Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2010eko azaroaren 29koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, 2010. urteari dagokion «Ixaka Lopez-Mendizabal» izeneko lehiaketa ebazten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2010eko azaroaren 29koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, 2010. urteari dagokion «Ixaka Lopez-Mendizabal» izeneko lehiaketa ebazten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 249
  • Hurrenkera-zk.: 6453
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/11/29
  • Argitaratze-data: 2010/12/29

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Instituzional

Testu legala

Unibertsitate aurreko irakasmailetan erabiltzeko asmoz argitaraturiko euskal ikasmaterial hoberenak saritze aldera, 2010eko maiatzaren 26ko Aginduaren bidez «Ixaka Lopez-Mendizabal» lehiaketa jakinarazi zen (EHAA, 2010eko ekainaren 29koa). Bertan finkatutako hautapen-bideari jarraituz, zeregin horretarako berariaz izendatutako epaimahaiaren proposamena jaso dut eta, neure egin ostean, honako hau

  1. Euskaraz irakasteko testu-libururik hoberenaren atalean, Elkarlanean SL argitaletxearen Fisika eta Kimika DBH 4 (4) izeneko liburuari.

  2. Euskara irakasteko testu-libururik hoberenaren atalean, Elkarlanean SL argitaletxearen Txanela LMH 6 izeneko liburuari.

  3. Irakaslearen gidalibururik hoberenaren atalean, Zubia Editoriala SL argitaletxearen Adi-adi euskarari LMH 6 izeneko liburuari.

  4. Oinarrizko irakurgairik hoberenaren atalean, Ibaizabal SA argitaletxearen Hizkirimiri (24 liburuki) izeneko liburu-sorta.

  5. Ikasmaterial osagarririk hoberenaren atalean, Erein argitaletxearen Manipulazio materialaren maletatxoa izeneko liburuari.

Administrazio-bidea agortzen duen Agindu honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jar liteke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren aurrean, EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik hasi eta hilabeteko epean. Era berean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Gorenean, dagokion gelan, esandako egunetik hasi eta bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko azaroaren 29a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik