko ponderazioa.

      Balorazio hori egiteko, ikastetxeek ez dute inolako dokumentaziorik aurkeztu behar, ofizioz eskatuko baitzaio Lanbide Heziketaren Kalitatea eta Gaitasuna Ebaluatzeko Euskal Agentziari horretan parte hartzea.

    2. Proiektu ekintzaileetan parte hartzea: Urratsbat enpresak sortzeko programa edo Empresa Joven Europea (EJE) programa ezartzea: % 4ko ponderazioa.

      Lanbide Heziketarako Berrikuntza Zentroaren bidez (Tknika) bi programa mota horietako batean parte hartu duten ikastetxeek, ez dute dokumentaziorik aurkeztu behar balorazioa egin ahal izateko.

    3. Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako Sailburuordetzarekin berrikuntza-proiektuetan parte hartzea, Tknika, Lanbide Heziketako Berrikuntza Zentroaren bitartez: % 4ko ponderazioa.

      Balorazio hori egiteko, ikastetxeek ez dute inolako dokumentaziorik aurkeztu behar, ofizioz eskatuko baitzaio Tknika, Lanbide Heziketako Berrikuntza Zentroari horretan parte hartzea.

  8. Artikulu hau baloratzeko beharrezkoak diren dokumentuei dagokienez, ondokoa hartuko da kontuan: ikastetxea Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren beste deialdi batera aurkeztu bada, hain zuzen ere, Lanbide Heziketako heziketa-zikloak ematen dituzten ikastetxe pribatuek eta udal korporazioen titulartasuneko ikastetxe publikoek 2010-2011 ikasturtean jarduerak garatzeko diru-laguntzetarako deialdira, eta bere legezko ordezkariak berbera izaten jarraitzen badu alegia, eskabidea aurkeztu zenetik deialdi honetara aurkeztu den egunera arte ez bada aldatu ikastetxearen legezko ordezkaria, baliozkotzat joko da Lanbide Heziketako Zuzendaritzan dagoen dokumentazioa.

Aurkeztutako eskabideak aipatutako irizpideei jarraiki ebaluatu eta bakoitzari dagokion puntuazioa eman ondoren, eta 2. artikuluko 1., 2. eta 3. arloetako puntuak esleituta, eman beharreko diru-laguntza kalkulatuko da. Horretarako, diruz lagundu beharreko arloari eman behar zaion kopurua proportzionalki banatuko da, lortutako puntuazioaren arabera, eta esleitutako kopuru hori inolaz ere ezingo da eskatzaileak eskatutakoa baino handiagoa izan.

Interesatuta dauden ikastetxeek behar bezala bete beharko dituzte eskabideak, II. eranskinaren arabera, eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren Lanbide Heziketako zuzendariari aurkeztu beharko dizkiote.

Eskabide horiek ikastetxe bakoitzaren lurralde historikoan dagoen Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzan aurkeztuko dira, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan jasotako edozein organotan, hilabeteko epean, agindu hau EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.

Eskabidearekin batera, honako hauek aurkeztu behar dira:

  1. Eskatzailearen NANaren fotokopia.

  2. Zuzenbidean baliozkoa den dokumentazioa (fotokopia, administrazioak konpultsatuta), eskabidea sinatzen duenak laguntza eskatzeko nahikoa ahal duela jasotzen duena.

    2.1 artikuluan adierazitako obretarako diru-laguntza eskatzen duten ikastetxeek memoria bat aurkeztu beharko dute jarduera bakoitzeko, V. eranskinaren arabera.

  1. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarekin lankidetzan egin behar diren berrikuntza-proiektuak burutzeko ekipamendurako diru-laguntza eskatzen duten ikastetxeek (Agindu honen 2.2 artikulua) IV. eranskinaren arabera betetako eskabidea aurkeztu behar dute.

  2. Ekipamendu orokorrerako diru-laguntza eskatzen duten ikastetxeek azalpen-memoria bat aurkeztu behar dute, eta bertan adierazi beharko dute eskatzen duten ekipamendua zertarako erabil daitekeen, zehaztasun teknikoak eta abar. Halaber, balorazio ekonomikoa ere aurkeztu behar dute, VI. eranskinaren araberakoa.

  3. Foru Ogasunaren zerga-betebeharrak konplituta dituztela eta Gizarte Segurantzari kuotak ordaindu dizkiotela egiaztatzen duten agiriak.

  4. Zinpeko aitorpena: ikastetxeak egiaztatu egin beharko du zigor-eta administrazio-arloan diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin zehatuta ez dagoela, eta horretarako ezgaitzen duen legezko debekuren eraginpean ez dagoela, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetako seigarrenean ezarritako debekuak barne.

  5. Zinpeko aitorpena: ikastetxeak egiaztatu beharko du diru-laguntza eskatu diela edo ez diela helburu bera duten beste erakunde publiko eta pribatu batzuei, eta adierazi beharko du, orobat, zenbatekoak diren laguntza horiek, eta aurkeztu behar ditu kasu bakoitzean dituen ordainagiriak, agindu honen 16. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

    Artikulu honen 1. eta 2. paragrafoetan eskatutako dokumentuei dagokienez, ondokoa hartuko da kontuan: ikastetxea Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren beste deialdi batera aurkeztu bada, hain zuzen ere, Lanbide Heziketako heziketa-zikloak ematen dituzten ikastetxe pribatuek eta udal korporazioen titulartasuneko ikastetxe publikoek 2010-2011 ikasturtean jarduerak garatzeko diru-laguntzetarako deialdira, eta bere legezko ordezkariak berbera izaten jarraitzen badu alegia, eskabidea aurkeztu zenetik deialdi honetara aurkeztu den egunera arte ez bada aldatu ikastetxearen legezko ordezkaria, baliozkotzat joko da Lanbide Heziketako Zuzendaritzan dagoen dokumentazioa.

Lanbide Heziketako Zuzendaritza izango da diru-laguntza emateko prozedura honetako organo instruktorea.

Balorazio batzorde bat eratuko da ekipamenduaren ezaugarriak baloratzeko, sailkatzeko eta aztertzeko, betiere kontuan hartuta ekipamendua sektoreari eta kasuan kasuko lanbide-arloari nola egokitzen zaizkion; horretaz gain, diru-laguntzen zenbateko zehatzak finkatuko ditu. Hauek izango dira batzordeko kide:

Lanbide Heziketako zuzendaria: lehendakaria izango da.

Lanbide Heziketako arduraduna.

Lurralde Ordezkaritza bakoitzeko Lanbide Heziketako teknikari bat.

Lanbide Heziketako Zuzendaritzako teknikari bat: idazkari izango da; iritzia emango du, baina botorik ez.

Balorazio batzordeak ebazpen-proposamena igorriko dio Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako sailburuordeari. Proposamen horretan esango da zeintzuk diren ikastetxe onuradunak eta bakoitzari zenbateko diru-laguntza eman zaion. Nolanahi ere, 3.2 artikuluan adierazitakoa gertatzen bada, arrazoitu egin beharko da paragrafo horretan aurreikusi bezala.

  1. Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako sailburuordeak ebatziko du deialdia, eta ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz jakinaraziko zaie ikastetxe interesdunei; bertan, erakunde onuradunak, diruz lagundutako proiektua edo jarduera eta jasoko duten diru-kopurua zehaztuko dira. Horiez gain, eta, halakorik balego, ezetsitako eskaerak adieraziko ditu ebazpenak, horren arrazoia adieraziz.

  2. Agindu honen babesean aurkeztutako eskaerei buruzko ebazpena emateko eta jakinarazteko, gehienez ere sei hilabete izango dira, hura argitaratu ondorengo egunetik hasita. Epe horretan berariazko ebazpenik eman eta jakinarazi ez bada, eskabidea ezetsitzat jo daiteke, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 44.1 artikuluan araututakoaren arabera, nahiz eta Administrazioak berariaz ebazteko betebeharra izan.

Ekipamendu eta obren inbertsioei dagozkien diru-laguntzen justifikazioa egiteko (agindu honen 2. artikuluaren hiru paragrafoetan adierazi dira obra/ekipamendu horiek), Administrazioaren kopia konpultsatuak erabiliko dira; hain zuzen ere, agindu honen 3. artikuluan adierazitako aldiari dagozkion fakturen kopiak (VII. eranskina). Horretarako epea, 2011ko martxoaren 31ra bitartekoa izango da; nolanahi ere, salbuespen izango dira udal-korporazioen titulartasuneko ikastetxeak, 2011ko ekainaren 30era arteko epea izango baitute.

Ematen diren diru-laguntzen ordainketa aldi bakarrean egingo da, agindu honen 2. artikuluko hiru paragrafoetan adierazitako inbertsioei dagozkien diru-laguntzak justifikatu ostean. Administrazioaren kopia konpultsatuen bidez egingo da justifikazioa, hain zuzen ere, agindu honen 3. artikuluan adierazitako aldiari dagozkion fakturen kopia konpultsatuen bidez.

  1. Laguntzak ezeztatu egingo dira baldin eta ikastetxe onuradunek bete gabe uzten badituzte agindu honetan ezarritako baldintzak eta betekizunak, eta laguntzak ez badituzte erabiltzen aurkeztutako proiektuan zehaztutako helburuetarako.

    Hori dela eta, diru-laguntzak benetan zertara bideratu diren egiaztatzeko eskumena izango du Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak.

  2. Diru-laguntza emateko baldintzaren bat ez dela bete egiaztatzen bada, jasotako diru-kopuruak eta legezko interesak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusira itzuli beharko dira, arau bi hauen arabera: Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legea azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren bidez onartutako testu bategina eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretua.

