Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2010eko azaroaren 25ekoa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Administrazioaren enplegu publikoaren 2010-2011 urteko eskaintza onartzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2010eko azaroaren 25ekoa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Administrazioaren enplegu publikoaren 2010-2011 urteko eskaintza onartzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Justizia eta Herri Administrazio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 239
  • Hurrenkera-zk.: 6134
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/11/25
  • Argitaratze-data: 2010/12/15

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 23.1 artikuluari lege hori aldatzen duen azaroaren 7ko 16/1997 Legeak emandako idazkera berriak ezartzen duenez, «administrazio Publiko bakoitzeko langileekin bete ezin diren giza baliabideak, hots, aurrekontu-izendapena dutenak, enplegu publikorako eskaintzaz beteko dira».

Aipatutako artikulua betez, agindu honen bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Administrazioaren enplegu publikoaren eskaintza onartzen da. Hutsik dauden plazak sartzen dira eskaintza honetan, hain zuzen ere zerbitzu publikoen funtzionamendu egokirako geroago bete ezin diren plazak.

Eskainitako plaza guztien barruan daude txanda irekiaren bidez bete beharreko karrerako funtzionarioentzako lanpostu hutsak, baita ezinduek bete beharrekoak ere.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 6.1.e) artikuluaren arabera, Justizia eta Herri Administrazio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen abuztuaren 28ko 472/2009 Dekretuaren 2. artikuluarekin bat etorriz, eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko titularraren proposamenez, hauxe

Lehenengoa. Agindu honek administrazio-bidea agortzen du eta, aurka egiteko, interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango diote Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hilabeteko epean. Aginduaren aurka zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ere jar daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik bi hilabeteko epean.

Bigarrena. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean agindu hau.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko azaroaren 25a.

Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,

IDOIA MENDIA CUEVA.

Maisu-Maistren Kidegoa 1.186

Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoa 225

Hizkuntza Eskola Ofizialetako Irakasleen Kidegoa 74

Musika eta Arte Eszenikoetako Irakasleen Kidegoa 30

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik