- AGINDUA, 2010eko azaroaren 18koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Euskadiko Unibertsitate Kontseiluaren erabaki bat argitaratzea xedatu duena; hain zuzen ere, Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentziaren administrazio-kontseilurako ordezkari bat izendatzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2010eko azaroaren 18koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Euskadiko Unibertsitate Kontseiluaren erabaki bat argitaratzea xedatu duena; hain zuzen ere, Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentziaren administrazio-kontseilurako ordezkari bat izendatzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 237
- Hurrenkera-zk.: 6063
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/11/18
- Argitaratze-data: 2010/12/13
Gaikako eremua
- Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Hezkuntza
- Azpigaia: Industria; Herri Administrazioa; Ekonomia
Testu legala
Otsailaren 25eko 3/2004 Legeak, Euskal Unibertsitate Sistemarenak, bere 79. artikuluaren bidez sortu du Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentzia, zuzenbide pribatuko ente publiko gisa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari atxikia. Agentziaren helburuak dira euskal unibertsitate-sistemaren kalitatea hobetzen laguntzea, gizarteari eta pertsonei informazioa ematea, eta administrazio publikoei eta unibertsitateei informazioa eta irizpideak ematea erabakiak hartzeko euren prozesuetarako. Helburu horiek erdiesteko, Agentziak baditu bere gobernu-erakundeak, hots, administrazio-kontseilua eta zuzendaria, baita adituen batzorde bat ere, teknikoa eta zientifikoa.
Administrazio-kontseiluaren osaerari dagokionez, zehazki, 82. artikuluak ondokoa ezarri du: unibertsitateen gaietan eskumenak dituen sailburua izango dela kontseiluburu. Era berean, artikulu beraren g) idatz-zatiak ezarri duenez, Euskadiko Unibertsitate Kontseiluak izendatutako bost pertsona ospe jakinekoek ere osatuko dute administrazio-kontseilua. Gauza bera adierazten du ekainaren 27ko 138/2006 Dekretuaren 8.1.g) artikuluak. Dekretu horren bitartez Uniqual-Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentzia-Agencia de Evaluación de la Calidad y Acreditación del Sistema Universitario Vascoren estatutuak ezartzen dira.
2009ko ekainaren 30ean Euskadiko Unibertsitate Kontseiluak Joxe Mari Aizega Zubillaga jauna, besteak beste, izendatu zuen Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea eta Egiaztatzea Ebaluatzeko Agentziako Administrazio Kontseiluko kide gisa.
Euskadiko Unibertsitate Kontseiluak, 2010eko azaroaren 8an egindako bilkuran, erabakia hartu duenez bere ordezkari bat izendatzeko Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentziaren administrazio-kontseilurako eta, Euskadiko Unibertsitate Kontseiluko lehendakaria izanik, erabaki horri behar bezalako zabalkundea emateko, honako hau
Vitoria-Gasteiz, 2010eko azaroaren 18a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,
MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.
Euskadiko Unibertsitate Kontseiluak, 2010eko azaroaren 8an egindako bilkuran, aho batez hartu zuen ondoko
ERABAKIA
Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentziako administrazio-kontseiluko kide Joxe Mari Aizega Zubillaga jauna kargutik kentzea, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.
Vicente Atxa Uribe jauna Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentziako administrazio-kontseiluko kide izendatzea.


