Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2010eko azaroaren 18koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, 2011. urteko Euskararen Gaitasun Agiriaren (EGAren) azterketa-eredua finkatzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2010eko azaroaren 18koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, 2011. urteko Euskararen Gaitasun Agiriaren (EGAren) azterketa-eredua finkatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 241
  • Hurrenkera-zk.: 6206
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/11/18
  • Argitaratze-data: 2010/12/17

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Herri Administrazioa

Testu legala

Euskararen Gaitasun Agiriaz 1982ko irailaren 20an emandako Aginduak (EHAA: 1982-11-6), bere 1. artikuluan, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari berari egozten dio azterketaren programa eta azterketaren eredua jakinarazteko ardura.

Horren ondorioz, honako hau

  1. EGAk (Euskararen Gaitasun Agiria) honako gaitasun hauek ditu ardatz: gaitasun linguistikoa, gaitasun diskurtsiboa, gaitasun funtzionala eta gaitasun soziolinguistikoa.

  2. Europako ALTE erakundearen kide osoa den aldetik, haren kalitate-esparruko estandarrak jarraitzen ditu EGAk. Horrekin batera, Europako Kontseiluaren hizkuntzen ebaluaziorako Erreferentzia Marko Bateraturako C1 mailako irizpideak kontuan hartzen ditu, atazak eraikitzeko eta ebaluatzeko orduan.

  3. Hizkuntzaren barne-osaeraz Euskaltzaindiak 2009ra arte eskaini dituen arau-erabaki nagusiak kontuan hartuko ditu EGAk 2011ko azterketan.

Sarrerakoa: atariko proba.

Bigarren fasea: proba idatzia.

Hirugarren fasea: ahozko proba.

  1. EGAren proba idatzian eta ahozkoan parte hartu ahal izateko, atariko proba gainditu behar da.

  2. Atariko proba aukera anitzeko test bat da, 85 item dituena.

  3. Atariko probak ordubeteko iraupena du.

  4. Atariko probako itemek hizkuntzaren erabilera egokia eta zuzena neurtuko dute.

  5. Erantzun okerrengatik ez da punturik kenduko.

  6. Gainditzeko langa 60 da; muga hori berdintzen edo gainditzen duten azterketari guztiak azterketaren hurrengo fasera aurkeztu ahal izango dira, inolako «numerus clausus»ik gabe.

  7. Atariko proba gainditu dutenen kopurua aurkeztutakoen % 50era iristen ez bada, azterketari onartuen multzoa zabaldu egingo da. Era honetan: 60ko langara iristen ez direnen artetik, hurbileneko puntuazioak ere onartuko dira, azterketa horren gainditze-ehunekoa % 50era iritsi arte. Puntuazio hori hartuko da gainditze-langatzat.

Proba idatzia bi ataletan egiten da eta sei ariketa ditu.

Lehenengo atala:

Elkarrizketa-testua.

Irakurriaren ulermena.

Lexikoa.

Bigarren atala:

Idazlan luzea.

Idazlan laburra.

Esaldiak berridaztea.

Bi atalak jarraian egiten dira. Lehenengo atala egiteko 65 minutu izango dira. Bigarrenerako, 110 minutu. Guztira, proba idatziak 2 ordu eta 55 minutu iraungo du.

  1. Elkarrizketa-testua.

    Elkarrizketa-testu batean 10 hutsune izango dira eta erantzunak aukera anitzeko moldean (a-b-c). Testuaren hariari ongien egokitzen zaizkionak asmatzea da ariketaren funtsa.

  2. Irakurriaren ulermena.

    Testu batzuk eskainiko dira, azterketariek horiei buruzko 10 galderari erantzuteko. Ariketak honelakoak izan daitezke: aukera anitzekoak, testu zatiei dagozkien ideiak aukeratzea, lotura egokiak egitea.

  3. Lexikoa.

    Testu labur batean txertaturik, markatutako 10 hitzen baliokide egokiak aukeratu behar dira. Hitzek testuinguruan duten esanahia kontuan harturik aukeratu behar da baliokidea.

  4. Idazlan luzea.

    Bi gai eskainiko dira aukeran, dosier eran, eta azterketariek horietako bat garatu beharko dute. Azterketariek gutxienez 250 hitz idatzi behar dituzte. Idazlanaren kalifikaziorako ondoko hiru alderdi hauek hartuko dira kontuan: a) atazaren zehaztasunak betetzea; b) hizkuntza-aberastasuna eta egokitasuna; c) zuzentasuna.

  5. Idazlan laburra.

    Idazki bat ondu behar da: hipotesi bat, gutun bat, informe bat, gertakari baten kronika laburra Gutxienez 150 hitz idatzi behar dira. Bi aukera eskainiko dira, bat hartzeko.

  6. Esaldiak berridaztea.

    Emandako 10 esaldiren moldapena egin behar da; hots, esaldi baliokideak sortu behar dira beste egitura batzuk erabilita, beti ere esaldi bakarra osatuz. Berridazketa bideratzeko eta gauzatzeko, elementu batzuk eskaintzen dira erreferentzia gisa.

Bi atal ditu:

Entzutezko ulermena.

Mintzamena.

  1. Entzutezko Ulermena.

    Grabazio zati batzuk entzun eta horiei buruzko galderak erantzun behar dira.

    Grabazio zati bakoitza behin entzungo da eta horiek entzun baino lehen, azterketariek denbora tarte bat izango dute galderak eta erantzunak irakurtzeko.

    Ordu erdiko ariketa izango da. 20 item izango dira gutxienez.

  2. Mintzamena.

    Atal honek bi ariketa ditu: lehenengoa, gai baten ahozko azalpena; bigarrena, bat-bateko elkarrizketa saioa.

    Epaimahaia bi aztertzailek osatzen dute. Azterketariak binaka sartuko dira epaimahaiaren aurrera.

    1. Gai baten ahozko azalpena.

      Azterketari bakoitzak gai bati buruzko informazioa jasoko du. Euskarria testu idatzia, audioa edota bideoa izan daiteke. Azterketari bakoitzak berari egokitu zaion informazioaren azalpena egin beharko du bost bat minututan.

    2. Bat-bateko elkarrizketa saioa.

      Aztertzaileek gai bat eskainiko diete azterketariei, baina bakoitzari gaiaren alderdi batzuk nabarmenduta. Azterketariak elkarrizketan arituko dira, egokitu zaien ikuspuntuaren alde egiteko. Tarteka, elkarrizketa edo eztabaida bideratzeko, aztertzaileek parte hartu ahal izango dute, galderak eginez. Azterketariak, bien artean, hamar bat minutuz arituko dira.

  1. Proba idatzian eta ahozko proban ondoko puntuazioak eta denborak izango dira:

    Puntuazio taula Denbora

    Probak Atalak Ariketak Puntuazioa

    gehienez Puntuazioa

    gutxienez Aurreikusitako denbora Guztira

A 1 1 Elkarrizketa testua 5 -- 10 min. 65 min.

2 Irakurriaren ulermena 10 -- 40 min.

3 Lexikoa 5 -- 10 min.

2 4 Idazlan luzea 10 10 40 min. 110 min.

5 Idazlan laburra 10 30 min.

6 Esaldiak berridaztea 10 -- 25 min.

Idatzia, guztira 50 27 175 min.

A

H

O

Z

K

O

A 1 1 Entzutezko ulermena 10 -- 35 min. Azalpenak Prestaketa

2 2 Ahozko azalpena 20 20 5 min.

3 Elkarrizketa 20 5 min.

Ahozkoa, guztira 50 25 45 min. 120 min.

  1. EGA lortzeko, azterketaren hiru faseak gainditu behar dira: atariko proba, proba idatzia eta ahozko proba. Azken emaitza Gai edo Ez Gai izango da.

  2. Deialdi bateko proba baten puntuak ez dira gordeko hurrengo deialdi baterako.

EGA azterketa egin ahal izateko 17 urte edo gehiago bete behar dira 2011n. Deialdi berean beste erakunderen batean EGArako matrikulatuta egonez gero, ezingo da honetan parte hartu.

Erreklamazioa egin dezake, idatziz, edozein azterketarik EGAren azterketaren edozein fasetako kalifikazioak jakinarazi eta biharamunetik hasita. Bost eguneko epea du horretarako.

Balio-urritasunen bat duten azterketariek EGAren azterketa berdintasunez egitea izan dezaten, Azterketa Batzorde Ofizialak beharrezko egokitzapenak ezarriko ditu, denboran nahiz baliabideetan, baldin eta horrela azterketaren edukia indargabetzen ez bada, edota eskatu beharreko gaitasun-maila murrizten ez delarik.

Lehenengoa. Agindu honetako euskal eta erdal idazkien artean interpretazio-auzirik sortuko balitz, jatorrizkoa euskaraz idatzitakoa dela kontuan izanik hura hartuko da korapiloa askatzeko gidari.

Bigarrena. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ondorengo egunetik hasita jarriko da Agindu hau indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko azaroaren 18a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik