- AGINDUA, 2010eko abenduaren 1ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena. Honen bidez, diru-laguntzetarako deia egiten zaie Lehen eta Bigarren Hezkuntzako itunpeko ikastetxeei eta Hasierako Lanbide Prestakuntzako Programak garatzeko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko diru-laguntzak jasotzen dituzten ikastetxeei, baldin eta kulturartekotasuna sustatzeko eta hizkuntza indartzeko programak gauzatzen badituzte hasi berri diren ikasle etorkinentzat. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2010eko abenduaren 1ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena. Honen bidez, diru-laguntzetarako deia egiten zaie Lehen eta Bigarren Hezkuntzako itunpeko ikastetxeei eta Hasierako Lanbide Prestakuntzako Programak garatzeko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko diru-laguntzak jasotzen dituzten ikastetxeei, baldin eta kulturartekotasuna sustatzeko eta hizkuntza indartzeko programak gauzatzen badituzte hasi berri diren ikasle etorkinentzat.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 245
- Hurrenkera-zk.: 6338
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/12/01
- Argitaratze-data: 2010/12/23
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Gizarte Gaiak; Herri Administrazioa
Testu legala
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak, hezkuntza kultura anitzeko testuingurura egokitu behar dela ohartuta, kulturarteko hezkuntza-eredua garatu nahi du euskal hezkuntza-sisteman, berdintasuna eta aniztasunarekiko errespetua lortzeko. Ikastetxeetan kultura-aniztasuna onartzea funtsezkoa da benetako kulturarteko gizarteak lortzeko.
Hezkuntza-sisteman sartu berriak diren ikasle etorkinei laguntzeko, ezinbestekoa da hizkuntza ofizialetan komunikatzeko gaitasuna hobetzea, eta kulturartekotasuna sustatzeko programak ezarri behar dira ikastetxeetan. Ekitaldi honetan, etorkinen proportzioa % 20 baino handiagoa duten ikastetxeei zuzentzen da ekimen hau.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 14ko 233/2010 Dekretua kontuan hartuta, eta azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onarturiko Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren VI. tituluak ezarritakoari Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoaren esparruko diru-laguntzak arautzen ditu titulu horrek eta oro har aplikatzekoak diren gainerako xedapenei jarraiki, honako hau
Ikastetxeei emango zaizkien diru-laguntzen erregimena arautzea da agindu honen xedea. Diru-laguntza horiek ikastetxeen kulturarteko ikuspegia koordinatzeko eta hasi berri diren ikasle etorkinentzat hizkuntza indartzeko programak egiteko dira, baldin eta komunikatzeko gabezia handiak badituzte Euskal Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofizialak ez jakiteagatik, eta, beraz, 2010-2011 ikasturtean hizkuntza indartzeko plan bat behar badute.
Ikasle hasi berriak dira Euskal Hezkuntza Sisteman unibertsitatez kanpoko ikasketak egiteko 2009ko urtarrilaren 1az geroztik lehen aldiz matrikulatu direnak. Diru-laguntza jasotzeko eskubidea izateko, 6 urtetik gora izan behar dituzte 2010-2011 ikasturtean, eta 18 urte beteak ez izan ikasturtea amaitu baino lehen.
Agindu honen bidez deitutako diru-laguntzak finantzatzeko, bi milioi, berrehun eta hirurogeita hamabost mila (2.275.000) euro jarri dira. Zenbateko hori handitu ahal izango da, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren beste laguntza-programa batzuk gauzatu ondoren agortu ez den dirurik badago, eta betiere deialdia ebatzi aurretik. Hori gertatuz gero, horren berri emango da Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen ebazpen bidez.
Deialdi honen onuradun izan daitezke Lehen edo/eta Bigarren Hezkuntzan itundutako unitateak dituzten ikastetxe pribatuak, eta Hasierako Lanbide Prestakuntzako Programak garatzeko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren diru-laguntzak jasotzen dituzten ikastetxeak. Ikastetxe horiek guztiak Euskal Autonomia Erkidegoan egon behar dute, eta hurrengo artikuluan deskribatzen diren jarduerak, diruz lagun daitezkeenak, egin behar dituzte.
Onuradunei diru-laguntzak emateko eta, hala badagokio, ordaintzeko, ezinbestekoa izango da amaituta egotea itzulketa- edo zehapen-prozedura oro, zehazki, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntza edo diru-laguntzengatik hasitakoak eta artean izapidetzen ari direnak, eta zergen arloko betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bete direla frogatzea.
Agindu honen bidez araututako diru-laguntza eta laguntzen deialdietara ezin izango dira aurkeztu, kasuan kasuko zehapenak ezarritako epean, zehapen penala edo administratiboa jaso dutelako diru-laguntza edo laguntza publikoak eskuratzeko aukera galduta duten pertsonak eta erakundeak, edo horretarako gaitasungabetuta uzten dituen legezko debekua dutenak, sexu-bereizkeria dela-eta egoera horretan daudenak barne, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearekin bat.
Jarduera hauek izango dira diru-laguntzen xede:
Ikastetxeetan kulturartekotasuna sustatzeko programak lantzeko, zuzentzeko eta kudeatzeko jarduerak. Ikastetxeetako ikasle etorkinen portzentajeak % 20tik gorakoa izan behar du, eta 250 ikasle baino gehiago izan behar dituzte matrikulatuta.
Baldintza horiek bete eta diru-laguntza eskatzen duten ikastetxeek 7.1 artikuluan xedatutako diru-laguntza izango dute, eginkizun hauek burutzeko:
Ikastetxean, ikasgeletan eta erabiltzen diren materialetan eta baliabideetan eskola-elkartea osatzen duten kultura guztiak kontuan har daitezen lan egitea, protagonisten ekarpenak bereziki baloratuz.
Etorkinei eta gutxiengo etnikoetakoak diren ikasleei hezkuntza-arreta ohiko gelan emateko aukera eta integrazioa erraztuko duten estrategiei, prozedurei eta baliabideei buruzko irakaskuntza-esperientziak biltzea, eta irakasleekin lankidetzan aritzea horrelako proiektuak martxan jartzeko.
Laguntza ematea harrera-plan bat diseinatzeko, martxan jartzeko, eta haren jarraipena eta ebaluazioa egiteko. Ikasle guztiak eta haien familiak hezkuntza-sistemako kide izatea izango da planaren helburua.
Zuzendaritza-taldearekin eta irakasleekin lankidetzan aritzea ikastetxea familiengana hurbiltzeko, ikasle etorri berrien familiengana bereziki, eta familia horiek eskola-elkartean parte hartzera bultzatzeko.
Zuzendaritza-taldearekin lankidetzan jardutea ikastetxerako etengabeko prestakuntza-plan bat sortzeko. Planak errealitate berria aintzat hartuko du, hau da, iritsi berri diren ikasleak daudela.
Ikastetxeko proiektuetako gainerako arduradunekin koordinatzeko guneak eta denborak ezartzea. Baliabideak bildu eta errentagarri bihurtu behar dira, lehentasunezko jardunbideak ezarri, eta lankidetzazko jarraipena egin.
Ikastetxean hasi berriak diren ikasleen hizkuntza-gaitasunak indartzeko jarduerak, oro har, honako hauek dira:
Hizkuntza indartzeko gelako programazioa egitea, betiere ikasleen beharretara egokituta.
Banakako esku-hartze plan bat egitea ikasle horientzat, tutorearen laguntzarekin.
Irakaskuntza antolatzea, hizkuntza indartzeko:
Ikasleak ezagutu eta taldetan biltzea.
Ikasgela antolatzea.
Material didaktikoak aztertzea, antolatzea eta prestatzea.
Dagokion hezkuntza-errefortzua ematea. Hizkuntza indartzeko irakasleek, ikasle etorri berrien tutoreekin batera, eginkizun hauek beteko dituzte:
Gainerako irakasleekin koordinatzeko prozesu bat ezartzea, lanerako plan pertsonala prestatzeko eta plan hori gauzatzearen jarraipena egiteko.
Iritsi berri diren ikasleen harrera eta integrazioa erraztea, haien gaitasunak gara ditzaten laguntzea, eta ikastetxeko jardueretan parte har dezaten sustatzea.
Ikasleen aurrerapenen eta ikaskuntzen ebaluazioan parte hartzea.
Materialak eta edukiak egokitzea.
Halaber, eskola-elkarteko kide diren heinean, hizkuntza indartzeko irakasleek gainerako irakasleekin batera beteko dituzte honako funtzio hauek:
Hizkuntzak irakasteko jardueren plangintza egitea.
Hezkuntza-prozesuan kulturarteko ikuspegia sartzeko jarduerak diseinatzea.
Irakasleek indarrean dagoen araudian eskatzen den titulazioa izan behar dute Lehen edo/eta Bigarren Hezkuntzan euskara irakasteko, eta, irakaskuntza hori emateko ardura izateaz gain, programazio didaktikoa egiteko ardura ere izango dute, helburuak, edukiak, jarduera didaktikoak eta ebaluazio-irizpideak aintzat hartuta.
Diru-laguntza eskatzeko eredu normalizatua eskuratzeko erabili behar den fitxategi informatikoa Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren webgunean dago (www.hezkuntza.ejgv.net) honako atal honetan: Ikasleak / Ikasle etorkinak / Ikastetxe itunduak.
Fitxategiak jaitsi eta atal guztiak bete ostean, orrialde guztiak inprimatu behar dira. Datu hauek agertzen dira:
Eskabidea.
Ikastetxean matrikulatu berri diren ikasle etorkinen zerrenda, datu hauek zehaztuta: ikaslearen izena, jaiotze-eguna, Euskal Hezkuntza Sisteman sartu zen eguna, eta orain zer mailatan edo kurtsotan matrikulatuta dagoen.
Ikastetxean hizkuntza indartzeko garatzen diren programen deskribapena, honako xehetasun hauek adierazita:
1. Eskatutako aldian programan arituko diren irakasle espezializatuak, irakasleen arduraldien ehunekoak, irakasleek programarengatik jasoko dituzten ordainsari gordinen zenbatekoak, eta irakasle bakoitzak zenbat denbora emango dion programako irakaskuntzari. Diru-laguntzaren xede den programan parte hartzen duten irakasle espezializatuen titulazioen eta indarrean dauden lan-kontratuen kopia ere aurkeztu behar da.
2. Parte hartzen duten ikasleen izen-abizenak, maila eta jatorrizko herrialdea.
3. Programaren programazio didaktikoa, ordutegiak, helburuak, edukiak, jarduera didaktikoak eta ebaluazio-irizpideak barne hartuta; errefortzua noiz ezarri(ko) den, etab.
Ikastetxean kulturartekotasuna lantzeko garatu nahi den programaren deskribapena, eskema honen arabera:
1. Ikastetxearen hasierako egoera.
2. Garatu beharreko proiektuaren plangintza:
2010-2011 ikasturterako helburuak.
Jarduerak eta tenporizazioa.
Ebaluazioa eta lorpen-adierazleak.
3. Ekintza hauek burutzeko berariazko konpromisoa:
Ikasle iritsi berriak hartzeko plana egitea, ikastetxeak halakorik ez badauka.
Gutxienez prestakuntza-jarduera bat antolatzea kulturarteko ikuspegitik, irakasleak, ikasleak edota familiakoak sentsibilizatzeko.
Izendatutako dinamizatzaileak konpromisoa hartuko du, batetik, bere esperientzia partekatzeko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak hala eskatzen dioenean, eta, bestetik, dinamizatzaileentzat berariaz antolatzen diren hasierako eta etengabeko prestakuntzan parte hartzeko.
Iazko ikasturtean ikastetxeak kulturartekotasuna sustatzeko programa gauzatzeko diru-laguntza jaso bazuen, ikasturte horri dagokion memoria soilik erantsi beharko du, eskema honi jarraituz:
1. Gauzatutako proiektuaren deskribapena, honako alderdi hauek aintzat hartuta:
Gauzatutako jarduera nagusiak.
Proiektua aplikatzearen ondorioz, curriculumarekin edota ikastetxearen antolaketarekin zerikusia duten hitzarmen nagusiak, halakorik balego.
Proiektua garatzean gertatutako jazoerak, halakorik balego.
Garrantzizkotzat jotzen diren beste alderdi batzuk.
2. Helburuen lorpen-maila. Proiektuan zehaztutako helburu bakoitzaren analisia, eta helburu hori lortu den balioestea. Helbururen bat lortu ez bada, horretan eragin duten arrazoiak aipatuko dira.
3. Parte hartu duten aholkularien ekarpenen balioespena, halakorik balego.
4. Parte-hartzaileen partaidetza- eta inplikazio-mailaren balioespena, eta garatutako edukiek eta hitzartutako akordioek zer aplikazio izango duten benetan.
5. Ondorioak eta jarraipen-proposamenak.
Eskabidea sinatu eta zigilatu ostean, honako agiri hauekin batera aurkeztu beharko da:
Zinpeko aitorpena, honako hau adierazten duena: ikastetxeak diru-laguntzak edo laguntza publikoak jasotzeko aukera ez duela galdu zigor-arloko zehapenen edo administrazio-zigorren ondorioz, eta ez dagoela horretarako ezgaitzen duten legezko debekuen eraginpean, sexu-diskriminazioagatik jarritako zigorrak ere aintzat hartuta, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunaren 4/2005 Legearen arabera. Halaber, adierazi behar da ikastetxeak ez duela helburu berdineko beste deialdietako laguntzarik jasoko edota, laguntza jasoz gero, laguntza horrek ez duela finantzatuko parte hartuko duten irakasleen kostua, eta Eskola Kontseiluak aurreikusita dauden programen berri baduela eta onetsi dituela.
Zerga-betebeharrak bete dituela frogatzen duten agiriak, Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuaren 1997ko martxoaren 21eko Aginduan ezarritakoaren arabera (apirilaren 21eko EHAA). Titularra pertsona juridikoa izanez gero, diru-laguntza eskatzeko behar adinako aginpidea baduela egiaztatu beharko du eskatzaileak.
Gizarte Segurantzaren arloan eskumena duen organoak egindako administrazio-agiria, gai horren inguruko betebeharrak bete direla egiaztatzekoa.
Deialdi honetan parte hartzeko eskabidea, hilabeteko epean aurkeztu behar da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.
Eskabidea eta dokumentazioa Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren Lurralde Ordezkaritzetan aurkeztu behar dira, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38.4 artikuluan jasotako edozein bide erabiliz.
Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta Datu Pertsonalen Fitxategi Publikoei eta Datuak Babesteko Euskal Agentzia sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legean ezarritakoari jarraiki, deialdiko parte-hartzaileek baimena ematen dute deialdi hau izapidetzean jasotako datu pertsonalak tratatzeko eta argitaratzeko. Datuok, bestalde, fitxategi batean sartuko dira, deialdi hau eta beronekin zerikusirik duen beste edozein prozedura edo administrazio-espediente kudeatzeko, bai eta deialdira biltzen direnei deialdiaren garapenaren berri emateko ere. Lehen eta Bigarren Hezkuntzako itunpeko ikastetxeei eta Hasierako Lanbide Prestakuntzako Programak garatzeko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko diru-laguntzak jasotzen dituzten ikastetxeei zuzentzen zaio deialdi hau, betiere baldin eta kulturartekotasuna sustatzeko eta hizkuntza indartzeko programak gauzatzen badituzte hasi berri diren ikasle etorkinentzat.
Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritza da fitxategi horren arduraduna. Datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuak ezerezteko edo datuen aurka egiteko eskubideak Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzan baliatu ahal izango dira. Hau da helbidea: Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.
Halaber, deialdi honetan parte hartzen dutenek baimena ematen diote Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzari aurkeztutako dokumentuetan adierazitakoa egiazkoa dela beste erakunde publiko batzuetan frogatzeko.
Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzari dagokio deialdi honetan aurreikusten diren laguntzak kudeatzeko lanak egitea.
Aurkeztutako eskabidean akatsen bat edo zehaztasunik eza dagoela ohartuz gero, eskatzaileari jakinaraziko zaio, eta 10 eguneko epea izango du akatsak zuzentzeko. Halaber, jakinaraziko zaio hori egiten ez badu, eskaeran atzera egin duela ulertuko dela; horretarako, ebazpen bat emango da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 42. artikuluan jasotakoaren arabera.
Eskolatzeko Lurralde Batzordeek, eskumena duen Berritzegunea aholkulari izanik, eta kulturartekotasuna lantzeko programaren arduradunak egindako txosten loteslea ikusita, aurkeztutako programa kulturartekotasuna sustatzeko egokia den edo ez balioetsiko dute, eta matrikulazio-portzentajearen eta koordinatzailearen identitatearen baldintzak betetzen diren edo ez ikusiko dute. Baietz irizten badiote, ikastetxeari diru-laguntza ematea proposatuko dute, eta zenbatekoa kalkulatzeko 4 koefiziente biderkatzailea aplikatuko da.
Hizkuntza indartzeko laguntza-eskaerak aztertu eta haien balioespena egingo da, deialdi honen baldintzak bete direla egiaztatu ondoren, eta Agindu honen 1. artikuluan adierazitako aurrekontuzko mugak zein 9. eta 10. artikuluetan adierazitakoak kontuan hartuta.
Programan parte hartzen duten ikasle etorkin hasi berrien (ARI) kopuruaren araberako koefiziente biderkatzailea aplikatuko zaio eskaera bakoitzari, taula honetan zehaztutako irizpideak aintzat hartuta:
Ikasle etorkin hasi berriak
ARI
(A) Etorkinak
1 baino gutxiago (B)
Inmigrantes
Menor 1% (B) Etorkinak
1etik % 5era (D)
Inmigrantes
Entre 1 y 5% (D) Etorkinak
5etik % 15era
(E)
Inmigrantes
Entre 5 y 15% (E) Etorkinak
15etik % 25era
(F)
Inmigrantes
Entre 15 y 25% (F) Etorkinak
25 baino gehiago (G)
Inmigrantes
Mayor 25% (G)
1-2 0 0 1 2 3
3-5 0 1 2 3 4
6-8 1 2 3 4 5
9-11 2 3 4 5 6
12-15 3 4 5 6 7
16-19 4 5 6 7 8
20-23 5 6 7 8 9
24-27 6 7 8 9 10
28-31 7 8 9 10 11
32-35 8 9 10 11 12
36-39 9 10 11 12 13
40-43 10 11 12 13 14
44-47 11 12 13 14 15
48-51 12 13 14 15 16
52-55 13 14 15 16 17
56-59 14 15 16 17 18
60-63 15 16 17 18 19
64-67 16 17 18 19 20
68-71 17 18 19 20 20
72-75 18 19 20 20 20
76-79 19 20 20 20 20
Más de 80 20 20 20 20 20
250 ikasle baino gutxiago edo bekadunen proportzioa % 30ekoa baino txikiagoa duten ikastetxeek egindako eskaera guztiei B zutabean jasotako koefiziente biderkatzailea aplikatuko zaie; alegia, ikastetxeko ikasle etorkin hasi berrien kopuruaren (A zutabean zehaztua) arabera dagokiona.
250 ikasle baino gehiago edo bekadunen proportzioa % 30ekoa baino handiagoa duten ikastetxeek egindako eskaerei, berriz, ikasle etorkin hasi berrien kopuruaren (A zutabea) eta etorkinen ehuneko garbiaren (Dtik Gra bitarteko zutabeak) araberako koefiziente biderkatzaileak aplikatuko zaizkie.
Etorkinen ehuneko garbia kalkulatzeko, formula hau erabiliko da:
non:
N = ikastetxeko ikasleen guztirako kopurua.
E = ikastetxeko etorkinen guztirako kopurua.
LS = hasi berriak diren ikasle etorkinen kopuruari dagokion tartearen (taularen A zutabea) goiko muga.
Adibidez: ikastetxe batean 615 ikasle daude matrikulatuta; haietatik 65 etorkinak dira eta 21 hasi berriak. Hortaz, etorkinen ehuneko garbia % 6,83koa da.
eta, horrenbestez, koefiziente biderkatzailea 7 izango da.
Laguntzak emateko proposamena Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariari helaraziko diote Eskolatzeko Lurralde Batzordeek.
Ikastetxe bakoitzak kulturartekotasuna sustatzeko eta hizkuntza indartzeko programak gauzatzeko eskura dezakeen diru-laguntzaren zenbatekoa honela kalkulatzen da: programa horiei esleitutako koefizienteen batura (aurreko artikuluan zehaztutako irizpideen arabera) bider 4.365 euroko modulua.
Aurreko adibidean: 7 x 4.365 = 30.555 euro.
Irizpide horiek aplikatu ondoren ateratako guztizko kopurua onartutako programa guztiei esleitu beharko litzaiekeena 1. artikuluan adierazitako aurrekontu-kreditua baino handiagoa bada, ikastetxe bakoitzerako kalkulatu diren zenbatekoak proportzionalki murriztuko dira, laguntzen guztizkoa aipatu mugara egokitu arte.
Diru-laguntza, guztira, ez da inolaz ere ikastetxeak aurkeztutako aurrekontua edo benetan egindako gastuak baino handiagoa izango. Aurrekontua txikiagoa bada, aurrekontu horren balioak jarriko du diru-laguntzaren muga. Azkenean justifikaturiko gastuak txikiagoak badira, ebazpena aldatu egingo da, eta ebazpenaren zenbatekoa justifikatutako zenbatekoari egokituko zaio.
Deialdi honetan aurreikusten diren diru-laguntzak bateraezinak dira beste edozein erakunde publikok edo pribatuk proiektuan diharduten irakasleen langile-kostua finantzatzeko eman dezakeen beste edozein diru-laguntzarekin.
Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzari dagokio agindu honetan xedatzen den prozedura kudeatzeko lanak egitea.
Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariak, Eskolatzeko Lurralde Batzordeek egindako proposamenak ikusi ondoren, ebazpena emango du eta, bertan, eskatutako diru-laguntzak eman ala ez xedatuko du. Emanez gero, diru-laguntzaren zenbatekoa adieraziko du.
Hartzen den ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara emanez jakinaraziko zaie ikastetxe eskatzaileei, sei hilabeteko epean, agindu hau argitara eman eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.
Aipatutako epea pasa ondoren, aurreko paragrafoan ezarritako eran ebazpenik jakinarazi ezean, interesdunek beren eskaera atzera bota dela interpretatu ahal izango dute, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 44. artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako, lege horrek Administrazioari berariaz ebazteko ezartzen dion betebeharraren kaltetan izan gabe.
Deitzen diren diru-laguntzak esleitzeko prozedurari amaiera ematen dion ebazpenaren aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango diote Hezkuntzako sailburuordeari, hilabeteko epean, EHAAn argitara eman eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.
Agindu honetan araututako diru-laguntzaren onuradunek betebehar hauek izango dituzte:
Emandako diru-laguntza onartzea. Hortaz, hamabost eguneko epean ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita erakunde onuradunek berariaz eta idatziz diru-laguntzari uko egiten ez badiote, onartutzat joko dira.
Diru-laguntza egoki erabiltzea: xede zehatz baterako emandakoa da eta hura betetzeko erabili behar da.
Hezkuntzako Ikuskatzailetzari ikastetxean garatzen diren programei buruz eskatu beste informazio ematea.
Kontrol Ekonomikoko Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak deialdi honen kontura jasotako diru-laguntzen inguruan dituzten egitekoak gauzatuz eskatutako informazio guztia ematea.
Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzari jakinaraztea edozein administrazio edo erakunde publiko zein pribatutik xede bererako lortutako diru-laguntzak edo laguntzak, diru-sarrerak edo baliabideak, bai eta diru-laguntza eman zenean zeuden baldintzak zerbaitetan aldatu badira ere.
Zatika, bi ordainketa-aginduren bidez, ordainduko zaizkie diru-laguntzak ikastetxe onuradunei:
Lehenengoa, ikastetxe onuradun bakoitzari dagokion diru-laguntzaren % 80, bi hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.
Ondorengo paragrafoan aipatzen den dokumentazioa dagokion epean jaso ondoren, diru-laguntzaren likidazioa egingo da. Ateratzen den guztizko emaitzari inoiz ez da ebazpenean onartutakoa edota egindako guztizko gastua baino handiagoa izango kendu egingo zaio lehen ordainketaren zenbatekoa, eta, behar izanez gero, aldea ordaindu edo erreklamatu egingo da.
2011ko irailaren 15a baino lehenago, diru-laguntza justifikatzeko, diruz lagundutako ikastetxeek garatutako programa bakoitzeko memoria deskribatzaile bana bidali beharko dute Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzara. Memorian zehaztu beharrekoak: arreta jasotako ikasleak, proiektuan aritu diren irakasleak, irakasle bakoitzak emandako irakaskuntza-orduak, lan egindako ordu guztiak eta lortutako emaitzak. Halaber, honako hau ere bidali beharko dute, edo aurreko memoriari erantsi: jasandako langile-gastuen ziurtagiria, proiektuan aritutako irakasle bakoitzaren ordainketen zenbateko gordinak eta Gizarte Segurantzako kostuak jasoko dituena.
Memoriarekin batera, Eskola Kontseiluaren onespen-ziurtagiria aurkeztuko da, eta hari erantsita, aipatu langileei dagozkien Gizarte Segurantzako ordainketen egiaztagiriak TCak edo baliokideak, langile horien lan-egoera normalizatuaren froga gisa.
Memoria-eredu normalizatua eskuratzeko erabili behar den fitxategi informatikoa Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren webgunean dago (www.hezkuntza.ejgv.net) honako atal honetan: Ikasleak / Ikasle etorkinak / Ikastetxe itunduak.
Diru-laguntzak abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan ezarritako berme-araubidearen arabera bermatuko dira. Dekretu horren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargura ematen diren diru-laguntzen bermeei eta haiek itzultzeari buruzko araubide orokorra ezarri da, eta haien kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileek bete beharreko baldintzak, arauak eta betebeharrak xedatu dira.
Diru-laguntza emateko kontuan hartutako baldintzak betetzen ez badira, jasotako dirua eta horrek sortutako interesak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzuli behar zaizkio. Hori guztia, Euskadiko Ogasun Orokorraren Printzipio Antolatzaileei buruzko Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuak eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuak diotenari jarraituz.
Diru-laguntza emateko kontuan hartu diren inguruabarretako bat aldatzen denean diru-laguntza eman duen ebazpena ere aldatu ahal izango da, baldin eta diru-laguntzaren helburua betetzat jotzen bada. Hori dela eta, Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzak bidezko likidazio-ebazpena emango du, eta, ebazpen horretan, emandako diru-laguntzen zenbatekoak berregokituko dira.
2007ko apirilaren 26ko Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuaren Aginduak aurreikusitako ondorioetarako Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura emandako gastu-espedienteak aurretiaz izapidetzea arautzea da agindu horren xedea agindu honetan xedatutako laguntzak emango dira 2011rako Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretako ordainketa-kreditua egokia eta nahikoa bada.
Lehenengoa. Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Bigarrena. Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko abenduaren 1a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,
MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.


