Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2010eko urriaren 20koa, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumeneko tren, tranbia eta funikularretan bidaia-txartel baliodunik gabe doazen erabiltzaileei exijitu behar zaien gutxieneko diru kopurua arautzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2010eko urriaren 20koa, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumeneko tren, tranbia eta funikularretan bidaia-txartel baliodunik gabe doazen erabiltzaileei exijitu behar zaien gutxieneko diru kopurua arautzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 218
  • Hurrenkera-zk.: 5350
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/10/20
  • Argitaratze-data: 2010/11/12

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Herri Administrazioa; Ekonomia

Testu legala

Lurralde Antolaketa eta Garraio Sailaren 1983ko abenduaren 27ko Aginduaren bidez, aldatu egin zen, bidaia-txartelik gabe zihoazen edo bidaia-txartela izan arren, zegokiena baina zerbitzu handiagorako erabiltzen ari zirenei exijitu beharreko gutxieneko diru kopurua. Agindu horren arabera, exijitu beharreko gutxieneko hori 750 pezeta zen, betiere, hartutako zerbitzuengatiko tarifa halako bi baino gutxiago ez bazen.

Trenbide-sektorearen egungo araubidearen arabera, garraio-zerbitzuak ematen dituzten enpresen eta bidaiarien arteko harremanak enpresa horiek ezarritako kontrataziorako baldintza orokorretan arautu behar dira. Hau da, baldintza orokor horietan jaso behar da baliodun bidaia-txartelik gabe doazen bidaiariei zenbateko diru kopurua exijitu behar zaien gutxienez.

Aurrekoa gorabehera eta denbora asko igaro den arren, 1983ko Aginduak indarrean jarraitzen du, baina gaur egun argi dago ez dela aski, trena, tranbia eta funikularra erabiltzen dutenen artean maularen aurka borrokatzeko disuasio-tresna gisa.

Bestetik, eta zehapena eta hertsatzeko isuna bereizten dituen doktrina joriari jarraituz, esan beharra dago, Agindu honen xedea ez dela zehatzea, jakina, baizik eta konpentsazio- eta disuasio-neurri bat ezartzea duela xede, eta neurri hori hertsatzeko isun baten bidez mamitu dela, bidaia-txartelik gabe bidaiatzen duten erabiltzaileek jokamolde horretatik urrundu eta kasuan kasuko garraio-zerbitzua ematen duen enpresak ezartzen dituen erabilpen-baldintzak errespeta ditzaten.

Era berean, agindu honekin aurreko araudia eredu ez hain zentralizatu eta eraginkor batera moldatu nahi da, kontuan izanik, gainera, beste autonomia erkidego batzuen eta Estatuaren titulartasuneko trenbide-zerbitzu gehienetan ere eredu hori dela nagusi.

Azaldutakoagatik guztiagatik, honako hau

Agindu honetan xedatutakora egokitutako kontratazioko baldintza orokorrak baimentzen ez diren bitartean, eta, betiere, aginduaren artikulu bakarrean ezarritako epea agortu bitartean, indarrean jarraituko du Lurralde Antolaketa eta Garraio Sailaren 1983ko abenduaren 27ko Aginduak, aldez aurretik jakinarazi gabe txartelik izan ez, bidaia luzatu edo maila goragokora aldatzen diren trenbide-bidariei ordainean hartuko zaien gutxienezko diru-eskuraketen igoerari buruzkoak. Epe hori bukatutakoan, baimena jasotzeko kontratazioko baldintza orokorrak aurkeztu ez dituzten enpresek ezin izango dute inolako diru kopururik eskatu bidaia-txartel baliodunik gabe doazen pertsonei.

Indargabeturik daude xedapen honetan ezarritakoarekin bat ez datozen maila bereko edo beheragoko xedapen guztiak, eta bereziki, Lurralde Antolaketa eta Garraio Sailaren 1983ko abenduaren 27ko Agindua, aldez aurretik jakinarazi gabe txartelik izan ez, bidaia luzatu edo maila goragokora aldatzen diren trenbide-bidariei ordainean hartuko zaien gutxienezko diru-eskuraketen igoerari buruzkoa.

Xedapen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko urriaren 20a.

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik