Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2010eko azaroaren 4koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, 2000ko apirilaren 4ko Agindua bigarrenez aldatzeko (agindu horren bidez, unibertsitate-mailakoak izan ez eta Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoak zehazten dituen irakaskuntzetako titulu akademikoak eta profesionalak emateko prozedura ezartzen da). - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2010eko azaroaren 4koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, 2000ko apirilaren 4ko Agindua bigarrenez aldatzeko (agindu horren bidez, unibertsitate-mailakoak izan ez eta Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoak zehazten dituen irakaskuntzetako titulu akademikoak eta profesionalak emateko prozedura ezartzen da).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 234
  • Hurrenkera-zk.: 5928
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/11/04
  • Argitaratze-data: 2010/12/07

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Ogasun; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoak, Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzkoak, ezarritako irakaskuntzetako titulu akademikoak eta profesionalak emateko ardura Euskal Autonomia Erkidegoaren esku uzten da, abuztuaren 23ko 1948/1996 Errege Dekretuaren arabera. Errege Dekretua Estatuko Administrazioaren zerbitzuak zabaltzeari buruzkoa da, EAEren esku utzitako irakaskuntzari dagokionez.

Urriaren 7ko 218/1997 Dekretuaren bidez(urriaren 23ko EHAA), Euskal Autonomia Erkidegoko titulu akademikoen eta lanbide-tituluen erregistroa sortzen da, eta Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzari eskumena ematen zaio titulu akademikoak eta profesionalak emateko, eta zuzendaritza horren mendeko Antolamendu Akademikoaren Zerbitzuari dagokio tituluen kudeaketa administratiboa.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuak 2000. urteko apirilaren 4an emandako Aginduak definitzen ditu tituluak prestatu eta banatzeko prozesuko faseak, eta horretan laguntzen duten elementu guztiak nola koordinatu eta funtzionatu behar duten zehazten du.

Tituluen izapideak errazago egiteko, ez da beharrezkoa izango dagokion lurralde-ordezkariaren sinadura.

Era berean, titulua galduz gero, haren kopia egin behar bada, EHAAn iragarkia jartzeko baldintza kendu egiten da, betiere kontuan hartuta abenduaren 4ko 1850/2009 Errege Dekretuaren xedapen indargabetzaile bakarra, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege organikoak ezarritako irakaskuntzetako titulu akademikoak eta profesionalak emateari buruzkoa.

Hortaz,

Honela geratzen da Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2000ko apirilaren 4ko Agindua, unibertsitate-mailakoak izan ez eta Hezkuntza Sistemaren Ordenamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoak zehazten dituen irakaskuntzetako titulu akademikoak eta profesionalak emateko prozedura ezartzen duena:

Lehenengoa. 8.3 artikulua (Prozesu orokorreko), honela geratuko da idatzita:

  1. Bigarren Hezkuntzako Graduatuko tituluaren kasuan, titulua emateko proposamena horrela beteko da, eta horren bi ale inprimatuko dira ikastetxeko zuzendariak eta Hezkuntzako Ikuskaritzak sinatzeko.

Bigarrena. 9.2 artikulua (Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua izapidetzeko), honela gelditu da:

  1. Titulua emateko proposamena inprimatzea eta ikus-onestea: titulua emateko proposamena behar bezala bete eta bi ale inprimatuko dira, ikastetxeko zuzendariak eta Hezkuntza Ikuskaritzak sina ditzaten. Horiek biek ziurtatu egin beharko dute ikasleak behar bezala betetzen dituela indarrean diren arauek titulua lortzeko jartzen dituzten baldintzak.

Hirugarrena. 10.3 artikulua (gainerako tituluak izapidetzeko), honela geratuko da idatzita:

  1. Proposamena inprimatzea eta ikus-onestea: proposamenaren bi ale inprimatuko dira, ikastetxe publikoko zuzendariak sina ditzan.

Laugarrena. 20.2 artikulua (tituluen kopiak jaulkitzeko arrazoietako) ezabatu egin da.

Bosgarrena. 21.b) eta c) artikulua (tituluen kopiak egiteko prozedura, titulua, osorik edo zati batean, galdu, desegin edo narriatu bada) ezabatu dira.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean izango du indarra agindu honek.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko azaroaren 4a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.