- AGINDUA, 2010eko urriaren 20koa, Kulturako sailburuarena, 2010. urteko Euskadi literatura sariak ebazten dituena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2010eko urriaren 20koa, Kulturako sailburuarena, 2010. urteko Euskadi literatura sariak ebazten dituena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 220
- Hurrenkera-zk.: 5409
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/10/20
- Argitaratze-data: 2010/11/16
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Instituzional
Testu legala
Kulturako sailburuaren 2010eko apirilaren 14ko Aginduaren bidez (2010eko apirilaren 22ko EHAA, 74. zk.), Euskadi literatura sariak, arautu eta horretarako dei egiten da, haien zortzi modalitateetan: euskarazko literatura, gaztelaniazko literatura, euskarazko haur eta gazte literatura, gaztelaniazko haur eta gazte literatura, euskarazko literatura itzulpena, literatura lanaren ilustrazioa, euskarazko saiakera eta gaztelaniazko saiakera.
2010eko apirilaren 14ko Aginduaren 8. artikuluan ezarritakoaren arabera, eta berariaz zeregin horretarako 2010eko uztailaren 7an emandako Agindu bidez (2010eko abuztuaren 4ko EHAA, 149. zk.) izendatutako epaimahaiek egindako proposamenak ezagutu ondoren, honako hau
Euskarazko literatura: Fermin Etxegoien Uribeetxeberria jauna, 2009an Pamiela argitaletxeak argitara emandako Autokarabana izeneko lanagatik.
Gaztelaniazko literatura: José Fernández De la Sota jauna, 2009an Bassarai argitaletxeak argitara emandako Vacilación izeneko lanagatik.
Euskarazko haur eta gazte literatura: Patxi Zubizarreta Dorronsoro jauna, 2009an Ibaizabal argitaletxeak argitara emandako Xia Tenzinen bidaia miresgarria izeneko lanagatik.
Gaztelaniazko haur eta gazte literatura: inori eman gabe utzi da.
Euskarazko literatura itzulpena: Jesus Mari Mendizabal Iraola jauna, 2009an Alberdania&Elkar argitaletxeek argitara emandako Horacio Quirogaren Eguzki kolpea izeneko lanagatik.
Literatura lanaren ilustrazioa: Jokin Mitxelena Erize jauna, 2009an Aizkorri argitaletxeak argitara emandako Ipuin-kontalariaren lapikoa izeneko lanagatik.
Euskarazko saiakera: Joxe Azurmendi Otaegi jauna, 2009an Elkar argitaletxeak argitara emandako Azken egunak Gandiagarekin izeneko lanagatik.
Gaztelaniazko saiakera: Miguel Sánchez-Ostiz Gutiérrez jauna, 2009an Alberdaniak argitaletxeak argitara emandako Sin tiempo que perder izeneko lanagatik.
Sarituek, aipatutako 2010eko apirilaren 14ko Aginduaren 2. artikuluaren arabera, 18.000 euro jasoko dituzte. Era berean, 4.000 euro jasoko dituzte goian esandako aginduan xedatutako egitekoak egin ostean (itzulpen modalitatean izan ezik).
Administrazio-bidea agortzen duen agindu honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jar dakioke Kultura sailburuari, EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik hasi eta hilabeteko epean. Era berean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, dagokion gelan, esandako egunetik hasi eta bi hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko urriaren 20a.
Kulturako sailburua,
MARÍA BLANCA URGELL LÁZARO.


