- AGINDUA, 2010eko urriaren 29koa, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuarena, garapen-lankidetzarako «Ignacio Ellacuria» sariaren 2010eko edizioa ebazten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2010eko urriaren 29koa, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuarena, garapen-lankidetzarako «Ignacio Ellacuria» sariaren 2010eko edizioa ebazten duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 224
- Hurrenkera-zk.: 5517
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/10/29
- Argitaratze-data: 2010/11/22
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Instituzional
Testu legala
Garapen-lankidetzarako «Ignacio Ellacuría» saria sortu eta arautzen duen azaroaren 18ko 189/2008 Dekretuan eta sari horren 2009ko ediziorako deia egiten duen 2010eko irailaren 1eko Aginduan ezarritakoarekin bat, eta Epaimahaiak, 2010eko urriaren 19an egindako bilera-aktaren arabera, egin zuen proposamena kontuan izanik, honako hau
Lehenengoa. Garapen-lankidetzarako «Ignacio Ellacuría» Saria ondoko elkarteari ematea: Asociación de Mujeres por la Dignidad y la Vida, Las Dignas (El Salvador); izan ere, gailendu egin baita ondoko arloetan: El Salvador herrialdeko komunitateak garatzen laguntza handia ematea; emakumeen artean lan egitea, euren ahalduntzea sustatzeko; txirotasuna desagerrarazten laguntzeko, hiritartasun idibidual eta kolektiboaz baliatzen laguntzea; eta nazioarteko euskal elkartasunaren printzipioekin bat berdintasuneranzko eraldaketaren alde egitea, betiere justizia sozialaren alde irizpideekin.
Bigarrena. Saritzat oroigarrizko arte-lan bat eta 15.500 euroko zenbateko gordina emango dira, sariaren deia egiten duen aginduaren bigarren oinarriaren arabera.
Hirugarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, honen berri denek izan dezaten, eta betiere saria jasoko duen pertsonari edo erakundeari berariaz egin beharreko jakinarazpenaren kaltetan izan gabe, hala ezartzen baitu 9.2 artikuluan Garapen-lankidetzarako «Ignacio Ellacuría» Saria arautzen duen azaroaren 18ko 189/2008 Dekretuak.
Laugarrena. Ebazpen honen aurka berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango da, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik aurrera hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko urriaren 29a.
Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburua,
MARÍA GEMMA ARÁNZAZU ZABALETA ARETA.


