- AGINDUA, 2010eko abenduaren 3koa, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuarena, sail horretan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa ebazten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2010eko abenduaren 3koa, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuarena, sail horretan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa ebazten duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 244
- Hurrenkera-zk.: 6315
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/12/03
- Argitaratze-data: 2010/12/22
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Deskribapenak
Testu legala
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2.d) artikuluan eta Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia egin zuen Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2010eko urriaren 19ko Aginduaren hirugarren oinarrian ezarritakoaren arabera (azaroaren 8ko EHAA, 214. zk.), honako hau
Lehenengoa. Carlos García Ahedo jauna Nazioartekotze Zuzendaritzako goi-kargudunaren idazkari izendatzea (kodea: 520010; dotazioa: 105).
Bigarrena. Izendapen honek abenduaren 22tik aurrera izango ditu ondorioak.
Agindu honek administrazio-bidea agortzen du, eta bere aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuari, agindua EHAAn argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, agindua EHAAn argitaratu eta biharamunetik bi hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko abenduaren 3a.
Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburua,
BERNABÉ UNDA BARTUREN.


