- AGINDUA, 2010eko azaroaren 30ekoa, Kulturako sailburuarena, goi-mailako kirolariak, teknikariak eta epaileak deklaratzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2010eko azaroaren 30ekoa, Kulturako sailburuarena, goi-mailako kirolariak, teknikariak eta epaileak deklaratzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 9
- Hurrenkera-zk.: 177
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/11/30
- Argitaratze-data: 2011/01/14
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Herri Administrazioa
Testu legala
Goi Mailako Kirolari buruzko uztailaren 20ko 203/2010 Dekretuak 4.2 artikuluan xedatzen duenez, Eusko Jaurlaritzan kirol-arloko eskumena duen sailburuak, Goi Mailako Kirolaren Ebaluazio Batzordearen proposamenez, goi-mailako kirolariaren izaera emango die euren kirol-modalitate eta -diziplinan munduko edo Europako onenen artean daudenei, betiere dekretuan bertan eta haren I. eranskinean ezarritako hautaketa-irizpideekin bat etorriz, eta Dekretuaren hurrengo artikuluetan ezartzen diren baldintzak betetzen badituzte.
Dekretuaren 6.2 artikuluaren arabera, bestalde, Eusko Jaurlaritzan kirol-arloko eskumena duen sailburuak, Goi Mailako Kirolaren Ebaluazio Batzordearen proposamenez, goi-mailako teknikariaren izaera emango dio dekretuan bertan ezarritakoaren arabera goi-mailako kirolari deklaratu den pertsona baten edo gehiagoren arduradun tekniko nagusiaren eginkizuna betetzen duenari.
Dekretuaren 7.2 artikuluak dioenez, Eusko Jaurlaritzan kirol-arloko eskumena duen sailburuak, Goi Mailako Kirolaren Ebaluazio Batzordearen proposamenez, goi-mailako epailearen izaera honako hauei emango die: nazioarteko kirol-lehiaketetan maila horretan aritu, eta kirol-modalitate bakoitzaren nazioarteko federazioaren organoek egindako zerrendetan nazioarteko epaile-aitorpena jaso dutenei.
Goi-mailako kirolari, teknikari eta epaileen deklarazioak lehen aipaturiko dekretuan ezartzen diren ondorioak izango ditu, eta haren indarraldia, oro har, lau urtekoa izango da, dekretuan finkatzen den eran.
Aurkeztu diren eskabide guztiak banan-banan aztertu eta baloratu ondoren, Balorazio Batzordeak 2010eko azaroaren 29an egindako bilkuran, bidezko proposamena egin zuen.
Ondorioz, hauxe
Lehenengoa. Goi Mailako Kirolaren Ebaluazio Batzordearen proposamena ikusita, I eranskinean aipatzen direnak deklaratzea goi-mailako kirolari, teknikari eta epaile, Goi Mailako Kirolari buruzko uztailaren 20ko 203/2010 Dekretuan ezarritako ondorioekin.
Bigarrena. Deklarazioa indarrean sartuko da agindu hau jakinarazten denean.
Hirugarrena. Argitara bedi Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, jende guztiak honen berri izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko azaroaren 30a.
Kulturako sailburua,
MARÍA BLANCA URGELL LÁZARO.
MARÍA BLANCA URGELL LÁZARO.
I ERANSKINA / ANEXO I
KIROLARIAK/DEPORTISTAS
Azurza López, Mario Surfa/Surf 71/10/D
Beitia Gandiaga, Orkatz Atletismoa/Atletismo 1/10/D
Bergareche Zuloaga, Jaime Padela/Padel 97/10/D
Bilbao Kareaga, Garazi Arrauna/Remo 90/10/D
Blanco Etxeberria, Oiana Judoa/Judo 42/10/D
Blas Pérez, Fernando Judoa/Judo 48/10/D
Calvo Barbero, Tania Pista Txirrindularitza/ Ciclismo Pista 7/10/D
Crespo Sistiaga, Joan Piraguismoa/Piragüismo 40/10/D
Elorriaga Zubiaur, Unai Txirrindularitza/Ciclismo 19/10/D
Estomba Nieto, Borja Piraguismoa/Piragüismo 96/10/D
Fernández de Luco Guiu, Javier Badminton Adaptatua/ Badminton Adapatado 31/10/D
Galdós Ogueta, Roberto Badminton Adaptatua/ Badminton Adapatado 30/10/D
García Aguado, Jon Taekwondo/Taekwondo 52/10/D
Goicoechea Astaburuaga, Aitor Piraguismoa/Piragüismo 57/10/D
Goicoechea Astaburuaga, Irati Piraguismoa/Piragüismo 59/10/D
Irigoyen Elosegi, Nagore Taekwondoa/Taekwondo 4/10/D
Iturriagaechevarria Mazaga, Eneritz Ciclismo/Txirrindularitza 91/10/D
Kerejeta Larrucea, Joseba Urpekaritza/Subacuáticas 60/10/D
Lebón Iriarte, Yeray Igeriketa/Natación 65/10/D
Lejarreta Errasti, Iñaki Txirrindularitza/ Ciclismo-Mountain Bike 5/10/D
López Barea, Alain Atletismoa/Atletismo 38/10/D
Mazquiaran Uria, Hodei Txirrindularitza/Ciclismo 18/10/D
Mugica Gotilla, Iker Patinajea/Patinaje 36/10/D
Oribe Lumbreras, Richard Igeriketa/Natacion 26/10/D
Peña Arriola, Iñigo Piraguismoa/Piragüismo 9/10/D
Pérez Riaño, David Piraguismoa/Piragüismo 44/10/D
Peula Cabello, Francisco José Patinajea/Patinaje 37/10/D
Saies Sistiaga, Ekaitz Piraguismoa/Piragüismo 92/10/D
Sainz Delgado, Javier Golf/Golfa 25/10/D
Sánchez Cáceres, Enrique Judo/Judoa 50/10/D
Sarasti Bernaras, Juan Francisco Golfa/Golf 12/10/D
Sierra Montero, Borja Judoa/Judo 51/10/D
Torrontegui Ronco, Elaia Taekwondoa/Taekwondo 53/10/D
Chang Cheng Seu Judoa/Judo 49/10/D
Unanue Pérez, Indar Surfa/Surf 67/10/D
Urchegui Garcia, Ane Golf/Golfa 8/10/D
Usabiaga Balerdi, Ana Txirrindularitza/Ciclismo 17/10/D
Usabiaga Balerdi, Irene Txirrindularitza/Ciclismo 16/10/D
Usobiaga Lakunza, Patxi Mendia/Montaña 93/10/D
Vidondo Fernández de Larrinoa, Iñigo Patinajea/Patinaje 35/10/D
TEKNIKARIAK/TÉCNICOS-TÉCNICAS
Arillaga Costa, Esteban Judoa/Judo 5/10/T
Blas Pérez, Fernando Judoa/Judo 6/10/T
De Aymerich de San Román, Javier Igeriketa/Natación 10/10/T
Elcoro Araukua, Julen Surfa/Surf 8/10/T
Etxebeste Ugarte, Juan José Judoa/Judo 7/10/T
Lozano Cuevas, Lander Badmintona/Badminton 3/10/T
Magdaleno Ruiz Arturo Taekwondoa/Taekwondo 09/10/T
Mena Rodriguez, Raul Txirrindularitza/ Ciclismo 9/10/T
Solis Godoy, Juan Taekwondoa/Taekwondo 2/10/T
Telletxea López, Naiara Txirrindularitza/Ciclismo 1/10/T
EPAILEAK/JUECES-JUEZAS
Ancín Berdegué, Alejandro HIpika/Hípica 1/10/J


