- AGINDUA, 2010eko azaroaren 16koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena. Hezkuntza administrazioaren zerbitzuan dauden ikuskarien kidegoko eta Hezkuntzako ikuskarien kidegoko irakasle funtzionarioen arteko lekualdatze-lehiaketarako deia egiten da. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2010eko azaroaren 16koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena. Hezkuntza administrazioaren zerbitzuan dauden ikuskarien kidegoko eta Hezkuntzako ikuskarien kidegoko irakasle funtzionarioen arteko lekualdatze¿lehiaketarako deia egiten da.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 224
- Hurrenkera-zk.: 5506
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/11/16
- Argitaratze-data: 2010/11/22
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Deskribapenak
Testu legala
Urriaren 29ko 1364/2010 Errege Dekretua, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 6.3 xedapen gehigarrian xedatutako aurreikuspenaren arabera, Hezkuntza Administrazioek bi urtean behin estatu-mailako lekualdatze-lehiaketak deitu behar dituzte. Horietan, karrerako funtzionario guztiek parte hartu ahal izango dute, atxikita dauden edo kidegora sartzeko bide gisa erabili duten Hezkuntza Administrazioa edozein dela ere, beti ere lehiaketan parte hartzeko baldintzak betetzen badituzte. Horretarako, interesatuek ekintza bakar baten bidez lekualdatze-lehiaketa guztietan hartu ahal izango dute parte eta destino bakarra lortuko dute kidego bakoitzean.
Hezkuntza Ministerioaren 2010eko azaroaren 2ko EDU/2842/2010 Aginduaren bidez prozedura-arauak zehazten dira, maiatzaren 3ko Hezkuntzari buruzko 2/2006 Lege Organikoak aipatzen dituen irakasleen kidegoetako funtzionarioentzat 2010-2011 ikasturtean deitu behar diren estatu mailako lekualdatze-lehiaketei aplikatzeko.
Agindu horren helburua honakoa da: beharrezkoak diren prozedura-arauak ezartzea estatu-mailako lekualdatze-lehiaketak modu koordinatuan egin ahal izateko, eta horrela irakaskuntzako funtzionario publiko guztiek baldintza beretan parte hartzea ziurtatzeko.
Era berean, azaldutako guztiaren arabera,
Hezkuntza-administrazioaren zerbitzuan dauden ikuskarien kidegoko eta Hezkuntzako ikuskarien kidegoko irakasle funtzionarioen arteko lekualdatze-lehiaketaren deialdia egitea.
Deialdi horretako oinarri-arauak onartzea, hain zuzen, Agindu honen eranskinean jasotzen direnak.
AMAIERAKO XEDAPENAK
Lehenengoa. Indarrean jartzea.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean izango du indarra agindu honek.
Bigarrena. Errekurtsoak.
Agindu honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari hilabeteko epean, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan bi hilabeteko epean, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko azaroaren 16a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,
MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.
HEZKUNTZA ADMINISTRAZIOAREN ZERBITZUAN DAUDEN IKUSKARIEN KIDEGOKO ETA HEZKUNTZAKO IKUSKARIEN KIDEGOKO IRAKASLE FUNTZIONARIOEN LEKUALDATZE LEHIAKETAREN DEIALDIA, hona hemen
OINARRIAK
Lehenengoa. Deialdia.
Hezkuntza-administrazioaren zerbitzuan dauden ikuskarien eta Hezkuntzako ikuskarien kidegoetako irakasle funtzionarioen lekualdatze-lehiaketaren deialdia egiten da.
Bigarrena. Deitutako lanpostuak.
Lekualdatze-lehiaketa honetan aipatzen diren kidegoei dagozkien deitutako plaza hutsen behin-behineko eta behin betiko zehaztapena azaroaren 2ko EDU/2842/2010 Aginduaren bosgarren atalean aurreikusitako datetan egingo da: behin-behineko lanpostu hutsetarako 2011ko otsailaren 25a baino lehen eta behin betiko lanpostu hutsetarako 2011ko maiatzaren 13a baino lehen. Horiek guztiak Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren web-orrian argitaratuko dira: http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net.
Lekualdatze-lehiaketa honetan deitzen diren lanpostuak hauek dira: bat, deialdia argitaratzerakoan hutsik dauden lanpostuak; bi, 2010eko abenduaren 31 baino lehen hutsik geratu diren lanpostuak; eta hiru, lehiaketa ebazterakoan sortzen direnak. Horiez gain, derrigorrezko erretiroak direla-eta, 2010-2011 ikasturtea amaitu artean hutsik geratzen diren lanpostuak ere gehitu ahal izango dira. Hala ere, lanpostu horiek eskainiko dira, baldin eta bere horretan jarraitzea aurreikusten bada hezkuntzarako plangintza orokorrean.
Lanpostu hutsak kendu egingo dira lanpostuok definitzean akatsak azaltzen badira edota eskola-plangintzan horrelako lanposturik egotea aurreikusia ez badago.
Hirugarrena. Borondatezko parte hartzea.
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko funtzionarioak.
Deialdi honetan eskaintzen diren lanpostuetan borondatez parte hartu ahal izango dute jarraian adierazten diren egoeretako batean dauden langile funtzionarioek:
Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari atxikitako ikastetxeetan aitortutako zerbitzu berezietako egoeran dauden funtzionarioek, baldin eta behin betiko azken destinoaz jabetu zirenetik aurtengo ikasturtearen amaiera arte gutxienez urte bi pasatu badira.
Gaur egun Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren menpeko hezkuntza-ikuskaritzako lanpostuetan zerbitzu berezietako egoeran dauden funtzionarioek, baldin eta azken behin betiko destinoaz jabetu zirenetik aurtengo ikasturtearen amaiera arte gutxienez urte bi pasatu badira.
Gaur egun Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren menpeko hezkuntza-ikuskaritzako lanpostuetatik borondatezko eszedentzia egoeran dauden funtzionarioek. Langile Publikoaren Oinarrizko Estatutuari buruzko apirilaren 12ko 7/2007 Legearen 89.1 artikuluko a) eta b) idatz-zatietan aurreikusitako moduan, norbere interesagatik edo familia batzeagatik borondatezko eszedentzian dauden funtzionarioek, parte hartu ahal izateko, ezinbesteko izango dute eszedentziara igaro zirenetik aurtengo ikasturtea amaitu arte bi urte igaro izana.
Egun Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari atxikitako ikastetxeetan aitortutako etendura egoeran aurkitzen diren funtzionarioek, betiere, aurtengo ikasturtea amaitzen denean, etendurako diziplina zigorraren iraunaldia bukatu bada eta behin betiko azken destinoaz jabetu zirenetik gutxienez urte bi pasatu badira.
Beste Herri Administrazio batzuetan zerbitzua eskaintzen ari diren funtzionarioek, baldin eta behin betiko azken destinoaz jabetu zirenetik aurtengo ikasturtearen amaiera arte gutxienez urte bi pasatu badira.
Atal honetan aipatzen diren parte-hartzaileek gainontzeko hezkuntza administrazioek egindako deialdiei dagozkien lanpostuak ere sartu ahal izango dituzte beren eskabidean, dagozkien oinarri-arauetan ezarritakoa beteta.
Beste hezkuntza administrazioen batzuen mendeko funtzionarioak:
Hezkuntzako beste administrazioen mendeko funtzionarioek ere deialdi honetako lanpostuak eska ditzakete, Agindu honetan finkatutako betekizunak eta baldintzak betetzen badituzte. Funtzionario horiek, hautatuak izan zirenean, deialdiak hartzen zuen hezkuntza administrazioaren kudeaketa eremuan lortua izan beharko zuten beren lehenengo behin betiko destinoa; baina ez da baldintza hori bete beharrik izango, deialdian bertan halako eskakizunik egiten ez bazen.
Langile horiek beren destino den hezkuntza administrazioak egingo duen deialdian zehaztutako organoaren aurrean beteko dute beren parte hartzeko eskabidea.
Laugarrena. Derrigorrezko parte-hartzea.
Deialdi honetan eskaintzen diren lanpostuetan parte hartzera derrigortuta daude jarraian adierazten diren egoeretako batean dauden langile funtzionarioak:
Eszedentziatik edo funtzioen etenaldi egoeratik etorri, behin betiko destinoa galdu eta jarduneko zerbitzura itzuli diren funtzionarioak, baldin eta, deialdi hau argitaratzen den eguna baino lehenago, itzuleraren indarrez Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren kudeaketa-eremuan behin-behineko destinoa lortu badute.
Baina, lehiaketa honetan parte hartzen ez badute edo, parte hartu arren, behar den beste lanpostu huts eskatzen ez badute, ofizioz esleituko zaie behin betiko destinoa, behin-behinean zerbitzua ematen duten Lurralde Historikoan kokatutako ikastetxeetan, I. eranskinean agertzen diren ikuskaritza-zentroen ordena jarraituz edo, hala badagokio, destinoaren zain geratuko dira.
Nahitaezko eszedentzian, edo funtzioen etenaldi irmoan eta destinoko lanpostua galduta dauden funtzionarioek, zigorra bete eta gero, behin-behinean itzultzerik lortu ez badute, eta egoera hori aitortu bazaie Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren mendeko ikastetxeren batean.
Aurreko paragrafoan aipatutako funtzionarioek lehiaketa honetan parte hartzen ez badute edo, parte hartu arren, behar den beste lanpostu eskatzen ez badute eta, hala, behin betiko destinorik lortzen ez badute, borondatezko eszedentzia egoeran geldituko dira, Langile Publikoaren Oinarrizko Estatutuari buruzko apirilaren 12ko 7/2007 Legearen 89. artikuluko 1.a) idatz-zatian aurreikusten den modura.
Behin betiko destinoa galdu duten funtzionarioek epaia betetzea edo errekurtsoari emandako ebazpena betetzeagatik edo behin betiko izaeraz betetzen zuten lanpostua espresuki ezabatu edo aldatu zaielako.
Lehiaketan parte hartu behar izan arren hala egiten ez badute, ofizioz emango zaie destinoa, behin-behinean zerbitzuak eskaintzen dituzten Lurralde Historikoaren barruan, lanpostua betetzeko derrigorrezko baldintzak betetzen badituzte, I. eranskinean argitaratutako ikastetxeen ordena jarraituz, kasuaren arabera.
Behin betiko zeukaten lanpostua galdu eta administrazioko beste lanpostu batzuetara joan diren funtzionarioak, beren kidegoan jardun aktiboaren egoera gorde dutenean, eta lanpostua utzi eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren menpeko lanpostuetan behin-behineko destinoa lortu badute.
Idatz-zati horretan aipatutako funtzionarioek lehiaketan parte hartzen ez badute edo, egin arren, nahiko lanpostu huts eskatzen ez badute, libreki esleituko zaie behin betiko destinoa, parte hartzeko eskabidean azaldutako lurralde historikoan edo lurraldeetan kokatutako lanpostuetan, eta bertan jarritako lehentasunen hurrenkeran.
Behin betiko destinorik lortu ez badute, aurreko paragrafoan aipatzen den behin-behineko destinoko egoeran geratuko dira 2010-2011 ikasturtean zerbitzuak bete dituzten Lurralde Historikoan.
Bosgarrena. Lehentasunezko eskubidea.
Honako baldintza hauek betetzen dituzten lehiatzaileak lehentasunezko eskubideaz baliatu ahalko dira, eta eskabideetan halaxe agertuko dute hori.
Herri edo eskualde baterako lehentasun-eskubidea:
Herri edo eskualde bateko ikastetxeetan behin betiko destinoa lortzeko lehentasun-eskubidea izango dute, jarraian adierazten diren egoeraren batean dauden eta ezartzen diren baldintzak betetzen dituzten karrerako funtzionarioek, zerrendatzen diren lehentasun ordenan:
Ikastetxe batean behin betikoz betetzen zuten plaza edo lanpostua ezabatu edo aldatzen denean, beste behin betiko destino bat lortu arte, lehentasun-eskubidea izango dute herri bereko beste ikastetxe bateko edo, hala badagokio, lanpostua ezabatu den ikastetxea dagoen eskualdeko beste ikastetxe bateko beste lanpostu bat lortzeko.
Behin betikoz betetzen zuten irakasle-lanpostua galduta Herri Administrazioan beste lanpostu bat betetzera pasa direnak, beti ere azken lanpostua eten badute.
Behin betikoz betetzen zuten plaza edo lanpostua galdu dutenak, apirilaren 12ko 7/2007 Legearen 89.4 artikuluan aurreikusitako familiarteko edo seme-alabak zaintzeko borondatezko eszedentziaren egoera aitortu ostean aplikatu beharreko araudiak zehaztutako lanpostu-erreserbaren denbora-tartea amaitu delako.
Sententzia betearazpenean edo administrazio-errekurtsoaren ebazpenean.
Ezintasun iraunkorraren ondorioz erretiro-egoera aitortu ostean, zerbitzu aktiborako errehabilitatuak izan direnak.
Aurreko atal bakoitzean adierazitako egoeran karrerako bi funtzionario edo gehiago daudenean, lanpostua merituen baremoa aplikatzean puntuazio altuena lortzen duenari esleituko zaio.
Atal honetan adierazitako egoeretan egonda lehentasun-eskubideaz baliatu nahi duten funtzionarioek, kidegoan behin betikoz azken destinoa izan zuten herri edo eskualderako erabili ahal izango dute.
Lehentasun-eskubidea nahitaez baliatu beharra egongo da eskubide hori sortzen deneko herrirako eta, nahi izanez gero, eskualdea eskatzeko lehentasun-eskubidearen kasuan, bertako beste herri bat edo batzuetarako.
Herri edo eskualde baterako lehentasun-eskubideren batez baliatzen diren irakasleek, parte hartzeko eskabidean honakoa adierazi beharko dute:
«Herri edo eskualde baterako lehentasun-eskubidea baliatuz gero bete beharrekoa» idazpuruan, eskubidea erabili nahi den herri edo eskualdearen kodea adierazi behar da, bai eta lehentasun-eskubidea izateko arrazoia ere.
Jarraian, eskubide horretaz baliatzeko lanpostu-mota (espezialitatea) eta hizkuntza (hizkuntza-eskakizuna) adierazten duen lehentasun-ordena adieraziko da. Lehentasun hori kontuan hartuko da herria, espezialitatea eta hizkuntza-eskakizuna/derrigortasun-data erreserbatzeko.
Lehentasun-eskubideaz baliatuta herri, espezialitate eta hizkuntza-eskakizunaren erreserba lortu ostean, ikastetxe jakin bateko destinoa, lekualdatze-lehiaketan parte hartzen duten gainerakoekin batera baremoan lortutako puntuazioaren arabera lortuko dute.
Ikastetxe jakin bat lortzeko, lehentasun-ordenaren arabera, «Eskatzen diren lanpostuak» idazpuruan, eskubiderako arrazoia den herriko ikastetxe guztiak adierazi behar dira eta, eskualdeko lehentasun-eskubidea izanez gero, aukeraz eskatutako herrietako ikastetxe guztiak; herriko kodea soilik adieraziz gero, lanpostuak hutsik dituzten bertako edozein ikastetxetako destinoa emango zaio; ikastetxe jakin batzuk adieraziz gero, herrien araberako bloke homogeneotan multzokatu behar dira. Eskubidea izanda herriko ikastetxe guztiak eskatzen ez badira, edo, gune baterako lehentasun-eskubidea izanda, aukeraz eskatu diren herri edo herrietako ikastetxe guztiak eskatzen ez badira, horietako batean lanposturen bat hutsik badago, Administrazioak, libreki, aipatu herriko gainerako edozein ikastetxeko lanpostu batean eman ahal izango dio destinoa, dagozkion eranskinetan kidego bakoitzari lotuta agertzen diren ordenan.
Seigarrena. Herri edo eskualde bateko lehentasun-eskubideaz baliatuta herri, espezialitate eta hizkuntza-eskakizunaren erreserba lortu ostean, ikastetxe jakin bateko destinoa, lekualdatze-lehiaketan lehentasun-eskubiderik gabe parte hartzen duten gainerakoekin batera baremoan lortutako puntuazioaren arabera lortuko dute.
Zazpigarrena. Hizkuntza-eskakizunak.
Derrigortasun-eguna beteta daukaten hizkuntza-eskakizuneko lanpostuak eskatzeko, ezinbestekoa izango da dagokion hizkuntza-eskakizuna egiaztatuta izatea, edo bestela, martxoaren 10eko 42/1998 eta urriaren 6ko 263/1998 Dekretuek aldatutako martxoaren 9ko 47/1993 Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriak (apirilaren 2ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria), bai eta euskararen ezagutza egiaztatzen duten titulu eta ziurtagirien arteko baliokidetzak finkatzeari buruz indarrean dagoen gainerako araudiak ere, aipatutako hizkuntza-egiaztapenen jabe izatea, bertan finkatutako baldintza eta betebeharrekin.
Zortzigarrena. Eskabideak.
Lehiakideek eskaera-agiri bakarra aurkeztuko dute, III. eranskinean ageri den eredua jarraituz.
Eskabideak izenpetzen dituztenek beren-beregi adierazi beharko dute oinarri-arauetan eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela. Eskaerak oinarri hauetako I. eranskinean jasotako edozein ikuskaritza-zentrotarako egingo dira.
Edonola ere, zehazki parte-hartzaileek adierazitako kodeei dagozkien lanpostuak eskatu direla hartuko da kontutan. Eskabideetako kodeak ez badira existitzen, osatu gabeak badira edo parte-hartzaileak eska ditzakeen lanpostuekin bat ez badatoz, baliogabetu egingo dira. Aurreko arrazoiengatik eskaera guztiak baliogabetuko balira, lehiakidea destinoen esleipenetik baztertuko da, deialdi honetan aurreikusten diren ofiziozko destinoen esleipen-egoeren kaltetan izan gabe.
Bederatzigarrena. Agiriak aurkeztea.
Parte hartzeko eskabidea aurkezteko unean, lehiatzaileek eskatutako baldintzak eta adierazitako merituak ziurtatzeko agiriak aurkeztu beharko dituzte, oinarri hauei erantsitako baremoan zehazten diren aurreikuspenei jarraituz.
Aurkeztutako dokumentazioaren egiatasunaren erantzuleak eskatzaileak izango dira. Agiriren bat faltsua bada edo manipulatuta badago, parte-hartzaileak deialdi honetan parte hartzeko eskubidea galduko du, bestelako erantzukizunak alde batera utzi gabe.
Eskabideak aurkezteko epean egiaztatutako merezimenduak baino ez dira kontuan hartuko.
Bidalitako fotokopia guztiekin batera, erkaketa izapideak aurkeztu beharko dira, ikastetxeetako zuzendariek, hezkuntzako lurralde ordezkaritzek, Hezkuntza Ministerioko probintzietako zuzendaritzek edo hezkuntza gaietan eskuduntzak dauzkaten autonomia erkidegoetako erakundeek egindakoak. Erkatze-eginbiderik ez duen fotokopiarik ez da onartuko.
Administrazioak, edozein unetan, behar diren azalpen eta agiriak eskatu ahal izango dizkie interesdunei, zalantza edo erreklamazioak izan ditzaketen merituak egiazta ditzaten.
Hamargarrena. Eskatutako baldintzak eta adierazitako merituak ziurtatzeko agiriak aurkezteko tokia.
Bestalde, eskabideak eta aurreko oinarrian adierazitako agiriak, Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzetan edo 30/1992 Legeak, 1992ko azaroaren 26koak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoa eta Administrazio Prozedura Erkidea ezartzen duenak, bere 38.4 artikuluan aurreikusitako bulegoetan aurkez daitezke. Posta-zerbitzuko bulegoren batean aurkeztu nahi bada eskabidea, kartazal irekian egingo da, zerbitzu horretako funtzionarioak eguna eta zigilua jar ditzan eskabidean, kartazala egiaztatu aurretik.
Hamaikagarrena. Eskabideak eta agiriak aurkezteko epea.
Eskabideak eta agiriak aurkezteko epea 2010eko azaroaren 25ean hasi eta abenduaren 14an amaituko da, egun biok barne hartuta.
Aipatu epea amaitu eta gero, ez da beste eskabiderik onartuko, ez eta aldaketarik egindako eskarietan edo aurkeztutako merezimenduei buruzko dokumentaziorik ere.
Hamabigarrena. Merezimenduen ebaluaketa.
Lehiatzaileek aurkeztutako merezimenduak ebaluatzeko, puntuen baremoko XI. eranskineko 3 eta 4.1 idatz-zatietan aipatutakoei dagokienez, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Langileriaren Kudeaketako zuzendariak izendatuko du batzorde barematzailea. Batzorde horietan, horren kontrako oinarri sendoko arrazoirik ez bada adierazten, gizon zein emakumeek gutxienez % 40ko ordezkapena izango dute, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legeak aldatzen duen Euskal Funtzio Publikoari buruzko Legearen 31. artikuluan xedatutakoaren arabera.
