- AGINDUA, 2010eko azaroaren 10ekoa, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena, 2011ko ekitaldian hazitarako patata ekoizteko baimena duten herrien zerrenda argitaratzekoa. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2010eko azaroaren 10ekoa, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena, 2011ko ekitaldian hazitarako patata ekoizteko baimena duten herrien zerrenda argitaratzekoa.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 15
- Hurrenkera-zk.: 324
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/11/10
- Argitaratze-data: 2011/01/24
Gaikako eremua
- Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza
- Azpigaia: Nekazaritza eta arrantza
Testu legala
Hazitarako patata ekoizten duten erakundeek aurkezturiko proposamenarekin bat etorriz, eta hazitarako patataren ekoizpenari buruz 2009 eta 2010eko ekitaldietan jaso diren datuak kontuan harturik, bidezkoa da 2011ko ekitaldian zehar hazitarako patata ekoizteko baimena duten herrien zerrenda eta sailkapena argitaratzea, Euskal Autonomia Erkidegoan hazitarako patatak ekoizteko arauak ezarri dituen azaroaren 12ko 273/2002 Dekretuaren 4. artikuluan zehaztutakoa betetzeko.
Herri horiek, esklusiboak edo lehentasunezkoak izan daitezke, hazitarako patataren ekoizpenak hartzen duen azaleraren arabera, eta beste erabilera batzuetarako patata ekoizteko aukeraren arabera; horretarako, kontuan hartu da aurreko bi ekitaldietan hazitarako patata lantzeko erabili den batez besteko azalerak zer nolako ehunekoa osatzen duen aurreko bi ekitaldietan patata lantzeko -oro har- erabili den batez besteko azaleraren aldean.
Horri gagozkiola, gogora dezagun azaroaren 12ko 273/2002 Dekretuak aukera ematen duela, zenbait baldintza betez gero, lehentasunezko herrietan hazitarako ez den patata ekoizteko, eta erabat debekatzen duela esklusibotzat jotako herrietan hazitarako ez den patata ekoiztea.
Hori guztia dela bide, ondokoa,
Lehenengoa. Agindu honen eranskinean argitaratzea 2011ko ekitaldian zehar hazitarako patata ekoizteko baimen esklusiboa duten herrien zerrenda, Euskal Autonomia Erkidegoan hazitarako patatak ekoizteko arauak ezarri dituen azaroaren 12ko 273/2002 Dekretuaren 3. eta 4. artikuluetan xedaturikoaren arabera.
Bigarrena. Azaroaren 12ko 273/2002 Dekretuaren 2. artikuluan zehaztutako geografi aldeetan hazitarako patata ekoizteko baimena duten gainontzeko herriak lehentasunezkotzat jo dira.
Hirugarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.
Laugarrena. Agindu honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jar diezaiokete interesdunek Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuari hilabeteko epean. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete bi hilabeteko epean. Kasu bietan, agindua argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da kontatzen epea.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko azaroaren 10a.
Ingurumen, Lurralde Plangintza,
Nekazaritza eta Arrantzako sailburua,
MARÍA DEL PILAR UNZALU PÉREZ DE EULATE.
Baimena duen herria
Entidad Local Herria dagoen udala
Municipio de pertenencia
Adana San Millán/Donemiliaga
Alda Valle de Arana/Harana
Alegría/Dulantzi Alegría/Dulantzi
Angostita Bernedo
Antoñana Campezo/Kanpezu
Añua Elburgo/Burgelu
Apellániz/Apinaiz Arraia-Maeztu
Arkaute (Granja Modelo) Vitoria-Gasteiz
Basabe Valdegovía/Gaubea
Bernedo Bernedo
Bujanda Campezo/Kanpezu
Corro Valdegovía/Gaubea
Elburgo/Burgelu Elburgo/Burgelu
Etxabarri- Urtupiña Barrundia
Gauna Iruraiz-Gauna
Gaceo/Gazeo Iruraiz-Gauna
Gáceta/Gazeta Elburgo/Burgelu
Guevara Barrundia
Iturrieta (Granja Modelo) Salvatierra/Agurain
Langarika Iruraiz-Gauna
Navarrete Bernedo
Pinedo Valdegobía/Gaubea
Sabando Arraia-Maeztu
San Vicente de Arana/ Done Bikendi Harana Valle de Arana/Harana
Ullibarri-Arana Valle de Arana/Harana
Villafría Bernedo


