- AGINDUA, 2010eko urriaren 18koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeen izendapen generikoari buruzkoa. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2010eko urriaren 18koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeen izendapen generikoari buruzkoa.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 231
- Hurrenkera-zk.: 5769
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/10/18
- Argitaratze-data: 2010/12/01
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa
Deskribapenak
Testu legala
2000ko urriaren 11ko EHAAn, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2000ko irailaren 11ko Agindua argitaratu zen, zeinaren bidez, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Lurralde Historikoetako ikastetxeen izendapen generikoa arautu baitzen; agindu hori 2000ko abenduaren 11ko Aginduak aldatu zuen.
Bestalde, Euskal Autonomia Erkidegoko zero urtetik hiru urtera bitarteko umeen haur-eskolak arautu zituen abenduaren 17ko 297/2002 Dekretua 2002ko abenduaren 31ko EHAAn argitaratu zen. Dekretu horren arabera, horrelako ikastetxeei Haur-eskola izen generikoa ematen zaie, titularra zein den gorabehera.
Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren IV. Tituluak ikastetxeak arautzen ditu. Ikastetxe publikoei dagokienez (111. artikulua), haur-hezkuntza eskaintzen dutenei Haur-eskola izendapena emango zaie; lehen hezkuntza eskaintzen dutenei, berriz, Lehen Hezkuntzako Ikastetxeak deituko zaie; eta derrigorrezko bigarren hezkuntza, batxilergoa eta lanbide-heziketa eskaintzen dutenei, Bigarren Hezkuntzako Institutu. Haur-hezkuntza eta lehen hezkuntza eskaintzen duten ikastetxe publikoei Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxeak deituko zaie.
Hezkuntza premia bereziak ikastetxe arruntek aniztasuna tratatzeko neurrien esparruan tratatu ezin dituzten premiak dituzten ikasleentzat ikasketak eskaintzen dituzten ikastetxeei Hezkuntza bereziko Ikastetxeak deitu zaie.
Arte plastikoetako eta diseinuko lanbide-ikasketak eskaintzen dituzten ikastetxe publikoei Arte Eskolak deituko zaie, eta musikako eta dantzako lanbide-ikasketak eta, hala badagokio, oinarrizko ikasketak eskaintzen dituztenei, Kontserbatorioak. Goi-mailako arte-ikasketak irakasten dituzten zentroei dagokienez, 58. artikuluak ezartzen du musika eta dantzako goi-mailako ikasketak kontserbatorioetan edo musika eta dantzako goi-mailako eskoletan egingo direla; arte dramatikoetakoak, berriz, arte dramatikoko goi-mailako eskoletan; kultura-ondasunak zaintzeko eta zaharberritzeko ikasketak kultura-ondasunak zaintzeko eta zaharberritzeko goi-mailako eskoletan egingo dira; arte plastikoetako goi-mailako ikasketak, dagokion espezialitateko goi-mailako eskoletan eskainiko dira, eta diseinuko goi-mailako ikasketak, diseinuko goi-mailako eskoletan.
Lanbide heziketako zentroei dagokienez, 39.5 artikuluan ezarritakoaren arabera, Hezkuntzari buruzko Legean araututako lanbide-heziketako ikasketak, Legean bertan araututako ikastetxeetan nahiz 5/2002 Lege Organikoaren 11. artikuluan aipatzen diren ikastetxe bateratuetan eta erreferentzia nazionalekoetan egin ahal izango dira (ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoa, Lanbide Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzkoa).
Bestalde, ikastetxe pribatuek (114. artikulua) edozein izen hartu ahal izango dute, salbu eta ikastetxe publikoei dagozkienak edo haiekin nahasteko bidea eman dezaketenak.
Esandako guztiaren ondorioz, Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeen izendapen generikoa, 2000ko irailaren 11ko Aginduaren eranskinean jasotakoa, zaharkituta geratu da, eta agindu honen bidez zuzendu nahi da arazo hori.
Honako xedapen hauek ikusi dira: 2000ko irailaren 11ko Agindua, abenduaren 17ko 297/2002 Dekretua, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoa, eta arlo honetan aplikatzekoak diren indarreko gainerako xedapenak. Ondorioz, honako hau
Indargabetuta geratzen da Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2000ko irailaren 11ko Agindua, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Lurralde Historikoetako ikastetxeen izendapen generikoa arautzen duena.
Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko urriaren 18a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,
MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.
Gaztelaniazko izen generikoa
Denominación Genérica Castellano Siglak
Siglas Euskarazko izen generikoa
Denominación Genérica Euskera Siglak
Siglas
Escuela de Educación Infantil EEI Haur Hezkuntzako Eskola HE
Escuela Infantil Municipal EIMU Udal Haur Eskola UHE
Escuela Infantil Consorcio EIC Partzuergoko Haur Eskola PHE
Colegio de Educación Primaria CEP Lehen Hezkuntzako Ikastetxea LHI
Colegio de Educación Infantil y Primaria CEIP Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxea HLHI
Colegio de Educación Especial CEE Hezkuntza Bereziko Ikastetxea HBI
Centro de Educación de Personas Adultas CEPA Helduen Hezkuntzako Ikastetxea HHI
Instituto de Educación Secundaria IES Bigarren Hezkuntzako Institutua BHI
Instituto Específico de Formación Profesional Superior IEFPS Goi Mailako Lanbide Heziketako Berariazko Institutua GLHBI
Instituto Publico Integrado IPI Institutu Publiko Integratua IPI
Centro de Educación Básica a Distancia CEBAD Urrutiko Oinarrizko Hezkuntzako Ikastetxea UOHI
Instituto de Bachillerato a Distancia IBD Urrutiko Batxilergoko Institutua UBI
Centro Público de Cualificación Profesional Inicial CPCPI Hasierako Lanbide Prestakuntzako Ikastetxe Publikoa HLPIP
ARAUBIDE OROKORREKO IRAKASKUNTZAK EMATEN DITUZTEN IKASTETXE PRIBATUEN IZEN GENERIKOA
DENOMINACIÓN GENÉRICA DE LOS CENTROS PRIVADOS QUE IMPARTAN ENSEÑANZAS DE RÉGIMEN GENERAL
Gaztelaniazko izen generikoa
Denominación Genérica Castellano Siglak
Siglas Euskarazko izen generikoa
Denominación Genérica Euskera Siglak
Siglas
Escuela Infantil Privada EIPR Haur Eskola Pribatua HEPR
Centro Privado de Educación Infantil CPEI Haur Hezkuntzako Ikastetxe Pribatua HIP
Centro Privado de Educación Primaria CPEP Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Pribatua LHIP
Centro Privado de Educación Secundaria CPES Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatua BHIP
Centro Privado de Educación Infantil y Primaria CPEIP Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Pribatua HLHIP
Centro Privado de Educación Infantil, Primaria y Secundaria CPEIPS Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatua HLBHIP
Centro Privado de Educación Primaria y Secundaria CPEPS Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatua LBHIP
Centro Privado de Educación Especial CPEE Hezkuntza Bereziko Ikastetxe Pribatua HBIP
Centro Privado de Educación de Personas Adultas CPEPA Helduen Hezkuntzako Ikastetxe Pribatua HHIP
Centro Privado de Educación a Distancia CPEDI Urrutiko Hezkuntzako Ikastetxe Pribatua UHIP
Centro Autorizado de Cualificación Profesional Inicial CACPI Hasierako Lanbide Prestakuntzako Ikastetxe Baimendua HLPIB
ARAUBIDE BEREZIKO IRAKASKUNTZAK EMATEN DITUZTEN IKASTETXE PUBLIKOEN IZEN GENERIKOA
DENOMINACIÓN GENÉRICA DE LOS CENTROS PÚBLICOS QUE IMPARTAN ENSEÑANZAS DE RÉGIMEN ESPECIAL
Gaztelaniazko izen generikoa
Denominación Genérica Castellano Siglak
Siglas Euskarazko izen generikoa
Denominación Genérica Euskera Siglak
Siglas
Escuela Oficial de Idiomas EOI Hizkuntza Eskola Ofiziala HEO
Conservatorio Superior de Música CSM Goi Mailako Musika Kontserbatorioa GMK
Conservatorio Profesional de Música CPM Musika Kontserbatorio Profesionala MKP
Conservatorio Elemental de Música CEM Oinarrizko Mailako Musika Kontserbatorioa OMK
Conservatorio Superior de Danza CSD Goi Mailako Dantza Kontserbatorioa GDK
Conservatorio Profesional de Danza CPD Dantza Kontserbatorio Profesionala DKP
Conservatorio Elemental de Danza CED Oinarrizko Mailako Dantza Kontserbatorioa ODK
Escuela de Arte EA Arte Eskola AE
Escuela Superior de Diseño ESD Goi Mailako Diseinu Eskola GDE
Escuela de Arte y Superior de Diseño EASD Arte eta Goi Mailako Diseinu Eskola AGDE
Escuela Superior de Arte Dramático ESAD Goi Mailako Antzezpen Eskola GAE
Escuela Superior de Conservación y Restauración de Bienes Culturales ESCRBC Kultur Ondasuna Zaintzeko eta Zaharberritzeko Goi Eskola KOZGE
Centro Público de Enseñanzas Deportivas CPED Kirol Irakaskuntzen Ikastetxe Publikoa KIIP
Escuela de Música Pública EMPU Musika Eskola Publikoa MEPU
ARAUBIDE BEREZIKO IRAKASKUNTZAK EMATEN DITUZTEN IKASTETXE PRIBATUEN IZEN GENERIKOA
DENOMINACIÓN GENÉRICA DE LOS CENTROS PRIVADOS QUE IMPARTAN ENSEÑANZAS DE RÉGIMEN ESPECIAL
Gaztelaniazko izen generikoa
Denominación Genérica Castellano Siglak
Siglas Euskarazko izen generikoa
Denominación Genérica Euskera Siglak
Siglas
Centro Autorizado Superior de Música CASM Goi Mailako Musika Ikastetxe Baimendua GMIB
Centro Autorizado Profesional de Música CAPM Musika Ikastetxe Baimendu Profesionala MIBP
Centro Autorizado Elemental de Música CAEM Oinarrizko Mailako Musika Ikastetxe Baimendua OMIB
Centro Autorizado Superior de Danza CASD Goi Mailako Dantza Ikastetxe Baimendua GDIB
Centro Autorizado Profesional de Danza CAPD Dantza Ikastetxe Baimendu Profesionala DIBP
Centro Autorizado Elemental de Danza CAEDA Oinarrizko Dantza Ikastetxe Baimendua ODIB
Centro Superior de Arte Dramático CSAD Goi Mailako Antzezpen Ikastetxea GAI
Centro Superior de Conservación y Restauración de Bienes Culturales CSCRBC Kultur Ondasuna Zaintzeko eta Zaharberritzeko Goi Mailako Ikastetxea KOZGI
Centro Superior de Diseño CSD Goi Mailako Diseinu Ikastetxea GMDI
Centro Autorizado de Artes Plásticas y Diseño CAAPD Arte Plastiko eta Diseinuko Ikastetxe Baimendua APDIB
Centro Autorizado de Enseñanzas Deportivas CAED Kirol Irakaskuntzen Ikastetxe Baimendua KIIB
Escuela de Música Privada EMPR Musika Eskola Pribatua MEPR


