Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2010eko azaroaren 10ekoa, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuarena, Garapen Lankidetza Sustatzeko 2010erako Fondoaren kontura, Huancavelicaren Lagunak erakundeari Peruko herrialdean ekintza humanitario bat garatzeko diru-laguntza ematen diona. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2010eko azaroaren 10ekoa, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuarena, Garapen Lankidetza Sustatzeko 2010erako Fondoaren kontura, Huancavelicaren Lagunak erakundeari Peruko herrialdean ekintza humanitario bat garatzeko diru-laguntza ematen diona.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 246
  • Hurrenkera-zk.: 6375
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/11/10
  • Argitaratze-data: 2010/12/24

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Herri Administrazioa; Instituzional

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Otsailaren 19ko 31/2008 Dekretuak garapen lankidetzaren kargurako ekintza humanitarioentzako laguntzak arautzen ditu, eta bi jarduera-mota bereizten. Alde batetik, larrialdietan laguntzeko proiektuak daude: horien bidez, oinarrizko ondasunak eta zerbitzuak eskuragarri jarri nahi dira, biziraupena bermatzeko eta hondamendiek eragindako sufrimendua eramangarriago egiteko. Bestetik, ekintza humanitarioko proiektuak, zentzu zabalago batean; horri lotutako jarduerak larritasun-maila txikiagokoak dira eta garapena, giza eskubideak eta bakegintza sustatzeko oinarriak bultzatzeko dira.

Aipatutako dekretuaren 4. artikuluak dioenez, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren bidez urtero egingo da laguntza-deialdia, bi finantzaketa-lerroak bilduz. Finantzaketa-lerro iraunkor bat, urte osoan irekita egongo dena; larrialdi-laguntzetarako eta ekintza humanitarioetarako laguntza-eskariak aurkeztu ahal izango zaizkio. Beste finantzaketa-lerroa, ordea, ekintza humanitarioko esparru-estrategiak onesteko izango da. Agindu horri jarraiki onetsi zen Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2010eko otsailaren 3ko Agindua, zeinekin deialdia egiten baita ekintza humanitarioentzako laguntzerakoa; horiek Garapen Lankidetza Sustatzeko 2010eko Fondoaren kargura izatekotan.

Horren ondorioz, eta garapen lankidetzaren kargurako ekintza humanitarioentzako laguntzak arautzen dituen otsailaren 19ko 31/2008 Dekretuaren 16. artikuluan ezarritakoa betez, Garapena eta Lankidetza Sustatzeko Fondoaren Batzorde Kudeatzailearen proposamenez (martxoaren 30eko 62/2004 Dekretuak arautzen du batzorde hori), eta Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzak aurretiaz txostena egin ondoren, honako hau

Lehenengoa. Diru-laguntza bat ematea Huancavelicaren Lagunak erakundeak aurkeztutako ekintza humanitarioko proiektuaren finantza-lerro iraunkorrari. Laguntza honen helburua da herritarrei sostengua ematea, Anta barrutian Arrisku Hidrometeorologikoen Eskuliburua partaidetza bidez prestatuz, eta zabalduz; etorkizunean, kalteak prebenitzen eta horiei aurre egiten lagunduko du eskuliburu horrek, bai eta suntsituta geratu ziren etxebizitzak komunitatean eraikitzen ere; halaber, hondakinak hobeto kudeatzeko trebakuntza eskainiko zaie komunitateko kideei.

Bigarrena. Laguntza 86.854,14 euroko ordainketa bakar baten bidez emango da. Proiektua 2010eko abenduaren 30ean hasi eta 2011ko ekainaren 29an amaituko da. Beraz, diru-laguntza justifikatzeko gehienezko epea 2011ko urriaren 29an bukatuko da.

Hirugarrena. Agindu hau erakunde eskatzaileari jakinaraztea, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, jende guztia jakinaren gainean egon dadin.

Laugarrena. Administrazio-bidea agortzen duen ebazpen honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke erakunde berean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hil biko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko azaroaren 10a.

Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburua,

MARÍA GEMMA ARÁNZAZU ZABALETA ARETA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik