Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2010eko azaroaren 26koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Usurbilgo (Gipuzkoa) 'Zumarte' Musika Eskola Pribatuari musika espezialitateak gehitzeko baimena emateko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2010eko azaroaren 26koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Usurbilgo (Gipuzkoa) "Zumarte" Musika Eskola Pribatuari musika espezialitateak gehitzeko baimena emateko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 1
  • Hurrenkera-zk.: 4
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/11/26
  • Argitaratze-data: 2011/01/03

Testu legala

Usurbilgo (Gipuzkoa) «Zumarte» musika eskola pribatuaren ordezkariak musika-espezialitateak gehitzeko egin duen eskabidea aztertu da.

Euskal Autonomia Erkidegoan musika-irakaskuntza espezifikoa, arautu gabea, ematen duten ikastegien musika-eskolak sorrera eta jarduna arautzen duen urriaren 27ko 289/1992 Dekretuaren II. kapituluan ezartzen da irakasleei musika-eskoletan irakatsi ahal izateko eskatzen zaien titulazioa (1993ko urtarrilaren 4ko EHAA).

Indarrean dauden legeak ikusi ondoren eta arauz eskatzen diren baldintza guztiak betetzen direla kontuan harturik, hau

Ikastetxe horretan irakaskuntza hauek emango dira: 1., 2., 3. eta 4. mailak.

Adarra:

Kantua.

Instrumentu sinfonikoak: biolina, klarinetea, tronpeta, saxofoia, txirula, perkusioa, tronboia eta biola.

Instrumentu polifonikoak: pianoa, akordeoia, gitarra eta organoa.

Bertakoak: txistua, alboka eta trikitixa.

Zenbait joera: gitarra elektrikoa eta biolina.

Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko azaroaren 26a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik