Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2010eko urriaren 14koa, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuarena, 2010eko urtarrilaren 7ko Zor Publikoaren Jaulkipenaren zenbatekoa beste hirurogeita hamazazpi milioi eurorekin handitzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2010eko urriaren 14koa, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuarena, 2010eko urtarrilaren 7ko Zor Publikoaren Jaulkipenaren zenbatekoa beste hirurogeita hamazazpi milioi eurorekin handitzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ekonomia eta Ogasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 234
  • Hurrenkera-zk.: 5930
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/10/14
  • Argitaratze-data: 2010/12/07

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Ogasun; Ekonomia

Testu legala

Martxoaren 30eko 99/2010 Dekretuak, Euskadiko Zor Publikoaren jaulkipen bat edo hainbat egiteko edo zorpetze-eragiketak hitzartzeko baimena ematen du, horiek prestatzeko modua edozein dela ere, barruko zein kanpoko eragiketetan, eta gehienez bi mila eta hogeita hamazortzi milioi euroko baliokidea izango den zenbatekoan, Euskal Autonomia Erkidegoko 2010. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 2/2009 Legeak, 14. artikuluko 1. paragrafoan, Gobernu Kontseiluari emandako baimenaren arabera.

Dekretu horretako Xedapen Gehigarriak ezartzen du ezen, Euskal Autonomia Erkidegoko Finantzei buruzko azaroaren 8ko 8/1996 Legearen 30. artikuluko 3. paragrafoan agindutakoren arabera, Ekonomia eta Ogasun Saileko titularrari dagokiola, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako agindu bidez, dekretu honetan onetsitako zor-jaulkipenak egiteko tresna eta modalitate zehatzak zehaztea, bai eta finantza-baldintzak eta, orobat, dekretu honetan jaulkipenari buruz aipatu ez diren gainerako ezaugarriak zehaztea ere, betiere dekretuaren aurreikuspenen barruan.

2025eko urtarrilaren 7ko Zor Publikoaren jaulkipena handitu egingo dela erabaki da, merkatuaren baldintzak aprobetxatzearren eta, halaber, etorkizuneko kudeaketa-kostuak erraztearren, zenbatekoak aurretiaz zeuden zor-erreferentzietan taldekatzearen bitartez.

Hori guztia kontuan izanik, honako hau

  1. Zenbateko nominala: 77.000.000 euro.

  2. Jaulkitze-prozedura: kokapen pribatua.

  3. Ordainketa-data: 2010eko urriaren 28a.

  4. Ordainketa-prezioa: balio nominalaren % 96,777205.

  5. Interesak eta amortizazio-data: 2010eko urtarrilaren 7ko Euskadiko Zor Publikoaren jaulkipenaren zenbait ezaugarri ezartzen dituen Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2009ko abenduaren 14ko Aginduan ezarritakoak (2010-01-5eko EHAA).

    Handitze honetako bonuek jatorrizko eragiketan jaulkitako bonuen eskubide berberak izango dituzte.

  6. Balioen adierazpidea: kontuan eginiko oharrak.

Jaulki beharreko jaulkipen-balioen harpidetza jaulkipena egiteko mandatua duen erakundearen edo erakundeen bitartez bideratuko du Ekonomia eta Ogasun Sailak. Erakunde horiek horretarako gaituta daude, baloreen merkatuaren indarreko araudiaren arabera.

Finantza Zuzendaritzako titularra baimendu da zorpetze-eragiketa hau burutu ahal izateko beharrezkoak diren kontratuak eta gainerako eranskinak eta dokumentu osagarriak sinatzeko.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik