Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2010eko azaroaren 22koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Bilboko (Bizkaia) «Escuela de Química y Electrónica» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2010eko azaroaren 22koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Bilboko (Bizkaia) «Escuela de Química y Electrónica» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 6
  • Hurrenkera-zk.: 123
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/11/22
  • Argitaratze-data: 2011/01/11

Testu legala

Lanbide Heziketako prestakuntza-ziklo berri bat irakasteko baimena aldatzeko eta aurretik baimenduta duen beste bat kentzeko eskatuz Bilboko (Bizkaia) «Escuela de Química y Electrónica» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren erakunde titularraren ordezkariak hasitako espedientea aztertu da.

Espediente horri Bizkaiko Hezkuntza Ordezkaritzak egin dizkio izapideak, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta eskumena duten erakundeek egin diote txostena.

Unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak eskaintzeko baimena ikastetxe pribatuei emateari buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua (9ko BOE), unibertsitatez kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeen gutxieneko baldintzak ezartzeko den ekainaren 14ko 1004/1991 Errege Dekretua (26ko BOE), hezkuntza sistemako Lanbide Heziketaren ordenazio orokorra ezartzen duen abenduaren 15eko 1538/2006 Errege Dekretua (2007ko urtarrilaren 3ko BOE), hezkuntza-sistemaren barruan lanbide heziketaren antolaketako alderdi jakin batzuk garatzen dituen apirilaren 30eko 777/1998 Errege Dekretua, eta gai horretan erabilgarriak diren gainerako xedapenak ikusi ondoren, hau

Kode-zenbakia: 48003096

Izen generikoa: Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua.

Izen espezifikoa: «Escuela de Química y Electrónica».

Titularra: Jesusen Lagundia.

Helbidea: Areilza Doktorea, 32.

Udalerria: Bilbao.

Lurralde Historikoa: Bizkaia

Baimena: «Kimika Industriala» goi-mailako prestakuntza-zikloa ematea eta «Atentzio sozio-sanitarioa» erdi mailako prestakuntza-zikloa kentzea.

Ikastetxearen osaera:

Lanbide Heziketa:

Familia: Elektrizitatea eta Elektronika.

«Instalazio elektrikoak eta automatikoak» erdi mailako prestakuntza-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

«Produktu elektronikoen garapena» goi-mailako prestakuntza-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

Familia: Kimika.

Analisiko eta Kalitate-kontroleko Laborategiko goi-mailako prestakuntza-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

Ingurumen-kimikako goi-mailako prestakuntza-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

Kimika Industrialeko goi-mailako prestakuntza-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

Familia: Osasuna.

«Diagnosi Klinikoko Laborategia» goi-mailako prestakuntza-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

Lehenengoa. Agindu honetan dagoen baimen-emate honek ez dakar, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bitartez ematen diren laguntzak lortzea.

Bigarrena. Agindu honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko azaroaren 22a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik