- AGINDUA, 2010eko azaroaren 3koa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, Justizia Administrazioko Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoan, txanda ireki bidez sartzeko hautaprobak gainditu dituztenei Euskal Autonomia Erkidegoan eskaintzen zaizkien plazen zerrenda argitaratzeko dena. Hautaproba horietarako deialdia azaroaren 10eko JUS/3339/2008 Aginduaz egin zen. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2010eko azaroaren 3koa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, Justizia Administrazioko Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoan, txanda ireki bidez sartzeko hautaprobak gainditu dituztenei Euskal Autonomia Erkidegoan eskaintzen zaizkien plazen zerrenda argitaratzeko dena. Hautaproba horietarako deialdia azaroaren 10eko JUS/3339/2008 Aginduaz egin zen.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Justizia eta Herri Administrazio Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 223
- Hurrenkera-zk.: 5476
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/11/03
- Argitaratze-data: 2010/11/19
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Deskribapenak
Testu legala
Justizia Administrazioaren zerbitzuko funtzionarioen kidego eta eskaletan sartzeko hautaketa-prozesuak arautuko dituzten oinarri komunak ezartzen dituen uztailaren 28ko JUS/2544/2006 Aginduko hamabosgarren oinarrian xedatutakoaren arabera (2006ko abuztuaren 3ko Estatuko Aldizkari Ofiziala), honakoa ebatzi da:
Lehenengoa. Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoan barne-sustapeneko sistema orokorraren bidez sartzeko hautaketa prozesua gainditu duten hautagaiei Euskal Autonomia Erkidegoan eskaintzen zaizkien bete gabeko lanpostuen zerrenda (I. eranskina) argitara ematea. Prozesua azaroaren 10eko JUS/3339/2008 Aginduaren bidez deitu zen (2008-11-20ko BOE).
Bigarrena. Hautagaiek destino-eskabideak Bulego Judizial eta Fiskalaren zuzendariari bidali beharko dizkiote destino-eskabideak, eta Gasteizko, Donostiako edo Bilboko EATan entregatu beharko dira edota Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazio Erregistro Orokorrean (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz). Horretarako hamar egun natural izango dituzte, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera kontatzen hasita.
Eskabideak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 38. artikuluan aurreikusitako moduan ere igorri ahal izango dira.
Posta-bulegoetan aurkezten direnak ondoren adierazitako bi eratako edozeinetan bidali ahalko dira:
Posta arruntaren bitartez; kasu horretan, eskaeren Gasteizko, Donostiako edo Bilboko EATetako erregistrora edo Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazio Saileko Erregistro Orokorrera bidali beharko, betiere eskabideak aurkezteko epea baino lehen.
Posta ziurtatuaren bitartez; kasu horretan, posta-bulegoetan gutunazal irekian aurkeztuko dira, postako funtzionarioak data eta zigilua jartzeko igorri aurretik.
Hirugarrena. Eskabideak egiteko, agindu honetako II. eranskinean agertzen den eredua erabili beharko da, jarraibide hauen arabera:
Eskabide-ereduan gehienez 50 lanpostu aipatu ahal izango dira, eta organoa, udalerria eta probintzia adierazi beharko dira.
Modu horretan adierazitako lanpostuetako bakar bat ere egokitu ezean, interesdunek eskabide-orrian adierazten duten probintziaren araberako lehentasun-hurrenkerari jarraituko zaio.
Probintzia bakoitzaren barruan destinoak honako hurrenkerari jarraituz esleituko dira:
Justizia Auzitegi Nagusia.
Probintzia auzitegiak.
Fiskaltzak.
Auzitegiko Medikuntzako Euskal Erakundea.
Dekanotzak eta zerbitzu orokorrak.
Instrukzioko epaitegiak.
Zigor arloko epaitegiak.
Espetxeratuen zaintzako epaitegiak.
Emakumearen aurkako indarkeriaren arloko epaitegiak.
Lehen auzialdiko epaitegiak.
Merkataritza arloko epaitegiak.
Administrazioarekiko auzietako epaitegiak.
Lan arloko epaitegiak.
Lehen auzialdiko eta instrukzioko epaitegiak.
Adingabeen epaitegiak.
Bake epaitegiak.
Laugarrena. Hautaketa-ikastaroa eta praktikaldia amaitutakoan, puntuazio horiek oposizio-lehiaketakoari gehituko zaizkio, eta, horren ondoren, hautaketa-prozesu osoan lortutakoaren arabera egingo da esleipena.
Bosgarrena. Eskabideak aurkezteko epea amaitu ondoren, hautagaiek ezingo dute eskabidea ezeztatu ezta aldatu ere.
Seigarrena. Hautagairen batek eskaera zehatzik egin ez badu edo eskatutakoa egokitzen ez bazaio, hutsik geratu den lanpostuetako bat esleituko zaio, nahitaez onartu beharrekoa.
Zazpigarrena. Euskal Autonomia Erkidegoan destinoak nahitaez esleituko dira, egindako hautaprobetan lortutako puntuazioaren arabera.
Zortzigarrena. Esleitutako destinoek behin betiko izaera izango dute, lehiaketaz lortutakoen guztiz baliokidea izango dena, eta horretan ezin izango dute parte hartu bi urte igaro arte, agindu honen datatik zenbatzen hasita. Bi urte horiek zenbatzeko, Botere Judizialaren uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoko 529.3 artikuluko bigarren paragrafoan xedatutakoari jarraituko zaio.
Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari, hilabeteko epean; edo, bestela, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietako Salan, agindua Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera kontatzen hasita bi hileko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko azaroaren 3a.
Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,
IDOIA MENDIA CUEVA.
Organoa
Órgano Udalerria
Municipio Probintzia
Localidad Lanpostu hutsen kopurua
º vacantes
Lehen Auzialdiko 2 zk.ko Epaitegia
Juzgado de 1.ª Instancia n.º 2 Vitoria-Gasteiz Araba/Álava 3
Lehen Auzialdiko 3 zk.ko Epaitegia (Erregistro Zibila)
Juzgado de 1.ª Instancia n.º 3 (Registro Civil) Vitoria-Gasteiz Araba/Álava 1
Zigor-arloko 1 zk.ko Epaitegia
Juzgado de lo Penal n.º 1 Vitoria-Gasteiz Araba/Álava 1
Lehen Auzialdiko 1 zk.ko Epaitegia
Juzgado de 1.ª Instancia n.º 1 Donostia-San Sebastián Gipuzkoa 2
Lehen Auzialdiko 2 zk.ko Epaitegia
Juzgado de 1.ª Instancia n.º 2 Donostia-San Sebastián Gipuzkoa 4
Lehen Auzialdiko 3 zk.ko Epaitegia (Familia Arlokoa)
Juzgado de 1.ª Instancia n.º 3 (Familia) Donostia-San Sebastián Gipuzkoa 2
Lehen Auzialdiko 4 zk.ko Epaitegia (Erregistro Zibila)
Juzgado de 1.ª Instancia n.º 4 (Registro Civil) Donostia-San Sebastián Gipuzkoa 4
Lehen Auzialdiko 5 zk.ko Epaitegia
Juzgado de 1.ª Instancia n.º 5 Donostia-San Sebastián Gipuzkoa 1
Lehen Auzialdiko 6 zk.ko Epaitegia
Juzgado de 1.ª Instancia n.º 6 Donostia-San Sebastián Gipuzkoa 5
Lehen Auzialdiko 7 zk.ko Epaitegia
Juzgado de 1.ª Instancia n.º 7 Donostia-San Sebastián Gipuzkoa 1
Lehen Auzialdiko 8 zk.ko Epaitegia
Juzgado de 1.ª Instancia n.º 8 Donostia-San Sebastián Gipuzkoa 3
Probintzia Auzitegia Bigarren Sekzioa
Audiencia Provincial-Sección Segunda Donostia-San Sebastián Gipuzkoa 1
Txanda ireki bidez Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoan sartzeko den azaroaren 10eko JUS/3339/2008 Aginduaren bidez deitutako hautaketa probak gainditu dituzten hautagaienentzako destinoa eskatzeko eskabidea. / Solicitud de destino para los aspirantes aprobados en las pruebas selectivas convocadas por Orden JUS/3339/2008, de 10 de noviembre, para ingreso en el Cuerpo de Tramitación Procesal y Administrativa de la Administración de Justicia, turno libre.
IFZ/NIF Lehen abizena:/Primer apellido:
Bigarren Abizena:/ Segundo Apellido:
Izena/ Nombre:
Hautaketa Prozesuko Hurrenkera zk./Número de Orden Proceso Selectivo Harremanetarako telefonoa/Teléfono de contacto:
Hautaketa probak egin zireneko lurralde-esparrua/
Ámbito Territorial en el que realizó las pruebas selectivas:
Destinoa lehentasun-hurrenkeraren arabera (Ikus lanpostuen deialdia)/Destino por orden de preferencia (Ver convocatoria de plazas)
Lantokia /Centro De Trabajo
Hurrenkera zk.
º orden Organoa
Órgano Udalerria
Localidad Probintzia
Provincia
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
36
37
38
39
40
41
42
43
44
45
46
47
48
49
50
Probintziak lehentasun-hurrenkeraren arabera (Ikus lanpostuen deialdia)
Provincias por orden de preferencia (ver convocatoria de plazas).
1
2
3
....................................................., 2010eko ..................aren .......a
............................................, .......... de ........................... de 2010
Bulego Judizial eta Fiskalaren zuzendaria
Ilma. Sra. Directora de la Oficina Judicial y Fiscal
Donostia-San Sebastián klaea 1 - C/ Donostia-San Sebastián, 1.
01010 Vitoria-Gasteiz


