Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2010eko urriaren 20koa, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuarena, 2010erako genero-ekitatearen aldeko antolamendu-aldaketako prozesuak sustatzeko lankidetza-erakundeentzako laguntzen deialdia egiten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2010eko urriaren 20koa, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuarena, 2010erako genero-ekitatearen aldeko antolamendu-aldaketako prozesuak sustatzeko lankidetza-erakundeentzako laguntzen deialdia egiten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 215
  • Hurrenkera-zk.: 5258
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/10/20
  • Argitaratze-data: 2010/11/09

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Herri Administrazioa; Instituzional

Testu legala

Genero-ekitatearen aldeko antolamendu-aldaketako prozesuak sustatzeko lankidetza-erakundeei eman beharreko laguntzak arautzen dituen azaroaren 25eko 197/2008 Dekretuak 10. artikuluan ezartzen duenez, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren agindu bidez, laguntzen deialdia egingo da, eta, deialdi horrekin batera, honako hauek ere adieraziko dira: laguntzen zenbatekoa, eskaerak aurkezteko modua, tokia eta epea, eta baremazio-irizpideak, formularioa eta Eusko Jaurlaritzaren eta erakunde eskatzailearen arteko hitzarmenaren eredua.

Horren arabera, honako hau

Agindu honen helburua ondoko deialdia egitea da: azaroaren 25eko 197/2008 Dekretuaz arautu ekitatearen aldeko antolaketan, aldaketa-prozesuentzako laguntzetarako (2010erako) deialdia, alegia; izan ere, dekretu horren bidez, arautu egiten baitira, Genero-ekitatearen aldeko antolaketan aldaketa-prozesuak sustatzeko, lankidetza-erakundeentzako laguntzak.

Deialdi honek Garapenerako Lankidetza Funtsaren Kudeaketa Batzordearen oniritzia jaso zuen, 2010eko otsailaren 9an egindako bilkuran.

Azaroaren 25eko 197/2008 Dekretuaren 2. artikuluan aurkezturiko hautaketa-irizpideen eta I., II., III. eta IV. eranskinetan aurkezturiko dagokien baremazioaren arabera balioetsiko dira eskaerak.

Deialdi honen zuzkidura ekonomikoa 350.000 euroko zenbatekoa izango da guztira, eta lankidetza-erakundeei banatuko zaie genero-ekitatearen aldeko antolamendu-aldaketako prozesuak sustatzeko, gehienez ere 26.400 euroko laguntzetan.

Guztizko zenbateko hori aldatu ahal izango da, eskatutako laguntzen guztizko kopurua kontuan hartuta, eta laguntza horiek ebatzi aurretik Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzaren beste laguntza-programa batzuk gauzatzearen ondorioz amaitu gabeko beste diru-iturririk dagoen ikusita. Hala gertatzen bada, EHAAn emango da horren berri, Garapen Lankidetzarako zuzendariaren ebazpen bat argitaratuz.

Genero-berdintasunaren aldeko antolamendu-aldaketako prozesuak sustatzeko lankidetza-erakundeei bideratutako laguntzak arautzen dituen azaroaren 25eko 197/2008 Dekretuak xedapen iragankorrean aurreikusitakoarekin bat etorrita, Garapen-lankidetzarako Euskal Agentziaren jarduerak martxan jartzen ez diren bitartean, Aginduko kudeaketa zereginak Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzak egingo dituela ulertuko da eta hitzarmenak erakunde esleipendunekin sinatzeko eginkizuna zuzendariaren esku utziko da. VII. eranskinean dago jasota hitzarmen eredua.

Beraz, eskaerak Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzari (Donostia kalea 1, 01010, Vitoria-Gasteiz) helaraziko zaizkio, zuzenean edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako moduen arteko edozeinen bidez, V. eta VI. eranskinetan biltzen diren eredu normalizatuen arabera.

Agindua EHAAn argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean aurkeztu beharko dira eskaerak.

Eskaerak aurkezteko, azaroaren 25eko 197/2008 Dekretuan bildutako baldintza guztiak oso-osorik eta esanbidez onartu beharko dira.

Agindu honetan bildu gabeko guztirako genero-ekitatearen aldeko antolamendu-aldaketako prozesuak sustatzeko lankidetza-erakundeei eman beharreko laguntzak arautzen dituen azaroaren 25eko 197/2008 Dekretua aplikatuko da.

AMAIERAKO XEDAPENAK

Lehenengoa. Errekurtsoak.

Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke, eman duen organoaren aurrean, Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita hilabeteko epean; edo zuzenean administraziorekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietako Salaren aurrean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita bi hilabeteko epean.

Bigarrena. Ondorioak.

Agindu hau EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunean hasiko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2005eko urriaren 20a.

Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburua,

MARÍA GEMMA ARÁNZAZU ZABALETA ARETA.

(1) Kontratazio-proposamena kanpoko aholkularitza-erakunde batena denean eta taula honetan zehazten diren irizpideak kontuan hartuz, genero-berdintasunaren aldeko antolamendu-aldaketako prozesua sustatzeko ardura zuzena duten erakunde horretako pertsona edo pertsonak barematuko dira

  1. Esperientzia (45 puntura arte).

    1. Kanpoko pertsona fisikoak edo juridikoak genero-diagnostikoak eta/edo Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasun Planak egiten duen esperientzia. Genero-diagnostikoak, Erakunde bateko kide guztien, eta bertan nagusi diren harremanen eta iritzien berrikuste sistematikoaren partaidetza-prozesu gisa definitzen da, eta haren helburua erakunde horretan ikusten diren genero-desberdintasuneko modu partikularrak eta espezifikoak antzematea da. Berdintasun-planaren definizioa honako hau da: partaidetza-diagnostikoan antzemandako genero-desberdintasunak desagerrarazteko, mainstreaminga garatzeko eta erakundeetan emakumeen ahalduntzea sustatzeko bultzatuko diren ikuspegia eta jardun-norabideak (gehienez 20 puntu).

      1. Kanpoko pertsona fisikoak edo juridikoak genero-diagnostiko bat baino gehiagotan eta emakumeen eta gizonen arteko Berdintasun Plan bat baino gehiagotan egile gisa parte hartu duela frogatzea (20 puntu).

      2. Kanpoko pertsona fisikoak edo juridikoak gutxienez emakumeen eta gizonen arteko Berdintasun Plan batean eta/edo gutxienez genero-diagnostiko batean egile gisa parte hartu duela frogatzea (10 puntu).

      3. Kanpoko pertsona fisikoak edo juridikoak genero-diagnostikotan edo emakumeen eta gizonen arteko Berdintasun Planetan egile gisa parte hartu duenik ez frogatzea (0 puntu).

    2. Kanpoko pertsona fisikoak edo juridikoak GGKEekin eta/edo gizarte-erakundeekin izandako esperientzia (gehienez 15 puntu).

      1. Prozesua suspertuko duen pertsona fisikoak edo juridikoak GGKE batean, Genero Erreferente gisa kontratatua, gutxienez urtebeteko esperientzia frogatzea (15 puntu).

      2. Kanpoko pertsona fisikoak edo juridikoak gutxienez urtebeteko esperientzia frogatzea, GGKE batean langile tekniko kontratatu gisa, eta erakunde horretan egondako denboraldian generoari buruzko barne-taldean edo antzeko taldeetan parte hartu duela frogatzea (10 puntu).

      3. Kanpoko pertsona fisikoak edo juridikoak gutxienez urte beteko esperientzia frogatzea GGKE batean langile tekniko kontratatu gisa (8 puntu).

      4. Kanpoko pertsona fisikoak edo juridikoak gutxienez urtebeteko esperientzia frogatzea gizarte-erakundeetan langile tekniko kontratatu gisa (6 puntu).

      5. Kanpoko pertsona fisikoak edo juridikoak gutxienez urte beteko esperientzia frogatzea GGKEetan edo gizarte-erakundeetan boluntario gisa (4 puntu).

      6. Kanpoko pertsona fisikoak edo juridikoak GGKEetan eta/edo gizarte-erakundeetan lan-esperientziarik ez frogatzea, ez ordaindutako lanetan ezta boluntario gisa ere (0 puntu).

    3. Kanpoko pertsona fisikoak edo juridikoak prozesu parte-hartzaileak dinamizatzeari dagokionez izandako esperientzia (gehienez 10 puntu).

      1. Kanpoko pertsona fisikoak edo juridikoak prozesu parte-hartzaileak dinamizatzeari dagokionez esperientzia duela frogatzea (gehienez 10 puntu).

      2. Kanpoko pertsona fisikoak edo juridikoak prozesu parte-hartzaileak dinamizatzeari dagokionez esperientziarik ez frogatzea (0 puntu).

  2. Prestakuntza (gehienez 45 puntu).

    1. Kanpoko pertsona fisikoaren edo juridikoaren prestakuntza eta ezagutza garapenerako lankidetzan eta/edo generoan eta garapenean (gehienez 20 puntu).

      1. Kanpoko pertsona fisikoak edo juridikoak garapenerako lankidetzan eta baita generoan eta garapenean ere graduondoko ikastaroak egin izana (20 puntu).

      2. Kanpoko pertsona fisikoak edo juridikoak aurretik aipatutako bi gaietako bati buruz graduondoko ikastaro bat egin duela eta gutxienez 100 orduko prestakuntza duela frogatzea (15 puntu).

      3. Kanpoko pertsona fisikoak edo juridikoak aurretik aipatutako bi gaietako bati buruz (garapenerako lankidetza edo genero eta garapena) graduondoko ikastaro bat egin duela frogatzea (10 puntu).

      4. Kanpoko pertsona fisiko edo juridikoak aurretik aipatutako bi gaietako bati buruz gutxienez 100 orduko prestakuntza duela frogatzea (5 puntu).

      5. Kanpoko pertsona fisikoak edo juridikoak aurretik aipatutako bi gaiei buruz ez frogatzea ez prestakuntzarik ezta ezagutzarik ere (0 puntu).

    2. Kanpoko pertsona fisikoaren edo juridikoaren prestakuntza eta ezagutza emakumeen eta gizonen berdintasunaren gaiari buruz (gehienez 15 puntu).

      1. Kanpoko pertsona fisikoak edo juridikoak emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari buruzko graduondoko ikastaro bat egin duela frogatzea (15 puntu).

      2. Kanpoko pertsona fisikoak edo juridikoak emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari buruz gutxienez 100 orduko prestakuntza duela frogatzea (10 puntu).

      3. Kanpoko pertsona fisikoak edo juridikoak emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari buruz ezagutzarik ez frogatzea (0 puntu).

    3. Kanpoko pertsona fisikoaren edo juridikoaren prestakuntza eta ezagutza partaidetza-metodologiei buruz eta partaidetza-prozesuen kudeaketari buruz (gehienez 10 puntu).

      1. Kanpoko pertsona fisikoak edo juridikoak partaidetza-metodologiak erabiltzea eta partaidetza-prozesuak kudeatzea helburu duen graduondoko ikastaroa egina izatea (10 puntu).

      2. Kanpoko pertsona fisikoak edo juridikoak partaidetza-metodologiari buruz eta partaidetza-prozesuen kudeaketari buruz gutxienez 100 orduko prestakuntza duela frogatzea (5 puntu).

      3. Kanpoko pertsona fisikoak edo juridikoak partaidetza-metodologiari buruz eta partaidetza-prozesuen kudeaketari buruz ezagutzarik ez frogatzea (0 puntu).

        Homologazioa (gehienez 10 puntu).

        1. Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren gaian Emakunde Emakumearen Euskal Erakundeak emandako aholkularitza-homologazioa edukitzea (gehienez 10 puntu).

          1. Erakundeak edo pertsona fisikoak edo juridikoak emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren gaian Emakunde Emakumearen Euskal Erakundeak emandako aholkularitza-homologazioa duela frogatzea (gehienez 10 puntu).

          2. Kanpoko erakunde fisikoak edo juridikoak Emakunde Emakumearen Euskal Erakundeak emandako aholkularitza-homologazioa ez edukitzea (0 puntu).

  1. Partaidetza metodologia (gehienez 60 puntu).

    1. Erabili beharreko tekniken eta metodologien garapena (gehienez 15 puntu).

      1. Erabili beharreko ikerketa-teknikak behar bezala garatzea (gehienez 15 puntu).

      2. Erabili beharreko ikerketa-teknikak behar bezala ez garatzea (0 puntu).

    2. Partaidetza-metodologien erabilera (gehienez 15 puntu. Irizpide baztertzailea).

      1. Partaidetza-metodologiak erabiltzea eta horien egokitasuna behar bezala argumentatzea genero-berdintasunaren aldeko antolamendu-aldaketako prozesuen diagnostikoak eta planak egiteko (gehienez 15 puntu).

      2. Partaidetza-metodologiak ez erabiltzea eta horien egokitasuna behar bezala ez argumentatzea (0 puntu, irizpide baztertzailea)

    3. Partaidetza-maila handiaren bermea (gehienez 15 puntu. Irizpide baztertzailea).

      1. Prozesuan erakunde osoaren partaidetza-maila handia lortzeko jarraituko den metodologia behar bezala adieraztea (gehienez 15 puntu).

      2. Prozesuan partaidetza-maila handia lortzeko jarraituko den metodologia behar bezala ez adieraztea (0 puntu, irizpide baztertzailea).

    4. Prozesuaren fase guztietako partaidetza (gehienez 15 puntu).

      1. Deskribatutako prozesuaren fase bakoitzean aurreikusitako partaidetza behar bezala adieraztea (gehienez 15 puntu).

      2. Prozesuaren fase bakoitzean aurreikusitako partaidetza behar bezala ez adieraztea (0 puntu, irizpide baztertzailea).

  2. Proposamenaren koherentzia eta bideragarritasuna (gehienez 40 puntu).

    1. Giza baliabideak eta baliabide tekniko eta materialak (gehienez 15 puntu).

      1. Proposamenak, ondo deskribatzen diren giza baliabideak eta baliabide tekniko eta materialak edukitzea eta horiek proposamena aurrera eramateko egokiak izatea (gehienez 15 puntu).

      2. Proposamena gauzatzeko deskribatzen diren giza baliabideak eta baliabide tekniko eta materialak nahikoak ez izatea (0 puntu).

    2. Genero-berdintasunaren diagnostikorako lan-plana (gehienez 15 puntu).

      1. Genero-berdintasunerako partaidetza-diagnostikoaren lan-plana definitzea eta plan horretan ondoren azaltzen diren erakundearen zortzi lan-arloei buruzko informazioa nola lortu zehaztea. Dagokion dekretuak araututako zortzi lan-arloak honako hauek dira: politikoa, berdintasunaren aldez aurretik egindako lanaren ibilbidea, antolamendu-kultura, barruko lanen prozesuak, erabakiak hartzea, komunikazioa eta ikaskuntza, pertsonen kudeaketa eta jarrerak (gehienez 15 puntu).

      1. Aurreikusitako lan-plana behar bezala ez garatzea (0 puntu).

    3. Kronograma (gehienez 10 puntu).

      1. Prozesu guztia aurrera eramateko ondo zehaztutako kronograma aurkeztea eta proposamenari egokitutakoa izatea (10 puntu).

      2. Prozesua aurrera eramateko, oro har zehaztutako kronograma aurkeztea (5 puntu).

      3. Kronogramarik ez aurkeztea (0 puntu).

        III. ERASKINA

        FINANTZAKETA BERDINTASUNAREN ALDEKO EKINTZA PLAN ESTRATEGIKORAKO BAKARRIK ESKATZEN DUTEN PROPOSAMENEN GENERO BERDINTASUNAREN ALDEKO DIAGNOSTIKOAREN BAREMAZIO TAULA

        1. Ezarritako zortzi arlo tematikoei buruzko informazioa (gehienez 60 puntu. Irizpide baztertzailea).

          1. Aurkeztutako diagnostikoak modu sakonean aztertzea Dekretuak ezartzen dituen zortzi arloak (politikoa, berdintasunaren aldez aurretik egindako lanaren ibilbidea, antolamendu-kultura, barruko lanen prozesuak, erabakiak hartzea, komunikazioa eta ikaskuntza, pertsonen kudeaketa eta jarrerak) (gehienez 60 puntu)

          2. Aurkeztutako diagnostikoak zortzi lan-arloei buruz behar adina informazio ez ematea (0 puntu, irizpide baztertzailea).

        2. Erakundeko kideen partaidetza (gehienez 20 puntu).

          1. Diagnostikoa lantzeko prozesuan erakundeko kide gehienen partaidetza bermatzea (gehienez 20 puntu).

          2. Diagnostikoa lantzeko prozesuan erakundeko kide gehienen partaidetza ez bermatzea (0 puntu).

        3. Partaidetza-metodologien erabilera (gehienez 20 puntu. Irizpide baztertzailea).

          1. Diagnostikoa lantzeko prozesuan partaidetza-metodologiak erabili direla bermatzea (gehienez 20 puntu).

          2. Diagnostikoa lantzeko prozesuan erakundeko kide gehienen partaidetza ez bermatzea (0 puntu. Irizpide baztertzailea).

  1. Partaidetza metodologia (gehienez 60 puntu).

    1. Erabili beharreko tekniken eta metodologien garapena (gehienez 15 puntu).

      1. Genero-berdintasunaren aldeko Ekintza Plan Estrategikoaren lantze-prozesuan erabili beharreko ikerketa-teknikak behar bezala garatzea (gehienez 15 puntu).

      2. Erabili beharreko ikerketa-teknikak behar bezala ez garatzea (0 puntu).

    2. Partaidetza-metodologien erabilera (gehienez 15 puntu. Irizpide baztertzailea).

      1. Partaidetza-metodologiak erabiltzea eta horien egokitasuna behar bezala argumentatzea genero-berdintasunaren aldeko Ekintza Plan Estrategikoa egiteko (gehienez 15 puntu).

      2. Partaidetza-metodologiak ez erabiltzea eta horien egokitasuna behar bezala ez argumentatzea (0 puntu).

    3. Partaidetza-maila handiaren bermea (gehienez 30 puntu. Irizpide baztertzailea).

      1. Berdintasunaren aldeko Ekintza Plan Estrategikoaren lantze-prozesuan, metodologikoki behar bezala adieraztea nola mantenduko den genero-diagnostikoan parte hartu duten departamentuen eta antolamendu-egitura guztien partaidetza-maila(gehienez 30 puntu).

      2. Partaidetza-mailak nola mantendu behar bezala ez adieraztea (0 puntu).

  2. Proposamenaren koherentzia eta bideragarritasuna (gehienez 40 puntu).

    1. Giza baliabideak eta baliabide tekniko eta materialak (gehienez 15 puntu).

      1. Proposamenak, ondo deskribatzen diren giza baliabideak eta baliabide tekniko eta materialak edukitzea eta horiek proposamena aurrera eramateko egokiak izatea (gehienez 15 puntu).

      2. Proposamena gauzatzeko deskribatzen diren giza baliabideak eta baliabide tekniko eta materialak nahikoak ez izatea (0 puntu).

    2. Ildo Estrategikoak (gehienez 15 puntu, irizpide baztertzailea).

      1. Lan-proposamenak ondo zehaztea Dekretuak ezartzen dituen hiru ildo estrategikoetako ekintzak Planean jasotzea nola bermatu. Ildo horiek honako hauek dira: emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunak desagerraraztea; emakumeen ahalduntzea eta genero-ikuspegiaren mainstreaminga edo integrazioa (gehienez 15 puntu).

      2. Hiru Ildo Estrategikoetako ekintzak Planean nola jasoko diren ez zehaztea (0 puntu, irizpide baztertzailea).

    3. Kronograma (gehienez 10 puntu).

      1. Prozesu guztia aurrera eramateko ondo zehaztutako kronograma aurkeztea eta proposamenari egokitutakoa izatea (10 puntu).

      2. Prozesua aurrera eramateko, oro har zehaztutako kronograma aurkeztea (5 puntu).

      3. Kronogramarik ez aurkeztea (0 puntu).

(Generoko partaidetza-diagnostikorako eta berdintasunaren aldeko ekintza plan estrategikorako finantzaketa-eskabidea).

ERAKUNDE ESKATZAILEAREN DATUAK:

Erakunde eskatzailea (izen ofiziala):

Helbidea/Erakundearen egoitza:

Telefonoa:

Faxa:

Helbide elektronikoa:

IFZ:

Ahalduna:

Kargua:

Eskaeraren ardura bere gain hartzen duela adierazteko sinadura:

Eskabidearen pertsona arduraduna:

Eskabidearen pertsona arduradunaren telefono zenbakia:

IRAUNALDIA:

Aurreikusitako hasiera-data:

Aurreikusitako amaiera-data:

Gauzatzeko aldia, guztira (hilabeteak):

FINANTZIAZIOA:

Kostua guztira:

Genero-arloko partaidetza diagnostikoa bideratzeko zerbitzuen kostua:

Genero-berdintasunaren aldeko Ekintza Plan Estrategikoa bideratzeko zerbitzuen kostua (prestakuntza-prozesutik eratorritako kostuak baldin badaude partida honetan sartu behar dira):

DINAMIZAZIO TALDEA:

Kanpoko dinamizatzaile gisa proposaturiko pertsona edo erakundea:

Kanpoko dinamizatzaile gisa proposaturiko pertsonaren edo erakundearen sinadura:

Erakunde eskatzailearen Genero Erreferente gisa izendatutako pertsona:

Erakunde Eskatzailearen Generoari buruzko Barne Taldea osatzen duten pertsonak:

  1. Justifikazioa eta aurreikusitako eragina.

  1. Ekimenaren aurrekarien deskribapena eta erakundeak aurretik genero-berdintasunaren arloan egindako lanaren deskribapena, hau da, antolaketa-eremuan, eremu estrategikoan eta teknikoan eta baita ere, emakumeen erakundeekin eta/edo mugimendu feministarekin egindako aliantzetan.

  2. Justifikazioa: genero-berdintasunaren aldeko antolamendu-aldaketako prozesuaren finantzaketa-eskabidea egiteko arrazoiak modu laburrean adieraztea.

  3. Erakundean prozesu-amaierarako lortzea espero diren helburuak eta aurrerapenak, aldez aurretik, adieraztea.

  1. Partaidetza metodologia.

  1. Genero-arloko partaidetza-diagnostikoaren eta berdintasunaren aldeko Ekintza Plan Estrategikoaren lantze-prozesuan erabiliko diren metodologia eta ikerketa-teknikak azaltzea. Arreta berezia eskainiko zaio teknika horien partaidetza-izaera argumentatzeari.

  2. Aipatutako metodologiak erabiliz, prozesuaren fase guztietan erakundearen partaidetza-maila altua nola lortuko den justifikatzea. Erakundearen barruan prozesuaren partaidetzari buruz dauden konpromisoak azaltzea, termino kuantitatibo zein kualitatiboetan.

  3. Lan plangintza.

  1. Diagnostiko-fasean nola lortuko da Dekretuak zehaztutako zortzi arlo tematikoei buruzko informazioa (Politikoa, berdintasunaren alde aurretik egindako lanaren ibilbidea, antolamendu-kultura, barruko lanen prozesuak, erabakiak hartzea, komunikazioa eta ikaskuntza, pertsonen kudeaketa, jarrerak) ?

  2. Proposamena gauzatzeko behar diren giza baliabideak eta baliabide tekniko eta materialak zehaztea. Proposamenaren kudeaketa eta logistika azaldu.

  3. Kronograma: Partaidetza Diagnostikoaren eta Ekintza Planaren lantze-prozesuan aurreikusitako faseak eta ekintzak ahal den zehatzena deskribatu.

  4. Aurrekontu koadroa.

    Partidak Eusko Jaurlaritza

    Zuzeneko kostuak:

    I. Diagnostikoa bideratzeko zerbitzuak.

    II. Plana bideratzeko zerbitzuak.

    Zeharkako kostuak:

    Erakunde eskatzailearen administrazio-gastuak

    Zeharkako kostuak, guztira

    Guztizkoa, oro har

  5. Jarraipen sistema.

  1. Aurretik ezarritako helburuak prozesuan zehar betetzen direla bermatzeko aurreikusi diren jarraipen-mekanismoen adierazpena.

(Genero-berdintasunaren aldeko Ekintza Plan Estrategikorako finantzaketa-eskabidea).

ERAKUNDE ESKATZAILEAREN DATUAK:

Erakunde eskatzailea (izen ofiziala):

Helbidea / Erakundearen egoitza:

Telefonoa:

Faxa:

Helbide elektronikoa:

IFZ:

Ahalduna:

Kargua:

Eskaeraren ardura bere gain hartzen duela adierazteko sinadura:

Eskabidearen pertsona arduraduna:

Eskabidearen pertsona arduradunaren telefono zenbakia:

IRAUNALDIA:

Aurreikusitako hasiera-data:

Aurreikusitako amaiera-data:

Gauzatzeko aldia, guztira (hilabeteak):

FINANTZIAZIOA:

Kostua guztira:

Genero-berdintasunaren aldeko Ekintza Plan Estrategikoa bideratzeko zerbitzuen kostua (prestakuntza-prozesutik eratorritako kostuak baldin badaude partida honetan sartu behar dira):

DINAMIZAZIO TALDEA:

Kanpoko dinamizatzaile gisa proposaturiko pertsona edo erakundea:

Kanpoko dinamizatzaile gisa proposaturiko pertsonaren edo erakundearen sinadura:

Erakunde eskatzailearen Genero Erreferente gisa izendatutako pertsona:

Erakunde Eskatzailearen Generoari buruzko Barne Taldea osatzen duten pertsonak:

  1. Justifikazioa eta aurreikusitako eragina.

  1. Ekimenaren aurrekarien deskribapena eta erakundeak aurretik genero-berdintasunaren arloan egindako lanaren deskribapena, hau da, antolaketa-eremuan, eremu estrategikoan eta teknikoan eta baita ere, emakumeen erakundeekin eta/edo mugimendu feministarekin egindako aliantzetan.

  2. Justifikazioa: genero-berdintasunaren aldeko antolamendu-aldaketako prozesuaren finantzaketa-eskabidea egiteko arrazoiak modu laburrean adieraztea.

  3. Erakundean prozesu-amaierarako lortzea espero diren helburuak eta aurrerapenak, aldez aurretik, adieraztea.

  1. Genero arloko partaidetza diagnostikoa.

  1. Genero-arloko Partaidetza Diagnostikoan Dekretuak zehaztutako zortzi arlo tematikoei buruz azaltzen den informazio garrantzitsuena laburbilduta aurkeztea (Politikoa, berdintasunaren alde aurretik egindako lanaren ibilbidea, antolamendu-kultura, barruko lanen prozesuak, erabakiak hartzea, komunikazioa eta ikaskuntza, pertsonen kudeaketa, jarrerak).

  2. Zer metodologia erabili ziren diagnostiko hori egiteko? Arreta berezia jarri partaidetza-izaera duten metodologietan.

  3. Nola lortu ziren langileen partaidetza-kuota handiak diagnostikoaren lantze-prozesuan?

  1. Partaidetza metodologia.

  1. Berdintasunaren aldeko Ekintza Plan Estrategikoaren lantze-prozesuan erabiliko diren metodologia eta ikerketa-teknikak azaltzea. Arreta berezia eskainiko zaio teknika horien partaidetza-izaera argumentatzeari.

  2. Aipatutako metodologia erabiliz, berdintasunaren aldeko Ekintza Plan Estrategikoaren lantze-prozesuan erakundearen partaidetza-kuota altua mantentzea nola lortuko den justifikatzea. Erakundearen barruan prozesuaren partaidetzari buruz dauden konpromisoak azaltzea, termino kuantitatibo zein kualitatiboetan.

  1. Lan plangintza.

  1. Nola bermatuko da aurreikusitako lan-plangintzaren bidez, Dekretuak zehazten dituen hiru Ildo Estrategikotako genero-berdintasunaren aldeko ekintzak jasotzea? Hiru Ildo horiek honako hauek dira: emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunak desagerraraztea, emakumeen ahalduntzea sustatzea eta erakundean mainstreaminga integratzea.

    4,2. Proposamena gauzatzeko behar diren giza baliabideak eta baliabide tekniko eta materialak zehaztea. Proposamenaren kudeaketa eta logistika azaldu.

  1. Kronograma: Partaidetza Diagnostikoaren eta Ekintza Planaren lantze-prozesuan aurreikusitako faseak eta ekintzak ahal den zehatzena deskribatu.

  1. Aurrekontu koadroa.

    Partidak Eusko Jaurlaritza

    Zuzeneko kostuak:

    I. Plana bideratzeko zerbitzuak

    Zeharkako kostuak:

    Erakunde eskatzailearen administrazio-gastuak

    Zeharkako kostuak, guztira

    Guztizkoa, oro har

  2. Jarraipen sistema.

  1. Aurretik ezarritako helburuak prozesuan zehar betetzen direla bermatzeko aurreikusi diren jarraipen-mekanismoen adierazpena.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko urriaren 20a

Honako hauek bildu dira:

Batetik............................................, (hemendik aurrera erakunde esleipenduna deituko diogu, IFZ:...........................................,

erakunderen ordezkaria:..................................................................,) erakunde esleipendunaren Lege Ordezkaria den aldetik eta

Bestetik..................................................., Eusko Jaurlaritzako Garapen Lankidetzarako zuzendaria

Honako hau ADIERAZTEN DUTE

Elkarri aitortzen diotela ordezkaritza-ahalmena dutela, eta indarrekotzat jotzen dutela ahalmen hori, baita HITZARMEN hau sinatzeko behar besteko lege-ahalmena dutela ere. Hori guztia dela-eta, hitzarmena honako klausula hauen arabera gauzatzea erabaki dute:

KLAUSULAK

Lehenengoa. Hitzarmen honek XXZ-KKKKBA/XXXX erreferentzia duen genero-berdintasunaren aldeko antola

mendu-aldaketako prozesuaren finantzaketa soilik hartzen du eraginpean.

Bigarrena. Eusko Jaurlaritzak XXX euro ordainduko ditu guztira, bi ordainketatan. Prozesuaren aurrekontu osoa eta onartua XXX euro da.

Hirugarrena. XXXX erakundeak.

Hitzarmen hau eta indarreko araudia beteko ditu azaroaren 25eko 197/2008 Dekretuaren arabera. Dekretu horren bidez arautzen dira genero-berdintasunaren aldeko antolamendu-aldaketako prozesuak sustatzeko lankidetza-erakundeei bideratutako laguntzak, Garapena eta Lankidetza Sustatzeko Funtsaren kontura. 2010eko XXaren Xx(e)ko Deialdi Agindua ere beteko du.

Jarraipen-informeak aurkeztuko ditu azaroaren 25eko 197/2008 Dekretuaren 24. artikuluan ezartzen denaren arabera.

Erakundeak, aurretik aipatutako Dekretu arautzailearen 23. artikuluan ezartzen denaren arabera, Eusko Jaurlaritzari proiektua funtsean alda dezala eskatuko dio, honako aldaketa hauetakoren bat egin nahi izanez gero:

Kanpoko pertsona fisiko edo juridikoaren aldaketa

Generoari buruzko Barne Taldearen osaera-aldaketak

Erakundeak Erreferente izendatutako pertsonaren aldaketa

Erabiliko den metodologiaren aldaketa

Prozesuaren luzapenak (prozesua gauzatzeko aurreikusitako epean izandako atzerapenak).

Jarraipen-txostenetan gertatzen diren aldaketa ez-funtsezkoen berri emango du.

Laugarrena. Erakunde esleipendunak XXX banku-kontua (20 digituak adierazi behar ditu) Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntza hau kudeatzeko kontu gisa baliatuko du.

Bosgarrena. Erakunde esleipendunak adierazi du prozesuaren benetako hasiera-data XXXX/XX/XX dela (benetako hasiera-data idatzi behar da). Data hori formulazio-eredukoa ez bada, hitzarmen hau sinatzen den egunekoa baino geroagokoa izan behar du, eta 2010eko abenduaren 31koa baino lehenagokoa.

Seigarrena. Erakunde esleipendunak onartzen du finantzatutako prozesuak amaitu ondoren ebalua daitezkeela azaroaren 25eko 197/2008 Dekretuaren 25. artikuluan ezarritakoaren arabera. Ebaluazio hori Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzak koordinatuko du, baina helburu horretarako kontratatutako kanpoko lantalde edo pertsona batek egingo du.

Eta bidezko ondorioetarako horrela jasota gera dadin, hitzarmen honen hasieran aipatutako lekuan eta egunean sinatzen du.

Garapen Lankidetzarako Zuzendaritza Erakunde Esleipenduna

Stua.:

Garapen Lankidetzarako zuzendaria

Stua.:

Erakunde eskatzailea

  1. Estatutuen eta dagokion Erregistroan erregistratuta egotearen fotokopia eskuetsia, baita eskabidea aurkezten duenaren ahalordetzea ere (azaroaren 25eko 197/2008 Dekretuaren 6. artikulua).

  2. FIZ txartelaren fotokopia eta zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzari dagozkionak egunean daudela egiaztatzen duten ziurtagiriak (azaroaren 25eko 197/2008 Dekretuaren 6. artikulua).

  3. Diru-laguntzak edo laguntza publikoak lortzeko aukera galdu izanaren zigorra jaso ez izanaren zinpeko adierazpena (ez zigor penalik ez administratiborik), dagokion zigorrak ezartzen duen aldian, eta horretarako ezgaitzen duen lege-debekurik jaso ez izanaren zinpeko adierazpena. Sexu-arrazoiengatik diskriminatzeagatik zigor administratibo edo penala betetzen ez egotea, ezta debeku horrekin zigortuta egotea ere, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 legean ezarritakoari jarraiki (azaroaren 25eko 197/2008 Dekretuaren 6.d artikulua).

  4. Erakundearen antolamendu-egituraren dokumentua honako arlo hauetaz informazioa ematen duena: organigrama, gobernu modua, lan-prozesuak, etengabeko hobekuntzarako ekintzak eta pertsonen kudeaketa (azaroaren 25eko 197/2008 Dekretuaren 6.g artikulua)

  5. Erakunde eskatzaileak aurretik emakumearen alde eta/edo genero-berdintasunaren alde egindako lanaren azalpen-memoria (azaroaren 25eko 197/2008 Dekretuaren 6.h artikulua).

  6. Zinpeko edo erantzukizuneko aitorpena, erakunde eskatzaileak berdintasunaren aldeko antolamendu-aldaketako prozesuaren fase guztietan parte hartzeko konpromisoa hartzen duela adieraziz, betiere parte hartzeko ezarritako metodologiari jarraiki. Bereziki aipatuko da finantzatutako prozesua Lankidetzarako Zuzendaritzak sustatutako kanpoko ebaluaketa-prozesuaren menpe egon daitekeela (azaroaren 25eko 197/2008 Dekretuaren 6.j artikulua).

  7. Erakundeko genero-erreferentea den pertsonaren izendapena jasotzen duen dokumentua, estatutuen arabera izendatutako ahaldunaren sinadurarekin (azaroaren 25eko 197/2008 Dekretuaren 6. artikulua).

  8. Generoari buruzko Barne Taldearen osaera jasotzen duen dokumentua, estatutuen arabera izendatutako ahaldunaren sinadurarekin (azaroaren 25eko 197/2008 Dekretuaren 6. artikulua).

  9. Memoria bat, bertan erreferentearen, Generoari buruzko Barne Taldearen eta prozesuan parte hartzen duen erakundeko langileen eginkizunen liberazio-sistema bat ezarriko da (azaroaren 25eko 197/2008 Dekretuaren 6. artikulua).

  10. Zinpeko edo erantzukizuneko aitorpena, erakunde eskatzaileak berdintasunaren aldeko antolamendu-aldaketako prozesuan duen partaidetza argitara emateko konpromisoa hartzen duela adieraziz (azaroaren 25eko 197/2008 Dekretuaren 6. artikulua).

  11. Prozesuak irauten duen bitartean sortzen den dokumentazioan ez ezik egiten diren memoria eta txostenetan ere hizkuntza ez-sexistaren erabilera egiaztatzen duen dokumentua (azaroaren 25eko 197/2008 Dekretuaren 6. artikulua).

    Kanpoko pertsona fisikoa edo juridikoa

  12. Kanpoko pertsona físikoak edo juridikoak Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzak antolatutako prestakuntza-prozesuan parte hartzeko konpromisoa eta borondatea duela jasotzen duen dokumentua (azaroaren 25eko 197/2008 Dekretuaren 2.1 artikulua).

  13. Kanpoko pertsona físikoari edo juridikoari buruz honako dokumentazio hau: curriculuma eta 1. eranskineko baremazio-irizpideetan jasotako alderdiak frogatzeko behar diren dokumentuak

    Berdintasunaren aldeko Ekintza Plan Estrategikorako erabateko finantzaketaren eskabidea

  14. Erakunde eskatzailearen generoari buruzko partaidetza-diagnostikoaren kopia

  15. Partaidetza-diagnostikoaren lantze-prozesuaren memoria zehatza, arreta berezia jarriz prozesuan erabilitako metodologian eta prozesuan izandako partaidetzan. Betiere, III. eranskinean ezarritako baremazio-irizpideen arabera

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik