Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2010eko urriaren 13koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Bilboko (Bizkaia) «Salesianos Deusto-María Auxiliadora-San Juan Bosco» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari Hezkuntza Bereziko gela egonkor bat irekitzeko eta jardunean jartzeko baimena emateko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2010eko urriaren 13koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Bilboko (Bizkaia) «Salesianos Deusto-María Auxiliadora-San Juan Bosco» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari Hezkuntza Bereziko gela egonkor bat irekitzeko eta jardunean jartzeko baimena emateko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 233
  • Hurrenkera-zk.: 5878
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/10/13
  • Argitaratze-data: 2010/12/03

Gaikako eremua

  • Gaia: Hezkuntza
  • Azpigaia: ---

Testu legala

Hezkuntza Bereziko gela egonkor bat irekitzeko eta jardunean jartzeko baimena eskatuz, Bilboko (Bizkaia) «Salesianos Deusto-María Auxiliadora-San Juan Bosco» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren erakunde titularraren ordezkariak abiarazi duen espedientea aztertu da.

Espediente horri Bizkaiko Hezkuntza Ordezkaritzak egin dizkio izapideak, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta eskumena duten erakundeek egin diote txostena.

Honakoak izan dira kontuan: ikastetxe pribatuetan unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko baimenei buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua (9ko BOE); beharrizan bereziak dituzten ikasleak eskolatzeko irizpideak ezartzeko eta ikasle horiek behar dituzten baliabideak hezkuntza-sistemako maila guztietara helarazteko 1998ko uztailaren 30eko Agindua (abuztuaren 31ko EHAA); eta gai horretan aplikagarri diren gainerako legeak. Horiek horrela, hau

Kode-zenbakia: 48002535.

Izen espezifikoa: «Salesianos Deusto-María Auxiliadora-San Juan Bosco».

Titularra: Aita Salestarrak.

Helbidea: Ategorrieta Lehendakari Agirre 75.

Udalerria: Bilbao.

Lurralde Historikoa: Bizkaia.

Baimena: Hezkuntza Bereziko gela egonkor bat.

Ikastetxearen osaera:

Haur Hezkuntzako 1. zikloan: 7 unitate; bakoitzak 8, 13 edo 18 ikasposturako edukiera izango du, eta ikasleak, hurrenez hurren, urtebetez beherakoak, urtebetetik bi urtera bitartekoak, edo bi urtetik hiru urtera bitartekoak izango dira.

Haur Hezkuntzako 2. zikloan: 6 unitate, 150 ikaspostutarako edukiera.

Lehen Hezkuntza: 12 unitate, 300 ikaspostutarako edukiera.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 12 unitate, 360 ikaspostutarako edukiera.

Hezkuntza Berezia: Hezkuntza Bereziko 3 unitate eta Hezkuntza Bereziko gela egonkor 1.

Batxilergoan: Modalitateak: «Humanitateak eta Gizarte-zientziak» eta «Zientziak eta Teknologia», 10 unitate eta 350 ikaspostutarako edukierarekin.

Lanbide Heziketa:

Familia: Fabrikazio mekanikoa.

Mekanizazioko erdi-mailako prestakuntza-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

Proiektu mekanikoen garapeneko goi-mailako prestakuntza-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

Mekanizazio bidezko produkzioko goi-mailako prestakuntza-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

Familia: Elektrizitatea eta Elektronika.

Ekipo eta instalazio elektroteknikoetako erdi-mailako prestakuntza-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

Produktu elektronikoen garapeneko goi-mailako prestakuntza-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

Instalazio elektroteknikoen goi-mailako prestakuntza-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

Telekomunikabide eta informatika sistemetako goi-mailako prestakuntza-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

Erregulazio eta kontrol sistema automatikoko goi-mailako prestakuntza-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

Lehenengoa. Agindu honetan dagoen baimen-emate honek ez dakar, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bitartez ematen diren laguntzak lortzea.

Bigarrena. Agindu honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko urriaren 13a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik