- AGINDUA, 2010eko urriaren 26koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, ikastetxeetarako laguntzen deialdia egiten duena Gabonetako Haur Parkean jarduera artistikoak egiteko. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2010eko urriaren 26koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, ikastetxeetarako laguntzen deialdia egiten duena Gabonetako Haur Parkean jarduera artistikoak egiteko.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 209
- Hurrenkera-zk.: 5037
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/10/26
- Argitaratze-data: 2010/10/29
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Herri Administrazioa
Testu legala
Urtero bezala, 2010-2011ko Gabonetan ere Gabonetako Haur Parkearen beste edizio bat izango da Barakaldon. Gabonetako Haur Parkea hainbat sailen partaidetzaz antolatuko da, besteak beste, ohi bezala, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren partaidetzaz. Izan ere, sail honek hasiera-hasieratik hartu zuen bere gain parkean parte-hartze eraginkorra bultzatzeko ardura eta, horretarako, Gabonetako Haur Parkean jardueraren bat egiten zuten ikastetxe pribatuei eta publikoei diru-laguntzak ematekoa.
Horregatik, ekitaldi honetako deialdia egiten da, arau hauek kontuan hartuta: Euskal Autonomia Erkidegoko 2010. urteko Aurrekontu Orokorren 2/2009 Legea; diru-laguntzei buruzko indarreko legeria, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren antolamendu-arauei buruzko Legearen Testu Bategina onesten duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzazko Dekretuaren VI. tituluan jasotakoa; eta, Euskal Eskola Publikoari buruzko otsailaren 19ko 1/1993 Legearen 54.2 eta 57. artikuluak.
Horiek horrela, eta Sailburuaren Kabineteko zuzendariak proposatuta, hau
Deialdi honen helburua da diru-laguntzak edo dotazio ekonomikoak ematea, Haur Hezkuntzako eta/edo Lehen Hezkuntzako haurrek Gabonetako Haur Parkean jarduera artistikoak egiteko (antzerkia, koruak, txotxongiloak, bertsolaritza, dantza, e.a.). Parke hori Bilbao Exhibition Center-en instalazioetan izango da 2010eko abenduaren 18tik 2011ko urtarrilaren 9ra bitartean, egun horiek biak barne; ordutegia 11:00etatik 20:00etara izango da (abenduaren 20, 21, 22, 23, 24, 31n eta urtarrilaren 5ean ordutegia 11:00tik 17:00era izango da eta abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean eta 6an itxita egongo da).
Ikastetxeek sustaturiko eskolaz kanpoko ekintzen erakusgarri izango dira arte-jarduera horiek.
Deialdi hau lehiaketa-sistemaz ebatziko da. Guztira, 18.800 euro zuzentzen dira, honela xehatuta: 8.000 euro Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko titulartasuneko ikastetxeentzat eta 10.800 euro bestelako titulartasuneko ikastetxeen diru-laguntzetarako.
Zenbateko orokor hori aldatu ahal izango da, eskatutako laguntzen kopuru osoa aintzat hartuta, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren beste laguntza-programa batzuk egitean sortu den eta ahitu gabe dagoen aurrekontuaren arabera, eta horren ebazpena eman aurretik. Inguruabar hori argitara emango da, Sailburuaren Kabineteko zuzendariaren ebazpenaren bidez.
Diru-laguntza edo dotazio bakoitzaren zenbatekoa 300 eurokoa izango da.
Agindu honen kargura ematen diren diru-laguntzak edo dotazio ekonomikoak eskatu ahal izango dituzte Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publiko eta pribatuek, beti ere Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak arautzen duen hezkuntza-sistemaren parte badira eta Haur Hezkuntza eta/edo Lehen Hezkuntza ematen badute.
Ezingo dira laguntza deialdi honetara aurkeztu Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateratuaren 50. artikuluko 5. paragrafoak, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeak aldatuak, ezarritako arrazoiren baten eraginpean daudenak.
Eskaerak eranskineko ereduaren arabera aurkeztuko dira. Eskaeran argi adieraziko dira: egingo den jarduera-mota, jardueraren iraupena, jardueran parte hartuko duten ikasleen kopurua eta jarduera egiteko eskatzen den eguna, baita eskaera egiten duen ikastetxea identifikatzeko datuak ere.
Eskatzaileek emandako era guztietako datuak benetakoak diren egiaztatzeko eskubidea du Administrazioak. Halaber, sailburuaren Kabineteko Zuzendaritzak eskatzaileei eskatu ahal izango die eskatzen diren datuak edo agiriak argitzeko.
Eskaerak aurkezteko epea 15 egunekoa izango da, agindu hau EHAAn argitaratzen denetik aurrera.
Eskaerak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira, Sailburuaren Kabineteko Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, 01010, Vitoria-Gasteiz), bai zuzenean, bai ziurtatutako postaren bidez, bai Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeak 38. artikuluan aurreikusitako beste edozein prozeduraren bidez.
Datu Pertsonalak Babesteko Lege Organikoan xedatutakoa betetzeko, laguntza-eskabidea betetzeak adierazten du interesdunak baimena ematen duela eskabidean jasotako datuak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko fitxategi informatizatuetan sartzeko. Nahi izanez gero, Legean jasotako sarbide-, zuzenketa-, deuseztapen- eta aurkakotasun-eskubideak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Kabinete Zuzendaritzan erabil daitezke (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).
Sailburuaren Kabineteko Zuzendaritzari dagokio deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzak kudeatzeko lanak egitea.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren Kabineteko Zuzendaritzak eskaeran akatsa edo zehaztasunik eza antzematen badu, eskatzaileari jakinarazi, eta hamar eguneko epea emango dio akatsa zuzentzeko. Epea agortu eta akatsa zuzendu ezik, bere eskaera bertan behera utzi duela joko da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeak 42. artikuluan xedatutakoaren arabera.
Aurkeztutako eskaerak baloratu egingo dituen batzordeak honako kide hauek izango ditu:
Sailburuaren Kabineteko zuzendaria, eta
Kabinete horretako bi teknikari.
Hona balorazio-batzordeak, aurkeztutako proiektuak aztertzeko arduradunak, esleipena egiteko baloratu behar dituen irizpideak:
Garatuko den proiektua edo jardueraren kalitatea eta interesa. Guztira emango den puntuaziotik
30 baloratuko da gehienez.
Proposatutako jardueraren originaltasuna. % 10 gehienez.
Proposatutako jardueraren iraupena. Aldi bateko programazioa izan behar duenean edo beste jarduera batzuekin batera izan behar duenean, iraupena egokitu egin beharko du, eta gutxienez 10 minutukoa eta gehienez 30ekoa izan beharko du. % 5 baloratuko da gehienez.
Ikastetxe eskatzailean dauden unibertsitateaz kanpoko beken onuradunak. % 25 baloratuko da gehienez.
Eskaera egiten duen ikastetxetik jarduera egingo den lekura (Bilbao Exhibition Center-ra) dagoen distantzia. % 20 baloratuko da gehienez.
Jarduera egiteko eguna eta ordua finkatzeko malgutasuna (edo beste lehiatzailerik ez egotea).
10 baloratuko da gehienez.
Hurrenkera finkatzeko, kontuan izango da esleipen-irizpide guztietan lortutako emaitzen batura, baina prozedura bereizietan: bata, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko titulartasuneko ikastetxeentzat (dotazio ekonomikoak) eta beste bat, berriz, sail horretako titulartasuna ez duten ikastetxeentzat (diru-laguntzak). Kasuren batean egun eta ordu berean toki berean jarduera bi edo gehiago egin nahi badituzte eta jarduera horiek egiteko Sailaren titulartasuneko ikastetxeek edo bestelako titulartasuneko ikastetxeek eskatzen badute, lehentasuna izango du puntu gehien lortzen duenak; hori gorabehera, lehentasuna ez duen jarduera beste ordu-tarte batean jar daiteke, eskatzailearekin adostu ostean.
Deialdi honetan aurreikusitako diru-laguntzak bateragarriak izango dira helburu berarekin beste edozein erakunde publiko edo pribatuk eman ahal izango dituen beste batzuekin.
1. 7. artikuluan aipatutako batzordeak aztertu egingo ditu eskaerak eta aurkeztutako agiriak, eta kontuan hartuta 8. artikuluan ezarritako irizpideak eta 2. artikuluak jasotzen dituen zenbatekoak, Proposamena egingo dio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari. Sailburuak, berriz, agindu bidez ebatziko du deialdia, eta atal banatan bereiziko ditu Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren titulartasuneko ikastetxeen dotazio ekonomikoak eta sail horrek kudeatzen ez dituen ikastetxeen diru-laguntzei dagozkien laguntzak. Agindu hori interesdunei jakinarazi eta, horren berri emateko, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da hilabeteko epean, eskaerak aurkezteko epea bukatu eta biharamunetik aurrera.
Agindu horren kontra interesdunek, nahi izanez gero, aukerako berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango diote Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari hilabeteko epean, hura buletinean argitaratu eta biharamunetik aurrera, edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, dagokion salan, bi hileko epean, hura jakinarazi eta biharamunetik hasita.
1. atalean adierazitako epea igaro eta prozedura ebazpen ez bada, eskabideak ezetsi egin direla ulertu ahal izango da; hori gorabehera, Administrazioak ebazteko betebeharra du.
Agindu honen bidez erregulatutako diru-laguntzen onuradun diren ikastetxe pribatuek betebehar hauek izango dituzte:
Emandako diru-laguntza onartzea. Ildo horretatik, onartutzat emango da baldin eta, diru-laguntzaren jakinarazpena jaso denetik hamabost eguneko epean, ikastetxe onuradunek diru-laguntza horri berariaz eta idatziz uko egiten ez badiote.
Onuradunak deialdi honetan jasotako diru-laguntzen informazioa ematea Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari, bi erakunde horiek diru-laguntzak kontrolatzeko beren lana bete dezaten.
Onuradun bakoitzari ordainketa bakarrean emango zaio dagokion diru-laguntzaren edo dotazio ekonomikoaren zenbatekoa, deialdi hau ebaztean eta jarduera egin ondoren. Sailak azken hori egiaztatu beharko du.
Diru-laguntza emateko baldintzak nola edo hala betetzen ez direla frogatzen bada, itzuli egin beharko zaizkio Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari, batetik, jasotako kantitateak, eta, bestetik, sortutako legezko interesak, hala agintzen baitute lehen aipatutako azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuak. Itzultzeko modua ere aipatutako dekretuetan jasotzen da.
Lehenengoa. Agindu honen aurka interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango diote Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari hilabeteko epean, deialdia argitaratu eta biharamunetik aurrera, edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, dagokion salan, bi hileko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Bigarrena. Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango du eragina.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko urriaren 26a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,
MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.
GABONETAKO HAUR PARKEA
(Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako eskola-taldeentzat bakarrik)
Ikastetxea: Ikastetxearen kodea:
Helbidea:
Herria: Lurraldea:
Telefonoa: Posta elektronikoa:
Ekitaldiak
Ikasle kopurua: Maila: Hizkuntza:
Jarduera mota (antzerkia, korua,):
Iraupena: Kanta-kopurua:
Arduraduna:
Ekitaldiaren eguna(k):
Eskabide guztiak jaso ondoren, telefonoz jarriko gara harremanetan ekitaldiak onartu zaizkien ikastetxeekin, zenbait puntu lotzeko (ekitaldiaren titulua, tresneriaren beharra, e.a.). Ikastetxe bakoitzak ESKAERA BAKARRA aurkeztu ahal izango du.
Sarrerak dohainik
Ikasle kopurua:
(Ez sartu ekitaldian parte hartuko dutenak)
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ezin du bermatu eskatutako sarrera guztiak emango dituela, sarrera-kopurua mugatua da eta.
IKASTETXE BAKOITZAK ESKAERA-ORRI BAKARRA BIDALI BEHAR DU, 2010EKO AZAROAREN 12 BAINO LEHENAGO
...................(e)n, 2010eko ..............aren ....n.
Ikastetxeko zuzendaria
Informazio gehiago:
Telefonoa: 945 01 84 00. Faxa: 945 01 81 98.
Posta elektronikoa: huisppd2@ej-gv.es.


