- AGINDUA, 2010eko azaroaren 23koa, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomia Itunean aurreikusitako Arbitraje Batzordeko batzordekidearen izendapena formalizatzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2010eko azaroaren 23koa, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomia Itunean aurreikusitako Arbitraje Batzordeko batzordekidearen izendapena formalizatzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Ekonomia eta Ogasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 234
- Hurrenkera-zk.: 5931
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/11/23
- Argitaratze-data: 2010/12/07
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Lana eta enplegua; Ogasun; Herri Administrazioa
Testu legala
Maiatzaren 23ko 12/2002 Legearen bitartez onetsi zen Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomia Itunaren III. kapituluko 3. atalean Arbitraje Batzordea arautzen da, eta Itunaren 66. artikuluaren 1. atalak ezarritakoaren arabera, Batzordearen eginkizunak honako hauek dira:
Estatuko Administrazioaren eta foru-aldundien artean edo hauen eta beste autonomia erkidegoetako administrazioen artean sortzen diren auziak ebaztea, bai tributu itunduen lotura-puntuen aplikazioari dagokionez, bai administrazio bakoitzari zenbateko zatia dagokion zehazteko, Sozietateen gaineko Zerga edota Balio Erantsiaren gaineko Zerga administrazio bati baino gehiagori ordaindu behar zaionean.
Banako tributu-harremanetako arazo zehatzetan Ekonomia Itun hau interpretatzeko eta aplikatzeko orduan administrazio interesatuen artean sor litezkeen auziak erabakitzea.
Zergadunen egoitza dela-eta sor litezkeen desadostasunak ebaztea.
Bestalde, Ekonomia Itunaren 62.d) artikuluak Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoari esleitzen dio Arbitraje Batzordeko kideen izendapena erabakitzeko eginkizuna.
Halaber, Ekonomia Itunaren 65. artikuluko lehenengo atalean xedatutakoaren arabera, Arbitraje Batzordeak hiru kide izango ditu, eta horien izendapena Ogasuneko ministroak eta Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuak formalizatuko dute.
Horrenbestez, Agindu honen helburua da Francisco Javier Muguruza Arrese jaunaren Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomia Itunean aurreikusitako Arbitraje Batzordeko batzordekidearen izendapena formalizatu eta jendaurrean azaltzea, horrelaxe erabaki baitzen Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoak 2010eko azaroaren 22an egindako batzarrean (hirugarren akordioa).
Horri guztiari jarraiki, eta Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomia Ituna onetsi zuen maiatzaren 23ko 12/2002 Legearen 65. artikuluko lehenengo atalean xedatutakoa betez, honakoa
Lehenengoa. Francisco Javier Muguruza Arrese jauna izendatuko da Estatuaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko Ekonomia Itunaren III. kapituluko 3. atalean aurreikusitako Arbitraje Batzordeko batzordekide.
Bigarrena. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea aginduko da.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko azaroaren 23a.
Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,
CARLOS AGUIRRE ARANA.


