- AGINDUA, 2010eko azaroaren 11koa, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuarena; horren bidez, Barakaldoko Lutxana auzoan 81 (42+39) etxebizitza sozial esleipen prozedura orokorretik kanpo utziko dira. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2010eko azaroaren 11koa, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuarena; horren bidez, Barakaldoko Lutxana auzoan 81 (42+39) etxebizitza sozial esleipen prozedura orokorretik kanpo utziko dira.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 19
- Hurrenkera-zk.: 422
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/11/11
- Argitaratze-data: 2011/01/28
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Hirigintza eta etxebizita; EAEko udalak
Testu legala
Lehenengoa. 2003ko urtarrilaren 29an, orduko Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak, Eretza SA Hirigintzako kudeaketa-sozietateak eta Barakaldoko Udalak lankidetza-hitzarmena izenpetu zuten Barakaldoko Lutxana auzoan babes ofizialeko etxebizitzak sustatzeko. Hitzarmenean adostutakoa gauzatzeko, besteak beste 42 etxebizitza sozialeko sustapena (EB2-1772/03-EE espedientea) eta 39 etxebizitza sozialeko sustapena (EB2-1769/05-EE espedientea) eraiki ziren.
Bigarrena. Barakaldoko Udalak eta Eretza SA Udal Sozietateak, 08 Lutxana Munoa eta 07 Lutxana Llano burutzapen-unitateen Barne Erreformako Plan Bereziak izapidetu zituzten. Plan horiek 265 etxebizitza inguru eraikitzea ahalbidetzen zuten.
Horretarako, hainbat etxebizitza hustu eta eraitsi beharra zegoen, oso bizigarritasun-maila eskasekoak baitziren eta oso hondatuta baitzeuden. Aipaturiko hirigintza jarduera horiek aurrera eramateko hainbat etxebizitzetan legez bizi zirenei beste etxebizitza bat ematearen beharra aurreikusi zen.
Hirugarrena. 2001eko martxoaren 5ean, orduko Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak eta Santurtziko Udalak lankidetza-hitzarmena izenpetu zuten Santurtziko Udalerriko 403 gerorako antolamenduko eremuan babes ofizialeko etxebizitzak sustatzeko.
Esparru horretan aipaturiko hirigintza jarduera hori aurrera eramateko hainbat etxebizitzetan legez bizi zirenei beste etxebizitza bat ematearen beharra aurreikusi zen.
Laugarrena. 2005eko apirilaren 6an, orduko Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak eta Sestaoko Udalak lankidetza-hitzarmena izenpetu zuten Sestaoko Udalerrian gizarte eta hiri-biziberritzeko hirigintza-jardunak sustatzeko; Sestao-Berri SA Sozietatearen jardunak hain juxtu.
Aipaturiko hirigintza jarduera horiek aurrera eramateko hainbat etxebizitzetan legez bizi zirenei beste etxebizitza bat ematearen beharra aurreikusi zen.
Bosgarrena. Barakaldoko Lutxana auzoko EB2-1772/03-EE eta EB2-1769/05-EE espedienteei dagozkien 81 etxebizitza sozialak, aurreko ataletan aipatutako hitzarmenek helburu zuten jarduerek eragindakoak birkokatzeko erabiliko dira, eragindako etxebizitzen legezko okupatzaileak beste etxebizitza bat hartzeko eskubidea baitute, Lurzoru eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legea garatzeko neurriei buruzko 195/2008 Dekretuak 23. artikuluan ezarritakoaren arabera.
Lehenengoa. Organo honi dagokio honako zehaztasunak finkatzeko eskumena, hala xedatzen baita esleitzeko prozedurari buruz Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako Sailaren egitura organikoa eta egitekoak ezartzen dituen azaroaren 24ko 607/2009 Dekretuak 4. artikuluan.
Bigarrena. Babes ofizialeko etxebizitzen erregimenari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko martxoaren 4ko 39/2008 Dekretuak 36. artikuluan eta ondorengoetan xedatzen ditu Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta Toki Administrazioen hirigintza-jardueren ondorioz beste bizileku bat eman behar den kasuetan jarraitu beharreko irizpideak eta prozedura.
Hirugarrena. Aipatutako martxoaren 4ko 39/2008 Dekretuaren 39. artikuluak 6. paragrafoan zehazten duenez, aipatutako eskubidea bermatzera bideratutako etxebizitzak ez dira prozedura orokorraren bidez esleituko.
Ondorioz,
Esleipen prozedura orokorretik kanpo uztea Barakaldoko Lutxana auzoko EB2-1772/03-EE eta EB2-1769/05-EE espedienteak dituzten sustapen publikoko 81 etxebizitza sozialak. Etxebizitza horiek, Agindu honetan aipatzen diren Barakaldo, Santurtzi eta Sestaon gauzatutako hirigintza jardueren ondoriozko birkokapenak egiteko erabiliko dira.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko azaroaren 11.
Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburua,
IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.


