- AGINDUA, 2010eko azaroaren 4koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena, behi-esnearen erreferentzia-kopuruak 2010-2011 kanpainarako berresleitzeko prozedura eta irizpideak ezartzen dituena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2010eko azaroaren 4koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena, behi-esnearen erreferentzia-kopuruak 2010-2011 kanpainarako berresleitzeko prozedura eta irizpideak ezartzen dituena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 16
- Hurrenkera-zk.: 353
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/11/04
- Argitaratze-data: 2011/01/25
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Nekazaritza eta arrantza
Testu legala
Otsailaren 11ko 26/1992 Dekretuaren 8. artikuluaren arabera, desagertutako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailak, hau da, egungo Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak eskumena dauka aske geratzen den behi-esnearen erreferentzia-kopuruak berresleitzeko irizpideak ezartzeko, EAEaren funtsen kontura.
Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoari dagokio bere baliabide ekonomikoen kargura finantzatzen diren esnegintza uzteko planak aplikatzean aske geratzen den behi-esnearen erreferentzia-kopuruak esleitzea eta berresleitzea.
Agindu honen bidez, EAEko abeltzainen artean 5.299 tona behi-esneko erreferentzia-kopurua berresleitzeko baldintza eta irizpideak ezartzen dira. Esne hori soberakina da eta erreserban dago, 2010-2011 denboraldian erabiltzeko.
Nabarmendu beharra dago berresleitzeko irizpideetan nekazari gazteei ematen zaien lehentasuna, «EAEko Nekazari Gazteen Plana»ren isla dena. Plan horren helburua da gazteak euskal nekazaritza sektorera erakartzea eta bertan gera daitezela. Plan hori Ekonomia Gaietarako Ordezko Batzordeak 2004ko apirilaren 7an onetsi zuen, eta bertan neurri zehatzak daude, sektorea gaztetzeko, nekazal ingurunearen bizi-kalitatea hobetzeko eta inbertsioak ustiategiak modernizatzeko.
Hori dela bide, kontsulta egokiak egin ondoren, txosten egokien ondoren eta ukitutako sektoreekin kontsultatu ondoren, honako hau
Lehenengoa. Xedea.
Erreserban dagoen behi-esnearen erreferentzia-kopuruak esleitzeko edo berresleitzeko prozedura, irizpideak eta baldintzak ezartzea da Agindu honen helburua. Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuan dauden ustiategiak dauzkaten nekazari gazteen eta abeltzain ekoizleen artean banatuko dira kopuru horiek, Euskal Autonomia Erkidegoko esne-ekoizpeneko sektorea berrantolatzeko premiak asetzeko asmoarekin.
Euskal Autonomia Erkidegoko abeltzainen artean esleitu edo berresleitu behar diren behi-esnearen erreferentzia-kopuruak, erreserban erabilgarri dagoen soberakina, alegia, guztira 5.299 tn dira.
Bigarrena. Pertsona onuradunak.
Behi-esnearen erreferentzia-kopuruen esleipen edo berresleipenak ondoko hauek jaso ditzakete: nekazari gazteek, abeltzain ekoizleek (pertsona juridiko nahiz fisikoak izan), eta elkarte-titularitatea duten eta bazkideen artean nekazari gazteak dituzten abere-ustiategiek. Ustiategiek Euskal Autonomia Erkidegoan egon behar dute, eta agindu honetako hirugarren artikuluan ezarritako baldintzak bete behar dituzte.
Dekretu honen ondorioetarako, nekazari gazteak zein direnen definizioa abenduaren 15eko 1857/2006 (EE) Erregelamenduaren 2. artikuluko 11. atalean zehazten da (produktuak ekoizten dituzten enpresa txiki eta ertainentzako estatuko diru-laguntzei buruzko Ituneko 87. eta 88. artikuluak aplikatzeari buruzkoa da erregelamendu hori).
Hirugarrena. Baldintzak.
Behi-esnearen erreferentzia-kopuruaren esleipena eskuratu ahalko dute jasotzea eskatzen eta jarraian zehaztuko diren baldintzak betetzen dituzten abeltzain ekoizle profesionalek:
Ustiategia Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde eremuan kokaturikoa izatea.
Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan izena emanda egotea.
Agindu hau indarrean jartzen den egunean erreferentzia-kopuruaren jabe izatea eta esnegintzan jardutea.
2009-2010 kanpainan zehar esnea eta/edo esne-produktuak eman izana erreferentzia-kantitatearen % 90 gutxienez, betiere, jarraian zehaztuko diren salbuespen arrazoietatik bat edo beste agertzen ez bada:
Esne-ekoizpenari eragin dion hondamen natural larria.
Abereen osasunerako kanpainen ondorioz esne-behiak derrigorrez akabatu behar izana.
Esne-ekoizpenerako jarritako bazka baliabideak edo ukuiluak istripuz suntsitu izana.
Ekoizlea aldi baterako gai ez izatea edo elbarritu izana, hark bere kabuz gauzatzen badu ustiapena.
Behar bezala dokumentatutako beste edozein arrazoi, ustiapenaren nekazal azalera erabilgarria txikitzea ekartzen badu.
Esnegintza erabat eta behin betiko edo zati batean uzteko ezein programaz baliatu ez izatea.
Lehenago esleituriko erreferentzia-kopuru osoa edo haren zati bat beste ustiategiren bati transferitu ez izatea.
Kanpainan zehar aldi bateko lagapenak egin ez izana, halabeharrezko kasuetan salbu.
Abere-osasunari buruz indarrean dauden arauak betetzea.
Esnearen kalitate betekizunak betetzea edo kasuan kasuko lurralde historikoko Foru Aldundiarekin hitzartutako Esnearen Kalitatea Hobetzeko Programan sartuta egotea, eta ingurumen eta animalien ongizatearen eskakizunetara egokitzea edo egokitzeko aukera izatea.
Kuota-murrizketaren baten eraginik jasan ez izatea.
Behi-esnearen erreferentzia-kopuruaren esleipena jaso dezakete eskatzen duten nekazari gazteek, baldin eta esne-kuotako kanpaina honetan (eskaera aurkezteko epera arte) abere-ustiategi berri batean instalatu badira edo instalatze prozesuan badaude, eta baldintza hauek betetzen badituzte:
Instalatu diren edo instalatzera doazen ustiategia Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde eremuan kokatzea.
Berrogei urte baino gutxiago izatea instalazioa egiterakoan.
Esnea ekoizten hasteko oinarri den nekazaritzako ustiategi baten titularrak izatea, jabetzan, gutxienez hamar urteko errentamenduan edo jaraunspenean.
Jarduera hasteko erabiliko duten ustiategia bideragarria izatea.
Esnearen kalitateko baldintzak betetzea, edo esnearen kalitatea hobetzeko lurralde historikoko foru-aldundiarekin itundutako programaren batean egotea.
Behi-esnearen erreferentzia-kopuruaren esleipena jaso dezakete eskatzen duten nekazari gazteek, baldin eta esne-kuotako azken hiru kanpainetan (eskaera aurkezteko epera arte) abere-ustiategi berri batean instalatu badira edo instalatze prozesuan badaude, eta baldintza hauek betetzen badituzte:
Ustiategia Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde eremuan kokaturikoa izatea.
Berrogei urte baino gutxiago izatea instalazioa egiterakoan..
Ustiategi bakoitzean bi inkorporazio baino gehiago ez egotea.
Ustiategiari lotutako behi-esnearen erreferentzia-kopuruen transferentzia bat egitea.
Lehenago esleituriko erreferentzia-kopuru osoa edo haren zati bat beste ustiategiren bati transferitu ez izatea.
Abere-osasunari buruz indarrean dauden arauak betetzea.
Kuota-murrizketaren baten eraginik jasan ez izatea.
Esnearen kalitate betekizunak betetzea edo kasuan kasuko lurralde historikoko Foru Aldundiarekin hitzartutako Esnearen Kalitatea Hobetzeko Programan sartuta egotea, eta ingurumen eta animalien ongizatearen eskakizunetara egokitzea edo egokitzeko aukera izatea.
Behi-esnearen erreferentzia-kopuruaren esleipena jaso dezakete eskatzen duten elkarte titulartasuneko abeltzaintza ustiategiek, baldin eta esne-kuotako azken hiru kanpainetan (eskaera aurkezteko epera arte) abere-ustiategi berri batean instalatu edo instalatze prozesuan dauden nekazari gazteak bazkideen artean onartu badituzte, eta baldintza hauek betetzen badituzte:
Ustiategia Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde eremuan kokaturikoa izatea.
Ustiategian sartzen den abeltzain gazteak berrogei urte baino gutxiago izatea.
Sartuko den ustiategi horrek esne-kuota izatea.
Ustiategi bakoitzean bi inkorporazio baino gehiago ez egotea.
Sozietatean sartzeko aurreakordioa egotea.
Elkartean sartuko den abeltzain gaztearen konpromisoa, gutxienez 2 urtez elkartean egongo dela adierazten duena.
Lehenago esleituriko erreferentzia-kopuru osoa edo haren zati bat beste ustiategiren bati transferitu ez izatea.
Abere-osasunari buruz indarrean dauden arauak betetzea.
Kuota-murrizketaren baten eraginik jasan ez izatea.
Esnearen kalitate betekizunak betetzea edo kasuan kasuko lurralde historikoko Foru Aldundiarekin hitzartutako Esnearen Kalitatea Hobetzeko Programan sartuta egotea, eta ingurumen eta animalien ongizatearen eskakizunetara egokitzea edo egokitzeko aukera izatea.
Laugarrena. Eskabideak eta agiriak.
Eskaerak Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendariari zuzenduko zaizkio, eta foru aldundietako Nekazaritzako Lurralde Bulegoetan aurkeztuko dira. Bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 38.4 artikuluan aurreikusitako modua ere erabili ahalko da, Dekretu honen I. eranskinean xede horretarako ezarritako ereduan eta hilabeteko epean dekretu hau argitaratzen den egunaren hurrengotik zenbatzen hasita.
Agindu honetako 3. artikuluko 1. idatz-zatian sartzen diren abeltzainek, eskabidearekin batera, ondoko agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:
Titularraren edo titularren NANaren fotokopia.
Nekazaritzako ustiategiaren txartelaren fotokopia.
Nekazarien Gizarte Segurantzako kotizazioaren egiaztagiria, ustiategiko kide guztiena, eskabidea aurkezten den unekoa.
Abeltzainak esnearen higiene-kalitatearen baldintzak betetzen dituela edo abeltzaina esnearen kalitatea hobetzeko lurralde historikoko foru-aldundiarekin itundutako programaren batean dagoela frogatzen duen agiria.
Abere-osasunari buruz indarrean dauden arauak betetzen dituela frogatzen duen agiria.
Hala badagokio, 2009-2010 kanpainan emandako esne-kopurutik esnea edo esne-produktuak eman dizkion erosle baimendunaren ziurtagiria.
Agindu honetako 2. artikuluko 3. idatz-zatian sartzen diren nekazari gazteek, eskabidearekin batera, ondoko agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:
Eskatzailearen NANaren fotokopia
Nekazaritzako ustiategiaren salerosketa-kontratuaren, errentamendu-kontratuaren edo jaraunspen-tituluaren kopia.
Ustiategiaren bideragarritasun-azterlana, kudeaketa zentro batek egina.
Agindu honetako 3. artikuluko 3. idatz-zatian sartzen diren nekazari gazteek, eskabidearekin batera, ondoko agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:
Eskatzailearen NANaren fotokopia.
Ustiategiari lotutako behi-esnearen erreferentzia-kopuruen transferentziako adierazpenaren kopia.
Nekazaritzako ustiategiaren txartelaren fotokopia.
Nekazarien Gizarte Segurantzako kotizazioaren egiaztagiria, ustiategiko kide guztiena, eskabidea aurkezten den unekoa.
Abeltzainak esnearen higiene-kalitatearen baldintzak betetzen dituela edo abeltzaina esnearen kalitatea hobetzeko lurralde historikoko foru-aldundiarekin itundutako programaren batean dagoela frogatzen duen agiria.
Abere-osasunari buruz indarrean dauden arauak betetzen dituela frogatzen duen agiria.
Agindu honetako 3. artikuluko 4. idatz-zatian sartzen diren elkarte-titulartasuneko abere-ustiategiek, eskabidearekin batera, ondoko agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:
Eskatzailearen NANaren fotokopia.
Gaztea sartuko den ustiategi horrek esne-kuota duela ziurtatzen duten agiriak.
Sozietatean sartzeko aurreakordioaren kopia.
Elkartean sartuko den abeltzain gaztearen konpromisoa, gutxienez 2 urtez elkartean egongo dela adierazten duena.
Ustiategiaren titularra den sozietatearen estatutuen kopia.
Nekazaritzako ustiategiaren txartelaren fotokopia.
Nekazarien Gizarte Segurantzako kotizazioaren egiaztagiria, ustiategiko kide guztiena, eskabidea aurkezten den unekoa.
Abeltzainak esnearen higiene-kalitatearen baldintzak betetzen dituela edo abeltzaina esnearen kalitatea hobetzeko lurralde historikoko foru-aldundiarekin itundutako programaren batean dagoela frogatzen duen agiria.
Abere-osasunari buruz indarrean dauden arauak betetzen dituela frogatzen duen agiria.
Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzak sumatzen badu aurkeztutako eskabidean akats edo okerren bat dagoela, ez dituela betetzen Agindu honetan ezartzen diren betekizunak, edo agiriak falta direla, eskabide-egileari jakinaraziko dio, eta 15 eguneko epea emango dio arazoa konpontzeko. Epe hori igaro eta arazoa konpondu ez badu, Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendariaren ebazpen baten bidez eskaera bertan behera utzi dela ulertuko da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 71. artikuluak ezarritakoarekin bat etorriz.
Bosgarrena. Lehentasunezko egoerak.
Banatzeko dauden erreferentzia-kopuruak eskatzen duten abeltzainei esleitu edo berresleituko zaizkie, baldin eta agindu honetako 3. artikuluan ezarritako baldintzak betetzen badituzte, artikulu honetan ezarritako lehentasunen arabera, modu eta ordena honetan, taldeka sailkaturik:
taldea. Nekazari gazteak, lehentasun-ordena honen arabera:
A azpitaldea: esne-kuotako kanpaina honetan abere-ustiategi berri baten barruan instalatu direnak edo instalatzeko prozesuan daudenak.
B azpitaldea: esne-kuota daukan ustiategi baten titulartasuna eskuratzen dutenak.
C azpitaldea: elkarte-titulartasuneko abere-ustiategi batean bazkide gisa sartzen direnak (sozietate zibiletan sartzen direnak ere bai).
taldea. Esne jardunarekin zuzenean zerikusia duen nekazal ustiapenean hobekuntzak egin dituzten abeltzain ekoizleak. Hobekuntza horiek azken bost urteetan gauzaturikoak izan behar dute eta inbertsioaren bolumena 60.000 eurotik gorakoa izan.
taldea. Aurreko taldeetatik bakar batean ere ez dauden abeltzain ekoizleak.
Seigarrena. Banatzeko eta esleitzeko modua.
Eskuragarri dauden erreferentzia-kopuruen banaketa honela egingo da:
taldea. Agindu honetako bosgarren artikuluko 1. taldean aurreikusitako egoeran dauden abeltzainen eskaerei gehienez 240.000 kg esleitu edo berresleituko zaizkie inkorporazio bakoitzeko, eta edonola ere 2 inkorporazio gehienez.
taldea. Agindu honetako bosgarren artikuluko 2. taldean aurreikusitako egoeran dauden abeltzainen eskaerei gehienez 160.000 kg esleitu edo berresleituko zaizkie.
taldea. Agindu honetako bosgarren artikuluko 3. taldean aurreikusitako egoeran dauden abeltzainen eskaerei kuotako 120.000 kg esleitu edo berresleituko zaizkie.
Behi-esnearen erreferentzia-kopuruak nahikoak ez badira, aurreko idatz-zatian ezarritako kopuruen eta ordenaren arabera esleituko dira erabat agortu arte.
Zazpigarrena. Kudeaketa.
Dekretu honetan dauden behi-esnearen erreferentzia-kopuruen esleipenen kudeaketarako organo eskuduna Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza izango da.
Erreferentzia-kopuruak berresleitzeko prozedura lehiaketa izango da. Beraren bidez, behi-esnearen erreferentzia-kopuru erabilgarrien esleipena egingo da, agindu honetako bosgarren eta seigarren artikuluetan ezarritako banatzeko eta esleitzeko moduen arabera.
Deialdiaren kudeaketa Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzako zerbitzu teknikoek burutuko dute.
Zortzigarrena. Ebazpena.
Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariari dagokio esleitzeko eskabideei buruzko aldeko edo aurkako ebazpena ematea. Ebazpena arrazoitu egin behar da eta gutxienez honako alderdiak bildu beharko ditu:
Esleitutako kopuruak.
Aurkako ebazpena izan duten esleipen eskaerak eta horretarako izandako arrazoiak.
Esleitutako kopuruen ondorio-aldia.
Esleipen ebazpenak lau hilabeteko epean egin eta jakinaraziko dira gehienez dekretu hau indarrean jartzen denetik hasita. Epe hori beren beregiko ebazpenik jaso gabe igarotzen bada, eskaera gaitzetsitzat hartuko da Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 44. artikulua aplikatuz.
Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendariak esleipena emateko edo ukatzeko egiten duen ebazpenaren aurka interesdunak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango dio Nekazaritzaren eta Arrantzaren Garapeneko sailburuordeari. Horretarako hilabeteko epea izango du ebazpenaren jakinarazpena jaso eta biharamunetik aurrera, edo hiru hilabeteko epea administrazio-isiltasunak ondorioak izan eta biharamunetik aurrera, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 114. eta 115. artikuluetan xedatuarekin bat etorriz.
Aurreikusitako laguntzei buruzko ebazpena banan-banan jakinarazi behar bada ere, Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendariaren ebazpen baten bidez EHAAn argitaratuko da Agindu honen babesean berresleituko diren behi-esneraren erreferentzia-kopuruen onuradun izango direnen zerrenda; bertan, emandako kopuruak ere adieraziko dira.
Bederatzigarrena. Gutxieneko kopurua eta ondorio-aldia.
Ez dira esleituko edo berresleituko 5.000 kg-ko kuotatik beherako behi-esnearen erreferentzia-kopuruak.
Abeltzain bakoitzari esleitzen zaion kopuruak 2010-2011 aldiaren hasieratik izango ditu ondorioak.
Hamargarrena. Itzulketa.
Agindu honetako 3. artikuluko 4. idatz-zatian ezarritako kasuan, elkarte batean sartu den abeltzain gazteak erakunde hori 2 urte baino lehenago uzten badu, esleitutako behi-esnearen erreferentzia-kopurua itzultzeko prozesua hasiko da.
Agindu hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko azaroaren 4a.
Ingurumen, Lurralde Plangintza,
Nekazaritza eta Arrantzako sailburua,
MARÍA DEL PILAR UNZALU PÉREZ DE EULATE.
Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
Dpto. de Medio Ambiente, Planificación Territorial, Agricultura y Pesca Behi-esnearen erreferentzi kopuru osagarria lortzeko eskabidea 2010-2011
Solicitud de Asignación Suplementaria de Cantidad de Referencia de Leche de Vaca periodo 2010-2011 Sarrera erregistroa
Registro de entrada
Ustiategia identifikatzeko datuak / Datos de identificación de la explotación.
1. Titularra/Titular.
Deiturak eta izena / Apellidos y nombre:
NAN/DNI: Jaioteguna / Fecha de nacimiento:
2. Ustiategiaren kokalekua / Ubicación de la explotación.
Ustiategiaren izena / Denominación de la explotación:
Ustiategien erregistroko zk. / N.º de registro de explotación:
Administrazio batza edo auzoa / Junta Administrativa o barrio:
Kalea/Calle: Udalerria/Municipio: PK/CP:
Lurralde Historikoa / Territorio Histórico:
Telefonoa/Teléfono:
Ekoizpena eta erreferentzi kopurua / Producción y cantidad de referencia.
1. Erreferentzi kopuruaren titularra (*) / Titular de la cantidad de referencia (*).
Deiturak eta izena / Apellidos y nombre:
NAN/DNI: Jaioteguna / Fecha de nacimiento:
(*) Kanpaina honetan zehar ustiategiari lotutako transferentziarik tramitatu bada, adieraz ezazu transferentziaren hartzailearen izena. / En caso de haber tramitado durante la presente campaña transferencia vinculada a la explotación, indicar el nombre del adquiriente.
2. Erreferentzi kopuru erabilgarria / Cantidad de referencia disponible.
Bai / Sí n
Esne-enpresei saltzeko / Para venta a empresas lácteas: kg/kg.
Kontsumitzaileei zuzenean saltzeko / Para venta directa a consumidores: kg/kg.
Eskatzen den mota (jarri X bat dagokion aukeran). / Modalidad que se solicita (señálese con un X lo que proceda).
n Nekazari gazteen instalazio berria / Nueva Instalación de jóvenes agricultores.
n Nekazari gazteek ustiategiaren titulartasuna eskuratzea / Acceso de jóvenes agricultores a la titularidad de la explotación.
n Nekazari gaztea elkarte-izaerako ustiategi batean sartzea. / Incorporación de joven agricultor a una explotación con titularidad asociativa.
n Esnegintzarekin zuzenean loturako nekazaritzako ustiategietan hobekuntzak egin dituzten ekoizle abeltzainak, azken bost urteetan egindakoak eta 60.000 eurotik inbertsioak badira / Ganaderos productores que hayan realizado mejoras en la explotación agraria directamente relacionadas con la actividad láctea en los cinco últimos años por un volumen de inversión superior a 60.000 euros.
n Goian aipatutako taldeetan ez dauden abeltzainak / Ganaderos que no se hallan en los grupos anteriores.
n Eskatutako kopurua / Cantidad que solicita: kg.
Erantsitako agiriak / Documentos que se adjuntan.
n Ustiategiaren titularraren eta erreferentzi kopuruaren titularraren NANen fotokopia (ezberdinak badira) / Fotocopia del DNI del titular de la explotación y del titular de la cantidad de referencia (en caso de ser distintos).
n Nekazaritza-ustiategiaren txartelaren fotokopia. / Fotocopia de la tarjeta de explotación agraria.
n Nekazarien Gizarte Segurantzaren azken hilabeteko ordainagiria edo ordainagiriak. / Recibo/s del pago del último mes Régimen Especial de Autónomos Agrarios.
n Esnegintzan hasteko diren nekazarien kasuan, salerosteka, errentamenduaren edo kontratua, edota jaraunspenaren titulua. / Copia del Contrato de compraventa, arrendamiento, o título de herencia, en el caso de jóvenes agricultores que inicien su actividad en el sector.
n Ustiategiaren bideragarritasun-azterlana, kudeaketa zentro batek egina. / Estudio de viabilidad de la explotación elaborado por un Centro de Gestión
n Ustiategiaren abere-osasuneko ziurtagiriaren kopia. / Copia del certificado de sanidad animal
n Esnearen kalitate higienikoa betetzearen frogagiriak edo esnearen kalitatea hobetzeko programetan parte hartzearen froga-agiriak. / Justificantes del cumplimiento de la calidad higiénica de la leche o de participar en programas de mejora de la calidad de la leche.
n Abeltzain gaztea sozietatean sartzeko aurreakordioaren kopia. / Copia del preacuerdo de incorporación del joven ganadero a la sociedad.
n Beste batzuk, zehaztu. / Otros, especificar:
Nik, jn./and.ak, aipaturiko abere-ustiategiaren naizenonek, aitortzen dut agiri honetan agertzen diren datu guztiak egiazkoak direla, eta herri-erakunde eskudunak eska ditzakeen kontroletara makurtzen naizela.
como de la explotación ganadera citada, declaro que todos los datos que figuran en este documento son ciertos, sometiéndome expresamente a los controles que se me requieran desde la Institución Pública correspondiente.
_________________________ (e)n, 2010eko _____________________aren _________(e)(a)n.
En ______________________ a ____ de _________________________ de 2010.
Sinadura/Firma
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO NEKAZARITZA ETA ABELTZAINTZAKO ZUZENDARIA
SRA. DIRECTORA DE AGRICULTURA Y GANADERIA DE LA COMUNIDAD AUTÓNOMA DEL PAÍS VASCO.
Datu Pertsonalak babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoa betez, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak jakinarazten dizu inprimaki honen bidez eskuratutako zure datu pertsonalak datuak tratatzeko fitxategi automatizatu batean sartuko ditugula. Hala nahi izanez gero, datuok eskuratu, zuzendu, ezeztatu eta datuoi aurka egiteko eskubideez balia zaitezke, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren Zerbitzu Orokorren Zuzendaritzari idatzi bat bidaliz, hura baita tratamenduaren arduraduna (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).
En cumplimiento de lo dispuesto en la Ley Orgánica 15/1999, de Protección de Datos de Carácter Personal, el Departamento de Medio Ambiente, Planificación Territorial, Agricultura y Pesca, le informa que sus datos personales obtenidos mediante la cumplimentación de este impreso, van a ser incorporados para su tratamiento en un fichero automatizado. Si lo desea, puede ejercitar los derechos de acceso, rectificación, cancelación y oposición, previstos por la Ley, dirigiendo un escrito a la Dirección de Servicios del Departamento de Medio Ambiente, Planificación Territorial, Agricultura y Pesca del Gobierno Vasco, como responsable del tratamiento, y con domicilio en c/ Donostia-San Sebastián, 1, en Vitoria-Gasteiz.


