- AGINDUA, 2010eko azaroaren 23koa, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuarena, 1999ko azaroaren 26ko zor publikoaren jaulkipenaren zenbatekoa beste ehun eta berrogeita lau milioi euroekin handitzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2010eko azaroaren 23koa, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuarena, 1999ko azaroaren 26ko zor publikoaren jaulkipenaren zenbatekoa beste ehun eta berrogeita lau milioi euroekin handitzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Ekonomia eta Ogasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 237
- Hurrenkera-zk.: 6065
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/11/23
- Argitaratze-data: 2010/12/13
Gaikako eremua
- Gaia: Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Ogasun; Ekonomia
Deskribapenak
Testu legala
Martxoaren 30eko 99/2010 Dekretuak, Euskadiko Zor Publikoaren jaulkipen bat edo hainbat egiteko edo zorpetze-eragiketak hitzartzeko baimena ematen du, horiek prestatzeko modua edozein dela ere, barruko zein kanpoko eragiketetan, eta gehienez bi mila eta hogeita hamazortzi milioi euroko baliokidea izango den zenbatekoan, Euskal Autonomia Erkidegoko 2010. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 2/2009 Legeak, 14. artikuluko 1. paragrafoan, Gobernu Kontseiluari emandako baimenaren arabera.
Dekretu horretako xedapen gehigarriak ezartzen du ezen, Euskal Autonomia Erkidegoko Finantzei buruzko azaroaren 8ko 8/1996 Legearen 30. artikuluko 3. paragrafoan agindutakoren arabera, Ekonomia eta Ogasun Saileko titularrari dagokiola, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako agindu bidez, dekretu horretan onetsitako zor-jaulkipenak egiteko tresna eta modalitate zehatzak zehaztea, bai eta finantza-baldintzak eta, orobat, dekretu horretan jaulkipenari buruz aipatu ez diren gainerako ezaugarriak zehaztea ere, betiere dekretuaren aurreikuspenen barruan.
1999ko azaroaren 26ko Zor Publikoaren jaulkipena handitu egingo dela erabaki da, merkatuaren baldintzak aprobetxatzearren eta, halaber, etorkizuneko kudeaketa-kostuak erraztearren, zenbatekoak aurretiaz zeuden zor-erreferentzietan taldekatzearen bitartez.
Hori guztia kontuan izanik, honako hau
Zenbateko nominala: 144.000.000 euro.
Jaulkitze-prozedura: kokapen pribatua.
Ordainketa-data: 2010eko abenduaren 3a.
Ordainketa-prezioa: balio nominaleko
% 104,582438.
Interesak eta amortizazio-data: Azaroaren 16ko 402/1999 Dekretuaz erabakitako jaulkipenaren zenbait ezaugarri ezartzen dituen Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuaren 1999ko azaroaren 18ko Aginduan ezarritakoak.
Handitze honetako bonuek aipatu den 1999ko azaroaren 16ko Dekretuari jarraituz jaulkitako bonuen eskubide berberak izango dituzte.
Balioen adierazpidea: kontuan eginiko oharrak.
Jaulki beharreko jaulkipen-balioen harpidetza jaulkipena egiteko mandatua duen erakundearen edo erakundeen bitartez bideratuko du Ekonomia eta Ogasun Sailak. Erakunde horiek horretarako gaituta daude, baloreen merkatuaren indarreko araudiaren arabera.
Finantza Zuzendaritzako titularra baimendu da zorpetze-eragiketa hau burutu ahal izateko beharrezkoak diren kontratuak eta gainerako eranskinak eta dokumentu osagarriak sinatzeko.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko azaroaren 23a.
Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,
CARLOS AGUIRRE ARANA.