Batzorde Barematzailea honako kide hauek osatuko dute:
Batzordeburua: Hezkuntza-administrazioaren zerbitzuan dauden ikuskarien kidegoko edo Hezkuntzako ikuskarien kidegoko funtzionario bat.
Kideak: Hezkuntza-administrazioaren zerbitzuan dauden ikuskarien kidegoko edo Hezkuntzako ikuskarien kidegoko lau funtzionario, jardunean daudenak.
Gorago aipatutako batzorde barematzaileko burua Langileriaren Kudeaketa zuzendariak izendatuko du, eta kideak, aldiz, zozketaz aterako dira. Idazkari lanetan arituko den funtzionarioa ere Langileriaren Kudeaketako zuzendariak izendatuko du, zozketaz aukeratutako kideen artetik batzordeburuak proposatuta.
Ordezkaritza handiena duten sindikatuek ordezkari bat izendatu ahal izango dute batzorde bakoitzean, behatzaile gisa.
Batzorde barematzailea izendatzeko irizpide berberei jarraituz, ordezko batzordeburua, kideak eta idazkaria ere izenda daitezke. Batzordeetako kideak Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Komunaren azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 28. eta 29. artikuluetan ezarritako arrazoibideen menpe egongo dira, beraiek uko egin nahiz besteen ezespena jasotzeko.
Batzorde barematzaileak eskatuta, gai horretako aditu bi gehitu ahal izango dizkio batzordeari Langileriaren Kudeaketako zuzendariak, aholkulari lanetarako.
Otsailaren 2ko 16/1993 Dekretuaren (26ko EHAA) 6. eta 16. artikuluetan xedatzen diren ondorioetarako, zerbitzuengatik eman behar diren kalte-ordainen zenbatekoak gaurkotzen dituen ekainaren 13ko 121/2006 Dekretuaren hirugarren aldaketak (28ko EHAA) xedatzen denaren arabera ordainduko dira bidaiengatiko ordainketak.
Unitate administratibo egokiek zehaztuko dute baremoko gainerako idatz-zatiengatik lehiatzaileei dagokien puntuazioa.
Hamahirugarrena. Behin-behineko ebazpena.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailean Batzorde Barematzailearen aktak jaso ondoren, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net eta webguneetan, bai eta Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzetan ere, Langileriaren Kudeaketako zuzendariaren ebazpena (parte-hartzaile onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda jendaurrean jartzen duena) ikusgai jarriko da, eta azken horien kasuan, baztertzeko arrazoia, bai eta parte-hartzaile onartuei baremoaren atal bakoitzean emandako puntuazioa ere adieraziko dira.
Lehiatzaileek erreklamazioak aurkeztu ahal izango dituzte behin-behineko ebazpen horren kontra, jendaurrean jartzen denetik bost egun balioduneko epean.
Hamalaugarrena. Aurreko oinarrian aipatutako gorabeherak ebatzi ondoren, behin betiko bihurtuko da eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net eta webguneetan eta Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzetan plazaratuko da parte-hartzaile onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda, bai eta baremoaren atal bakoitzean onartutako parte-hartzaileei emandako puntuazioa ere.
Aipatutako behin betiko zerrenda horren kontra, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeari, jendaurrean jartzen den egunaren biharamunetik hilabeteko epean.
Halaber, bide bera erabiliko da parte-hartzaileen eskaera eta merezimenduen araberako destinoen behin-behineko esleipenaren berri emateko, Langileriaren Kudeaketako zuzendariaren Ebazpenen bidez.
Puntuazioaren guztizkoan berdinketarik gertatuz gero, honela ebatziko da, hurrenez hurren: baremoaren atal bakoitzeko puntuazio altuenari begiratuz eta atalak baremoan duten hurrenkera kontuan hartuz.
Hala ere berdinketak jarraitzen badu, azpiataletan lortutako puntuak aintzat hartuko dira, baina, lehen bezala, baremoan agertzen diren hurrenkerari jarraituz.
Bi kasuotan, arlo bakoitzean kontuan izango den puntuazioa ezin izango da baremoan atal bakoitzerako finkatutako puntuaziorik altuena baino handiagoa izan, ezta, azpiatalen kasuan, azpiatalak sartuta dauden arloak daukan puntuaziorik altuena baino handiagoa ere. Irizpide horiek aplikatzean azpiatal bat edo gehiago sartuta dagoen atalaren puntuaziorik altuenera iristen bada, ez dira kontuan izango gainerako azpiataletan izandako puntuazioak.
Beharrezkoa izango balitz, azken irizpide gisa, berdinketa hausteko lehiatzen den kidegoan sartzeko oposizioaren urtea izango da. Antzinatasun handiagoa duenak lehentasuna izango du, eta, urte berekoen artean, prozesu horretan lortutako puntuaziorik altuenak izango du lehentasuna.
Hamabosgarrena. Erreklamazioak eta uko egiteak.
Lehiatzaileek behin-behineko ebazpenaren aurkako erreklamazioak aurkeztu ahal izango dituzte, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net webgunean eta Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzetan jendaurrean jartzen denetik bost egun balioduneko epean. Borondatezko lehiatzaileek, epe horretan bertan, uko egin ahal izango diote lekualdatze-lehiaketan parte hartzeari, eta uko egite horrek eskabidean agertzen diren eskaera guztietan eragina daukala ulertuko da.
Horren ondorioetarako, kontuan izan behar da behin-behineko ebazpenean destinorik ez lortzeak ez duela adierazi nahi behin betiko esleipenean lortuko ez denik.
Hamaseigarrena. Behin betiko ebazpena.
Erreklamazioak aztertuta eta aurreko oinarrian aurreikusitako kasuan kasuko uko egiteak onartu eta gero agindu bidez onartuko dira lekualdatze-lehiaketako behin betiko ebazpenak. Agindua, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da eta bertan lehiaketaren behin betiko zerrendak non eta noiz argitaratuko diren jakinaraziko da.
Lekualdatze-lehiaketaren behin betiko ebazpenen aurkako errekurtsoak, parte hartzeko erabili den hezkuntza Administrazioa edozein dela ere, errekurtsoaren lanpostuari dagokion hezkuntza Administrazioari aurkeztu behar zaio eta Administrazio horrek berak ebatzi behar du.
Hamazazpigarrena. Jarduneko zerbitzura itzultzea.
Eszedentzia aldian egon eta gero lehiaketaren ondorioz jarduneko zerbitzura itzultzen diren ikuskariek honako agiri hauek aurkeztuko dituzte dagokien Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzan:
Eszedentziarako aginduaren kopia.
Medikuaren egiaztagiri ofiziala, irakaskuntzan aritzeko gaixotasunik edo beste akats fisiko nahiz psikikorik ez duela adierazten duena.
Zinpeko aitorpena edo agindua, diziplina espediente bidez ez dutela ez estatu, ez toki edo autonomia erkidegoko administrazioaren kidego edo eskala batetik ere banatu egiaztatzeko eta, era berean, funtzio publikoak betetzeko gaitasunik ez diotela kendu egiaztatzeko.
Dena dela, lehiaketa honen bidez lortutako destinoari dagokion irakaskuntza-kidegoa ez den beste irakaskuntza-kidegoren batean jarduneko zerbitzuan dauden irakasleek ez dituzte agiri horiek aurkeztu behar izango.
Hemezortzigarrena. Lanpostuaz jabetzea.
2011ko irailaren 1ean izango da destino berrien jabetza-hartzea.
Hemeretzigarrena. Destinoei ezin zaie uko egin.
Lehiaketaren behin betiko ebazpenean esleitutako destinoei ezin izango zaie uko egin.
Hogeigarrena. Edozein lehiatzailek lortutako destinoa ezeztatu ahal izango da deialdien arauak bete ez baditu edo eskabidean aitortutako ezaugarriak eta aurkeztutako agiriak bat ez datozenean.
Hogeita batgarrena. Diru-sariak.
Oinarri hauen babespean araututako deialdian behin betiko destinoa beren jatorriko lanpostuaren kudeaketa-eremu desberdin batean lortu duten funtzionarioek destinoa lortzen duten eremuari dagozkion lansari-arauen arabera jasoko dituzte beren lansariak.
Hogeita bigarrena. Datu pertsonalen tratamendua.
Pertsona parte-hartzaileek aurkeztutako datuak dagokien prozeduran edo jarduketan aurreikusitako xedeetarako baino ez dira erabiliko.
Aipatutako datuak inola ere ez dira tratatuko edo hirugarrenei lagako, eragindakoaren baimen dudagabekoarekin, edo Datu Pertsonalak babesteko abenduaren 15eko 15/1999 Legearen 6.2 eta 11.2 artikuluetan (1999ko abenduaren 14ko BOE, 298. zk.) aurreikusitako kasuetan ez bada.
Aipatutako 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoa betez, datuak lagatzen dituen pertsonak, edozein unetan, eskuratu, zuzendu, baliogabetu eta aurka egiteko eskubideak bete ahal izango ditu, erregelamenduan zehaztuko den moduan.
Fitxategi honen erabilera eta funtzionamendua Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren eta Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa Sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legearen aurreikuspenera egokitu beharko da.
Kodea Lantoki izena
Codigo Denominación del Centro
01006186 Inspección de Educación de Álava / Arabako Hezkuntza Ikuskaritza
48015803 Inspección de Educación de Bizkaia / Bizkaiko Hezkuntza Ikuskaritza
Inspección de Educación de Gipuzkoa / Gipuzkoako Hezkuntza Ikuskaritza:
20012602 Centro de trabajo: Donostia-San Sebastián / Lantokia: Donostia-San Sebastián
Antzinatasuna.
Parte hartzen deneko ikastetxean behin betiko destinoarekin karrerako funtzionario gisa, Probintziako plantilla berean edo, hala badagokio, hezkuntzako ikuskatzailetzaren antolamenduko lurralde-unitateetan, etengabeko iraunaldiaren urte bakoitzeko.
Lehen eta bigarren urteak:
Urte-zatiak zenbatzeko orduan, 0,1666 puntu emango dira hilabete osoko.
Hirugarren urtea:
Urte-zatiak honela zenbatuko dira: 0,3333 puntu hilabete osoko.
Laugarren urtea eta hurrengoak:
Urte-zatiak honela zenbatuko dira: 0,5000 puntu hilabete osoko.
2,0000 puntu urteko
4,0000 puntu
6,0000 puntu urteko
Hezkuntza Administrazio eskudunak emandako zerbitzu-orria edo Administrazio tituluaren edo karrerako funtzionario izendatu zutenetik izandako jabetza eta kargu-uzteen izapideen egiaztagiria edo, kasua bada, Langileen Erregistroan izen-ematearen agiriei dagozkienak.
Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailean emandako zerbitzuen egiaztatzea ofizioz egingo da.
Behin betiko gisa lan egiten zuteneko destinoa epai bat edo errekurtso ebazpena bete beharraren ondorioz beren destinoa galdu dutelako derrigorrean lehiatu behar duten funtzionarioen kasuan, parte hartzen duteneko ikastetxetzat joko da, azpiatal honek aipatzen dituen zerbitzuak zehazteko, behin betiko izaeraz egindako azken zerbitzua, eta, hala badagokio, geroztik hezkuntzako edozein ikuskaritza-lanpostutan behin-behineko izaeraz egindako zerbitzuak gehituko zaizkio.
Halaber, irizpide berak aplikatuko zaizkie diziplina-zigorra betez, derrigorrezko lekualdaketan, destinoko herriaren aldaketarekin, esleitutako destinotik parte hartzen duten funtzionarioei.
Aldi baterako egoeran karrerako funtzionario gisa egindako urte bakoitzeko:
Urte-zatiak zenbatzeko orduan, 0,1666 puntu emango dira hilabete osoko.
Lehiaketa bidez lortutako behin betiko lehenengo destinotik borondatez lehen aldiz parte hartzen duten langileen kasuan, 1.1 azpiatalari dagokion puntuazioari azpiatal honetan lortutako gehituko zaio.
2,0000 puntu
Hezkuntza Administrazio eskudunak emandako zerbitzu-orria edo Administrazio tituluaren edo karrerako funtzionario izendatu zutenetik izandako jabetza eta kargu-uzteen izapideen egiaztagiria edo, kasua bada, Langileen Erregistroan izen-ematearen agiriei dagozkienak.
Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailean emandako zerbitzuen egiaztatzea ofizioz egingo da.
Antzinatasuna kidegoan.
1. Hezkuntza-administrazioaren zerbitzuan dauden ikuskarien edo Hezkuntzako ikuskarien kidegoan karrerako funtzionario gisa jarduneko egoerako benetako zerbitzuetan egindako urte bakoitzeko:
Urte-zatiak zenbatzeko orduan, 0,1666 puntu emango dira hilabete osoko.
Kidego horietako antzinatasuna zehazteko, karrerako funtzionario gisa jatorriko ikuskari kidegoetan emandako zerbitzuak aitortuko dira, bai eta irakasleak ikuskaritzan sartu zirenetik emandako zerbitzuak ere, hala ezartzen baitu Funtzio Publikoaren Erreformarako Neurrien abuztuaren 2ko 30/1984 Legearen hamabosgarren xedapen gehigarriak.
2. LOEk aipatzen dituen beste kidego batzuetan karrerako funtzionario modura zerbitzu aktiboan egindako zerbitzu-urte bakoitzeko:
Urte-zatiak zenbatzeko orduan, 0,0833 puntu emango dira hilabete osoko.
2,0000 puntu
puntu 1,0000
Hezkuntza Administrazio eskudunak emandako zerbitzu-orria edo Administrazio tituluaren edo karrerako funtzionario izendatu zutenetik izandako jabetza eta kargu-uzteen izapideen egiaztagiria edo, kasua bada, Langileen Erregistroan izen-ematearen agiriei dagozkienak.
Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailean emandako zerbitzuen egiaztatzea ofizioz egingo da.
2. idatz-zatian aipatutako zerbitzuak ez dira kontutan hartuko 1.1 edo 1.2. idatz-zatietako zerbitzuekin aldi berean izan direnean.
, 1.2, 1.3.1 eta 1.3.2 idatz-zatien ondorioetarako, zerbitzu berezietan egin diren zerbitzuak hartuko dira kontuan, Langile Publikoaren Oinarrizko Estatutuari buruzko apirilaren 12ko 7/2007 Legearen 87. artikuluan aurreikusitako ataletan horrelakotzat beren-beregi adierazi direnean. Aipatutako lege horren aurreko xedapenek ezarritako egoera berdinak ere kontuan hartuko dira. Era berean, ondorio hauetarako, ahaideak zaintzeko hartutako lan-utzialdiaren denbora ere kontuan hartuko dira, apirilaren 12ko 7/2007 Legearen 89.4 artikuluaren arabera eta denbora hori ezingo da hiru urtetik gorakoa izan.
Merezimendu akademikoak:
Baloratzeko orduan, Espainiako Estatuan balio ofiziala duten tituluak baino ez dira kontuan hartuko.
(ikusi bigarren xedapen osagarria)
Doktoregoa, graduatu ondokoak eta aparteko sariak:
1. Doktore titulua izateagatik:
10 Puntu, gehienez ere
5,0000 puntu
Tituluaren kopia konpultsatua edo tituluaren emate-eskubideak ordaindu izanaren ziurtagiria edo titulazioaren egiaztagiri osagarria, hala badagokio, 1988ko uztailaren 8ko Aginduan (13ko BOE) edo 2007ko abuztuaren 13ko Aginduan (21eko BOE) edo unibertsitate-titulu ofizialak emateari buruzko abuztuaren 5eko 1002/2010 Errege Dekretuan (abuztuaren 6ko BOE) aurreikusitakoaren arabera.
2. Irakaskuntzako funtzio publikoan sartzeko eskatutakoa ez den eta lortzeko gutxienez 60 kreditu eskatzen dituen Masterraren unibertsitate-titulu ofizialagatik:
3,0000 puntu
3. Ikertzeko Nahikotasunagatik EDO Ikasketa aurreratuak egiaztatzen dituen ziurtagiri-diplomagatik:
Merezimendu hori ez da baloratuko Doktore titulua egiaztatzen bada.
2,0000 puntu
Dagokion ziurtagiri-diplomaren kopia konpultsatua.
4. Doktoregoan, lizentziaturan edo graduan sari berezia lortu izanagatik.
1,0000 puntu
Hori egiaztatuko duen agiriaren kopia konpultsatua.
Unibertsitateko bestelako titulazioak:
Izaera ofizialeko unibertsitate-titulazioak, lehiaketan parte hartzeko aukeratutako kidegoan sartzeko edo, bere garaian, hezkuntza-ikuskaritzako lanpostuak lortzeko baldintza gisa aurkeztu ez badira, honela baloratuko dira:
1. Gradu-titulazioak:
Graduaren unibertsitate-titulu ofizialagatik edo baliokideagatik:
5,0000 puntu
1. azpiataleko merezimendua egiaztatzeko adierazten den egiaztatze-dokumentazio bera.
2. Lehen zikloko titulazioak:
Bigarren eta gainerako diplomatura, Ingeniaritza Tekniko, Arkitektura Tekniko edo legez horien baliokidetzat jotako titulu bakoitzeko, eta Lizentzia, Arkitektura edo Ingeniaritzaren baten lehen zikloari dagozkion ikasketengatik:
Ez zaie azpiatal hau baloratuko, inola ere ez, izaera horretako titulu edo ikasketak aurkeztutako lizentziatura, ingeniaritza edo arkitekturaren lehen titulua lortzeko gainditu behar izan badituzte.
Ez dira merezimendu gisa aurkeztutako ziklo luzeko beste titulazio akademiko batzuk lortzeko beharrezko diren lehen zikloak baloratuko.
3,0000 puntu
Lortutako titulu guztien kopia konpultsatua edo tituluaren emate-eskubideak ordaindu izanaren ziurtagiria, 1988ko uztailaren 8ko Aginduan (13ko BOE) xedatutakoaren arabera.
Lizentziatura, arkitektura edo ingeniaritzaren lehen zikloari dagozkion ikasketen balorazioa egiteko, aipatu titulu edo zikloak lortzeko beharrezko irakasgai edo kreditu guztiak gainditu direla berariaz adieraziko duen egiaztagiria.
3. Bigarren zikloko titulazioak:
Lizentziaturetako, ingeniaritzetako edo arkitekturetako bigarren zikloko ikasketengatik, edo legez baliokide deklaratutako beste titulu batzuengatik:
Azpiatal honetan ez da inoiz baloratuko Lizentziaturako, Ingeniaritzako edo Arkitekturako lehenengo titulua lortzeko gainditu beharreko ikasketarik (lehen zikloa, bigarren zikloa, edota, hala bada, ikasketa osagarriak), horrelakorik aurkezten bada.
Bigarren zikloa soilik duten titulazioak eta, ondorio guztietarako, Lizentziaturaren unibertsitate-tituluarekiko baliokide gisa onartutako tituluak, bigarren ziklo gisa soilik baloratuko dira.
3,0000 puntu
Lortutako titulu guztien kopia konpultsatua edo tituluaren emate-eskubideak ordaindu izanaren ziurtagiria, 1988ko uztailaren 8ko Aginduan (13ko BOE) xedatutakoaren arabera.
Lizentziatura, arkitektura edo ingeniaritzaren lehen zikloari dagozkion ikasketen balorazioa egiteko, aipatu titulu edo zikloak lortzeko beharrezko irakasgai edo kreditu guztiak gainditu direla berariaz adieraziko duen egiaztagiria.
Araubide Bereziko Irakaskuntzen eta Berariazko Lanbide Heziketaren titulazioak:
Hizkuntza Eskola Ofizialek, Musika eta Dantza Kontserbatorio Profesionalek eta Goi Mailakoek eta Arte Eskolek ematen dituzten Araubide Bereziko irakaskuntzen titulazioak, bai eta Berariazko Lanbide Heziketarenak ere, irakaskuntzako funtzio publikora sartzeko baldintza gisa eskatu ez badira edo alegatutako titulua eskuratzeko beharrezkoak izan ez badira, honela baloratuko dira:
Europako Kontseiluko C2 mailaren egiaztagiri bakoitzeko:
Europako Kontseiluko C1 mailaren egiaztagiri bakoitzeko:
Europako Kontseiluko B2 mailaren egiaztagiri bakoitzeko:
Europako Kontseiluko B1 mailaren egiaztagiri bakoitzeko:
Aurreko ataletan adierazitako egiaztagiriak baloratzen direnean, parte-hartzaileak aurkezten dituen artean maila altuena soilik hartuko da kontutan.
Arte Plastiko eta Diseinuko Goi-mailako Teknikari, Goi-mailako Kirol Teknikari edo Lanbide Heziketako Goi-mailako Teknikari edo baliokide bakoitzeko:
Musika- edo dantza-titulu profesionaleko.
4,0000 puntu
3,0000 puntu
2,0000 puntu
1,0000 puntu
2,0000 puntu
1,5000 puntu
Tituluaren kopia konpultsatua edo, hala badagokio, aipatu titulua eman denaren egiaztagiria edo hori lortzeko ikasketak gainditu izanaren egiaztagiria.
Trebakuntza eta hobekuntza
Ikuskaritzan edo eskola-antolaketari edo irakaskuntzari lotutako aldeak hobetzeko asmoz gainditutako jarduerengatik, Hezkuntza Ministerioak, Autonomia Erkidegoetako Hezkuntza-Administrazioek, aipatutako administrazioen homologazioa edo aitortza lortu duten irabazteko asmorik gabeko erakundeek antolatutakoak, bai eta Unibertsitateek antolatutakoak ere.
Egiaztatzen diren prestakuntza-jardueretako 10 orduko 0,1000 puntu emango dira. Horretarako, ikastaro guztietako orduak gehituko dira; gainerako orduak 10etik beherakoak badira ez dira kontatuko. Ikastaroak kreditutan adierazi badira, kreditu bakoitza 10 ordu direla ulertuko da.
10 Puntu, gehienez ere
6,0000 puntu, gehienez ere
Erakunde antolatzaileak emandako egiaztagiriaren kopia konpultsatua, berariaz jardueraren iraupenaren ordu-kopurua adieraziz.
Irabazte xederik gabeko erakundeek antolatutakoetan, gainera, dagokion hezkuntza administrazioak onartu edo homologatu duela era sinesgarrian egiaztatu beharko da edo hezkuntza administrazioko trebakuntza-erregistroan izen ematearen egiaztagiria aurkeztuko da.
Hala ere, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak antolatutako prestakuntza-jarduerak ofizioz zenbatuko dira, bai eta aipatu Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak homologatu edo onartutako irabazi asmorik gabeko erakundeek antolatutakoak ere, Eima, Nolega eta Irale erakundeek antolatutakoak izan ezik. Interesdunak aipatu jarduerak burutu dituela egiaztatu beharko du.
Ikuskaritzan edo eskola-antolaketari edo irakaskuntzari lotutako aldeak hobetzeko asmoz eman, zuzendu edo koordinatu diren prestakuntza-jarduerengatik, Hezkuntza Ministerioak, Autonomia Erkidegoetako Hezkuntza-Administrazioek, aipatutako administrazioen homologazioa edo aitortza lortu duten irabazteko asmorik gabeko erakundeek antolatutakoak, bai eta Unibertsitateek antolatutakoak ere.
Egiaztatzen diren prestakuntza-jardueretako 3 orduko 0,1000 puntu emango dira. Horretarako, ikastaro guztietako orduak gehituko dira; gainerako orduak 3tik beherakoak badira ez dira kontatuko. Ikastaroak kreditutan adierazi badira, kreditu bakoitza 10 ordu direla ulertuko da.
4,0000 puntu, gehienez ere
Jarduerak eman direnaren egiaztagiriaren kopia konpultsatua, berariaz jardueraren iraupenaren ordu-kopurua adieraziz. Irabazte xederik gabeko erakundeek antolatutakoetan, gainera, dagokion hezkuntza administrazioak onartu edo homologatu duela era sinesgarrian egiaztatu beharko da edo hezkuntza administrazioko trebakuntza-erregistroan izen ematearen egiaztagiria aurkeztuko da.
Hala ere, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak antolatutako prestakuntza-jarduerak ofizioz zenbatuko dira, bai eta aipatu Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak homologatu edo onartutako irabazi asmorik gabeko erakundeek antolatutakoak ere, Eima, Nolega eta Irale erakundeek antolatutakoak izan ezik. Interesdunak aipatu jarduerak burutu dituela egiaztatu beharko du.
Beste merezimendu batzuk:
Argitalpenak
Irakaskuntzarekin lotura zuzena duten izaera didaktiko edo zientifikoko argitalpenengatik.
Azaroaren 2ko 2984/1972 Dekretuan eta abenduaren 12ko 2063/2008 Errege Dekretuan ezartzen denaren arabera, ISBN edo, hala balegokio, ISSN edo ISMN, azaltzera behartuta dauden baina halakorik ez daukatenak ez dira baloratuko, ezta egilea aldi berean argitaratzailea den argitalpen horietan ere.
Argitalpen horiek baloratzeko azpiatal hauetan adierazitako egiaztagiriak aurkeztuko dira bertan adierazten diren baldintzekin.
Atal honetan barematu daitezkeen merezimenduei eman dakiekeen berariazko puntuazioa:
Liburuak formatu desberdinetan (papera edo elektronikoa):
Egilea 1,0000 puntu gehienez
Egilekidea 0,5000 puntu gehienez
3 egile 0,4000 puntu gehienez
4 egile 0,3000 puntu gehienez
5 egile 0,2000 puntu gehienez
5 egile baino
Gehiago 0,1000 puntu gehienez
Aldizkariak formatu desberdinetan (papera edo elektronikoa):
Egilea 0,2000 puntu gehienez
Egilekidea 0,1000 puntu, gehienez ere
3 egile edo
Gehiago 0,0500 puntu, gehienez ere
20 Puntu, gehienez ere
5,0000 puntu, gehienez ere.
Liburuen kasuan ondoko agiriak:
Dagozkien aleak.
Argitaletxearen egiaztagiria honako datu hauekin: Liburuaren izenburua, egilea(k), ISBN, lege-gordailua, lehen argitalpenaren data, ale-kopurua eta horien hedapena liburu-denda komertzialetan egin dela. Herri Administrazioek eta Unibertsitateek (publikoak-pribatuak) argitaratu eta liburu-denda komertzialetan zabaldu ez diren liburuei dagokienez, egiaztagiriak hedapen-guneak jaso behar dira (ikastetxeak, irakasleen zentroak, kultura-erakundeak, etab.)
Argitaletxea edo elkartea desagertu badira, zuzenbidean onargarria den edozein frogabideren bitartez justifikatu beharko dira eskatutako datuak.
Aldizkarien kasuan ondoko agiriak:
Dagozkien aleak
Egiaztagiriak honako datuak jasoko ditu: ale-kopurua, hedapen- eta salmenta-lekuak, edo aldizkariaren zientzia- edo didaktika-elkartea, legez eratua, argitalpenaren izenburua, egilea(k), ISSN edo ISMN, lege-gordailua eta argitalpen-data.
Herri Administrazioek eta Unibertsitateek (publikoak-pribatuak) argitaratu eta liburu-dendetan zabaldu ez diren aldizkariei dagokienez, egiaztagiriak hedapen-guneak jaso behar dira (ikastetxeak, irakasleen zentroak, kultura-erakundeak, etab.)
Formatu elektronikoko agirien kasuan, baloratzeko txosten bat izan beharko dute. Bertan, argitalpena zein datu-base bibliografikotan agertzen den egiaztatuko du erakunde argitaratzaileak. Gainera, agiri horretan, honako datu hauek adieraziko dira: argitalpenaren izenburua, egilea(k), argitalpenaren data eta lege-gordailua.
Egindako lanaren balorazioa:
(Ikusi hirugarren xedapen osagarria)
1. Hezkuntzako Ikuskaritzako zuzendariorde nagusi, estatuko Oinarrizko hezkuntza, Batxilergo edo Hezkuntza Ertaineko Ikuskaritza Zentraleko ikuskari nagusi edo ikuskari buru, Lanbide Heziketako koordinatzaile nagusi edo deialdia egiten duten administrazioen menpeko pareko lanpostuetan egindako zerbitzu-urte bakoitzeko:
Urte-zatiak zenbatzeko orduan, 0,1250 puntu emango dira hilabete osoko.
10 puntu, gehienez ere.
1,5000 puntu
Eskuduntzak dituen hezkuntza- administrazioak emandako zerbitzu-orria, jabetze eta kargu-uzteen izapideekin edo, hala badagokio, eskabidea aurkezteko epearen amaieran karguan jarraitzen duela jasotzen duen egiaztagiria.
2. Ikuskari zentral, estatuko Oinarrizko Hezkuntza, Batxilergo edo Hezkuntza Ertaineko ikuskari zentral, Lanbide Heziketako koordinatzaile zentral, Ikuskaritza Zentraleko idazkari edo administratzaile, Hezkuntzako Ikuskaritzako Zuzendaritzaordetza Nagusiko ikuskari edo deialdia egiten duten administrazioen menpeko pareko lanpostuetan egindako zerbitzu-urte bakoitzeko:
Urte-zatiak zenbatzeko orduan, 0,0830 puntu emango dira hilabete osoko.
puntu 1,0000
3. Oinarrizko Hezkuntzako Lurraldeko ikuskari buru, estatuko Batxilergo edo Hezkuntza Ertaineko Barrutiko ikuskari buru, Lanbide Heziketako Lurraldeko koordinatzaile buru, Hezkuntzako Ikuskaritza Teknikoko Lurraldeko zerbitzuburu edo deialdia egiten duten administrazioen menpeko pareko lanpostuetan egindako zerbitzu-urte bakoitzeko:
Urte-zatiak zenbatzeko orduan, 0,0620 puntu emango dira hilabete osoko.
0,7500 puntu
4. Barrutiko ikuskari buru, alboko buru, talde-koordinatzaile sektorial, mugapen-koordinatzaile edo deialdia egiten duten administrazioen menpeko pareko lanpostuetan egindako zerbitzu-urte bakoitzeko:
Urte-zatiak zenbatzeko orduan, 0,0410 puntu emango dira hilabete osoko.
0,5000 puntu
5. Hezkuntza administrazioko lanpostuetan aritutako zerbitzu-urte bakoitzeko, lanpostu horien destino-osagarria parte hartzen dueneko kidegoak daukanaren berdina edo altuagoa denean, eta eranskin honetako 4.2.1. eta 4.2.4. ataletan jasotakoak ez direnean:
Urte-zatiak zenbatzeko orduan, 0,0620 puntu emango dira hilabete osoko.
0,7500 puntu
1 azpiataletik 4.2.5. azpiatalera adierazitako kargu bat baino gehiago batera bete badira, ezin dira puntu guztiak zenbatu eta beraz, parte-hartzailearentzat abantaila gehien dituena hartuko da kontutan.
Bigarren Hezkuntzako, Hizkuntza Eskola Ofizialetako eta Arte Plastiko eta Diseinuko katedradunen kidegoetako karrerako funtzionario izateagatik:
3,000 puntu Administrazio-tituluaren edo egiaztagiriaren kopia konpultsatua edo, hala badagokio, bere izendapena jasotzen duen Aldizkari Ofizialarena.
Euskal Autonomia Erkidegoko katedradunen kidegokoa izatea ofizioz zenbatuko da.
Lanpostuak betetzeko hizkuntza-eskakizuna izatea derrigorrezkoa ez denean, euskaraz jakitea meritutzat joko da eta honela baloratuko da:
Egiaztatutako profila Lanpostuaren profila
HE 2. HE atzeratua
HE 2. HE atzeratua 2,50 puntu
2,50 puntu
Lehenengoa. Parte-hartzaileek aurkezten dituzten merezimenduak, beteta eta onartuta izan beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean. Beraz, epea amaitzen denean parte-hartzaileek dituzten merezimenduak baloratuko dira.
Bigarrena. Merezimendu akademikoak.
Izaera ofizialeko beste unibertsitate-titulazio batzuengatik puntuazioa lortzeko, parte-hartzaileek dituzten titulu guztien kopia konpultsatua aurkeztuko dituzte, kidegoan sartzeko alegatutakoa barne.
Lehen zikloko titulazioen baremazioari dagokionez, ez da titulutzat joko egokitze-mailak gainditu izana.
Lortutako tituluak atzerrian edo beste herrialde batzuetako hezkuntza-erakundeek emanak badira, gainera, dagokion homologazioa gehituko da.
Hirugarrena. Egindako lanaren balorazioa.
Karrerako funtzionario gisa eginiko lana soilik baloratuko da.
Argibide hauez gain beharrezkoa da eskatzaileek lehiaketa honen deialdia irakurtzea, EHAAn argitaratu zena.
Eskatzaileari, bere mesederako, orria oso-osorik eta zuzen betetzen ahalik eta arretarik handiena erabil dezala eskatzen diogu.
Eskabidea inprentako hizkiekin bete, mesedez, laukitxoak dituzten ataletan haiek errespetatuz.
Eskaera bakarra aurkeztu beharko da.
NANren zenbakia eskuinera lerratuta bete beharko da.
Adibidez: eskatzailearen NAN. zkia 2188933 bada, honela idatziko da:
2 1 8 8 9 3 3
2009-2010 eta 2010-2011 ikasturtean behin betiko destinoa non daukazun galdetzen duen atalean, zerbitzu eginkizunetan dauden partehartzaileek, bere eskaeretan, jabetzan daukaten lanpostuaren datuak adierazi beharko dituzte.
ESKAERAK
Lantokiak lehentasun-ordenaren arabera zerrendatuko dira, eta eskaera bakoitzean, derrigorrez, honako hau bete beharko da:
Lantokiaren kodea. Zortzi karaktere ditu eta deialdiaren Aginduan argitaratutakoen artetik lantoki baten kodearekin guztiz bat etorriko da.
Eskatutako lanpostuaren hizkuntzaren kodea. Ondoren azaltzen den eran egingo da:
Derrigorrez, ondorengo hizkietako bat jarriko da:
«C» 2. HEa izan eta 2011n derrigorrezkotasuna daukaten lanpostuen eskaeretarako.
«D» 2. HE izan eta derrigorrezkotasun-eguna indarrean duten lanpostuen eskaeretarako.
Aipatutako bi kode horiek, «lantokia eta hizkuntza» azaldu ezean, eskabidea automatikoki deuseztatuko da, hizkuntza-eskakizuna beharrezko ez denean izan ezik.
Gehienez ere 6 eskaera egin ahal izango dira.


