Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2010eko urriaren 20koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena. Agindu honen bidez, Euskal Herriko Unibertsitateko master ofizialen 2009-2010eko matrikularako laguntzetarako deia egiten zaie langabezian dauden unibertsitate-tituludunei. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2010eko urriaren 20koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena. Agindu honen bidez, Euskal Herriko Unibertsitateko master ofizialen 2009-2010eko matrikularako laguntzetarako deia egiten zaie langabezian dauden unibertsitate-tituludunei.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 216
  • Hurrenkera-zk.: 5284
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/10/20
  • Argitaratze-data: 2010/11/10

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Herri Administrazioa; Sailak

Testu legala

Abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoak onartutako Euskal Herriko Autonomia Estatutuaren 16. artikuluak ezartzen duenez, «Konstituzioaren lehen xedapen gehigarrian xedatzen dena aplikatzeko, irakaskuntza, zabalera, maila, gradu, modalitate eta espezialitate guztietan, Euskal Autonomia Erkidegoaren konpetentziapean dago, Konstituzioaren 27. artikuluaren eta berori garatuko duten Lege Organikoei, horren 149.1.30 artikuluak Estatuari ematen dizkion ahalmenei eta guztiori betetzeko eta bermatzeko behar den goi-ikuskapenari kalterik egiteke».

Unibertsitate-gaietan Estatuaren egitekoak eta zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzeari buruzko maiatzaren 25eko 1014/1985 Errege Dekretuaren eranskineko B.2 puntuak ezartzen duenez, administrazio-egoitza erkidego honetan duten goi-mailako irakaskuntzako ikasleei zuzendutako deialdien arautze eta kudeaketa aipatu erkidegoari eskualdatzen zaio. Deialdiok egiteko, estatu osorako ezarritako oinarrizko irizpideak errespetatuko dira.

Era berean, otsailaren 25eko 3/2004 Legeak, Euskal Unibertsitate Sistemarenak, bere 8., 38. eta 44. artikuluetan, bekak eta ikasketetarako laguntzak arautzen ditu, eta honako hau ezartzen du: unibertsitate gaietan eskumenak dituen Eusko Jaurlaritzako sailari dagokiola oinarrizko legedian bekei, kredituei eta ikasketetarako laguntzei buruz ezarritako sistema orokorra arau bidez garatzea.

Euskal Unibertsitate Sistemaren 3/2004 Lege horrek berak arautzen duenez, Unibertsitate Sistema horren oinarrizko helburuetako bat da ezagutzen eta metodo zientifikoen aplikazioa behar duten lan-jarduerak egiteko prestatzea eta bizitza guztian zehar prestatzea.

Krisi ekonomikoko egoeran, langileen prestakuntza errazteko inoiz baino premia handiagoa dago, haiek berriz lanera itzultzeko itxaropena hobe dezaten. Lanik ez duten pertsonak dira, hain zuzen, babesgabeenak, gaur egungo egoera ekonomiko eskasaren ondoriozko gertakizunen aurrean, eta beraz, Administrazioaren laguntza handiena behar dutenak. Laguntzarako tresna horien artean garrantzitsuenetako bat da prestakuntza akademikoaren hobekuntza, birziklatzen, eta beraz, berriz lanera itzultzen, laguntzen baitu.

Horrekin lotuta, ekonomia eta enplegua sustatzeko neurrien barruan, Eusko Jaurlaritzak lehentasun hau du, besteak beste, hezkuntza-arloan: langabezian dauden eta laguntzak jasotzeko egoeran dauden unibertsitate-tituludunei laguntzea, prestatzen eta birziklatzen joan daitezen.

Horregatik, eta masterren irakaskuntzaren helburua unibertsitate-tituludunek prestakuntza aurreratua, espezializatua eta diziplina anitzekoa lortzea denez gero, deialdi honen bidez ikasketa horiek egitea erraztu nahi da. Izan ere, unibertsitate-tituluren baten jabe diren 25 urtetik 40 urtera arteko langabetuek ez dute matrikula-eskubideak ordaindu beharrik izango, EHUn master ofizial bat egiterakoan, baldin eta unibertsitate-titulazio ofiziala badute.

Horregatik, diru-laguntza publikoen arloan indarrean den legediak dionari eta, bereziki, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuak onartutako Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren VI. tituluan eta VII. tituluko III. kapituluan eta abenduaren 29ko 19/2008 Legean jasotakoei jarraiki, hau

2009-2010 ikasturteko matrikula-gastuak finantzatzeko laguntza-deia egiten zaie langabeziako legezko egoeran izan eta langabezia-prestazioa jasotzeko eskubidea onartuta izan duten unibertsitate-tituludunei Euskal Herriko Unibertsitateko master ofizialetako (I. eranskinean jasotzen dira zeintzuk).

Hartzaileen kualifikazio akademikoa hobetzea da laguntzen xedea; hau da, haien prestakuntza-maila osatzea eta eguneratzea. Horrela, behin-behinekoz enplegatu-izaera galdu duten unibertsitate-tituludunei lan-merkatuan sartzen lagundu nahi zaie.

Agindu honek aipagai dituen laguntzetarako 50.000 euro bideratuko dira.

Matrikularako laguntzaren zenbatekoa master-titulu ofiziala lortzeko irakaskuntza-zerbitzuetarako finkatutako prezio publiko ofizialaren adinakoa izango da, ikasketa-planean zehaztutako urte bakoitzerako.

Laguntza honela emango da: ikaslea zenbateko hori ordaintzetik salbuetsita egongo da, eta haren ordaina zuzenean ordainduko zaio Euskal Herriko Unibertsitateari. Eskatzaileek matrikularen prezioa ordaindu badute, berau itzuliko du Euskal Herriko Unibertsitateak.

Laguntza hori jasotzeko, baldintza hauek bete beharko dira:

  1. Euskal Autonomia Erkidegoan izatea administrazio egoitza.

  2. 25 urtetik 40 urtera bitarteko adina izatea.

  3. Espainiar unibertsitate-titulu ofizialen bat izatea edota Goi-mailako Hezkuntzaren Europako Esparruko goi-mailako erakunde batek emandako titulua izatea, titulua jasotako herrialdean master ikasketetan sartzea ahalbidetzen duela. Halaber, Goi-mailako Hezkuntzaren Europako Esparrukoak ez diren heziketa-sistemen araberako tituludunak ere onartu ahal izango dira, euren tituluak homologatu beharrik izan gabe, Unibertsitateak aurrez konprobaturik izango duelarik espainiar unibertsitate-titulu ofizialei dagokien prestakuntza maila berdina egiaztatzen dutela eta titulua jasotako herrialdean gradu ondoko ikasketetan sartzea ahalbidetuta dutela, unibertsitate ikasketa ofizialen antolamendua ezartzen duen urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuaren 16. artikuluan ezarritakoaren arabera.

  4. Legalki langabezian egotea.

  5. Langabezia-prestazioa eta -subsidioa jasotzeko eskubidea onartua izatea.

  6. 2009-2010 ikasturtean ikasturte osoan matrikulatuta egon izana I. eranskinean jasotako EHUko master ofizialetako batean, Euskal Herriko Unibertsitateko ikasketa-planari jarraiki.

    Betekizun horiek guztiak, f) idatz-zatikoa izan ezik, denek egon behar dute 2009. urtean beteta.

Laguntzak lehiaren araubideari jarraiki emango dira. Eskatutako diru-laguntzen zenbateko osoa 2. artikuluan aurreikusitako guztizko zenbatekoa baino handiagoa balitz, diru-laguntzak eskatzailearen per capita errentarekiko alderantziz proportzionalki esleituko dira, 7. artikuluan aipatutako koefiziente zuzentzailearekin haztatu eta gero.

Aurreko artikuluan xedatutakoari jarraiki hala behar baldin bada, eskatzailearen errenta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2009ko ekainaren 23ko Aginduko I. eranskinean ezarritakoaren arabera kalkulatuko da. Agindu horren bidez, 2009-2010 ikasturtean unibertsitate-ikasketak eta beste zenbait goi-mailako ikasketa egiteko izaera orokorreko beken deialdia egin zen (EHAA, 2009-07-14koa). Egoera horretan, agindu horretan zehaztutako pertsonak soilik hartuko dira aintzat.

Laguntza eskatzen dutenen per capita errenta kalkulatu ondoren, zenbateko horiek adinaren araberako beheko koefiziente zuzentzaile honekin biderkatuko dira, nagusienei laguntzeko. Horrela zehaztuko dira eskatzaileen errenta haztatuak, eskatzaile horien hurrenkera 5. artikuluan ezarritakoaren arabera finkatzeko.

1969-01-01 eta 1970-12-31 artean jaiotakoak: 0,70.

1971-01-01 eta 1972-12-31 artean jaiotakoak: 0,75.

1973-01-01 eta 1974-12-31 artean jaiotakoak: 0,80.

1975-01-01 eta 1976-12-31 artean jaiotakoak: 0,85.

1977-01-01 eta 1978-12-31 artean jaiotakoak: 0,90.

1979-01-01 eta 1980-12-31 artean jaiotakoak: 0,95.

1981-01-01 eta 1983-12-31 artean jaiotakoak: 1.

  1. Web-orri honetan ageri den eredua inprimatzea da eskaeraren inprimakia eskuratzeko: www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net. Eskaera beteta eta eskatzaileak nahiz bere familia-unitateko kide konputagarri guztiek sinatuta eman behar da, EHUko Leioako campuseko beka-unitatean edo Arabako nahiz Gipuzkoako unibertsitate-kanpusetako errektoreordetzetan. Eskaerak, halaber, aurkeztu ahal izango dira Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan adierazitako lekuetan.

  2. Eskabideak aurkezteko epea 2010eko azaroaren 24an bukatuko da.

  3. Eskabidearekin batera honako agiri hauek aurkeztu behar dira:

    1. Administrazio-egoitzaren ziurtagiria, eskatzailearen helbidean bizi diren pertsona guztien zerrenda jasoko duena.

    2. Familiako kide zenbagarri guztien nortasun-agiri nazionalen fotokopiak.

    3. Eskatzailea legez langabezian zegoela egiaztatzen duen agiria.

    4. Langabezia-prestazioa edo -subsidioa ematearen aldeko ebazpena.

      Eskatutako laguntzen zenbatekoak 2. artikuluan aurreikusitako zenbateko osoa gainditzen badu, laguntzen eskatzaileei ondoren aipatutako dokumentazioa eskatuko zaie:

    5. Familiako eusle nagusiaren eta, hala badagokio, beste kide konputagarri batzuen PFEZren aitorpenaren fotokopia osoa, 2008 ekitaldikoa, edo aitorpenik egin ez dela baieztatzen duen Ogasunaren egiaztagiria.

    6. Lan-etekinen egiaztagiria (10T), 2008an PFEZren aitorpena egin beharrik izan ez duten familia-unitateen edo kide konputagarrien kasuan. Horrezaz gain, 2008an familiako edozein kide konputagarrik jaso arren PFEZn barne hartu ez diren diru-sarrera guztien egiaztagiriak.

    7. Hala badagokio, eskatzaileak familia-errentan kenkariak izateko eskubidea ematen duen zirkunstantziaren bat betetzen duela adierazten duen dokumentazioa.

  4. Eskabideak ezarritako epearen barruan aurkeztu behar dira. Eskabideak baldintza guztiak betetzen ez baditu, interesatuari jakinaraziko zaio, hamar eguneko epean konpon ditzan, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 71.1 artikuluaren arabera.

  5. Eskatzaileak diru-laguntzen eskaera betetzeak esan nahi du:

    1. Onartu egiten dituela beka-deialdi horren oinarriak.

    2. Beharrezkoa balitz, baimena ematen diola Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailari, zerga-administrazioen bidez lortzeko bekarako familia-errentaren eta ondarearen zenbatekoa zehazteko behar dituen datuak. Baimenik ematen ez badu, 8. artikuluko 3. puntuko e), f) eta g) puntuetan aipatzen diren 2008ko ekitaldiko errenta-aitorpenari dagokion dokumentazioa aurkeztea eskatu ahal izango dio beka-eskatzaileari Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak.

  6. Kontuan hartuz zer dioten abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak Datu Pertsonalak Babesteari buruzkoak, eta otsailaren 25eko 2/2004 Legeak Titulartasun Publikoko Datu Pertsonalen Fitxategiei buruzkoak eta Datuak Babesteko Euskal Agentzia Sortzeari buruzkoak, eskaeraren inprimakiko datu pertsonalak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko datu pertsonalen fitxategi automatizatuan sartuko dira.

    Datuak ikusteko, zuzentzeko, ezeztatzeko edo horien aurka egiteko eskubideak eta indarreko legediak pertsona fisiko interesatuei aitortzen dizkieten gainerako eskubideak erabiltzeko, Unibertsitate eta Ikerketako Sailburuordetzara jo behar da: Donostia kalea 1, 01010 posta-kodea, Vitoria-Gasteiz.

  1. Agindu honen bidez egiten den beka-deialdia kudeatzeko erakunde laguntzailea Euskal Herriko Unibertsitatea izango da.

  2. Hona erakunde horien arteko lankidetza-gaiak:

    1. Eskabideak egiteko inprimaki normalizatuak doan eskuragarri jartzea.

    2. Eskabideak jaso eta erregistratzea.

    3. Aurkeztutako eskabideak eta dokumentazio gehigarria egiaztatzea. Behar izanez gero, antzemandako gabeziak edo akatsak zuzentzeko eskatu ahal izango dute edo aurkeztu gabeko dokumentazioa aurkezteko.

    4. Egiaztatzea eskatzaileek eskatutako baldintzak betetzen dituztela.

    5. Unibertsitate Zuzendaritzara 2010eko azaroaren 26a baino lehenago bidaliko da ezarritako baldintzak betetzen dituzten eskabideen zerrenda. Bertan, eskatzaile bakoitza matrikulatu den master ofizialaren edo berezko tituluaren kreditu kopurua zehaztuko da.

    6. Arestian aipatutakoarekin batera, eskatutako baldintzak betetzen ez dituzten eskabideen zerrenda ere bidaliko da.

    7. Kudeaketa-unitateetan prozedurari buruzko ebazpenaren berri ematea.

    8. Laguntzen esleipenaren prozedura amaiturik, EHUk Unibertsitate Zuzendaritzarekin lankidetzan jardungo du, emandako laguntzen jarraipena eginez.

    9. Jasotako diru-laguntzen aplikazioa justifikatuko du Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailaren aurrean, eta batez ere, matrikula-prezioaren itzulketa eskatzaileek aurrez ordaindutako kasuetan.

  1. Lehiaren araubideari jarraiki emango dira agindu honen babespean ematen diren bekak, 5. artikuluan ezarritakoaren arabera.

  2. Eskabideak aurkeztutako epea amaitutakoan, eta, hala behar izanez gero, eskabideak zuzendu eta osatzeko epea bukatu ostean, erakunde laguntzaileak baldintzak betetzen dituzten eskabideen zerrenda egingo du eskatzaile bakoitza matrikulatu den master ofizialaren kreditu kopurua adieraziz, eta baita ezarritako baldintzak betetzen ez dituzten eskabideen zerrenda ere. Zerrenda horiek Unibertsitate Zuzendaritzara bidaliko dira 2010eko azaroaren 26a baino lehenago.

  3. Interesdun bakoitzari eman beharreko laguntzaren zenbatekoa 2009-2010. ikasturtean egin duen master-matrikulari dagokion prezio publikoa izango da. Laguntzen zenbatekoa 2. artikuluan adierazitako diru-kopurua baino handiagoa balitz, deialdi honen 5. artikuluan ezarritako esleipen irizpideen arabera erabakiko dira diru-laguntzak.

  1. Unibertsitate Zuzendaritzak kudeatuko ditu agindu honen bidez araututako bekak; dena den, erakunde laguntzaileari, Unibertsitate Zuzendaritzari, jarduerak egoteko gomendatu ahal izango dio.

  2. Ebazpen horretan bekadunen zerrenda azalduko da. Bertan bekadunen nortasuna eta emandako zenbatekoa adieraziko dira. Horrez gain, ukatutako eskabideen zerrenda ere azalduko da, ukatze-kode eta guzti.

  3. Aurreko paragrafoan azaltzen den ebazpenak ez du administrazio-bidea amaitzen. Beraren aurka, interesdunak gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango dio Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari hilabeteko epean, jakinarazpen hau jasotzen duen egunaren biharamunetik hasita; izan ere, horixe ezartzen baitu Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 114. eta 115. artikuluetan.

  4. Ematen den ebazpen hori interesdunei jakinaraziko zaie eta unibertsitate laguntzailearen iragarki-tauletan jarriko da, jakitera emateko, mundu guztiak izan dezan horren berri.

  5. Bekadunei jakinarazi eta hamabost eguneko epean bekari espresuki uko egiten ez badio, onartu duela ulertuko da.

  6. Prozedura ebatzi eta ebatzitakoa interesdunei jakinarazteko epea, gehienez ere, sei hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera. Epe hori igaro eta ebazpena jakinarazten ez bada, beka-eskabidea ukatu zaiela ulertu beharko dute interesdunek, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 44.1 artikuluan ezarritako ondorioetarako (Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legea).

  7. Agindu honetako laguntzen onuradunei ez zaie laguntzarik emango, ez emandakoa ordainduko, baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan itzultze- edo zehatze-prozeduraren bat bukatu gabe eta izapidetzen badute.

Agindu honen babesean ematen diren laguntzak Euskal Herriko Unibertsitateari ordainduko zaizkio, 11.5 artikuluan adierazten den epea amaitu ondoren eta onuradunak espresuki laguntzari uko egin ez badio. Eskatzaileek matrikularen prezioa ordainduta badute, berau itzultzeko eskubidea izango dute.

Hona bekadunen betebeharrak:

  1. Laguntza eskuratu den helbururako baliatzea.

  2. Laguntza emateko eta hartaz baliatzeko ezarri diren baldintzak eta eskakizunak bete direla egiaztatzea.

  3. Behar denean, beka jasotzeko erabakigarriak izan ziren baldintzak betetzen direla egiaztatzeko ekintzak onartu beharko dituzte; eta Kontrol Ekonomikoko Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak beken zertarakoa fiskalizatzerakoan eskatzen dieten informazio guztia eman beharko dute.

  4. Beste administrazio edo erakunde publiko zein pribatu batek helburu bererako laguntzak edo diru-laguntzak emanez gero, horren berri eman beharko diote Unibertsitate Zuzendaritzari.

  1. Diru-laguntza hauek bateraezinak dira beste edozein erakunde edo pertsona publiko zein pribatuk helburu berarekin 2009-2010 ikasturterako emandako beste diru-laguntza batzuekin.

  2. 2009-2010 ikasturtean beste diru-laguntza bateraezinenik jaso izana, itzultzeko arrazoia izango da.

  1. Bekak ezeztatu ahal izango dira, ordainduta egon zein ez egon, kasu hauetan:

    1. Beka emateko prozesuan datuak ezkutatu edo faltsutu izana.

    2. Beste pertsona fisiko edo juridikoren batengandik datozen giza bereko onurekin bateraezina bada.

    3. Deialdiak ezarritako baldintzak betetzen ez dituzten pertsonaren bati ematea beka edo baldintza horiek behar bezala kreditatu ez dituenari.

    4. Ikasketak bertan behera uztea, halakotzat ere ulertuko delarik matrikulatutako kredituen heren bateko azterketetara gutxienez aurkeztu ez izana, ohiko edo ezohiko deialdian, ikasketak bertan behera uztearen edota azterketetara aurkeztu ez izanaren arrazoia ikasleak enplegua aurkitu izanagatik ematen den kasuetan izan ezik, behar bezala egiaztatzen denean.

  2. Espedientean interesa duen pertsonaren ikustaldiaren eta entzunaldiaren izapideak egin baino lehen ezin izango da beka errebokatzeko ebazpenik eman, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 84. artikuluan xedatutakoaren arabera. Unibertsitate Zuzendaritzak pertsona interesatuari jakinaraziko dio dirua itzultzeko prozeduraren hasiera eta arrazoiak, eta 15 eguneko epea izango du egokiak iruditzen zaizkion alegazioak egiteko. Horixe xedatzen du abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuak Euskadiko Autonomia Erkidegoko Aurrekontuen bizkar doazen Laguntzen Bermeen eta Itzulketen Araubide Orokorrari buruzkoak, bere bigarren tituluan.

  3. Espedienteari egindako instrukziotik jasotako zenbatekoak eta, horrenbestez, dagozkion legezko interesak itzuli behar direla ondorioztatuko balitz, ebazpena emango da. Bertan beharrezko informazioa emango da ebazpena eman eta bi hilabeteko epean zenbatekook modurik erosoenean eta errazenean itzul daitezen.

  4. Borondatezko epearen barruan dirua itzultzen ez bada, Ogasun eta Finantza Saileko organo eskudunari jakinaraziko zaio premiamendu-bideari diezaion indarrean dauden xedapenak ezarritakoaren arabera.

Lehenengoa. Ikasturte bat baino iraupen luzeagoko master ofizialak.

Unibertsitate Zuzendaritzak behar diren neurriak hartuko ditu, bermatzeko bekadunek salbuetsita izango dutela hurrengo ikasturteetako matrikula, urtebetetik gorako iraupena duten master ofizialetan, beti ere EAEko aurrekontuetan kreditu egokia eta nahikoa egonez gero dagokion ekitaldian. Hurrengo ikasturteetan beka berritzeko eskubidea izateko, 2009-2010 ikasturteko onuradunek ikasturteko kredituen % 80 gainditu behar dute.

Bigarrena. Ordezko xedapena.

Agindu honetan aurreikusi gabeko orotarako, 2009ko ekainaren 23ko Aginduan Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuak xedatutakoa aplikatuko da. Agindu horren bidez, izaera orokorreko gastuen deialdia egiten da, 2009-2010 ikasturtean unibertsitate-ikasketak eta goi-mailako beste ikasketa batzuk egiteko (EHAA, 2009-07-14).

AMAIERAKO XEDAPENAK

Lehenengoa. Agindu hau garatzeko baimena.

Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordeari baimena ematen zaio agindu honetan xedatutakoa betearazteko beharrezko instrukzioak eman ditzan.

Bigarrena. Errekurtsoak.

Agindu honek administrazio-bidea agortzen du, eta beraren aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari. Hilabeteko epea izango da horretarako, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera zenbatzen hasita. Bestela, zuzen-zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea ere badago, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Salan. Bi hilabeteko epea izango da horretarako, aipatutako aldizkari ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.

Hirugarrena. Indarrean jartzea.

Agindu honek eragina izango du Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko urriaren 20a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.

Master Ofizialak:

Hezkuntza

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Hizkuntzen Irakaskuntzako Irakasleen Prestakuntza Unibertsitate Masterra.

Gizarte eta Zuzenbide Zientziak

  1. Giza Komunikazioa Unibertsitate Masterra.

  2. Oinarrizko Eskubideak eta Herri Aginteak Unibertsitate Masterra.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik