- AGINDUA, 2010eko urriaren 29koa, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuarena, Garapen Lankidetza Sustatzeko 2010erako Fondoaren kontura, Haurren eta Gazteen aldeko IZAN elkartearen ekintza humanitario bati diru-laguntza ematen diona. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2010eko urriaren 29koa, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuarena, Garapen Lankidetza Sustatzeko 2010erako Fondoaren kontura, Haurren eta Gazteen aldeko IZAN elkartearen ekintza humanitario bati diru-laguntza ematen diona.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 232
- Hurrenkera-zk.: 5828
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/10/29
- Argitaratze-data: 2010/12/02
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Instituzional
Testu legala
Otsailaren 19ko 31/2008 Dekretuak arautzen ditu Garapenerako Lankidetzaren kargurako ekintza humanitarioentzako laguntzak, eta bi jarduera-mota bereizten ditu. Alde batetik, larrialdietan laguntzeko proiektuak daude: horien bidez, oinarrizko ondasunak eta zerbitzuak eskuragarri jarri nahi dira, biziraupena bermatzeko eta hondamendiek eragindako sufrimendua eramangarriago egiteko. Bestetik, ekintza humanitarioko proiektuak, zentzu zabalago batean; horri lotutako jarduerak larritasun-maila txikiagokoak dira eta garapena, giza eskubideak eta bakegintza sustatzeko oinarri batzuk bultzatzeko dira.
Aipatutako dekretuaren 4. artikuluak dioenez, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren bidez urtero egingo da laguntza-deialdia, bi finantzaketa-lerroak bilduz. Finantzaketa-lerro iraunkor bat, urte osoan irekita egongo dena; larrialdi-laguntzetarako eta ekintza humanitarioetarako laguntza-eskariak aurkeztu ahal izango zaizkio. Beste finantzaketa-lerroa, ordea, ekintza humanitarioko esparru-estrategiak onesteko izango da. Agindu horri jarraiki onetsi zen Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2010eko otsailaren 3ko Agindua, zeinekin deialdia egiten baita ekintza humanitarioentzako laguntzerakoa; horiek Garapen Lankidetza Sustatzeko 2010eko Fondoaren kargura izatekotan.
Horren ondorioz, eta garapenerako lankidetzaren kargurako ekintza humanitarioentzako laguntzak arautzen dituen otsailaren 19ko 31/2008 Dekretuaren 16. artikuluan ezarritakoa betez, Garapena eta Lankidetza Sustatzeko Fondoaren Batzorde Kudeatzailearen proposamenez (martxoaren 30eko 62/2004 Dekretuak arautzen du batzorde hori), eta Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzak aurretiaz txostena egin ondoren, honako hau
Lehenengoa. Haurren eta Gazteen aldeko Izan elkarteak proiektu baterako finantzaketa-lerro iraunkorrerako laguntza eskatu zuen; bada, larrialdietarako eta ekintza humanitarioa sustatzeko, diru-laguntza bat ematen zaio elkarte horri. Jacmel-go bizilagunentzako aterpeak zaharberritzen laguntzeko da laguntza hau, izan ere, leku horretan aterpe barik eta txirotasun larrian baitira, andrazkoak batez ere, zeren iragan urtarrilean lurrikara bat jazo zen-eta.
Bigarrena. Laguntza 150.005,79 euroko ordainketa bakar baten bidez emango da. Proiektua 2010eko urriaren 1ean hasiko da eta 2011ko martxoaren 30en bukatuko. Beraz, dirulaguntza justifikatzeko epea 2011ko uztailaren 31n bukatuko da.
Hirugarrena. Hirugarrena. Agindu hau erakunde eskatzaileari jakinaraztea, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, jende guztia jakinaren gainean egon dadin.
Laugarrena. Ebazpen honek administrazio-bidea amaitzen du. Bere aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke erakunde berean, hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean. Epeok agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera hasiko dira kontatzen.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko urriaren 29a.
Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburua,
MARÍA GEMMA ARÁNZAZU ZABALETA ARETA.


