- AGINDUA, 2010eko azaroaren 10ekoa, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuarena, 'Asociación Africanista Manuel Iradier' elkarteari Kongoko Errepublika Demokratikorako larrialdi-laguntza ematen diona, garapen-lankidetza eta ¿laguntza 2010ean sustatzeko. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2010eko azaroaren 10ekoa, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuarena, "Asociación Africanista Manuel Iradier" elkarteari Kongoko Errepublika Demokratikorako larrialdi-laguntza ematen diona, garapen-lankidetza eta ¿laguntza 2010ean sustatzeko.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 237
- Hurrenkera-zk.: 6067
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/11/10
- Argitaratze-data: 2010/12/13
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Instituzional
Testu legala
Otsailaren 19ko 31/2008 Dekretuak garapen lankidetzaren kargurako ekintza humanitarioentzako laguntzak arautzen ditu, eta bi jarduera-mota bereizten. Alde batetik, larrialdietan laguntzeko proiektuak daude: horien bidez, oinarrizko ondasunak eta zerbitzuak eskuragarri jarri nahi dira, biziraupena bermatzeko eta hondamendiek eragindako sufrimendua eramangarriago egiteko. Bestetik, ekintza humanitarioko proiektuak, zentzu zabalago batean; horri lotutako jarduerak larritasun-maila txikiagokoak dira eta garapena, giza eskubideak eta bakegintza sustatzeko oinarriak bultzatzeko dira.
Aipatutako dekretuaren 4. artikuluak dioenez, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren bidez urtero egingo da laguntza-deialdia, bi finantzaketa-lerroak bilduz. Finantzaketa-lerro iraunkor bat, urte osoan irekita egongo dena; larrialdi-laguntzetarako eta ekintza humanitarioetarako laguntza-eskariak aurkeztu ahal izango zaizkio. Beste finantzaketa-lerroa, ordea, ekintza humanitarioko esparru-estrategiak onesteko izango da. Agindu horri jarraiki onetsi zen Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2010eko otsailaren 3ko Agindua, zeinekin deialdia egiten baita ekintza humanitarioentzako laguntzerakoa; horiek Garapen Lankidetza Sustatzeko 2010eko Fondoaren kargura izatekotan.
Horren ondorioz, eta garapen lankidetzaren kargurako ekintza humanitarioentzako laguntzak arautzen dituen otsailaren 19ko 31/2008 Dekretuaren 16. artikuluan ezarritakoa betez, Garapena eta Lankidetza Sustatzeko Fondoaren Batzorde Kudeatzailearen proposamenez (martxoaren 30eko 62/2004 Dekretuak arautzen du batzorde hori), eta Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzak aurretiaz txostena egin ondoren, honako hau
Lehenengoa. Diru-laguntza bat ematea «Asociación Asociación Africanista Manuel Iradier» elkarteak aurkeztutako ekintza humanitarioko proiektuaren finantza-lerro iraunkorrari. Laguntzaren helburua: leherketa baten ondorioz 225 umezurtz hartu dituzten familiek eskolarako oinarrizko materiala erosteko duten ahalmen-gabeziari aurre egitea, eta eskolako tasak ordaintzea.
Bigarrena. Laguntza 11.500 euroko ordainketa bakar baten bidez emango da. Proiektua 2010eko abenduaren 31n hasi eta 2011ko otsailaren 27an amaituko da. Beraz, diru-laguntza justifikatzeko gehienezko epea 2011ko ekainaren 30ean bukatuko da.
Hirugarrena. Agindu hau erakunde eskatzaileari jakinaraztea, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, jende guztia jakinaren gainean egon dadin.
Laugarrena. Administrazio-bidea agortzen duen ebazpen honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke erakunde berean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hil biko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko azaroaren 10a.
Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburua,
MARÍA GEMMA ARÁNZAZU ZABALETA ARETA.


