- AGINDUA, 2010eko azaroaren 10ekoa, Kulturako sailburuarena, dokumentu historikoen funtsak digitalizatzeko diru-laguntzak banatzeko modua ezartzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2010eko azaroaren 10ekoa, Kulturako sailburuarena, dokumentu historikoen funtsak digitalizatzeko diru-laguntzak banatzeko modua ezartzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 223
- Hurrenkera-zk.: 5490
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/11/10
- Argitaratze-data: 2010/11/19
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Ekonomi Jarduerak
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Informazio etak komunikazioak
Testu legala
Memoria historikoa kontserbatzea administrazio publikoei nahiz partikularrei dagokien konpromisoa da, izan ere, memoria hori jasotzen duten dokumentu-bildumen eta artxibo-funtsen titularrak asko dira.
Betidanik egon da kezka bat arlo honetan, eta, gaur egun, garapen teknologikoak irtenbide oso egokiak eskaintzen ditu, jatorrizkoen kopia digitalak sortzean eta kopia horiek gordetzean oinarrituta. Irtenbide horiek, gainera, artxibo-funtsetara modu deslokalizatuan sartzea ahalbidetzen dute, Internet bidez eskura daitezkeen sistemetan irudi horiek modu antolatuan txertatuz, hain zuzen.
Kultura Sailak gai honetan politika antolatua sustatu eta bultzatu nahi du modu berezian, hala, zenbait urteren buruan, Autonomia Erkidegoak bere Memoria Digitala izan dezan, hau da, dokumentu-ondarea osatzen duten artxibo-funts nagusien kopia digitala izan dezan.
Hori ez da posible izango hitzarmen-, normalizazio- eta koordinazio-politikarik gabe; politika hori garatzea Sailaren esku dago, eta dokumentu horien titularren lankidetza eta berariazko laguntza ekonomiko eta teknikoa ere beharrezkoa izango da.
Hori dena kontuan izanik, honakoa
Agindu honen xedea da euskal dokumentu-ondarea eta euskal bibliografia ondarea 1950. urtea baino lehenagoko aldizkako euskal argitalpenak barne digitalizatzeko proiektuei diru-laguntzak emateko modua ezartzea. Proiektu horiek honakoa jaso beharko dute:
Betirako gordeko den artxibo digitala sortzea.
Kopia digital bat sortzea, Eusko Jaurlaritzako Kultura Ondarearen Zuzendaritzaren mendeko web-orrialdeetan hedatzeko.
Goiko paragrafoan ezarritakoaren ondorioetarako, Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legean jasotako definizioak erabiliko dira artxiboetako dokumentu, artxibo-funts eta dokumentu-bilduma kontzeptuak zehazterakoan.
Edukia xehetasunez deskribatzen duen datu-basea duten artxibo-funts antolatuak atxiki ahalko zaizkio agindu honi, bai eta aldizkako argitalpenen bilduma osoak ere.
Aurkezten diren proiektuek agindu honen I. eranskinean jasotako preskripzio teknikoak bete beharko dituzte.
Agindu honetan ezarritako helburua betetzeko, hirurehun eta laurogeita bost mila (385.000) euroko diru-kopurua erabiliko da, berariaz horretarako izendatutako aurrekontu-kredituen arabera. Muga, beraz, zenbateko hori izango da.
Agindu honetan ezartzen diren diru-laguntzak jaso ditzakete artxibo-funts eta dokumentu-bilduma publiko nahiz pribatuen titularrak diren pertsona fisiko eta juridikoek, bai eta ondarezko funts bibliografiko publiko nahiz pribatuen titularrak diren pertsona fisiko eta juridikoek ere.
Diru-laguntzak onartzeko eta, hala badagokio, onuradunei ordaintzeko, ezinbestekoa izango da, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo bere erakunde autonomiadunek emandako antzeko diru-laguntzaren bat dela-eta, oraindik itzulketa- edo zigor-prozeduraren bat izapidetzen ari bada, prozedura horri amaiera ematea.
Ezin izango dira aurkeztu, kasuan kasuko zigorrak ezarritako epean, laguntza publikoak lortzeko zigor administratibo edo penalik jasotako pertsona fisiko edo juridikoak, ezta ere horretarako gaitasuna kentzen dion legezko debekurik dutenak ere, sexu-bazterkeriari buruzkoak barne, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenean ezarritakoari jarraituz.
Diru-laguntzek, onuradunak aurkeztutako programa bakoitzari dagokionez, onartutako burutze-aurrekontuaren % 70 hartuko dute gehienez ere (zergak kenduta), eta digitalizazio-proiektu bakoitzeko diru-atal jakinetara zuzendu ahalko dira.
Deialdi honetan adierazitako diru-laguntzak bateragarriak dira erakunde publiko zein pribatuek xede berberako emandako beste laguntza batzuekin, betiere gainfinantzaketarik gertatzen ez bada. Gainfinantzaketarik izanez gero, eman beharreko diru-laguntzatik kendu egingo da dagokion kopurua, dagokion gehienezko kopurura egokitu arte.
Kultura Ondarearen Zuzendaritzari dagokio deialdi honetan ezarri diren diru-laguntzak kudeatzeko lanak egitea.
Deialdi honetako eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, deialdia EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita.
Agindu honetan adierazitako diru-laguntzak jasotzeko egin beharreko eskabideak Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeari zuzenduko zaizkio eta Kultura Sailean aurkeztuko dira bai zuzenean, bai Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean eskainitako bideetako edozein erabiliz. Horrekin batera, 3 eta 4 idatz-zatietan adierazitako dokumentuak aurkeztu beharko dira, aurretik III. eranskineko dokumentua dutela.
Eskatzailea pertsona fisikoa izanez gero:
Eskatzailearen NANaren fotokopia.
Proiektu bakoitza azaltzeko memoria.
Diruz lagunduko den proiektu bakoitzaren aurrekontua.
Zerga-betebeharrak eguneratuta dituela egiaztatzen duen agiria.
Ordainketa gauzatu ahal izateko dokumentazioa, edo «Datuen alta/Hirugarren interesduna» inoiz egin ez dutenek aurkeztu beharreko dokumentazioa: «Datuen alta/Hirugarren interesduna» fitxa, Agindu honen II. eranskinaren ereduari jarraituz.
Zinpeko aitorpena, diru-laguntzak edo laguntza publikoak jasotzeko aukera kentzen duen zehazpen administratibo edo penalik ez duela eta horretarako gaitasuna kentzen duen legezko debekurik ez duela ziurtatzen duena.
Eskatzailea pertsona juridikoa izanez gero, artikulu honen 1. zenbakiko b), c), d), e) eta f) idatz-zatietan eskatutakoaz gainera, honako dokumentazio hau ere bai:
Eskabidea egin duenari buruzko argibideak erakutsiko dituen dokumentazioa. Horretarako, eraketa-agiriaren kopia soila edo, hala badagokio, estatutu arautzaileena eta, hala badagokio, dagozkion erregistroetan izena emanda duela erakusteko egiaztagiria.
Pertsona juridikoaren legezko ordezkari jardunez gero, eskabidea sinatu duen pertsona fisikoaren NANaren fotokopia eta haren ordezkari izateko baimena erakusten duen egiaztagiria.
Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean dituela frogatzen duen ziurtagiria.
Aurreko zenbakietan adierazitako dokumentazioaz gainera, diru-laguntza jasotzeko aurkeztutako programa bakoitzerako eskatutako diru-laguntzen zerrenda ere aurkeztu beharko da, erakunde publiko zein pribatuaren izena eta diru-laguntza eskabideen egoera aipatuta (ezetsia, erantzunaren zain, emana...), bai eta diru-kopurua ere. Horrelakorik egon ezean, diru-laguntza jasotzeko aurkeztutako programetarako beste inongo laguntzarik eskatu ez dela egiaztatzeko jakinarazpena.
Aurkeztutako eskabidean eta horrekin batera doazen dokumentuetan akatsen bat edo hutsuneren bat dagoela ikusten badu Kultura Ondarearen Zuzendaritzak, interesdunari hamar egun balioduneko epea emango zaio, akats edo hutsune hori jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, hutsuneak zuzentzeko edo beharrezko dokumentuak aurkezteko. Hori egin ezean, interesdunak atzera egin duela ulertuko da, aurrez horretarako ebazpena eman eta jakinarazita, edo dagokion izapidea betetzeko eskubidea galdu duela joko da.
Aurkeztutako eskabideak aztertu eta ebaluatzeko Epaimahai Kalifikatzaile bat eratuko da. Hauek izango dira bertako kideak:
Kultura Ondarearen zuzendaria edo berak izendatutako norbait. Batzordeburua izango da eta kalitate-botoa izango du, bere botoarekin berdinketak desegiteko.
Irargiko (Euskadiko Dokumentu Ondarearen Zentroa) bi teknikari eta Kultura Ondarearen Zuzendaritzako Liburutegi Zerbitzuko teknikari bat, Kultura Ondarearen zuzendariak izendaturikoak. Horietako bat batzordeko idazkaria izango da.
Diru-laguntzak lehiaketa bidez esleituko dira. Horretarako, eskabideak 10. artikuluan finkatutako irizpideen arabera puntuatu eta ordenatuko dira. Ondoren, diru-laguntzak esleituko dira, puntu gehien duen eskabidetik hasi eta 2. artikuluan ezarritako aurrekontu-kreditua amaitu arte edo, xedapen-gehigarriaren arabera kopuru hori eguneratzen bada, kopuru berri hori amaitu arte.
Eskabideak baloratzeko eta hautaketa egiteko ezarritako irizpideak kontuan hartuta, Epaimahaiak ebazpen-proposamena egin eta Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeari igorriko dio.
Ebazpen-proposamena egiteko eta diru-laguntzen zenbatekoa finkatzeko, Epaimahai Kalifikatzaileak honako irizpideok izango ditu kontuan:
Proiektuaren eta proiektua osatzen duten elementuen kalitate orokorra eta sendotasun zientifikoa (% 30).
Eskatzaile titularren ibilbidea, jarraitutasuna eta oreka (% 30).
Proiektuaren errentagarritasuna, egindako irudi-kopuruari dagokionez (% 20).
Estandar deskribatzaileen aplikazioa (% 20).
Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeari dagokio, Epaimahai Kalifikatzaileak egindako ebazpen-proposamena aztertuta, aurkeztutako eskabideei buruzko ebazpena ematea. Ebazpenak hilabeteko epean eman eta jakinaraziko zaizkie, banan-banan, interesdunei, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunetik hasita.
Ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, jende guztiak haren berri izan dezan.
Artikulu honetako lehenengo idatz-zatian adierazitako epea amaitu eta interesdunek inolako jakinarazpenik jaso ez badute, interesdunek beren eskabidea ezetsi egin dutela ulertuko dute, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritakoaren ondorioetarako.
Ordainketa honela egingo da:
Programari emandako diru-laguntzaren % 75 diru-laguntza onartzeko 15.a) artikuluan zehazten den epea bukatu eta hurrengo hilabetean.
Gainerako % 25 hurrengo artikuluan ezarritako dokumentazioa jaso eta egiaztatu ondoren, bertan adierazitakoaren arabera.
Agindu honetan adierazitako diru-laguntzak jaso dituztenek, diruz lagundutako jarduerak bukatu eta ondorengo bi hilabeteetan, eta betiere 2011ko otsailaren 1a baino lehenago, honako dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:
Diruz lagundutako programa bakoitzaren helburua bete dela egiaztatzen duen memoria.
Diruz lagundutako programa bakoitza gauzatzean izandako gastuei dagozkien egiaztagiriak, jatorrizko fakturak zein fotokopia konpultsatuak, eta sarreren eta gastuen balantzea.
Diruz lagundutako programa edo proiektua gauzatzean egin diren kopia digitalak, Agindu honetako 1.1 idatz-zatian aurreikusitakoaren arabera.
Eskabidea aurkezteko unean hartuko zutenik jakin ez edo adierazi gabe geratu eta ondoren xede berberaz jasotako gainerako laguntza guztien aipamena.
Diru-laguntza emateko aintzat hartutako baldintzak aldatzen badira (betiere helburua bete dela iritziz gero), eta, hala gertatuz gero, beste edozein erakunde publiko zein pribatutatik ere laguntzak eta diru-laguntzak jasoz gero edo, hala badagokio, xede bererako beste diru-sarrerak edo baliabideak jasoz gero, diru-laguntza esleitzeko eman den ebazpena aldatu egin ahal izango da, betiere agindu honetan onuradun izateko finkatutako gutxieneko betekizunak gordetzen badira.
Horrelakoetan, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeak likidazio-ebazpena emango du, eta bertan, esleitutako diru-laguntzen zenbatekoak doitu egingo dira.
Deialdi honetan arautzen diren diru-laguntzen onuradunek azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren 50.2 artikuluan ezarritako betebeharrak bete beharko dituzte beti; dekretu horren bidez, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartu zen. Bestalde, ondorengo hauek ere bete beharko dituzte:
Emandako diru-laguntza onartzea. Ildo horri jarraiki, onuradunek diru-laguntza eman zaiela adierazten duen jakinarazpena jaso eta hamabost eguneko epean berariaz uko egiten ez badiote, onartu egin dutela ulertuko da.
Diru-laguntza agindutako helburu zehatzerako erabiltzea.
Jasotako diru-laguntzaren ondorioz egiten diren jardueretan, Kultura Sailaren babesa berariaz aipatzea.
Ekonomia eta Ogasun Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari diru-laguntzen erabilera kontrolatzeko behar duten informazio guztia ematea.
Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legean xedatutakoa betetzen dela bermatzea. Bereziki 3., 16. eta 18.4 artikuluetan xedatutakoa, alegia: tratu eta aukera berdintasuna, dibertsitatea eta ezberdintasuna errespetatzea, genero-ikuspegiaren integrazioa, ekintza positiboa, eta sexuaren araberako rolak eta estereotipoak desagerraraztea.
Betebeharrekoak bete gabe geratu direla ulertuko da ondorengo kasuetan:
Jasotako diru-laguntza osoa edo zati bat Agindu honetan adierazitako jardueretarako erabili beharrean, beste zerbaitetarako erabiltzea.
Agindu honetan ezarritako betebeharrak edo, hala badagokio, laguntza ematerakoan ezartzen direnak, ez betetzea.
Diruz lagundutako programa aldatzea Kultura Ondarearen Zuzendaritzak aurretik baimenik eman gabe.
Diru-laguntzaren likidazio-ebazpenean zehaztutako diru-kopurua epearen barruan ez itzultzea (hala badagokio).
Beste xedapenen baten arabera oro har eta nahitaez bete behar den beste edozein baldintza ez betetzea.
Laguntza emateko ezarri den baldintzetako bat bete ezean, jasotako kopuruak eta legezko interesak itzuli beharko zaizkio Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuan eta Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorraren kontura emandako diru-laguntzen bermeen eta itzulketen jardunbide orokorra arautzen duen abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz.
artikuluan ezarritako zenbateko osoa aldatu egin ahal izango da, eskatutako diru-laguntzen zenbateko osoa kontuan hartuta, Kultura Sailaren beste programa batzuk gauzatutakoan aurrekontuan agortu gabe gera daitezkeen diru-baliabideen arabera; diru-laguntzei buruzko erabakia hartu aurretik egin beharko da hori. Aipatutakoaren berri eman beharko da alor horretako eskumena duen kasuan kasuko sailburuordearen ebazpen baten bitartez.
Lehenengoa. Administrazio-bidea amaitzen duen agindu honen aurka interesdunek aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez diezaiokete Kulturako sailburuari, agindu hau argitaratzen den egunaren biharamunetik hasi eta hilabeteko epean; halaber, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, Administrazioarekiko Auzietako Salan, agindu hau argitaratzen den egunaren biharamunetik hasi eta bi hilabeteko epean.
Bigarrena. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak agindu honek.
Hirugarrena. Datu Pertsonalak Babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoari jarraituz, Kultura Saileko Kultura Ondarearen Zuzendaritzak fitxategi automatizatu batean sartuko ditu datu pertsonalak, gero erabiltzeko.
Fitxategi horretan bildutako datuak ezin izango zaizkie hirugarrenei laga; gainera, fitxategiaren erabilera Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak sustatutako laguntzen kudeaketara mugatuta dago.
Nahi izanez gero, Legean aurreikusitako sarbide-, zuzenketa-, deuseztapen- eta aurkakotasun-eskubideak erabil ditzakete eskatzaileek; horretarako, idazki bat bidali beharko diote fitxategiaren ardura duen Kultura Ondarearen Zuzendaritzari (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).
Vitoria-Gasteiz, 2010eko azaroaren 10a.
Kulturako sailburua,
MARÍA BLANCA URGELL LÁZARO.
Kontserbazio Erregistroa / Artxiboa sortzea
(http://www.irargi.org)
Kontserbazio Artxibo bat sortzea:
Dokumentu historiko guztiak, inprimatutakoak nahiz eskuz idatzitakoak, tonu jarraituko irudi gisa hartuko dira, eta beren edukia eta egoera fisikoa leialtasun handienaz erreproduzitzeko, kolore errealean digitalizatuko dira, 24 bit-eko kolore-bizitasunarekin.
Eskaneatze-bereizmena 300 dpi-koa izango da; muga hori handitu egin ahal izango da ezaugarri bereziak dituzten dokumentuen kasuan.
Gordetzeko, artxibo digitalaren formatua JPEG trinkotua izango da, 8 eta 10 MB artekoa.
Jatorrizko artxibo digitala DVD euskarrian edo disko gogor batean grabatuko da.
DVDak grabatu ondoren, ondo irekitzen direla egiaztatuko da; gainera, behin betiko gorde baino lehen, edukia egiaztatzea gomendatzen da.
DVDaren gainaldea ez manipulatzen eta ez ukitzen saiatu egingo da, eta ez da DVDaren gainean ezer idatziko edo inolako etiketarik jarriko. Fabrikatzaileak ematen duen kaxan gordeko da; kaxak erabat hutsik egon beharko du. Izan ditzakeen karatula guztiak kendu egingo dira, eta DVDa identifikatzeko kodea duen etiketa soilik jarriko zaio.
Banaketa-kopia sortzea:
Disko gogorra erabiliko da euskarri moduan.
Zabalkunderako artxibo digitalaren formatua PDF trinkotua izango da, 1, 8 eta 2 MB artekoa.
Dokumentu bakoitzaren PDF orrianizkuna sortuko da.
Disko gogorra grabazio-formatu hibridoan grabatuko da, hau da, Mac Apple nahiz Windows sistema eragileetan irakurri ahalko da.
IFZ edo NAN / NIF o DNI. (1)
Entitatearen izendapena edo izen-deiturak / Denominación de la entidad o nombre y apellidos
HELBIDERATZE-DATUAK / DATOS DE DOMICILIACIÓN
Kalea, zkia., solairua
Calle, n.º, piso
Herria
Localidad
Lurraldea
Provincia
Udal kodea
Código de Población
Posta-kodea
Código postal
BANKETXE EDO AURREZKI ENTITATEAREN DATUAK / DATOS BANCARIOS O DE LA ENTIDAD DE AHORRO (3)
Banketxea edo Aurrezki Entitatea / Banco o Entidad Bancaria n n n n
Agentzia/Agencia. n n n n
C.D./K.D. n n
Kontu zkia. / N.º cuenta n n n n n n n n n n
Jabea/Titular
Bankuaren adostasuna
Conforme banco
Hirugarrenaren adostasuna
Conforme tercero
Sailaren onespena
º B.º Departamento
Kontabilitatearen onespena
º B.º Contabilidad
Sinadura eta zigilua
Sello y firma Sinadura eta zigilua
Sello y firma Baimenduriko sinadura
Firma autoriziada Baimenduriko sinadura
Firma autoriziada
(*) Eusko Jaurlaritzatik dirulaguntzarik inoiz jaso ez dutenek bete beharreko inprimakia / Impreso a rellenar por aquellos peticionarios que no hayan recibido nunca subvención alguna del Gobierno Vasco.
Argibideak/Observaciones:
(1) Erantsi fitxa honi Identifikazio Fiskalerako Txartelaren fotokopia edo Nortasun Agiri Nazionalarena / Debe adjuntarse fotocopia de la Tarjeta de Identificación Fiscal o, en su caso, del Documento Nacional de Identidad.
(2) Administrazioak bete beharrekoa / A rellenar por la Administración.
(3) Bankuak edo Aurrezki Entitateak bete beharrekoa / A cumplimentar por el Banco o Entidad de Ahorro.
OHARRA:
Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko Kultura Ondarearen Zuzendaritzak ondokoa adierazi nahi dizu: eranskin honetan jarri dituzun datu pertsonalak, Datu pertsonalak babesteko 15/1999 Lege Organikopean dagoen fitxategi automatizatu batean sartuko ditugula, ondoren, erabili ahal izateko.
Fitxategiko datuak ez zaizkio beste inori lagako. Fitxategia Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak erabiliko du, bakarrik, berak sustatutako dirulaguntzak kudeatzeko.
Aipatutako Lege horretan jasotzen den moduan, datuok ikusi, zuzendu edo ezabatu nahi dituzula edo ez dituzula jarri nahi adierazteko, honako helbide honetara idatzi beharko duzu: Zerbitzu Zuzendaritza, Donostia kalea, 1; 01010 Vitoria-Gasteiz.
NOTA:
La Dirección de Patrimonio Cultural del Departamento de Cultura del Gobierno Vasco le informa que sus datos personales obtenidos mediante la cumplimentación de este anexo van a ser incorporados para su tratamiento en un fichero automatizado sujeto a lo dispuesto en la Ley Orgánica 15/1999, de Protección de Datos de Carácter Personal.
El uso de dicho fichero, cuyos datos no serán objeto de cesión a terceros, se circunscribe al uso exclusivo de la gestión de las ayudas promovidas por el Departamento de Cultura del Gobierno Vasco.
Si lo desea, puede ejercitar los derechos de acceso, rectificación, cancelación y oposición, previstos por la Ley, dirigiendo un escrito a la Dirección de Servicios responsable de dicho fichero, c/ Donostia-San Sebastián, 01010 Vitoria-Gasteiz.
Aurkeztutako proiektua identifikatzeko datuak / Ficha identificativa del proyecto presentado
Entitatearen izendapena edo izen-deiturak / Denominación de la entidad o nombre y apellidos:
IDENTIFIKATZE-DATUAK/DATOS IDENTIFICATIVOS
Proiektuaren izena / Denominacion del proyecto:
Digitalizatu beharreko dokumentuen lehendabiziko eta azkenengoa data / Fechas extremas de la documentacion a digitalizar:
Irudi digitalen gutxi gorabeherako bolumena / Volumen aproximado de imágenes digitale:
Aurrekontua, BEZ gabe / Presupuesto sin IVA:
Proiektuaren funtsezko ezaugarriak / Características esenciales del proyecto:
Laguntza-eskabidearen helburua:
ESKATZAILEAREN DATUAK:
Entitatea:
jauna/andrea,
entitatearen gisa
(helbidea, jakinarazpenetarako: kalea: , zk.: ,
posta-kodea: , udalerria: ).
Harremanetarako pertsona, informazioari begira:
Izen-abizenak:
Kargua (betetzen duen postua):
Telefonoa: Faxa: E-maila:
Adierazten dut entitate honek ez duela laguntza publikoak lortzeko zigor administratibo edo penalik, ezta ere horretarako gaitasuna kentzen dion legezko debekurik ere.
Adierazten dut, halaber, entitate honek ez duela, sexu-bazterkeria dela eta, laguntza publikoak lortzeko zigor administratibo edo penalik, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen argitan.
......................................................n, 20.........ko ..................................ren ..............
Izpta.: Entitatearen arduraduna
KULTURA ONDAREAREN ZUZENDARIA


