Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2010eko urriaren 22koa, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuarena, 2009ko azaroaren 25eko Agindua aldatzen duena. Izan ere, agindu horren bidez iragartzen ziren Euskal Autonomia Erkidegoan langabezian dauden eta/edo diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzen duten pertsonen kontratazioa sustatzeko ezohiko laguntzak. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2010eko urriaren 22koa, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuarena, 2009ko azaroaren 25eko Agindua aldatzen duena. Izan ere, agindu horren bidez iragartzen ziren Euskal Autonomia Erkidegoan langabezian dauden eta/edo diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzen duten pertsonen kontratazioa sustatzeko ezohiko laguntzak.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 221
  • Hurrenkera-zk.: 5432
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/10/22
  • Argitaratze-data: 2010/11/17

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Gizarte Gaiak; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2009ko azaroaren 25eko Aginduaren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoan langabezian dauden eta/edo diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzen duten pertsonen kontratazioa sustatzeko ezohiko laguntzak iragarri ziren.

Laguntza horiek Eusko Jaurlaritzak abian jarri zuen eta Euskadiko egungo krisi ekonomikoa arintzeko hainbat neurri biltzen dituen «+Euskadi 09» plan bereziaren barruan kokatzen dira.

Horrela bada, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2009ko azaroaren 25eko Aginduan ezohiko laguntza bat arautzen da, Elkarrizketa Sozialeko Mahaiaren barruan adostutako edukiarekin, krisiaren eragina gehien jasaten dutenei hau da, lanpostua galdu ondoren langabezia prestazioa jasotzen ez dutenei edo diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzen dutenei laguntzeko, pertsona horiek guztiak gizarte-bazterkeriako egoeran edo egoera horretan erortzeko arriskuan daudela aintzat hartuta.

Aginduko 5. artikuluan jasotzen denez, programak 12 hilabeteko indarraldia izango du, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita, hau da, 2009ko azaroaren 27tik hasita (229. zk.).

Aginduko 7.2 artikuluan xedatzen denez, diru-laguntza eskabideak zein diru-laguntza jaso dezaketen kontratuak aginduaren indarraldian egin behar dira ezinbestean, eta horrek esan nahi du kontratuak formalizatzeko azken eguna 2010eko azaroaren 27a izango dela.

Orain arte aurkeztutako eskabideak egiteko beharrezkoa izan da entitateek proiektuak aurkeztu aurretik azterlan bat egitea. Horien arabera, ekintza berritzailea sustatzeaz gain, jarduera horrek gizarte-erabilgarritasuna izan behar zuen, eta ez zuen bat etorri behar entitateko zerrenda edo katalogoko langileen eginkizunekin.

Aldez aurreko azterlan hori egin behar izatearen ondorioz eskabideen aurkezpena atzeratu egin da, eta horrek, izapidetzea luzatzeaz gain, aldez aurreko azterlana entitate guztientzat beharrezkoa zenez, behin amaitu ondoren, eskabideak pilaka iritsi dira, guztiak batera.

Datu horrek, batetik, eta proposatutako kontratazioen eta jardueren bolumena dela-eta espediente asko duten konplexutasunak, bestetik, pentsarazten digute balitekeela 2010eko azaroaren 27a igaro ondoren laguntzak emateko ebazpenak ematen jarraitzea.

Horrez gain, kontuan izaten badugu laguntzak emateko ebazpenak eman ondoren beste epe bat irekitzen dela entitate onuradunak langileak hautatu eta diruz lagundutako kontratuak gauzatu ditzan, konturatu gara ebazpena jakinarazten denetik kontratuak gauzatzera bitarteko epea (2010eko azaroaren 27a), kasu askotan ez dela nahikoa izango.

Beraz, proposatzen dugun testu berrian modu logikoago batez doituko lirateke Ebazpenaren data eta entitateak langileak kontratatzeko eta ordainketarako frogagiriak prestatzeko izango lukeen denbora; izan ere, kontratuak gauzatzeko data 2011ko urtarrilaren 31ra arte luzatuko bailitzateke.

Hori guztia dela-eta, honako hau

Lehenengoa. Errekurtsoak.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari eta aginduaren aurka badago berraztertzeko errekurtsoa aurkezteko aukera Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuari hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita (Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 107. artikulua eta hurrengoak). Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke zuzenean EAEko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Salan; bi hilabeteko epean izango da, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, uztailaren 13ko 29/1998 Legeko 10.1.a) eta 46. artikuluetan ezarritakoa betez (29/1998 Legeak Administrazioarekiko Auzietarako Jurisdikzioa arautzen du).

Bigarrena. Ondorioak.

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko urriaren 22a.

Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburua,

MARÍA GEMMA ARÁNZAZU ZABALETA ARETA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.