- AGINDUA, 2010eko urriaren 7koa, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuarena, zeinen bidez handitzen baita Sindikatu Hauteskundeen Batzordeko, lurralde-batzordeetako eta Ikuskaritzako kide diren sindikatuei 2010. urterako emandako diru-laguntzen aurrekontu-atala (diru-laguntzok azaroaren 28ko 237/2000 Dekretuaren bidez ezarri ziren, eta Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2010eko maiatzaren 26ko Aginduaren bidez eman). - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2010eko urriaren 7koa, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuarena, zeinen bidez handitzen baita Sindikatu Hauteskundeen Batzordeko, lurralde-batzordeetako eta Ikuskaritzako kide diren sindikatuei 2010. urterako emandako diru-laguntzen aurrekontu-atala (diru-laguntzok azaroaren 28ko 237/2000 Dekretuaren bidez ezarri ziren, eta Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2010eko maiatzaren 26ko Aginduaren bidez eman).
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 228
- Hurrenkera-zk.: 5624
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/10/07
- Argitaratze-data: 2010/11/26
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Sindikatu Hauteskundeen Bulego Publikoa, Batzordea eta Ikuskaritza sortu zituen azaroaren 28ko 237/2000 Dekretuak, eta, bigarren xedapen gehigarrian, dekretu horren bidez sortutako organoak osatzen dituzten sindikatuei Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren aurrekontu-dotazioen kontura ematekoak diren diru-laguntzak emateko prozedura zehaztu zuen.
Halaber, aipatutako dekretuko 8. artikuluak Sindikatu Hauteskundeen Batzordearen osaeran sindikatuei dagokien ordezkaritza arautu zuen, proportzionaltasun irizpidea errespetatuz, enpresetako eta administrazio publikoen zerbitzupeko langileen ordezkaritza-organoetarako hauteskundeetan Euskal Autonomia Erkidegoan sindikatu bakoitzak eskuratutako ordezkatze-mailaren arabera, eta betiere legezko ordezkaritza lortzen duen inongo sindikaturik diskriminatu barik.
Horretaz gain, aipatutako dekretuko bigarren xedapen gehigarriak aurrekontukreditua banatzeko ohiko prozedura zehazten du, eta horren ondorioz, dirulaguntzaren zenbatekoa zati berdinak emanez bana daiteke, edo proportzionaltasuna aplikatuz, enpresetako eta administrazio publikoen zerbitzupeko langileen ordezkaritza-organoetarako hauteskundeetan Euskal Autonomia Erkidegoan sindikatu bakoitzak eskuratutako ordezkatze-mailaren arabera. Hori guztiori, dirulaguntzak emateko aginduan xedatzen denari jarraiki, eta Sindikatu Hauteskundeen Batzordeko kide diren sindikatuekiko akordiorik dagoen ala ez ere kontuan hartuz.
Aipatutako bigarren xedapen gehigarriko 2. idatz-zatian agindutakoarekin bat etorriz, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2010eko martxoaren 3ko Aginduaren bitartez (2010eko martxoaren 18ko EHAA, 53. zk.), hasiera eman zitzaion erakunde sindikalei 2010. urterako laguntzak emateko prozedurari, azaroaren 28ko 237/2010 Dekretuan araututako Sindikatu Hauteskundeen Batzordean eta lurraldeetako batzordean parte hartzeagatik.
Sindikatu Hauteskundeen Batzordeko sindikatuek eta Lan eta Gizarte Segurantza zuzendariak ondokoa adostu zuten 2010eko martxoaren 22an: 2010. urterako kapitulu honi dagokion diru-laguntza zati berdinetan banatzea proposatzea Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuari.
Azaroaren 28ko 237/2000 Dekretu horren bigarren xedapen gehigarriaren 3. eta 5. idatz-zatietan xedatutakoari jarraiki, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2010eko maiatzaren 26ko (2010eko ekainaren 18ko EHAA, 115. zk.) Aginduaren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoaren 2010. urterako Aurrekontuak onartu zituen abenduaren 23ko 2/2009 Legeak, 3112. programan, 31. zerbitzuan aurreikusitako diru-laguntza onartu zen sindikatuentzat, Sindikatu Hauteskundeen Batzordean eta lurralde batzordeetan parte hartzeagatik, 348.014 euroko hasierako aurrekontu zuzkidurarekin.
Agindu hori eman ostean, eta aurten sindikatu-hauteskundeen aldia pilatzen denez, Sindikatu Hauteskundeen Batzordearen eta lurralde-batzordeen jarduera nabarmen areagotu dela kontuan hartuta, 175.000 euro gehitu behar zaio abenduaren 23ko 2/2009 Legeko (2010eko ekitaldirako Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Nagusiak onartu zituena) 3112. programan, 31. zerbitzuan, ezarritako diru-laguntzari, eta, horrenbestez, osatu behar dira Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2010eko maiatzaren 26ko Aginduaren bidez emandako zenbatekoak.
Hori guztia dela eta, honakoa
000 euro gehitzea 2010eko ekitaldirako Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Nagusiak onartu zituen abenduaren 23ko 2/2009 Legearen 3112. Programan, 31. zerbitzuan, azaroaren 28ko 237/2010 Dekretuan araututako Sindikatu Hauteskundeen Batzordean, lurralde-batzordeetan eta ikuskaritzan parte hartzen duten sindikatuentzat ezarritako diru-laguntzei.
Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2010eko maiatzaren 26ko Aginduaren bidez (2010eko ekainaren 18ko EHAA, 115. zk.), Hauteskunde Sindikalen Batzordeko, lurralde-batzordeetako eta Ikuskaritzako partaide diren sindikatuei emandako diru-laguntzak osatzeko beste diru-laguntza bat ematea.
Azaroaren 28ko 237/2000 Dekretuaren bigarren xedapen gehigarriaren 3. idatz-zatitik 5.era ezarritakoaren arabera, eta interesdunek 175.000 euroko hornidura osagarria zati berdinetan banatzea adostu dutenez, Sindikatu Hauteskundeen Batzordea osatzen duten sindikatu guztiek 43.750na euro jasoko dute. Hauek dira, beraz, diru-laguntzen onuradunak:
Eusko Langileen Alkartasuna (ELA).
Confederación Sindical de CCOO de Euskadi.
Langile Abertzaleen Batzordeak (LAB)
Unión General de Trabajadores (UGT- Euskadi)
Diru-laguntza osagarri hori jasotzeko baldintzak, baita ordaintzeko era eta laguntzen bateragarritasuna ere, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2010eko maiatzaren 26ko Aginduko 2. artikulutik 4.era aurreikusitakoak izango dira (2010eko ekainaren 18ko EHAA, 115. zk.).
Lehenengoa. Errekurtsoak.
Administrazio-bidea agortzen duen agindu honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa jarri dakioke Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuari, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 116. eta 117. artikuluetan ezarritakoa betez. Bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke EAEko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik bi hilabeteko epean, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10.1 a) eta 46. artikuluetan ezarritakoa betez.
Bigarrena. Ondorioak.
Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko urriaren 7a.
Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburua,
MARÍA GEMMA ARÁNZAZU ZABALETA ARETA.