  3. Horretaz gain, diru-laguntza emateko kontuan hartutako baldintzaren bat aldatuz gero, beste Administrazio edo entitate publiko edo pribatu batek, aldi berean, beste laguntza edo diru-laguntzaren bat ematen badu, edo helburu bererako beste diru-sarrera edo baliabideren bat baldin badago, diru-laguntza emateko ebazpena aldatu ahal izango da, betiere, Aginduan laguntzaren onuradun izateko ezarritako gutxieneko baldintzak mantentzen badira.

Deialdi honetan aurreikusitako diru-laguntzak bateragarriak dira beste instituzio publiko edo pribaturen batek helburu bererako ematen dituenekin, baldin eta gainfinantzaketarik gertatzen ez bada. Beste diru-laguntza edo laguntza batzuk jasoz gero, horren berri eman beharko da. Izan ere, gainfinantzaketarik gertatuz gero, diru-laguntzaren zenbatekoa murriztu egingo da gehienez jarrita dagoen mugaraino.

Agindu honetan araututako diru-laguntzen onuradunek betebehar hauek izango dituzte:

Emandako diru-laguntza onartu beharko dute. Izan ere, diru-laguntza esleitzeko jakinarazpena EHAAn argitaratu eta 15 eguneko epean, entitate onuradunek, beren-beregi eta idatziz, laguntzari uko egiten ez badiote, diru-laguntza onartu dutela esan nahiko du.

  1. Laguntza zertarako eman den, horretarako erabili beharko dute, ez beste ezertarako.

  2. Lanbide Heziketako Zuzendaritzak, Kontrol Ekonomikoko Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak beren jardunean eskatutako informazioa, deialdi honen kargura jasotako diru-laguntzen ingurukoa, ematea.

  3. Beste edozein administrazio, erakunde publiko edo pribaturengandik, helburu bererako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabiderik eskuratuz gero, horren berri ematea Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Lanbide Heziketako Zuzendaritzari.

  4. Laguntza ematerakoan kontuan izandako egoera objektibo nahiz subjektiboak aldatzen badira, horren berri ematea Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Lanbide Heziketako Zuzendaritzari.

  1. Datu Pertsonalak babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa Sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legean ezarritakoaren arabera, galdetegian agertzen diren izaera pertsonaleko datuak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren izaera pertsonaleko datuen fitxategi automatizatuan txertatuko dira.

  2. Eskabidea sinatzen duten pertsona fisikoak ez diren hirugarren pertsonen datu pertsonalak fitxategi automatizatu berean sartuko dira. Hori dela eta, eskabidea sinatzen duten pertsonek eman beharko diete hirugarren pertsonei horren berri, haien datuak eskabidean sartu aurretik.

  3. Aurka egin, sartu, zuzendu edo ezerezteko eskubideak eta indarreko legeek pertsona fisiko interesdunei aitortzen dizkieten gainerakoak, Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako Sailburuordetzaren aurrean gauzatu ahal izango dira (Donostia kalea, 1, 01010, Gasteiz).

Lehenengoa. Administrazio-bidea amaitzen duen agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera, hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera, bi hilabeteko epean.

Bigarrena. Bigarrena. Agindu honetan prozedurari buruz arautu gabe geratu diren alderdiei Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritakoa aplikatuko zaie.

Hirugarrena. Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko urriaren 5a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.

Familia Zikloaren izena

1 Administrazioa Administrazioa eta finantzak

2 Administrazioa Administrazio-kudeaketa

3 Administrazioa Idazkaritza

4 Merkataritza eta Marketina Merkataritza

5 Merkataritza eta Marketina Nazioarteko merkataritza

6 Merkataritza eta Marketina Merkataritza-kudeaketa eta marketina

7 Merkataritza eta Marketina Garraioaren kudeaketa

8 Merkataritza eta Marketina Kontsumitzailearentzako zerbitzuak

9 Eraikuntza eta obra zibila Obrak eta planak gauzatzea

10 Ostalaritza eta turismoa Bidaia-agentzia

11 Ostalaritza eta turismoa Bidaia agentziak eta ekitaldien kudeaketa

12 Ostalaritza eta turismoa Gida, informazio eta laguntza turistikoa

13 Ostalaritza eta turismoa Turismo-merkaturatzea eta -informazioa

14 Informatika Informatika-sistemen administrazioa

15 Informatika Sareko informatika-sistemen administrazioa

16 Informatika Informatika-aplikazioen garapena

17 Informatika Informatika-sistemen ustiapena

18 Informatika Sistema mikroinformatikoak eta sareak

19 Osasungintza Erizaintzako zaintza osagarriak

20 Osasungintza Osasun-dokumentazioa

21 Osasungintza Farmazia

22 Osasungintza Farmazia eta parafarmazia

23 Gizarte, kultura eta komunitateko zerbitzuak Gizarte- eta kultura-animazioa

24 Gizarte, kultura eta komunitateko zerbitzuak Atentzio soziosanitarioa

25 Gizarte, kultura eta komunitateko zerbitzuak Haur Hezkuntza

26 Gizarte, kultura eta komunitateko zerbitzuak Gizarteratzea

27 Gizarte, kultura eta komunitateko zerbitzuak Zeinu-mintzairaren interpretazioa

B TALDEA

Familia Zikloaren izena

1 Gorputz- eta kirol-ekintzak Gorputz- eta kirol-ekintzen animazioa

2 Gorputz- eta kirol-ekintzak Landa-ingurunean gorputz- eta kirol-ekintzen gidaritza

3 Komunikazioa, irudia eta soinua Irudi-laborategia

4 Komunikazioa, irudia eta soinua Ikus-entzunezkoen, irratiaren eta ikuskizunen produkzioa

5 Komunikazioa, irudia eta soinua Soinua

6 Eraikuntza eta obra zibila Hirigintza-proiektuen eta topografia-lanen garapena

7 Eraikuntza eta obra zibila Eraikuntza-proiektuen aplikazioak eta garapena

8 Eraikuntza eta obra zibila Igeltsero-lanak

9 Eraikuntza eta obra zibila Hormigoizko lanak

10 Elektrizitatea - Elektronika Produktu elektronikoen garapena.

11 Elektrizitatea - Elektronika Ekipo eta instalazio elektroteknikoak

12 Elektrizitatea - Elektronika Kontsumorako ekipo elektronikoak

13 Elektrizitatea - Elektronika Telekomunikazio-instalazioak

14 Elektrizitatea - Elektronika Instalazio elektriko eta automatikoak

15 Elektrizitatea - Elektronika Instalazio elektroteknikoak

16 Fabrikazio mekanikoa: produktua garatu eta fabrikatzea Proiektu mekanikoen garapena

17 Fabrikazio mekanikoa: produktua garatu eta fabrikatzea Fabrikazio mekanikoko diseinua

18 Ostalaritza eta turismoa Ostatu-arloa

19 Ostalaritza eta turismoa Turismo-ostatuen kudeaketa

20 Ostalaritza eta turismoa Pastelgintza eta okintza

21 Ostalaritza eta turismoa Jatetxeko zerbitzuak

22 Ostalaritza eta turismoa Jatetxe eta tabernako zerbitzuak

23 Irudi pertsonala Karakterizazioa

24 Irudi pertsonala Estetika

25 Irudi pertsonala Dekoraziozko estetika pertsonala

26 Irudi pertsonala Ile-apainketa

27 Elikagaien industriak Elikagaien industria

28 Elikagaien industriak Hiltegia eta harategi - urdaitegia.

29 Elikagaien industriak Okintza eta gozogintza

30 Kimika Ingurumen-kimika

31 Osasungintza Dietetika

32 Osasungintza Aho- eta hortz higienea

33 Osasungintza Diagnosi-irudia

34 Osasungintza Diagnosi klinikoen laborategia

35 Osasungintza Ingurumen-osasuna

36 Ehungintza, jantzigintza eta larrugintza Jantzigintza

37 Ehungintza, jantzigintza eta larrugintza Jantzigintza eta moda

38 Ehungintza, jantzigintza eta larrugintza Patroigintza

39 Ehungintza, jantzigintza eta larrugintza Patroigintza eta moda

40 Ehungintza, jantzigintza eta larrugintza Jantzigintza industrialeko prozesuak

C TALDEA

Familia Zikloaren izena

1 Nekazaritza-jarduerak Nekazaritza-ustiategi estentsiboak

2 Nekazaritza-jarduerak Nekazaritza-ustiategi intentsiboak

3 Nekazaritza-jarduerak Nekazaritzako eta abelazkuntzako enpresen kudeaketa eta antolamendua

4 Nekazaritza-jarduerak Natura- eta paisaia-baliabideen kudeaketa eta antolamendua

5 Nekazaritza-jarduerak Lorategizaintza

6 Nekazaritza-jarduerak Lorategizaintza eta lorezaintza

7 Nekazaritza-jarduerak Baso-lanak eta natura-ingurunearen zaintza

8 Itsas- eta arrantza-jarduerak Itsas nabigazioa, arrantza eta garraioa

9 Itsas- eta arrantza-jarduerak Itsasontziko makinen eta instalazioen operazioa, kontrola eta mantentzea

10 Itsas- eta arrantza-jarduerak Akuikultura-lanak

11 Itsas- eta arrantza-jarduerak Itsas arrantza eta garraioa

12 Itsas- eta arrantza-jarduerak Akuikultura-produzkioa

13 Itsas- eta arrantza-jarduerak Itsasontziko makinen eta instalazioen ikuskapena eta kontrola

14 Arte grafikoak Argitalpenen diseinua eta produkzioa

15 Komunikazioa, irudia eta soinua Ikus-entzunezkoen eta ikuskizunen errealizazioa

16 Eraikuntza eta obra zibila Eraikuntza-akaberak

17 Elektrizitatea - Elektronika Erregulazio- eta kontrol-sistema automatikoak

18 Elektrizitatea - Elektronika Telekomunikazio- eta informatika-sistemak

19 Ostalaritza eta turismoa Sukaldaritza

20 Ostalaritza eta turismoa Sukaldaritza eta Gastronomia

21 Ostalaritza eta turismoa Jatetxe-arloa

22 Elikagaien industriak Barazkien, haragien eta arrainen kontserbagintza

23 Elikagaien industriak Oliogintza eta zukugintza

24 Elikagaien industriak Ardogintza eta edarigintza

25 Elikagaien industriak Mahastizaintza eta ardogintza

26 Zurgintza eta altzarigintza Arotzeriako eta altzarigintzako produktuen garapena

27 Zurgintza eta altzarigintza Arotz-lanak eta altzariak neurrira egin eta instalatzea

28 Ibilgailu autopropulsatuen mantentzea Karrozeria

29 Ibilgailu autopropulsatuen mantentzea Ibilgailuen elektromekanika

30 Produkzioko mantentzea eta zerbitzuak Bero- eta fluido-instalazioen mantentzea

31 Produkzioko mantentzea eta zerbitzuak Eraikin- eta prozesu-instalazioak muntatu eta mantentzea

32 Produkzioko mantentzea eta zerbitzuak Lanbide-arriskuen prebentzioa

33 Kimika Analisia eta kontrola

34 Kimika Kimika-prozesuko industriak

35 Kimika Laborategia

36 Kimika Analisiko eta kalitate-kontroleko laborategia

37 Kimika Kimika Industriala

38 Osasungintza Anatomia patologikoa eta zitologikoa

39 Osasungintza Hortz protesiak

40 Osasungintza Erradioterapia

41 Ibilgailuen garraioa eta mantenimendua Karrozeria

D TALDEA

Familia Zikloaren izena

1 Nekazaritza-jarduerak Abeltzaintzako ustiategiak

2 Arte grafikoak Arte grafikoetako aurreinprimaketa

3 Arte grafikoak Arte grafikoen industrietako produkzioa

4 Komunikazioa, irudia eta soinua Irudia

5 Energia eta ura Energia-eraginkortasuna eta eguzki-energia termikoa.

6 Fabrikazio mekanikoa: Metalezko eraikuntzak Metalezko eraikuntzak

7 Fabrikazio mekanikoa: Metalezko eraikuntzak Bitxigintza

8 Fabrikazio mekanikoa: Metalezko eraikuntzak Soldadura eta galdaragintza

9 Fabrikazio mekanikoa: produktua garatu eta fabrikatzea Mekanizazioa.

10 Fabrikazio mekanikoa: produktua garatu eta fabrikatzea Mekanizazio bidezko produkzioa

11 Fabrikazio mekanikoa: produktua garatu eta fabrikatzea Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa

12 Zurgintza eta altzarigintza Arotzeria eta altzarigintza industriala

13 Zurgintza eta altzarigintza Zurgintzako eta altzarigintza

14 Ibilgailu autopropulsatuen mantentzea Automozioa

15 Produkzioko mantentzea eta zerbitzuak Fluido-, bero- eta manutentzio-instalazioen proiektuen garapena

16 Produkzioko mantentzea eta zerbitzuak Bero- eta fluido-instalazioen proiektuen garapena

17 Produkzioko mantentzea eta zerbitzuak Linea-eroanbideen instalazio eta mantentze elektromekanikoa

18 Produkzioko mantentzea eta zerbitzuak Industria-tresneriaren mantentzea

19 Produkzioko mantentzea eta zerbitzuak Hozteko, girotzeko eta berotzeko instalazioak muntatu eta mantentzea

20 Kimika Plastikoaren eta kautxuaren transformazioa

21 Ibilgailuen garraioa eta mantenimendua Automozioa

E TALDEA

Familia Zikloaren izena

1 Arte grafikoak Arte grafikoetako inprimaketa

2 Fabrikazio mekanikoa: produktua garatu eta fabrikatzea Galdaketa eta pulbimetalurgia bidezko produkzioa

3 Kimika Oregintza eta papergintzako industriak

4 Kimika Oregintza eta papergintzako eragiketak

5 Kimika Kimika-instalazioko prozesu-eragiketak

6 Kimika Plastikoak eta kautxua

................................................ jaunak/andreak (NAN: .................),................................... itundu edo hitzartutako ikastetxearen (IFZ: ...........) titular edo legezko ordezkari denez (ezabatu egokia ez dena), notarioaren aurrean ....................................... egunean jasotako ordezkaritza izanik (egun indarrean dago ordezkaritza hori), eskabide hau onar dadila eskatzen du, betiere, Lanbide Heziketako heziketa-zikloak ematen dituzten ikastetxe pribatuetan eta udal korporazioen titulartasuneko ikastetxe publikoetan obrak egiteko eta ekipamendua erosteko diru-laguntzetarako deia egiten duen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren Aginduaren arabera (2010. urtea).

Ikastetxearen izena edo helbidea: .................................

Ikastetxearen kodea (6 digitu) 0 1

Posta elektronikoa ...............................................

Aurkezten den dokumentazioa: Bai Ez

  1. Legezko ordezkariaren NANaren fotokopia

    (aurreko deialdiko legezko ordezkaria aldatu bada)

  2. Administrazioak konpultsatutako fotokopia,

    eskatzaileari emandako ordezkaritza-ahalordearena (aurreko deialdiarekiko zerbait aldatu bada):

  3. Eskatutako obrei buruzko azalpen-memoria,

    halakorik balego: ezaugarri teknikoak, erabilera (2.1 artikuluaren arabera).

  4. Ekipamendurako diru-laguntzarako eskabidea,

    Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarekin lankidetzan egin behar diren berrikuntza-proiektuak burutzeko (2.2 artikuluaren arabera)

  5. Eskatutako ekipamenduari buruzko azalpen-memoria:

    ezaugarri teknikoak, erabilera (2.3 artikuluaren arabera)

  6. Foru Ogasunaren ziurtagiria,

    zerga-betebeharrak egunean dituela egiaztatzen duena

  7. Ziurtagiria, Gizarte Segurantzako kuotak ordainduta dituela egiaztatzen duena

  8. Zinpeko aitorpena, diru-laguntzak jasotzeko aukera

    kentzen dien zehapen administratibo edo penalik ez dutela eta agindu honen 4.1 artikuluan ezarritako kausaren baten menpe ez daudela dioena.

  9. Zinpeko aitorpena: ikastetxeak egiaztatu beharko du

    helburu berbererako diru-laguntza eskatu diela edo ez diela eskatu beste erakunde publiko eta pribatu batzuei (ezabatu egokia ez dena), laguntzen zenbatekoa adierazi beharko du, eta ordainagiriak aurkeztu beharko ditu, agindu honen 16. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

  10. Kudeaketa-sistemen ziurtagiriak, 6. artikuluaren

  1. paragrafoan adierazitakoak

  1. Ikastetxeak parte hartu du Gaitasuna Aitortzeko

    Sisteman, 6.7.a) artikulua.

  2. Proiektu ekintzaileetan partu hartu izana ziurtatzen duten agiriak: Urratsbat edo Eje, 6.7.b) artikuluan

    adierazitakoak

  3. Berrikuntza-proiektuetan parte hartu du ikastetxeak,

    hain zuzen ere, 6.7.c) artikuluan adierazitakoetan ......

    Obretarako eskatutako diru-laguntza, guztira

    (2.1 artikuluaren arabera)

    2 artikuluan adierazitako proiektuen ekipamendurako eskatutako diru-laguntza, guztira

    Lanbide Heziketa emateko beharrezkoa den ekipamendurako eskatutako diru-laguntza, guztira (2.3 artikuluaren arabera)

    Eskatutako diru-laguntzak, guztira

    Datu Pertsonalak babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa Sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legean ezarritakoaren arabera, galdetegian agertzen diren izaera pertsonaleko datuak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren izaera pertsonaleko datuen fitxategi automatizatuan txertatuko dira.

    Eskabidea sinatzen duten pertsona fisikoak ez diren hirugarren pertsonen datu pertsonalak fitxategi automatizatu berean sartuko dira. Hori dela eta, eskabidea sinatzen duten pertsonek eman beharko diete hirugarren pertsonei horren berri, haien datuak eskabidean sartu aurretik.

    Datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuak ezerezteko edo datuen aurka egiteko eskubideak, eta indarreko legeek pertsona fisiko interesdunei aitortzen dizkieten gainerakoak, Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako Sailburuordetzaren aurrean baliatu ahal izango dira (Donostia kalea, 1, 01010, Gasteiz).

    ..................(e)n, 2010eko ..............(a)ren ... a.

    Izp.:

    (Ikastetxearen legezko ordezkaria .....................................)

    LANBIDE HEZIKETAKO ZUZENDARIA.

    HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA

    III-1 ERANSKINA

    Sistema automatizatuetan kontrola eta egiaztapena egiteko aplikazio teknikoak.

    Proiektu mota (5. artikulua): sistema automatizatuetan kontrola eta egiaztapena egiteko aplikazio teknikoak.

    Deskribapena: Proiektu honen helburua egiaztapena eta azken kontrola egiteko aplikazioak ezagutaraztea da, esaterako: ikuspen artifiziala, ultrasoinuak eta laser lineala.

    Lortu nahi diren helburuak:

  1. Egiaztapenak, azken kontrolak eta industria-prozesuetan erabilitako teknikak aztertzea.

  2. Prozesuen egiaztapena eta azken kontrola egiteko teknika nagusiak aztertzea.

  3. Egiaztapena eta kontrola egiteko praktikak garatzea.

  4. Teknologia horiek egokitzeko eta irakaskuntzako prestakuntza-programetan sartzeko jarduerak dinamizatzea.

  5. Teknologia-aurrerakuntzei buruzko jakintza lanbide-arlo hauetako ikastetxeetara zabaltzea.

    Proiektua amaitzeko eguna:

    2011ko abuztuaren 31.

    Bete beharreko baldintza espezifikoak:

  1. Ikastetxeak heziketa-ziklo hau eman behar du:

    Erregulazio- eta kontrol-sistema automatikoak.

    Ikastetxeak eskuratu behar duen ekipamendua eta balorazio ekonomikoa:

  1. Ikastetxeak proiektu honetarako eskuratu behar duen ekipamenduaren zerrenda, horretarako emango baitzaio diru-laguntza:

    Ikuspen artifizialeko kamera, Cognex Insigh 5100 modukoa edo antzekoa.

    Laser bidezko neurgailua, kortina-prozedurakoa.

    Laser bidezko distantzia neurgailua

    Balorazio ekonomikoa, guztira: 15.000 euro

    Eredu-proiektu honetarako gehienez onartuko den ikastetxe-kopurua: bat

    III-2 ERANSKINA

    Plasma-arkuaren eta proiekzio termikoaren bidezko soldadura.

    Proiektu-mota: proiekzio termikoa eta plasma-arkuaren bidezko soldadura.

    Deskribapena: Proiektu honen bidez, plasma-arkuaren eta proiekzio termikoaren bidezko soldaduraren teknologiak Lanbide Heziketako irakaste- eta ikaste-prozesuetan sartu nahi dira.

    Lortu nahi diren helburuak:

  1. Plasma-arkuaren bidezko soldaduraren teknologia (PAW) eta proiekzio termikoarena ezagutzea material plastiko, metaliko eta zeramiko berrietan.

  2. Teknologia bakoitzean egin beharreko probak eta praktikak planifikatzea.

  3. Saiakuntza ez-suntsitzaileen bidez egindako proben emaitzak baliozkotzat jotzea.

  4. Teknologia horiek egokitzeko eta irakaskuntzako prestakuntza-programetan sartzeko jarduerak dinamizatzea.

  5. Teknologia-aurrerakuntzei buruzko jakintza lanbide-arlo hauetako ikastetxeetara zabaltzea.

    Proiektua amaitzeko eguna:

    2011ko abuztuaren 31.

    Bete beharreko baldintza espezifikoak:

  1. Ikastetxeak heziketa-ziklo hauetakoren bat eman behar du:

    Soldadura eta galdaragintza

    Metal-eraikuntzak

    Ikastetxeak eskuratu behar duen ekipamendua eta balorazio ekonomikoa:

  1. Ikastetxeak proiektu honetarako eskuratu behar duen ekipamenduaren zerrenda, horretarako emango baitzaio diru-laguntza:

    Proiekzio termikoko kabina soinugabetua, oxigas eta arku bidezko prozesuetarako prestatua, kea xurgatzeko ekipoa eta posizionatzeko mahaia dituena.

    Arku-proiekzio termikoko makina, Sulcer Metco Flexiarc modukoa edo antzekoa.

    Lodiera-neurgailua, substratu magnetikoaren gainean proiektatutako txapa ez magnetikoetarako.

    Soldadura-roboterako antortxa, robotean barneratzekoa.

    Balorazio ekonomikoa, guztira: 53.050 euro

    Eredu-proiektu honetarako gehienez onartuko den ikastetxe-kopurua: bat

Ekipamendurako diru-laguntza eskatzen duen proiektua (2.2 artikulua).

Ikastetxearen izena:

Proiektuaren izena: Proiektuaren zenbakia:

Emandako heziketa-zikloaren edo zikloen izena (adierazitakoena, hala badagokio):

Proiektu honetan eskuratu nahi den ekipamenduaren zerrenda:

(Gerta daiteke III. eranskinean dagokionean adierazitako balorazio ekonomikoak ez gainditzea ekipoaren benetako balorazioa)

Ale kopurua Ekipamenduaren deskribapena: enpresa hornitzailea eta zehaztapen teknikoak, III. eranskinaren arabera. Prezioa guztira + BEZ

Proiektuaren arduradunari buruzko datuak:

  1. Proiektu-arduradun izango den irakaslearen izena eta NAN zenbakia:

    Proiektuaren arduradunak Lanbide Heziketako Zuzendaritzari eta ikastetxeko zuzendaritzari baimena ematen die proiektu hau garatzeko bere datu pertsonalak erabil ditzaten.

    Nik,........... jaunak/andreak,. ikastetxearen legezko ordezkaria naizen aldetik, adierazten dut ikastetxeak bete egiten dituela III. eranskinean (dagokion atala zehaztu) adierazitako baldintza espezifikoak, eta bete egiten dituela, halaber, arduradunari eskatzen zaizkion baldintzak. Era berean, konpromisoa hartzen dut III. eranskinean adierazitako ekipamendua erosteko, baita eranskin horretan proposatutako helburuak lortzen saiatzeko ere.

    .(e)n, 2010eko ..............(a)ren ... a.

    Izp.:

    (............................... proiektuaren arduraduna)

    Izp.:

    (Ikastetxearen legezko ordezkaria .....................................)

    LANBIDE HEZIKETAKO ZUZENDARIA.

    HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA

Lanbide-heziketa emateko beharrezkoak diren obrak, alegia, instalazioak LOE ziklo berrietara egokitzeko beharrezkoak direnak (2.1 artikulua)

Ikastetxearen izena:

Ematen diren LOE heziketa-zikloak adierazi:

Heziketa-zikloaren izena Bai

1 Instalazio elektriko eta automatikoak

2 Energia-eraginkortasuna eta eguzki-energia termikoa

3 Metalezko eraikuntzak

4 Mekanizazioa

5 Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa

6 Soldadura eta galdaragintza

7 Sukaldaritza eta Gastronomia

8 Turismo-ostatuen kudeaketa

9 Jatetxe-zerbitzuak

10 Okintza eta gozogintza

11 Sistema mikroinformatikoak eta sareak

12 Fluido- eta bero-instalazioen proiektuen garapena

13 Bero- eta fluido-instalazioen mantentzea

14 Kimika Industriala

15 Analisiko eta kalitate-kontroleko laborategia

16 Farmazia eta parafarmazia

17 Haur Hezkuntza

18 Confección y moda

19 Patroigintza eta moda

20 Karrozeria

Heziketa-zikloaren edo heziketa-zikloen izena:

Ale kopurua Eskatutako obren deskribapena Prezioa guztira + BEZ

Guztizko partziala

Heziketa-zikloaren edo heziketa-zikloen izena:

Ale kopurua Eskatutako obren deskribapena Prezioa guztira + BEZ

Guztizko partziala

Guztira

.(e)n, 2010eko ..............(a)ren ... a.

Izp.:

(Ikastetxearen legezko ordezkaria .....................................)

LANBIDE HEZIKETAKO ZUZENDARIA.

HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA

Lanbide-heziketa emateko beharrezkoa den ekipamendu orokorra (2.3 artikulua)

Ikastetxearen izena:

Heziketa-zikloaren edo heziketa-zikloen izena:

Ale kopurua Eskatutako ekipamenduaren azalpena Prezioa guztira + BEZ

Guztizko partziala

Heziketa-zikloaren edo heziketa-zikloen izena:

Ale kopurua Eskatutako ekipamenduaren azalpena Prezioa guztira + BEZ

Guztizko partziala

Heziketa-zikloaren edo heziketa-zikloen izena:

Ale kopurua Eskatutako ekipamenduaren azalpena Prezioa guztira + BEZ

Guztizko partziala

Guztira

.(e)n, 2010eko ..............(a)ren ... a.

Izp.:

(Ikastetxearen legezko ordezkaria .....................................)

LANBIDE HEZIKETAKO ZUZENDARIA.

HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA

Eransten diren fakturen zerrenda (obra eta ekipamenduari dagozkion fakturak)

Instalazioak heziketa-ziklo berrietara Hezkuntzari buruzko Lege Organikoaren ondoriozkoetara egokitzeko beharrezkoak diren obrak. (2.1 artikulua)

Heziketa-ziklo(ar)en izena

Faktura zk. Fakturaren eguna Enpresa hornitzailea Deskribapena Prezioa guztira+BEZ

Guztizko partziala

Berrikuntza-proiektuak aurrera eramateko ekipamendua: (2.2 artikulua)

Proiektuaren izena:

Heziketa-ziklo(ar)en izena

Faktura zk. Fakturaren eguna Enpresa hornitzailea Ekipamenduaren deskribapena: marka, modeloa, zehaztapenak Prezioa guztira+BEZ

Guztizko partziala

Lanbide-heziketako heziketa-zikloak emateko beharrezkoa den ekipamendua: (2.3 artikulua)

Heziketa-ziklo(ar)en izena

Faktura zk. Fakturaren eguna Enpresa hornitzailea Ekipamenduaren deskribapena: marka, modeloa, zehaztapenak Prezioa guztira+BEZ

Heziketa-ziklo(ar)en izena

Faktura zk. Fakturaren eguna Enpresa hornitzailea Ekipamenduaren deskribapena: marka, modeloa, zehaztapenak Prezioa guztira+BEZ

Guztizko partziala

Guztira

.(e)n, 2010eko ..............(a)ren ... a.

Izp.:

(Ikastetxearen legezko ordezkaria .....................................)

LANBIDE HEZIKETAKO ZUZENDARIA.

HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik