Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2010eko urriaren 26koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena; honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoan erretiro aurreratua hartzen duten nekazarientzako laguntzen sistemaren zenbatekoak eguneratzen dira, 2010. urterako. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2010eko urriaren 26koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena; honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoan erretiro aurreratua hartzen duten nekazarientzako laguntzen sistemaren zenbatekoak eguneratzen dira, 2010. urterako.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 26
  • Hurrenkera-zk.: 661
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/10/26
  • Argitaratze-data: 2011/02/08

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza; Ogasun eta Ekonomía; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Herri Administrazioa; Nekazaritza eta arrantza; Ekonomia; Funtzio publikoa; Merkataritza eta turismoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Kontseiluaren 2079/92 (EEE) Erregelamendua, 1992ko ekainaren 30ekoa, nekazarien erretiro aurreraturako laguntzen sistema erkidea arautzen duena, Euskal Autonomia Erkidegoan, «Euskal Autonomi Elkartean nekazaritza jarduera lehenago lagatzeko laguntzetarako araubidea finkatzen duen martxoaren 30eko 82/1993 Dekretuaren» bidez, eta hura garatzeko foru-aldundiek emandako arauen bidez, garatu eta aplikatu zen.

Aipatutako 82/1993 Dekretua hainbat aldiz aldatu zen, eta ezarritako zenbatekoak kasu bakoitzean berrikusi ziren. Irailaren 10eko 219/1996 Dekretuaren bidez egindako azken aldaketan, aipatutako Dekretuaren 10. eta 14. artikuluetan finkatutako laguntzen zenbatekoak Industria, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren agindu baten bidez berrikusiko direla erabaki zen, horretarako Gizarte Segurantzaren sisteman erretiratzeagatiko gutxieneko banakako pentsioetarako ezartzen den eguneratzea kontuan hartuta.

Nekazaritza Bideratu eta Bermatzeko Europako Funtsaren (NBBEF) kontura landa-garapenerako laguntzari buruzko 1257/1999 (EE) Erregelamenduak, Kontseiluarenak, eta hura aplikatzeko xedapenak ezartzen dituen 445/2002 (EE) Erregelamenduak, Batzordearenak, sakon aldatu zuten erretiro aurreratua hartzen duten nekazarientzako laguntzen sistema arautzen zituen erkidegoko araudia. Bi erregelamendu horiek aurreko arauditik gehiena indargabetu zuten, eta arlo horretan araudi berria ezarri zuten.

Uztailaren 28ko 166/2000 Dekretuak erkidegoko araudi berria jasotzen zuen, erretiro aurreratua hartzen duten nekazarientzako laguntzen sistema barne. Alabaina, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzako ustiategietarako, landa-eremuen garapen eta egokitzapenerako, eta basogintzarako laguntzak arautzen dituen 243/2004 Dekretuak (2004ko abenduaren 16ko EHAA, 239. zk.) 166/2000 Dekretua ordeztu zuen. Halaber, dekretu horretako 20.4 artikuluan aurreikusten da, urtero, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren agindu baten bidez, artikulu horretan ezarritako laguntzen zenbatekoak eguneratu egingo direla, eta horretarako Gizarte Segurantzaren sisteman erretiratzeagatiko gutxieneko banakako pentsioetarako ezartzen den eguneratzea izango dela kontuan.

166/2000 Dekretuaren bigarren xedapen indargabetzaileak 82/1993 Dekretua indargabetu zuen, baina esaten zuen 82/1993 Dekretua ezarritako laguntza sistemako onuradunek dekretu horretan ezarritakoari jarraituko ziotela, laguntza horiek agortu bitartean. 243/2004 Dekretuak, halaber, 166/2000 Dekretua indargabetu zuen, baina uztailaren 28ko 166/2000 Dekretu horren babesean emandako laguntzak, amaitu bitartean, bertan ezarritakoaren arabera arautzen jarraitzeko agindu zuen.

Nekazaritzarako egiturazko eta ingurumeneko laguntzei buruzko uztailaren 8ko 133/2008 Dekretuak 243/2004 Dekretua indargabetu du oraintsu. Arlo honetako aurreko arauetan bezala, indargabetutako dekretuaren babesean emandako laguntzak, amaitu bitartean, dekretu horretan ezarritakoaren arabera arautzen jarraitzeko agintzen da. Dekretu horretan ez da aurreikusten nekazaritza arloan eskumenak dituen Jaurlaritzako sailak urtero eguneratze-agindu bat ematea; aitzitik, eguneratzea foru-aldundien esku uzten da, haiek kudeatzen eta finantzatzen baitute laguntza hori batera.

Aurrekoa horrela izanik ere, lehengo sistemetatik datozen laguntzak eguneratu behar dira: martxoaren 30eko 82/1993 Dekretutik datozenak, uztailaren 28ko 166/2000 Dekretutik datozenak, eta azaroaren 30eko 243/2004 Dekretutik datozenak.

Dekretu horiek guztietan Gizarte Segurantzaren sisteman erretiratzeagatiko gutxieneko banakako pentsioetarako ezartzen den eguneratzea kontuan hartuta egiteko agintzen da. Gauzak horrela, laguntzen zenbatekoak eguneratu dira, eta % 2ko igoera aplikatu zaie, hori baita, azkenean, 2009rako, erretiratzeagatiko gutxieneko banakako pentsioetarako ezarri dena.

Horren ondorioz, honako hau

Lehenengoa. Erretiro aurreratua hartzen duten nekazarientzako laguntzen sistema arautzen duen martxoaren 30eko 82/1993 Dekretuan ezarritako laguntzen zenbatekoak berrikustea, honen arabera:

a) 10.1 artikulua: aurreko berrikuspenaren ondorioz «5.851,03 euro» esaten zuen lekuan, «5.968,05 euro» esango du.

b) 14.1 artikulua: aurreko berrikuspenaren ondorioz «4.409,99 euro» esaten zuen lekuan, «4.498,19 euro» esango du.

Bigarrena. Uztailaren 28ko 166/2000 Dekretuaren 24.1 a), b) eta c) artikuluan, eta Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzako ustiategietarako, landa-eremuen garapen eta egokitzapenerako eta basogintzarako laguntzak arautzen dituen azaroaren 30eko 243/2004 Dekretuaren 20.1 a), b) eta c) artikuluan ezarritako laguntzen zenbatekoak eguneratzea, ondoren adierazten den eran:

  1. aurreko berrikuspenaren ondorioz «5.851,04 euro gehienez 15.000 euro urtean ustiategi bakoitzeko» esaten zuen lekuan, «5.968,05 euro gehienez 15.000 euro urtean ustiategi bakoitzeko» esango du.

  2. aurreko berrikuspenaren ondorioz «4.016,49 eurokoa izango da guztizko marjina gordina 20.082,22 eurokoa denean» esaten zuen lekuan, «4.096,82 eurokoa izango da guztizko marjina gordina 20.483,86 eurokoa denean» esango du.

  3. aurreko berrikuspenaren ondorioz «4.409,99 euro» esaten zuen lekuan, «4.498,19 euro» esango du.

    Hirugarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean. Aurrekoa gorabehera, 2010eko urtarrilaren 1etik aurrera gertatutako egoera juridikoei aplikatuko zaie.

    Laugarrena. Administrazio-bidea amaitzen duen agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu dakioke Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuari, hilabeteko epean; edo, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.

    Vitoria-Gasteiz, 2010eko urriaren 26a.

    Ingurumen, Lurralde Plangintza,

    Nekazaritza eta Arrantzako sailburua,

    MARÍA DEL PILAR UNZALU PÉREZ DE EULATE.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik