- AGINDUA, 2010eko azaroaren 10ekoa, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuarena. Horren bitartez, baimendu egiten da babes ofizialeko etxebizitzak eraikitzeko gutxieneko estandarraren transferentzia Berangoko hiri antolamendurako plan orokorraren zenbait eremuen baitan, Euskadiko lurzoruari eta hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 80.6 artikuluan eta lege hori garatzen duen ekainaren 3ko 105/2008 Dekretuak 26.1 artikuluan aurreikusitako prozeduraren arabera. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2010eko azaroaren 10ekoa, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuarena. Horren bitartez, baimendu egiten da babes ofizialeko etxebizitzak eraikitzeko gutxieneko estandarraren transferentzia Berangoko hiri antolamendurako plan orokorraren zenbait eremuen baitan, Euskadiko lurzoruari eta hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 80.6 artikuluan eta lege hori garatzen duen ekainaren 3ko 105/2008 Dekretuak 26.1 artikuluan aurreikusitako prozeduraren arabera.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 248
- Hurrenkera-zk.: 6433
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/11/10
- Argitaratze-data: 2010/12/28
Gaikako eremua
- Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; EAEko udalak
Testu legala
Aztertu da Berangoko Udalak egindako baimen-eskaera, udalerriko zenbait eremutan babes publikoko bizitegi erabilerako hirigintza eraikigarritasunari buruzko legezko aurreikuspena konpentsatzeko. Izan ere, eremu batzuetan murriztutako estandarra beste eremu zehatz batzuetan sartutakoarekin osatzen da.
GERTAKARIAK
Berangoko Udalak aurkeztutako eskaera-orriari sarrera-erregistroa egin zitzaion 2010eko irailaren 22an. Horren bidez, Euskadiko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 80.6 artikuluan aurreikusitako baimena eskatu zuen, Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren baitan, babes publikoko etxebizitzen estandarra transferitzeko zenbait eremuen artean.
Ezarritako prozedurarekin bat etorriz, Berangoko Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren espedienteak Euskal Herriko Lurralde Antolamendurako Batzordearen aldeko txostena jaso du 2010eko irailaren 20an egindako 4/2010 Osoko bilkuran, behin-betiko onartua izan aurretik.
Sail hau eskuduna da aztertzen den espedientea ebazteko, Euskadiko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legeak 80.6 artikuluan, eta aipatutako Legea garatzen duen premiazko neurriei buruzko ekainaren 3ko 105/2008 Dekretuak 25.3 artikuluan xedatutakoari jarraituz.
Berangoko Udalak aurkeztutako eskaerak, justifikatzeko oroitza-txostena barne, babes publikoko etxebizitzetarako lurzoru estandarraren konpentsazioa planteatzen du udalerriaren zenbait eremuen baitan. Hala nola, hainbat eremuei dagokien eraikigarritasunaren hazkundearen babesturiko sabaiaren urritasuna beste hainbat eremuk gainezka programatu duen babesturiko eraikigarritasunarekin konpentsatu ahal izatea. Honako taulan agertzen dira xehetasunak:
Berango Proposatutako eraikigarritasuna
Edificabilidades propuestas Gutxieneko estandarrak
Estandares a aplicar Gehiegi/Gutxiegi
Exceso/Defecto
Bizitegietarako hiri-lurzorua
Suelo urbano residencial Azalera
Superficie E. libreak
libres BOE
VPO E. Tasatua
Tasada Guztira
Total BOE
VPO E. tasatua
tasada BOE
VPO E. tasatua
tasada
m² m² sabai
m² techo m² sabai
m² techo m² sabai
m² techo m²sabai
m² techo m²sabai
m² techo m² sabai
m² techo m² sabai
m² techo m²sabai
m²techo
Ue-1 Sabino Arana-1 1.822,00 1.410,50 0,00 0,00 1.410,50 282,10 282,10 -282,10 -282,10
Ue-2 Sabino Arana-2 2.912,00 1.479,00 0,00 0,00 1.479,00 295,80 295,80 -295,80 -295,80
Ue-5 Lantzarte 12.151,00 0,00 0,00 7.915,00 7.915,00 1.583,00 1.583,00 -1.583,00 6.332,00
Otxandategi* (81.701,00) 28.921,00 9.640,33 9.640,33 (48.201,66) 9.640,33 9.640,33
394,00 25.601,43 5.120,29 5.120,29 -5.120,29 -5.120,29
Ue-4 Arana* (8.344,00) 972,00 3.461,00 756,00 (5.189,00) 3.461,00 756,00
198,00 2.610,60 522,14 522,14 -522,14 -522,14
Guztizko partzial / Total parcial 64.477,00 32.782,50 13.101,33 18.311,33 39.016,53 7.803,33 7.803,33
Lurzoru urbanizagarria
Suelo urbanizable Azalera
Superficie E. Libreak
Libres BOE
VPO E. Tasatua
Tasada Guztira
Total BOE
VPO. E. Tasatua
Tasada BOE
VPO E. Tasatua
Tasada
m² m² sabai
m² techo m²sabai
m² techo m² sabai
m²techo m²sabai
m² techo m² sabai
m² techo m² sabai
m² techo m² sabai
m² techo m²sabai
m² techo
Sr-1 Mastigane 88.223,00 8.822,30 30.000,00 7.406,55 46.228,85 25.425,87 9.245,77 4.574,13 -1.839,22
Sr-2 Otxabene 110.651,00 11.065,11 37.520,00 9.396,01 57.981,12 31.889,62 11.596,22 5.630,38 -2.200,21
Otxandategi* (81.701,00) (28.921,00) (9.640,33) (9.640,33) (48.201,66)
307,00 22.600,23 12.430,13 4.520,05 -12.430,13 -4.520,05
Ue-4 Arana* (8.344,00) (972,00) (3.461,00) (756,00) (5.189,00)
136,00 2.572,11 1.414,66 514,42 -1.414,66 -514,42
Etxebarri 74.680,00 9.271,25 20.396,75 7.417,00 37.085,00 20.396,75 7.417,00 0,00 0,00
Ue-3 icaza 5.026,00 3.010,00 0,00 0,00 3.010,00 1.655,50 602,00 -1.655,50 -602,00
0,00 0,00
Guztizko partzial / Total parcial 321.023,00 32.168,66 87.916,75 24.219,56 169.477,31 93.212,52 33.895,46
Guztira / Total 385.500,00 64.951,16 101.018,08 42.530,89 208.493,84 101.015,85 41.698,79 2,23 832,10
548,97 142.714,63
*Otxandategi eta Arana: zati bati hiri-lurzoruen estandarra dagokio eta beste bati lurzoru urbanizagarriena. Parentesi artean zenbakiak ez dira aintzat hartu
*Otxandategi y Arana: en parte del suelo se aplica el estándar de urbano y en parte el de urbanizable. No computan los números en paréntesis
Orokorrean hartuta betetzen dituzte etengabe aipatu den 2/2006 Legearen 80. artikuluak ezartzen dituen gutxieneko estandarrak eta kopuruak (2m² BOEtan eta 832 etan).
2/2006 Legearen 80.6 artikuluaren arabera, ezinbestekoa izango da transferentzia hori baimentzeko transferentziaren xede diren eremuetako etxebizitza libreen arteko balioen aldearekiko proportziozkoa den babes publikoko etxebizitzen aldez aurreko edo aldi bereko egikaritzea bermatzea.
Transferentzia proposamenak, era berean, justifikatzen du, errespetatu egiten dituela 105/2008 Dekretuak 25.2 artikuluan ezarritako gehiengoak. Honela dio artikulu horrek: banantze sozioespazialaren arriskuak saihestuko dituen erreserben kalifikazio orekatua bermatzeko, Sailaren baimena beharko da, 7.000 biztanletik gorako udalerrietan espedientearen ondoriozko bizitegi-eraikigarritasun babestu osoaren % 80 baino gehiago, eta gainerako udalerrietan
60 baino gehiago antolamendu-eremu bakarrean edo antolamendu-eremu jarraituetan kokatzen denean.
Euskadiko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legea eta aipatutako Legea garatzen duten premiazko neurriei buruzko ekainaren 3ko 105/2008 Dekretua, baita Euskal Herriko Lurralde Antolaketa Batzordeak emandako aldeko txostena ere aztertuta,
Lehenengoa. Euskadiko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legea eta aipatutako Legea garatzen duten premiazko neurriei buruzko ekainaren 3ko 105/2008 Dekretuarekin bat etorrita, aipatutako Legearen 80.6 artikuluan eta aipatutako Dekretuaren 26.1 artikuluan aurreikusitako transferentzia baimentzea, Berangoko Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren baitan.
Bigarrena. Baimen hori Berangoko Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren testuari, espedientea bete izanaren justifikazioa eransteari baldintzatua geratuko da, 2/2006 Legearen 80. artikuluaren eta 105/2008 Dekretuaren 26. artikuluaren arabera.
Hirugarrena. Baimen hori aurreko ataletan ezarritako baldintzetan ematen da, eta ez du baliorik izango behin betiko onarpena babes publikoko etxebizitzen gutxieneko estandarrak betetzeari dagokionez eskumena duten esparruren batean (hartzaileak edo igorleak) aldaketarik eragiten duten beste baldintza batzuekin ematen bada.
Laugarrena. Berangoko Udalari Agindu honen berri ematea.
Agindu hau behin betikoa da eta administrazio-bidea amaitzen du. Interesatuek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietako Salan, agindu hau argitaratu edo, hala badagokio, jakinarazten den egunaren biharamunetik hasi eta bi hilabeteko epean.
Halaber, nahi izanez gero eta administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri baino lehen, berraztertzeko errekurtsoa jar dakioke Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuari, agindu hau argitaratu edo, hala badagokio, jakinarazten den egunaren biharamunetik hasi eta hilabeteko epean. Kasu honetan ezin izango da administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri berraztertzeko errekurtsoa espresuki erabaki edo bere ustezko gaitzespena gertatu arte.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko azaroaren 10a.
Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburua,
IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.


